Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

191/1997 DEKRETUA, uztailaren 29koa, apartamendu turistikoak, oporretarako eta turismorako etxebizitzak, etxe partikularretako geletan ostatua ematea eta landetxeak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 169
  • Hurrenkera-zk.: 4508
  • Xedapen-zk.: 191
  • Xedapen-data: 1997/07/29
  • Argitaratze-data: 1997/09/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

hau dioenean:

beste hau esan behar du:

Euskadi destino turistiko lehiakor, erakargarri eta anitz moduan proiektatzeak, besteak beste, honako hau eskatzen du: botere publikoek turismo-leku berrien exigentzietara egoki dezatela gaur egungo turismoari buruzko araudia

Euskadiko Turismoa Antolatzeko martxoaren 16ko 6/1994 Legearekin Euskadiko sektore turistikoa antolatu eta garatzeko oinarriak ezarri ziren, lege horretan jarduera turistikoari buruzko antolamendu bateratu eta sistematikoa agertzen zen, eta antolamendu horretan honako hau arautzen da, besteak beste: turismo-enpresak eta hauetan turismo-ostatuak, batez ere.

Martxoaren 16ko 6/1994 Legearen II. idazpuruko II. atalburuaren 3. eta 5. sailetan, hau da, apartamendu turistikoei, oporretarako eta turismorako etxebizitzei eta etxe partikularretako geletan ostatua emateari buruzkoetan ezarritakoa garatzen du dekretu honek eta bai (baserrietxeak ere zehaztuaz) landa-inguruneko turismo-ostatuak arautzen dituen maiatzaren 28ko 128/1996 Dekretua osatu ere.

Ondorioz, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuak proposatuta, eta 1997ko uztailaren 29ko Jaurlaritzaren Kontseiluan eztabaidatu ostean, honako hau,

  1. atala.¿ Aplikazio-eremua.

  1. ¿ Ondoren zehazten diren modatitateren baten sartu eta Euskal Autonomi Elkartean dauden turismo-ostatu guztiak hartzen ditu dekretu honek:

    1. Apartamentu turistikoa

    2. Oporretarako eta turismorako etxebizitza

    3. Etxe partikularretako geletan ostatua ematea

    4. Landetxea

  2. ¿ Apartamendu turistikoa modalitatearen barruan ondoren zehazten diren inmubleak sartzen dira: bloke edo multzo izeneko modalitateetarik edozeinetan, prezio bat dela medio, profesionalek turismo-ostatua emateko direnak, euron taiuketa eta ezaugarriak edozein direlarik ere.

  3. ¿ Oporretarako eta turismorako etxebitza modalitatean ondoko hauek sartzen dira: finkoak diren eraikin prefabrikatuak edo antzekoak, apartamendu turistikoak edo nekazalturismorako etxeak ez badira; ekipoa, altzariak, instalazioak eta ostatuz hartzeko ematen diren zerbitzuak batzuk nahiz besteak izan.

  4. ¿ Dekretu honen ondorioetarako, esplotazio bateko titularrak oporretarako eta turismorako hiru etxebizitza baino gehiago eskaintzen baditu, ostatuak apartamentu kontsideratuko dira.

  5. ¿ Oporrak edo arrazoi turistikoak direla-eta, prezio bat dela medio, etxe partikularretan ondoren zehazten den kasuan eman ahal izango da ostatu: ezein udalerri edo egoretan, hotel-eskaintza eskasa bada, nabarmen.

    Dekretu honetan ezarritako ondorioetarako, titularra bizi deneko lekua jotzen da etxebizitza partikulartzat, beraz titularrak ezin izango du gelarik eskini etxebizitza baten baino gehiagotan.

  6. ¿ Dekretu honen III. idazpuruaren I. eta II. atalburuetan ezarritako prozeduraren bitartez, lortu ahal izango da oporretarako eta turismorako etxebizitzei eta etxe partikularretan ostatutzat erabiltzen diren gelei dagokien sailkapena.

  7. ¿ Ondoren zehazten diren ezaugarriak dituzten oporretarako eta turismorako etxebizitza sailkatuak edo etxe partikular sailkatuetako geletan ostatua emateko direnak jotzen dira landetxetzat: landa-inguruneko eraikin baten kokatua egon eta prezio bat dela medio ostatu-zerbitzua emateko izan eta mendiko arkitektura tradizionala edo landa-inguruneko arkitektura dutenak.

    Pisuak ez dira kontsideratuko landetxe. Pisutzat honako hauek hartuko dira: zenbait solairutako edozein eraikinetan egonik, mendiko arkitektuta tradizionala edo landa-inguruneko arkitektura ez duten etxebizitza independienteak.

    Landetxeen gehinezko edukia hauxe izango da:

    1. Oporretarako eta turismorako etxebizitzetan: etxebizitzako 10 plaza.

    2. Etxebizitza partikularretan ostatua emateko gelak dituzten ostatuetan: 12 plaza.

  8. ¿ Esbablezimendua adskribatu daitekeeneko modalitate bakoitzarentzako erregimen juridikoa ezartzen da dekretu honetan; bada, landetxeei aplikatzeko erregimen juridikoa horixe izango da, oporretarako eta turismorako etxebizitzen kasuan zein etxebizitza partikularretako gelen kasuan.

    Modalitate hauetan landetxetzak hartzeko, aldez aurretiko turismo-administrazioak establezimenduak sailkatzea beharrezkoa izango da.

  1. atala.¿ Ustiatzeko modalitateak.

  1. ¿ Apartamendu turistikoak, bloke edo multzoa izeneko modalietateen arabera, ustiatu daitezke.

  2. ¿ Bungalow, apartamendu, txalet eta billez osoturiko gune edo erainkinari deitzen zaio blokea, beti ere intalazio eta/edo zerbitzu amankomunak badituzte aipatuok, eta ustiatzaile den enpresa-unitate batek badarabiltza turismo-trafikorako.

  3. ¿ Blokea izan barik, lau turismo-ostaturi elkarturi edo gehiagori deitzen zaie multzoa, beti ere emnpresa-unitate ustiatzaile batek badarabiltza turismo-trafikorako. Ostatuok eraikin berean edo elkarren ondoko zenbait eraikinetan egon daitezkeelarik.

  1. atala.¿ Apartamendu turistikoen sailkapena.

  1. ¿ Apartamendu turistikoak kategoria hauetan sailkatuko dira: luxuko, lehengo, bigarren eta hirugarren kategoriak, eta euron bereizgarriak hauxek izango dira, lau giltza, hiru giltza, bi giltza eta giltza bat hurrenez hurren.

    Dekretu honen II. idazpuruaren II. atalburuan ezarritako intalazio, zerbitzu eta betekizunen arabera, determinatuko da sailkapena.

  2. ¿ Baldin bloke edo multzo baten sartzen diren ostatu guztiek ez badituzte instalazio, zerbitzu eta betekizun berdinak, establezimenduarentzako kategoria beheragoko maila bateko unitateei dagokiena izango da.

  3. ¿ Egituran edo eskainitako zerbitzuetan aldaketarik izateak birsailkapenik ekar lezake, ofizioz edo parte batek eskatuta.

  4. atala.¿ Enpresa ustiatzaileak.

  1. ¿ Apartamendu turistikoen enpresa ustitzaileak ondoren zehazten dena egiten duten pertsona fisiko edo juridikoak izango dira, ostatuen titularrak izan edo ez: prezio bat dela medio, aldi baterako ostatu-gela bat ematea den jarduera burutzea, maiztasunez eta era profesionalean.

  2. ¿ Dekretu honetako 2. atalak aipatzen dituen bloke edo multzoak turismo-trafikorako erabiliez gero, edo urte berean bi aldiz edo gehiagotan emanez gero ostatua eta guztira denbora hilabete batetik gora bada, maiztasunik badelakoa kontsideratuko da. Halaber, edozein bitartekoz publizitatea eginez gero, maiztasunik badela kontsideratuko da.

  1. atala.¿ Inmuebleari dagozkion betekizunak.

    Apartamendu turistikoek indarrean diren xedapenekin bat datorren suteen aurka babesteko sistema bat beharko dute eduki, eta albokoekiko insonorizaturik egon. Eta zarata atera duten makina guztiek ere insonorizaturik beharko dute egon, batez ere igogailuak eta aire girotuarenak.

  2. atala.¿ Harreraleku-atezaindegia.

  1. ¿ Blokeetan edo hamar edo gehiagoko ostatu-unitatedun multzoetan, turista diren erabiltzaileekin harremanak izateko lekua, dekretu honetako 23. atalaren a) idazatian aipatzen dena, harreraleku-atezaindegia izango da, argibideei, asistentziari eta zeregin administratiboei dagokienez.

    Pertsonal prestatuak izango du harreralekuaren ardura, eta bere izango ditu segituan zehazten diren zereginak: funtzionamendua, kontserbazioa eta garbikuziaren gaineko erabiltzaileen erreklamazioak konpontzea edo tramitatzea; erabiltzaileen korrespondentzia jasotzea eta gordetzea, telefono-deiez arduratzea eta ostatuen giltzak jagotea, guzti horretarako neurri egokiak hartuz.

    Erreklamazio-orri ofizialak, onarpen-orriak, ikuskapen-liburua eta salneurrien modelo ofiziala harreralekuan izango dira.

  2. ¿ Luxuko kategorian, hamar ostatu baino gutxiagoko bloke bat enpresa batek ustiatzen badu, bloke horrek harreraleku-atezaindegia beharko du eduki. Gainontzeko kasuetan aipatu bulego horren eginkizunak, eraikinean bertan edo inguruetan bizi beharko diren enpresako langileen gain geratuko da.

  3. ¿ Apartamenduen multzoen kasuan, aipatu funtzioak enpresa ustiatzailearen bulego edo lokal batek egingo ditu, eta bulego edo lokal horretara publikoa sartu ahal izango da.

  1. atala.¿ Ostatuaren edukiera.

    Ostatuak zenbat plaza dituen (edukiera) honela zehaztuko da: logeletan jarri daitezkeen litera, logeletan diren ohe, eta beste gela batzutan jarritako ohe bihurgarrien arabera.

    Ohedun altzariak instalatu ahal izango dira egongelan edo jantokian, gehienez bi plaza.

  2. atala.¿ Logelak.

  1. ¿ Logelak lo egiteko bakarrik erabiltzen diren gelak dira. Beti ere, kanpokaldetik artezean aireztatzeko moduoak beharko dute izan, edo, bestela, indarreango legearen betekizunak konplitzen dituzten espazio aireztatuak beharko dituzte eduki. Eta, gainera, gau-mahai bat eta jantzientzako armairuak (hormakoak zein bestelakoak) beharko dituzte eduki. Iluntzeko sistema bat ere izango dute, argia pasatzea eragozten duena.

    Kanpokaldetikako aireztapena hutsune batetik edo bitik egingo da, 1,20 m.2 edo zoruaren azalearen %8a izango da hutsune edo husuneon gutxieneko azalera, markoa kontatu gabe.

  2. ¿ Dekretu honetako 15.2 atalean zehazturiko azaleraren arabera kalkulatuko da logeletan gehienez zenbat ohe instala daitezkeen. Gutxienezko garaiera, zorua eta sapaiaren artekoa, 2,5 metrokoa izango da. Txapilatuak diren gelek azalerarren %60an eduki beharko dute garaiera hori.

  1. atala.¿ Bainugela edo komuna.

    Apartamendu kategoria bakiotzarekin bat datorren maila beharko dute eduki bainugelek edo komunek eta, gutxienez, artezko edo eragindako aireztapena edukitzeaz gain, homak sapairaino egongo dira alikataturik.

    10 atala.¿ Jantoki-aretoa.

    Jantoki-aretoak aretorako zein jantokirako behar beste altzari eta, gainera, egokiak beharko ditu eduki. Leihoetarik edo balkoitik, artezean, kanpotikako aireztapena izango du, eta bere gutxienezko azalera dekretu honen 15.2 atalean ezarritakoa izango da.

  1. atala.¿ Sukaldea.

  1. ¿ Gela hau kanpotik, artezean, aireztatu ahal izango da, eta honako hauek behar ditu eduki instalaturik: harraska, sukaldea, armairuak edo jangai eta tresnentzako behar beste apal.

  2. ¿ Kategoria guztietan, sukaldeak, gutxienez, honako hauek izango ditu: su bi, labea, hozkailua, ketarako kanpaia edo keak urten dezan beste edozein sistema, honen funtzionamendua edozein delarik ere. Luxuko eta lehenengo kategoriako apartamenduek ontzi-garbigailua eta ikuztailua beharko dituzte eduki, eta bigarren kategoriakoek ikuztailua.

  1. atala.¿ Altzariak eta ekipoak.

    Baxera, mahai-tresnak, beirateria; arropak: oherakoa, mahairakoa eta norbera garbitzekoa; sukaldeko tresnak, garbikuzia egiteko tresnak eta gainontzeko tresnak. Guzti hauek apartamenduari esleitutako kategoriari eta edukiari egokituko zaizkie.

  1. atala.¿ Gutxieneko zerbitzuak.

  1. ¿ Ostatua ordaintzearen truke, beherago zehazten diren zerbitzu eta horniketak izango dira.

    1. garbikuzia eta lentzeria aldatzea.

    2. kontserbazioa eta mantenimendua; beharrezko balitz, sukaldearentzako, ura berotzeko tresnarentzako eta berogailuarentzako errekaia.

    3. zabor bilketa, zaborra eliminatzeko sistemarik ez badago, bilketa egunero egin beharko da.

    4. establezimenduaren kutxa gotor orokorra.

    5. ur hotza eta beroa gautegun.

    6. argindarra edo/eta gasa.

  2. ¿ Bizitegia ordainduz gero honako hauek ere erabili ahal izango dira: lorategi, areto eta terraza amankomunak eta hauen ekipamenduak, haurrentzako parkeak; kanpoan aparkatzeko lekuak, plaza-erreserbarik eta zainketarik gabeak badira; igerilekuak eta hauetako altzariak, toldoak, aulkiak, hamakak, txirristak, zabuak eta antzekoak.

    14 atala.¿ Zerbitzu osagarriak.

    Aurreko atalean zehazturiko gutxieneko zerbitzu eta instalazio amankomunez gain, enpresa ustiatzaileek nahi dituzten zerbitzu osagarriak eskain liezaizkie erabiltzaileei, zerbitzu horien prezioak jendeak ikusteko moduko lekuetan erakutsi beharko dituztelarik. Edozelan ere, erabiltzailearen aukera izango da zerbitzu horiek onartzea edo ez.

  1. atala.¿ Sailkapena.

    Apartamendu turistikoen sailkapena, kategorietan, instalazioen zerbitzuak eta kalitatea kontutan izanda egingo da, beti ere ondoko baldintza eta betekizunen arabera:

  1. ¿ Zerbitzu eta instalazio amankomunak.

    KATEGORIAK LUXUKOA LEHENENGOA BIGARRENA HIRUGA-RRENA

    HARRERALEKU-ATEZAINDEGIA BAI(a) BAI BAI BAI

    (10 ostatu-unitate baino gehiagorentzako)

    ESKAILERA ETA ZERBITZU IRTEERA BAI EZ EZ EZ

    IGOGAILUA (B+ PISU KOPURUA) B+1 B+2 B+3 B+3

    JASOGAILUAK B+2 EZ EZ EZ

    ARETOA BAI.BLOKEAK BAI.BLOKEAK (b) EZ EZ

    OSASUN-ZERBITZU OROKORRAK BAI.BLOKEAK EZ EZ EZ

    KUTXA GOTOR OROKORRA BAI BAI BAI BAI

    BATENTZAKO KUTXA GOTORRA BAI BAI EZ EZ

    AIRE GIROTU ERREGULAGARRIA BAI BAI EZ EZ

    (apartamendu eta zona amankomunetan)

    BEROKUNTZA BAI BAI BAI BAI

    TELEFONOA (zuzena edo etengabe atenditutako BAI BAI EZ EZ

    zentralitarekin konektaturikoa)

    TELEFONOA (bainugelan) BAI EZ EZ EZ

    LENTZERIA ALDATZEA Egunero 2 egunerik behin 4 egunerik behin 4 egunerik behin

    (a) kategoria honetan ere beharrezko da, enpresa bakar batek ustiatutako 10 ostatu-unitate baino gutxiagorentzako.

    Multzoetan, harreraleku-atezaindegiaren ordez publikoa sartu ahal den enpresaren bulego edo lokal bat izango da.

    (b) Salbu eta atondoa, behar bezala atonduta, funtzio honetarako behar bezain zabala bada.

  2. ¿ Gutxienezko azalerak

    KATEGORIAK LUXUKOA LEHENENGOA BIGARRENA HIRUGARRENA

    LOGELA

    gela bikoitza 15 m.2 13 m.2 11 m.2 © 10 m.2 ©

    batentzako gela 9 m.2 8 m.2 7 m.2 6 m.2

    literak EZ EZ 5 m.2/pertsonako 4,5 m.2/petsonako

    JANTOKI-ARETOA 4 m.2/plazako 3m.2/plazako 2,5 m.2/plazako 1,5m.2/plazako

    gutxienez 16 m.2 14 m.2 12 m.2 10 m.2

    BAINUGELA

    bainu osoa BAI BAI EZ EZ

    komuna EZ EZ BAI (d) BAI (d)

    beste komun bat edo beste bainu bat 4 plaza + 5 plaza + 5 plaza + 6 plaza +

    bainuaren azalera 5 m.2 4,5 m.2 4 m.2 3,5 m.2

    komunaren azalera EZ EZ 3 m.2 3 m.2

    (c) Azalera, txikiagoa izan daiteke, gela bikoitzean literarik instalatuz gero.

    (d) Beharrezkoa, bainugela osorik izan ezik.

  1. atala.¿ Estudioak.

  1. ¿ Estudioak honako ostatu-unitateak dira: egoteko, jatorduetarako eta lo egiteko den sala bat, komun bat eta sukalde bat dutenak, gutxienez.

  2. ¿ Egoteko, jatorduetarako eta lo egiteko den salak duen azalearen araberakoa izango da ostatu-unitateen gehinezko edukiera.

  3. ¿ Gutxienezko dimentsioak.

    KATEGORIAK LUXUKOA LEHENENGOA BIGARRENA HIRUGARRENA

    *S1 20,5 m.2 18 m.2 15,5 m.2 12 m.2

    *S2 6 m.2 5 m.2 4 m.2 3 m.2

    bainu osoa BAI BAI EZ EZ

    komuna EZ BAI (a) BAI (a)

    bainuaren azalera 5 m.2 4,5 m.2 4 m.2 3,5 m.2

    komunaren azalera EZ EZ 3 m.2 3 m.2

    *S1= Egoteko, jatorduetarako eta lo egiteko den salaren gutxienezko azalera erabilgarria, metro karratutan (gehienez plaza bi).

    *S2= Gehigarria den gutxienezko azalera erabilgarria plazako (gehi egoteko, jatorduetarako eta lo egiteko den salaren plaza bi), metro karratutan.

    1. Bainugela osoa izan ezik beharrezkoa.

  4. ¿ Ostatu-unitate hauek konplitu behar dituzten gainontzeko exijentziei dagokienez, apartamendu turistikoentzako gutxienezko baldintzei erreparatuko zaie.

  1. atala.¿ Erabiltzaileak inskribatzea.

  1. ¿ Edozein erabiltzaileri, inskribatu aitzin, ondoren zehazten direnak erasotzen dituen agiria entregtu beharko zaio: ostatuaren erregistro-zenbakia, kategoria eta izena; sarrera- eta irteera-datak, ostatu-unitatearen prezioa eta identifikazioa. Aipatu agiria erabiltzaileak bete eta sinatutakoan, urte batez enpresak gorde egin beharko du, ondorio administratiboei dagokienez froga balioa izango du, eta turismo-administrazioaren eskueran beharko du egon.

  2. ¿ Halaber, erabiltzailearen eskubide eta obligazioen erregimenari buruzko informazio eman beharko zaio, hain zuzen, abenduaren 24ko 317/1996 Dekretuan arauturikoari buruzkoa. Bestalde, dekretu honetako 24. atalean zehazturiko galerazpenei buruzko informazioa ere eman beharko zaio.

    18 atala.¿ Prezioei buruzko publizitatea.

  1. ¿ Zerbitzu guztien prezioak modelo ofizialean iragarriko dira (ahalik eta gehien). Zerbitzu bakoitzaren prezioa aparte zehaztu beharko da, eta harreraleku-atezaindegian erraz ikusteko lekuan erakutsiko beharko dira.

  2. ¿ Ikusgai dauden prezioak baino handiagoak ez dira izango erabiltzaileari kobratzeko erabiliko diren prezioak.

    19 atala.¿ Egotaldia, gelen okupazioa eta prezioa.

    Ostatua okupatzeko eskubidea: kontrataturiko lehen egunaren arratsaldeko hiruretan hasiko da eta irtetzeko seinalatutako egunaren goizeko hamabietan bukatuko da, besterik hitzartu ezean.

    Ostatuaz eta beste zerbitzu batzuez gozatzeko epea: apartamendua ustiatzen duenaren eta erabiltzailearen artean hitzartutakoa.

    Parte bien artean hitzartutako denbora edo, kasua balitz, prorrogak bukatutakoan, erabiltzaileak ostatua utzi egin beharko du.

  1. atala.¿ Erreserbak.

  1. ¿ Bizitegi-erreserbak idatziz egiten diren kasuetan, sistemaren batez baieztatu egin behar dira, beti ere sistema horrekin egiaztatu egin badaitezke erreserbok.

  2. ¿ Erreserba-onarpen bakoitzean honako hauek zehaztu beharko dira, gutxienez:

    1. establezimenduaren izena, kategoria eta erregistro-zenbakia.

    2. erabiltzailearen izena.

    3. sarrera eta irteera datak.

    4. kontrataturiko zerbitzuak.

    5. kontrataturiko zerbitzuen prezioa, pertsona bakoitzari edo ostatu-unitate bakoitzari dagozkionak zehaztuaz.

    6. ezeztatzeko baldintzak.

  3. ¿ Erabiltzaileek bizitegi-unitate jakin batzuk erresebatu badituzte (idatziz), zenbakia eta kokapena zehaztuaz; enpresek, hitzartutako egunean, ostatu-unitateok erabiltzaileen esku jartzeko obilgazioa dute.

  4. ¿ Erreserba zehaztu gabeko unitateei buruzko bada, esplotazioen titularrek honela jokatu beharko dute: aldez aurretik hitzarturikoen antzeko ezaugarriak dituztenak jarri beharko dituzte erabiltzaileen esku.

  1. atala.¿ Aurrerakina.

    Erabiltzaileek egiten dituzten erreserbak direla-eta, apartamendu turistikoen titularrek erabilizaileei aurrerakin bat exijitu deizaiekete.

  2. atala.¿ Erreserbak mantentzea.

    Erreserba mantentzeko obligazioa bertan behera geratuko da (seinalea ere galduaz), baldin eta hartarako finkaturiko egunaren biharamuneko 12:00ak baino lehen ez bada okupatu bizitegia; salbu eta erabiltzaileak aipatu epea baino lehen baieztatu etorrera, eta etorri arteko egunei dagokien zenbatekoa aurrerakina baino handiagoa ez bada.

    23 atala.¿ Enpresa ustiatzaileen obligazioak.

    Apartamendu turistikoak ustiatzen diharduten enpresek honako betekizun hauek konplitu beharko dituzte.:

    1. Informazioari, asistentziari eta zeregin administratiboei dagokienez, erabiltzaileekin hartu-emanak izateko zentru bat izatea.

    2. Apartamenduak ustiatzea den jarduera burutzeko, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafe egokian alta emanda izatea.

    3. Publizitatea egiten denetan, kategoria, modalitatea eta erregistro-zenbakia agertzea, hain zuzen, turismo-administrazioak emandakoak.

    4. Abenduaren 24ko 317/1996 Dekretuan ezarritakoaren bat eginez, eta ezarritako prezioen arabera, fakturatzea zerbitzuak, hain zuzen, erabiltzaile turistikoaren eskubideak eta obligazioak arautzen ditu 317/1996 Dekretuaren arabera.

    5. Ondoren zehazten direnei buruzko informazio erakustea ostatu-unitate orotan: baimendutako edukiera, establezimenduaren erregistro-zenbakia, kategoria eta izena.

      1. atala.¿ Erabiltzaileentzako galarazpenak.

      1. ¿ Erabiltzaileek galarazita dituzte honako hauek:

        1. Bizitegian altzariak sartzea, obrak egitea edo konponketak egitea, hauek txikienak badira ere, enpresaren idatzizko baimenik ez bada.

        2. Ostatuaren gehienezko edukiari dagozkion baino lagun gehiago hartzea ostatuz.

        3. Ostatuan ostatuz hartzeko jarduera burutzea, edo kontrataturiko helburuez aparte beste batzutarako erabiltzea ostatua.

        4. Sustantzia leherkari edo sukoiak sartzea, bai eta inmuebleko gainontzeko lagunengan kalteak, arriskuak edo molestiak eragin ditzaketenak ere.

        5. Elkarrekin bizitzeko ohiko arauen edo ostatuaren funtzionamendu-erregimen normalaren aurkako jarduerarik burutzea.

        6. Animaliak sartzea, baldin eta enpresak adierazitako galarazpenik bada.

        7. Errekaia, argindarra edo uraren kontsumoa nabarmen aldatzen duten aparailuak edo mekanismoak sartzea.

      2. ¿ Erabiltzaileak aurreko atalean zehazturiko galarazpenen batekikoa hausten badu, enpresak kontratua ezeztatu ahal izango du.

25 atala.¿ Ustiatzeko modalitateak.

  1. ¿ Euren jarduera burutzeko, oporretarako eta turismorako etxebizitzak ustiatzen dituztenek euren jardueraren berri eman beharko diote turismo arloan eskumenak dituen sailari. Aipagai ditugun ostatuak ustiatu edo kontratatzeko beharrezko izango da, behar bezala izapidetutako jakinarazpen horren (berri emate horren) duplikatua edukitzea, bestela bizitegiok ustiatzea edo kontratatzea legez kanpoko izango da.

  2. ¿ Oporreretarako eta turismorako etxebizitza baten titularrak etxebizitza hori, prozedura baten barruan, borondatez sailkatu dezake. Eta emaitza aldez aurretik onartzea ezinbesteko baldintza izango da, etxebizitza turismo-sustapenereko edozein ekimen edo plan publikotan sartzeko.

  1. atala.¿ Sailkatzeko prozedura.

  1. ¿ Interesatuak eskatuta abiaraziko da sailkatzeko prozedura, eta formulaturiko eskaria ondoko honi zuzenduko dio: turismo arloan eskumenak dituen sailaren lurralde ordekaritzari, zein establezimendua dagoen lurraldekoa izango baita.

  2. ¿ Eskariari zerbait faltako balitzaio, lurralde ordezkariak hamar eguneko epean akatsak zuzentzeko eskatuko lioke interesatuari; baina, hamar egun horiek akatsok zuzendu gabe pasako balira, eskumenak dituen lurralde ordezkariak artxibatu egingo luke eskaria eta hau interesatuari jakinaraziko lioke.

  3. ¿ Espedientea, osotu ostean, turismo arloan eskumenak dituen sailak Turismo Zuzendaritzara igorriko du; eta, beharrezko balitz, establezimenduaren kategoria onartzen duen erabakia emango da.

  4. ¿ Erabakia emateko epea hiru hilabetekoa izango da. Eta epe hau honela kalkulatuko da: eskaria aurkezten den egunetik aitzina, eta aurreko atalaren 2. lerroaldean zehazturiko kasuan, eskaria behar bezala osatzen den egunetik aitzina.

  5. ¿ Turismo Zuzendaritzak hartarako ezarririko epearen barruan erabakirik ez badu ematen, establezimenduaren sailkapena ukatu egin dela ulertu beharko da.

  6. ¿ Establezimendua sailkatzerakoan kontutan izan ziren betekizun guztiak konplitzen diren bitartean, sailkapena mantendu egingo da.

    Dekretu honetan ezartzen diren baldintza minimoetan eta betekizunetan izandako aldakuntzak direla-eta, posible izango da oporretarako eta turismorako etxebizitza batek bere sailkapena galtzea, beti ere sailkatzeko erabili zen prozedura bera erabiliz, ofizioz edo parte batek eskatuta.

  7. ¿ Beti ere aurreko lerroaldeetakoa kontutan izanda, oporretarako eta turismorako etxebizitzak promozionatzearren, etxebizitzon kategoria-sailkapenerako sistema bat bultzatu eta, behar balitz, onartu ere egingo du turismo-administrazioak.

  1. atala.¿ Sailkapena lortzeko betekizun orokorrak.

  1. ¿ Gutxienezko azalerak.

    LOGELA GUTXIENEZKO AZALERAK

    gela bikoitza 12 m.2

    batentzako gela 6 m.2

    literak 4,5 m.2/pertsonako.

    (gehienez bi pertsona).

    JANTOKI-ARETOA

    GUTXIENEZ 1,5m.2/plazako

    10 m.2

    BAINUGELA

    bainu osoa EZ

    komuna BAI

    beste bainugela bat edo beste komuna bat 6 plaza+

    bainuaren azalera 3,5 m.2

    komunaren azalera 3 m.2

    PASABIDEEN ETA ESKAILEREN ZABALERA1m

    Gelen gutxienezko garaiera 2,5 metrokoa izango da. Gela txapitulatuetan azaleraren %60ak beharko du eduki gutxienezko garaiera.

  2. ¿ Zerbitzuak eta instalazioak.

    1. argindarra, edateko ura, ur beroa eta hotza, gautegun.

    2. jantokian, egongelan eta baninuetan eta geletan berokuntza.

    3. Kanpotik artezean airezta daitekeen sukaldea, honako hauek beharko dituena eduki instalaturik: harraska, sukaldea eta armairuak edo jangai eta tresnentzako apalak, su bi, labea, hozkailua, ketarako kanpaia edo keak urten dezan beste edozein sistema, honen funtzionamendua edozein delarik ere.

    4. Gelak kanpotik artezean aireztatzeko modukoak izango dira, eta iluntzeko pertsianak eta kontraleihoak beharko dituzte eduki.

    5. Bainu osoa gelaren parte denean, bainuaren ordez komun bat jarri ahal izango da.

    6. Oheek honako hauek izan beharko dituzte: somierra, koltxoia bere estalkiarekin, burkoak, izarak eta gutxienez bi manta.

    7. Solairu bakoitzarentzako, eremu amankomunean, ikusteko eta bertara erraz ailegatzeko moduko leku baten, amatagailu bat; eta larrialdietarako argien gailu bat. Guzti hau, beti ere, indarrean diren xedapenekin bat eginez.

  1. atala.¿ Ustiatzeko modalitateak.

  1. ¿ Etxe partikularretan geladun ostatu bat zabaltzeko eta martxan ipintzeko, obligaziozkoa izango da ondoko hau: turismo arloko eskumenak dituen sailari turismo-trafikoan jardungo dela jakinaraztea.

    Aipagai ditugun ostatuak ustiatu edo kontratatzeko beharrezko izango da, behar bezala izapidetutako jakinarazpen horren duplikatua edukitzea, bestela bizitegiok ustiatzea edo kontratatzea legez kanpoko izango da.

    Sistema honetan, etxebizitza partikular bakoitzeko, ezin izango dira 10 gela baino gehiago eskaini; osterantzean, ostatua hotel-establezimendu turistikoa kontsideratuko da, eta hauei dagozkien obligazio eta betekizun guztiak konplitu beharko ditu.

  2. ¿ Dekretu honen 26. ataleko prozedurarekin bat eginez, etxebizitza partikular baten titularrak borondatez sailka dezake bere geletan ostatua ematearena. Baina etxebizitza turismo-sustapenerako edozein ekimen edo plan publikotan sartzeko, emaitza aldez aurretik onartzea ezinbesteko baldintza izango da.

  1. atala.¿ Sailkapena lortzeko betekizunak.

    Sailkapena lortzeko, etxebizitza partikularretako geletan ostatua ematen duten establezimenduek ondoren zehazten diren instalazio eta ekipamenduak beharko dituzte eduki, gutxienez:

    1. Argindarra, edateko ura, ur beroa eta ur hotza gautegun.

    2. Jantokian, egongelan, bainuetan eta geletan berokuntza.

    3. Establezimenduaren gehienezko edukierari dagokion jantoki-aretoa, behar bezala ekipaturiko plazako 1 m.2.

    4. Pasabideek eta eskailerek gutxienez metro 1eko zabalera beharko dute eduki.

    5. Bainua edo komuna euren parte ez bada, gela bikoitzek 12 m.2 eta batentzakoek 6 m.2 beharko dituzte eduki. Gelen gutxienezko garairea 2,5 metrokoa izango da. Gela txapitulatuek azalearen %60an beharko dute eduki gutxienezko garaiera.

    6. Kanpotikako aireztapena, artezean. Gela ilundu ahal izateko, leihoek pertsianak eta kontraleihoak beharko dituzte eduki.

    7. 6 lagun arte hartzen dituen establezimenduak bainu osoa beharko du eduki, eta sei lagun baino gehiago hartzen dituenak bainu osoa eta komuna, salbu eta bainua gelaren parte bada, ba, kasu honetan bainua gelakoek bakarrik erabiltzen dutelakoa kontsideratuko da.

    8. Bainua gelaren parte bada, honen ordez komun bat jarri ahal izango da.

    9. Gelatik at den bainuak gutxienez 3,5 m.2 beharko ditu eduki eta gela barruan diren bainu eta komunek 3 m.2 gutxienez.

    10. Gelek gutxienez honako hauek beharko dituzte eduki: jantzientzako armairu bat (hormakoa zein bestelakoa) esekigailuekin, jarleku bat edo gehiago edo besaulkiak, aldean edo alboan argiaren etengailua eta gauetarako lanpara bat dituen mesanotxe bat, ohe ondoko aulki bi.

    11. Somier bat, koltxio bat estalkiarekin, burkoak, izarak eta gutxienez bi manta beharko ditu eduki ohe bakoitzak.

    12. Erabiltzaileak eskatuta, gelako gehienez bi ohe osagarri erabili ahal izango dira, beti ere gelaren azalera ohe bakoitzeko gutxienez exijitutakotik gora % 25ean handiagoa bada.

    1. Titularra, egunero, bainuen eta gelen mantenimenduaz arduratu beharko da.

    2. Solairu bakoitzarentzako, eremu amankomunean, ikusteko eta bertara erraz ailegatzeko moduko leku baten, amatagailu bat; eta larraldietarako argien gailu bat. Guzti hau, beti ere, indarrean diren xedapenekin bat eginez.

    1. Lehen laguntzatarako botikina.

  1. atala.¿ Bizitegiaren titularraren eskubideak eta obligazioak.

  1. ¿ Oporretarako eta turismorako etxebizitzen titularrek eta etxebizitza partikularretako geletan ostatua eskaintzen dutenek honako obligazio hauek dituzte:

    1. Establezimenduek behar bezala funtziona dezaten, hauen instalazioak mantentzea.

    2. Establezimenduak ematen dituen zerbitzuen erregimenaz, hauek jasotzeko baldintza eta prezioez erabiltzaileak informatzea, aldez aurretik.

    3. Ostatu-unitate guztietan ondoko hauei buruzko informazioa erakustea: establezimenduaren izena, kategoria, erregistro-zenbakia eta baimendutako edukiera.

    4. Eskatzen duenean, erabiltzaileari erreklamazioak egiteko beharrezko dokumentazioa ematea.

    5. Legez ezarritakoaren arabera fakturatzea zerbitzuak.

    6. Legez aitortutako eskumenak zuzen betetzeko, Administrazioari derrigorrezko dokumentazioa eta informazioa ematea.

    7. Bere erantzukizun peko arrisku posibleen gaineko erantzukizun zibileko poliza bat kontrtatzea, beti ere dekretu honetako 38. atalak ezartzen duen eran eta zenbatekoan.

  2. ¿ Erreserba dela-eta, oporretarako eta turismorako etxebizitzen titularrek eta etxebizitza partikularretako geletan ostatua eskaintzen dutenek aurrerakin bat edo seinalen bat exigitu ahal izango dute.

  1. atala.¿ Ostatua erabiltzen duenaren eskubideak eta obligazioak.

    Oporretarako eta turismorako etxebizitzak eta etxebizitza partikularretako gelak darabiltzatenei aplikatzeko den obligazio eta eskubideen erregima, abenduaren 24ko 317/1996 Dekretuan ezarritakoa da; bada, honexetan arautzen baitira erabiltzaile turistikoaren eskubideak eta obligazioak.

  2. atala.¿ Erabiltzaile turistikoendako galarazpenak.

    Apartamendu turistikoentzako galarazpen berberak, dekretu honen 24. atalean zehazturikoak, izango dira ostatu hauentzako ere.

  3. atala.¿ Gutxieneko zerbitzuak.

  1. ¿ Ostatuaren truke ordaintzen den prezioarengatik honako gutxieneko zerbitzu eta horniketa hauek sartzen dira:

    1. zabor-bilketa.

    2. ur beroa eta hotza, gautegun.

    3. argindarra edo/eta gasa.

    4. etxebizitza edo gela dagoen erakineko elementu amankomunez gozatzea.

  2. ¿ Bizitegi hauek ustiatzen dihardutenek beste zerbitzu batzuk eskaini eta eman ditzakete, baina, hauen ezaugarriak eta prezioak ikusteko moduko lekuan (leku egokian) erakutsi beharko dituzte.

  1. atala.¿ Publizitatea eta publikoa atenditzeko sistema.

    Oporretarako eta turismorako etxebizitzen titularrek eta etxebizitza partikularretako geletan ostatua eskaintzen dutenek erabiltzaileei atenditzeko sistema bat eskaini beharko dute, informazioari, asistentziari eta zeregin administratiboei dagokienez; eta, bestalde, publizitatea egiten dutenetan erabiltzailea behar bezala informatzeko argibideak sartu beharko dituzte, besteak beste, erregistro-zenbakia eta sailkapena aipatuaz.

  1. atala. Jarduera burutzea.

  1. ¿ Funtzionatzen hasi aitzin beharko dute eduki apartamendu turistikoek sailkapena eta jardueraren baimena.

    Dituzten eskumenetan oinarrituta beste erakunde batzuk eman behar dituzten baimenez apartekoa da sailkapena eta jardueraren baimena.

  2. ¿ Oraingo atal honetakoari dagokionez, oporretarako eta turismorako etxebizitzak eta etxe partikularretako geletan ostatua ematea, dekretu honetako 47. atalean xedatutakoaren arabera eraenduko dira.

  1. atala.¿ Erregistratzea.

  1. ¿ Apartamendu turistikoak, oporretarako eta turismorako etxebizitzak eta etxebizitza partikularretako geletan ostatua ematearena, Turismo-Enpresen Erregistroan inskribatu beharko dira; beti ere erregistro hori arautzen duen dekretuak hartarako ezartzen duen prozedurarekin bat eginez.

  2. ¿ Dekretu honetan ezarritakoarekin bat eginez, ostatua landetxe modalitatekoa bada, hau ere erregistroan eraso beharko da.

  1. atala.¿ Baja.

    Jarduera turistikoan, dekretu honek arautzen duen ostaturen baten baja hartu nahi denean, horren berri turismo arloan eskumenak dituen sailaren lurralde ordekaritzari jakinarazi beharko zaio.

  2. atala.¿ Erantzukizun zibileko asegurua.

    Dekretu honek arautzen dituen ostatuen titularrek erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatu beharko dute, hau da, jarduerako arrisku posibleak estaltzen dituena. Eta gutxienezko estaldura hauek izango ditu:

    1. apartamendu turistikoak: 15.000.000 pezetakoa.

    2. oporretarako eta turismotako etxebizitzak, eta etxebizitza partikularretako geletan diren ostatuak: 10.000.000 pezetakoa.

  3. atala.¿ Beste obligazio batzuk.

  1. ¿ Apartamendu turistikoen, oporretararako eta turismorako etxebizitzen, eta etxebizitza partikularretako geletan diren ostatuen titularrek turismo arloko arauez gainera ondoren zehazten diren arloetakoak ere konplitu beharko dituzte: ingurugiro arlokoak, eraikuntza arlokoak, hesi-arkitektonikoak eta urbanistikoak kentzearen eta sarbideen arlokoak, makinariaren funtzinamendu eta instalatzearen arlokoak, segurtasun eta sanitate arlokoak, suteen aurreikuspenaren arlokoak, eta aplikatzeko zaien gainontzeko edozein arlotakoak.

  2. ¿ Halaber, Baliabide Turistikoak Antolatzeko Eskualdeko Plan Estrategikoan bildutako aurreikuspenak ere errespetatu beharko dituzte; jakina, eskualdea ostatua edo etxebizitza dagonekoa izango da.

  1. atala.¿ Erreklamazio-orriak.

    Dekretu honek arautu eta ostatua emateko diren establezimendu guztiek beharko dituzte eduki erreklamazio-orriak, eduki ere erabiltzaileen eskueran, badirelakoa leku egokian iragarriz, beti ere erabiltzaile turistikoaren eskubideak eta obligazioak arautzen dituen abenduaren 24ko 317/1996 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

  1. atala.¿ Sailkapena eta jardueraren baimena.

    Sailkapenari eta jarduerari buruzko eskabidea, ondoko agiri hauekin batera aurkeztu beharko da:

    1. Propietatearen jabe edo jabeen nortasun fisiko edo juridikoa eta esplotazioa kreditatzen dutenak.

    2. Turismo-ostatutzat lagatzearen gainean ustiatzailearen eta apartamenduen jabearen artean kontraturik badela kreditatzen dutenak.

    3. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafean alta hartu izanari buruzko ziurtagiria.

    4. Erantzukizun zibileko polizaren kopia.

    5. Proiektua: apartamendu bakoitzaren barneko distribuzioaren 1:50 edo 1:100 eskalako planoekin eta memoriarekin, honako hauek ere zehazten dituelarik, gela bakoitzaren zertarakoa eta azalera, eta bai sekzioak eta fatxadaren planoak.

    6. Aparkaleku, lorategi, kirol-istalazio, eraikin eta abarrez osaturiko gune bat bada, multzoaren planoa 1:500 eskalan.

    7. Apartamendu zenbakituen zerrenda, bakoitzaz ondoko hauek zehaztuaz: helbidea eta kokapena, azalera, eskaturiko edukiera, aurreko puntuko planoekiko behar bezala identifikaturik.

    8. Turismo arloko araudian ezarritako suteak prebenitzeko neurriak konplitzen direla ziurtatzen duen agiria, eskudun organoak emana.

    9. Apartamenduak nahi den kategorian sailkatzeko proposamena bultzatzen duen edozein agiri.

  2. atala.¿ Eskariak aurkeztea eta zuzentzea.

  1. ¿ Eskaria dagozkion agiriekin turismo arloan eskumenak dituen sailaren lurralde ordekaritzara bidali beharko da; bidali ere establezimendua dagoeneko lurralde ordekaritzara, non eskari horren egokitasuna neurtuko baita.

  2. ¿ Eskaria ez badago osorik, lurralde ordezkariak interesatuari hamar eguneko epean akatsak zuzentzeko eskatuko dio; eta akatsok zuzendu barik igaro bada epe hori, lurralde ordezkariak eskaria artxibatu egingo du, eta honen berri interesatuari emango dio (jakinarazi).

  3. ¿ Interesatuek ez dituzte aurkeztu beharko turismo arloan eskumenak dituen sailaren esku dauden agiriak. Eta eskarian aurkeztu zireneko eguna, bulego edo organoa zehaztu beharko dira; beti ere abenduaren 17ko 2225/1993 Errege Dekretuaren 4. ataleko 2. idazatian, eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. ataleko f) idazatian ezarritako betekizunekin eta erarekin.

  1. atala.¿ Erabakia.

  1. ¿ Espedientea osotutakoan, lurralde ordezkaritzak Turismo Zuzendaritzara bidaliko du, honek egoki bada establezimenduen jarduera burutzeko baimena eman dezan.

  2. ¿ Erabakia hartzeko epea hiru hilabetekoa izango da. Epea eskaria aurkezten denetik aitzina kontatuko da, eta aurreko atalaren 2. idazatian zehazten den kasuan: interesatuak eskaria behar bezala osotzen duen egunetik aitzina.

  3. ¿ Hartarako ezarritako epearen barruan Turismo Zuzendaritzak ez badu erabakirik eman, eskariari ezezkoa eman zaiola ulertu beharko da.

  1. atala.¿ Establezimenduak izan lezakeen kategoriari buruzko zehaztasunak.

  1. ¿ Ostatua proiektaturik dagoenean, ezaugarrien, instalazio eta zerbitzuen arabera eurena izan litekeen kategoria eskatu ahal izango dute enpresek. Horretarako, aipatu datu guztiok memoria baten zehaztu beharko dira, zeini honako hauek ere erantsiko beharko zaizkion: instalazio-gelen azalera eta zertarakoa edo ostatu-multzoaren edo blokearen zerbitzu orokorrak zehaztuaz, ostatuaren planoa 1:100 eskalan.

  2. ¿ Azaroaren 26ko Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideri buruzko 30/1992 Legeko 35.g) atalean zehazturiko orientazio eta informazioari dagozkion betebeharrak konplitzearren, kasu honetan turismo-administrazioak esleitzen duen kategoria ez da izango behin betiko, gutxi-gorabeherakoa baizik. Eta establezimenduari ondoren zehazten dena konlitzen denean izango zaio loteslea kategoria hori: proiektuaren exekuzioak bat egiten duenean memoriarekin, planoekin eta kontsulta egitean aurkezturiko gainontzeko agiriekin.

  1. atala.¿ Kategoria berraztertzea.

  1. ¿ Apartamendu turistikoen kategoria berraztertu ahal izango da, ofizioz edo parte batek eskatuta. Sailkapena egiterakoan kontutan izandako betekizunak konplitzen diren bitartean, sailkapena mantendu egingo da.

  2. ¿ Edozein aldaketa edo erreforma egiteko, turismo-enpresak baimen egokia eskatu beharko dute; baldin eta apartamendu turistikoen sailkapena eta jardueraren baimena emateko kontutan izan ziren baldintzei eragiten badie delako edozein erreforma edo aldakuntzak.

  3. ¿ Dekretu honi dagokionez, funtsezko erreforma ondoko hau da: establezimenduen edo azpiegitura-instalazioen edozein aldaketa, beti ere honek azalerari, edukiari edo sailkapenari eragiten badio.

  4. ¿ Atal honetan aipaturiko establezinmenduetan aldaketarik edo erreformarik egiteko prozedura atalburu honetan ezarriko da; eta eskaria formulatutakoan, eskudun Lurralde Ordezkaritzak zehaztuko ditu aurkeztu beharreko agiriak, hain zuzen, dekretu honen 41. atalean aurreikusitakoen artean.

  1. atala.¿ Salbuestea.

    Establezimenduak borondatez sailkatzeko edo baimentzeko, dekretu honetan arauturiko etablezimeduei exigitutako betekizun guztiak neurtuta, turismo arloan eskumenak dituen sailak salbuetsi dezake establezimendurik ondoko atalak betetzetik, dekretu honetako 15, 16, 27 eta 29 ataletatik; baina, beti ere establezimenduaren ezaugarri bereziek, edo diren baldintzen kopuru, kalitate edo gainontzeko zirkustantziek bide ematen badute.

  1. atala.¿ Jarduera burutzeko betekizunak.

    Oporretarako eta turismorako etxebizitzen eta etxe partikularretako geladun ostatuen titularrek, euren jarduera burutzeko, honako obligazio hauek dituzte:

    1. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafe egokian alta hartuta izatea.

    2. Turismo arloan eskumenak dituen sailaren lurralde ordezkaritzari jakinarazi beharko zaio turismo-trafikoan jardungo dela.

  1. atala.¿ Arau-hausteengatiko erantzukizunak.

    Dekretu honetan agindutakoaren kontra egindako arau-hausteek erantzukizun administratiboko ondorioak dituzte. Eta, kasua denean, Turismoa Antolatzeko martxoaren 16ko 6/1994 Legean ezarritako zigor edo zigorrez konplituko da erantzukizun horrekikoa.

  1. ¿ Landetxeetan, sarrera nagusian, plaka normalizatu bat erakustea obligaziozkoa izango da, hain zuzen dekretu honetako I. eranskinean ezarritako zehaztasunekin.

  2. ¿ Apartamendu turistikoetan, sarreraren nagusiaren alboko kanpokaldean, ikusteko moduko leku baten, obligaziozkoa izango da plaka normalizatu bat erakustea, hain zuzen ostatuaren kategoria agertzen duena. Multzoen kasuan: apartamendu bakoitzera sartzeko atearen kanpokaldean erakutsiko. Plakak dekretu honetako II. eranskinean ezarritako dimentsioak eta ezaugarriak izango ditu.

    ALDI BATERAKO XEDAPENAK

Dekretu honetan ezarritakoaren kontrako diren xedapen guztiak indargabetuta geratzen dira

  • Tipografía:

  • CR: Times - %94 Eskala horizontala

  • Casa Rural: Albertus regular - %78 Eskala horizontala-

    0,1 mm-ko lerro zuri batez loditutako testua

  • Landetxea: Albertus light- %78 Eskala horizontala

    0,1 mm-ko lerro zuri batez loditutako testua

  • Koloreak:

  • Markoa: URREA P. 872 kolorea

  • Plakaren barrukaldea: BERDEA P. 349 kolorea

  • Letrak: ZURI kolorea, hondo berdearen gainean jarria.

  • Tipografía:

  • ¿ A T: Times - %94 Eskala horizontala

  • Koloreak:

  • Markoa: URREA P. 872 kolorea

  • Plakaren barrukaldea: SUA P. WARD RED kolorea

  • Letrak:. URREA P.872 kolorea

  • Giltzak: URREA P.872 kolorea

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.