Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

177/1997 DEKRETUA, uztailaren 22koa, nekazaritzako elikagaien arloko ikerketa zerbitzuaren kudeaketa "AZTI, A.B." herri-sozietateari atxikitzen diona.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 150
  • Hurrenkera-zk.: 4111
  • Xedapen-zk.: 177
  • Xedapen-data: 1997/07/22
  • Argitaratze-data: 1997/08/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ogasun; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

  1. – Bidezaingoko Lurralde Taldeak. Zeregin espezifikoak honakoak dira: bide azkarretan ibilgailuen trafikoa eta bide segurtasuna zaintzea eta kontrolatzea. Horretaz gain honako eginkizunak dituzte: errepidez egiten den garraioa kontrolatzea, garraio bereziekin joatea, kirol-jardueretan egotea, trafiko istripuak ikertzea eta komisaldegiei laguntza espezializatua ematea.

  2. – Miñoien, Mikeleteen eta Foralen Sekzioak. Zeregin espezifikoak hauexek dira: foru-erakundeak ordezkatzea, erakundeotako agintariak babestea eta foru-ondasunak babestea eta zaintzea. Era berean, honako eginkizunak ere bete ditzakete: errepidez egiten den garraioa zaintzea eta ikuskatzea eta errepideetako polizia eta zaindariak ere izan daitezke.

  3. – Ertzainetxeak. Ertzainetxeen zeregina dagokion lurraldeko mugartearen barruan herritarrei segurtasuna, babesa eta laguntza ematea da. Eginkizunak hauek dira: ordena publikoa eta herritarren segurtasuna bermatzea eta zaintzea, eta, hala badagokio, berrezartzea; trafikoa eta bide segurtasuna zaintzea eta kontrolatzea; hala badagokio, erakundeak zaintzea; dagokion lurraldean Krimen Gaietarako Ertzaintzari dagozkion oinarrizko eginkizunak betetzea. Euskal Autonomia Erkidego osoan zehar Ertzaintzaren honako ertzainetxe hauek egongo dira:

    1.– Araban:

    • Laguardiako Ertzainetxea (Armiñón, Baños de Ebro/Mañueta, Berantevilla, Bernedo, Elciego, Elvillar, Kripan, Labastida, Lagrán, Laguardia, Lanciego / Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Moreda de Alava, Navaridas, Oyón-Oion, Peñacerrada-Urizaharra, Samaniego, Villabuena de Alava / Eskuernaga, Yécora eta Zambrana); Llodioko Ertzainetxea (Amurrio, Aracaldo, Artziniega, Ayala / Aiara, Cuartango, Llodio, Okondo, Orduña, Orozko eta Valdegovía) eta Vitoria-Gasteizko Ertzainetxea (Arrazua-Ubarrundia, Iruña de Oca / Iruña Oka, Lantarón, Legutiano, Ribera Alta, Ribera Baja / Erribera Beitia, Salinas de Añana, Urkabustaiz, Vitoria-Gasteiz, Zigoitia eta Zuia); azken ertzainetxe horren menpe dago Salvatierra / Aguraineko postua (Alegría-Dulantzi, Arraia-Maeztu, Asparrena, Barrundia, Campezo / Kanpezu, Elburgo, Harana / Valle de Arana, Iruraiz-Gauna, Salvatierra / Agurain, San Millán eta Zalduondo).

      2.– Bizkaian:

    • Balmasedako Ertzainetxea (Alonsotegi, Arcentales, Balmaseda, Carranza, Galdames, Gordexola, Güeñes, Lanestosa, Sopuerta, Trucios eta Zalla); Basauriko Ertzainetxea (Basauri eta Etxebarri, Anteiglesia de San Esteban-Etxebarri Doneztebeko Elizatea); Bilboko Ertzainetxea (Bilbao); Durangoko Ertzainetxea (Abadiño, Amorebieta-Echano, Arantzazu, Areatza, Artea, Atxondo, Bedia, Berriz, Dima, Durango, Elorrio, Garay, Igorre, Iurreta, Izurtza, Lemoa, Mañaria, Otxandio, Ubidea, Zaldibar eta Zeanuri); Erandioko Ertzainetxea (Derio, Erandio, Larrabetzu, Leioa, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudio); Galdakoko Ertzainetxea (Arrankudiaga, Arrigorriaga, Galdakao, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberio); Gernika-Lumoko Ertzainetxea (Ajangiz, Arratzu, Arrieta, Bakio, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Laukiz, Lemoniz, Maruri, Mendata, Meñaka, Morga, Mundaka, Mungia, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta); Getxoko Ertzainetxea (Barrika, Berango, Getxo, Gorliz, Plentzia, Sopelana eta Urduliz); Comisaría de Muskiz (Abanto eta Ciérvana-Abanto Zierbena, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi eta Zierbena); Ondarroako Ertzainetxea (Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Guizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz eta Ondarroa) eta Sestaoko Ertzainetxea (Barakaldo, Sestao eta Valle de Trápaga-Trapagaran).

      3.– Gipuzkoan:

    • Arrasateko Ertzainetxea (Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate / Mondragón, Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga); Azkoitiko Ertzainetxea (Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidegoyan, Errezil eta Zestoa); Beasaineko Ertzainetxea (Abaltzisketa, Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Ikaztegieta, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama eta Zerain); Bergarako Ertzainetxea (Antzuola, Bergara, Elgeta, Oñati eta Soraluze-Placencia de las Armas); Donostia-San Sebastiáneko Ertzainetxea (Donostia-San Sebastián); Eibarreko Ertzainetxea (Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro eta Mutriku); Hernaniko Ertzainetxea (Aduna, Alkiza, Andoain, Asteasu, Astigarraga, Hernani, Larraul, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil, Villabona eta Zizurkil); Irungo Ertzainetxea (Hondarribia eta Irun); Renteriako Ertzainetxea (Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Rentería); Tolosako Ertzainetxea (Albiztur, Alegia, Altzo, Amezketa, Anoeta, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Gaztelu, Ernialde, Ibarra, Irura, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa eta Tolosa); Zarautzeko Ertzainetxea (Aia, Aizarnazabal, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia) eta Zumarragako Ertzainetxea (Ezkio-Itxaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga).

  4. – Arabako Erakunde Taldea. Eginkizun nagusiak hauexek dira: Eusko Jaularitzako, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko eta zehazten diren Eusko Jaurlaritzako egoitza nagusietako segurtasuna zaintzea eta kontrolatzea; Nanclares de la Ocako espetxea zaintzea; Euskal Autonomia Erkidegoko espetxe batetik bestera eramatea atxilotuak, presoak eta zigortuak.

    Talde horri lotuta dago Ertzaintzako Musika Banda. Horren eginkizun nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko eta Ertzaintzako erakundeek antolatutako ekintza ofizialetan eta protokoloetan parte hartzea da.

    1. – Krimen Gaietarako Ertzaintzaren Atala.– Eginkizun nagusiak hauek dira: delituak eta hutsegiteak ikertzea eta horien jarraipena egitea; ordena publikoa eta herritarren segurtasuna bermatzeko eta zaintzeko eta delituen ikerketa egiteko interesgarriak izan daitezkeen informazioak lortzea eta tramitatzea. Eginkizun horiek bete ahal izateko atala honako talde eta zerbitzuetan banatuko da:

      1. – Zerbitzu Nagusietako Taldea. Zeregin nagusia Krimen Gaietarako Poliziaren Ataleko arduradunari laguntzea da, eta laguntza hori honetarako emango zaio: Ertzaintzako taldeek auzi poliziarekin eta krimenen ikerketarekin zerikusia duten jardueretan egin beharreko ekintzak zuzentzeko, koordinatzeko eta ikuskatzeko. Eginkizunak honako hauek dira: Krimen Gaietarako Ertzaintzaren Ataleko giza baliabideen eta materialen segurtasuna eta gestioa; krimen gaietan beste segurtasunerako kidego batzuekin koordinatuta egotea; Herritarren Segurtasunerako Ataleko Agintaritza eta Kontrol Zentro Nagusiaren koordinazioa.

      2. – Auzi Polizia eta Krimen Ikerketarako Taldea. Zeregin espezifikoa delituen eta hutsegiteen ikerketa eta jarraipena antolatzea eta gestionatzea da. Talde horrek egoitza nagusi bat eta lurralde historikoetan zehar banatutako egoitzak izango ditu. Auzi poliziaren eginkizunak arau-organoen eta kasuan kasuko giza baliabideen atxikipenen eraginpean egongo dira.

      3. – Informazio eta Azterketarako Taldea. Zeregin espezifikoa hau da: delituak zigortzeko eta herritarren segurtasuna eta ordena publikoa bermatzeko eta zaintzeko interesgarria izan daitekeen informazioaren bilketa, eta informazio horren tratamendua eta erabilera antolatzea eta kudeatzea. Egoitza nagusi bat eta lurraldeetako egoitzak ditu Krimen Gaietarako Ertzaintzarekin eta Auzi Poliziarekin batera.

      4. – Polizia Zientifikoaren Taldea. Zeregin espezifikoa da polizia zientifikoko kriminalistika, identifikazio, analitika eta ikerketa teknikoaren arloko zerbitzuak ematea da. Era berean, organo judizialak agintzen dizkion agiriak eta adituaren txostenak egingo ditu. Eginkizunak betetzeko honako zerbitzuak izango ditu:

      1. – Identifikaziorako Zerbitzua.

      2. – Poliziaren Laborategi Zerbitzua.

      1. – Joko eta Ikuskizun Taldea. Zeregin espezifikoa hau da: zorizko jokoen, ikuskizun publikoen eta aisialdirako jardueren garapena indarrean dagoen araudiari jarraituz zaintzea. Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren menpean polizia administratiboaren eginkizunak beteko ditu. Hala ere, taldeeko langileen estatutu funtzionarialari buruzko gaien eta gai penalen ikerketa Krimen Gaietarako Ertzaintzaren Ataleko arduradunaren eskumena da, eta gorago aipatutakoa ez da horren kaltetarako izango.

    2. – Ekintzetarako Baliabideen Atala: Zeregin nagusia Herritarren Segurtasunerako Atalaren eta Krimen Gaietarako Ertzaintzaren taldeei laguntza espezializatua ematea da. Honako talde eta ekintza-taldeetan banatu da:

      1. – Talde Mugikorra. Zeregin espezifikoa honako da: arrisku larria dagoenean ordena publikoa bermatzea eta zaintzea, eta, hala badagokio, berrezartzea. Bere eginkizuna da Ertzaintzaren Herritarren Segurtasunerako Ataleko taldeei laguntza ematea, eta, kasu batzuetan gainontzeko taldeei ere eman beharko die laguntza. Talde honi dagokio istripuetan, katastrofeetan eta hondamendi publikoetan eskuartzea.

      2. – Helikoptero Taldea. Zeregin espezifikoa hauxe da: aurreikuspenerako, ikerketarako eta eskuhartzeetarako lanetan Herritarren Segurtasunerako Ataleko eta Krimen Gaietarako Ertzaintzaren talde eta zerbitzuei airetik laguntza ematea. Larrialdiei aurregiteko zerbitzuei laguntza emateko eginkizuna du.

      3. – Lehergailuak Indargabetzeko Taldea. Honen zeregin espezifikoa lehergailuak indargabetu behar diren egoeretan eskuhartzea da.

      4. – Ekintza Taldeen Unitatea. Unitate honen zeregin espezifikoa segurtasun-zerbitzuak ematea da. Arrisku arrazoiengatik edo interes berezia izateagatik zerbitzu hori behar duten pertsona, eraikin eta instalazioei emango zaie zerbitzu hori. Ertzaintzaren taldeei segurtasun handiko zerbitzuak eta bideo laguntza emateko eginkizuna du. Honako Ekintza Taldeetan banatuko da:

      1. – Segurtasun Ekintza Taldea.

      2. – Eskolten Ekintza Taldea.

      3. – Eskuhartze Ekintza Taldea.

      4. – Txakur Ekintza Taldea.

        Euskal Herriaren osoko aurrerapen eta modernizazioan landa-inguruneak berebiziko garrantzia duela jakitun, Eusko Jaurlaritzak «Euskal Landa-Ingurunea garatzeko Jarduera-plana, 1997-2000» agiria onetsi du. Plan horren eginkizuna hau da: euskal herri-erakundeek eta euskal herritarrek euskal landa-ingurunean egiten dituzten jarduketak oro har orientatu, bideratu, zuzendu eta artikulatzea.

        Aipatutako planaren eremuan, eta 1992-1996rako planak ezarri zituen helburuen haritik, Eusko Jaurlaritzak apustu egiten du «landa-ingurunearen ikusmolde integratu eta koherente baten alde, landa-ingurunearen funtzioaniztasunari eusteko, eta bertan kokatzen diren jarduerak arrazoizko garapen ekonomikorantz bideratzeko». Hala, bada, plan horretan Teknologia eta Enpresa Alorreko Modernizazio Programa aurreikusten da, eta programa horretara honako hau biltzen da: «Nekazaritzaren Ikerketa eta Hobekuntzarako Zerbitzua (CIMA-SIMA ) eta AZTI, A.B. herri-sozietatea elkartzea Nekazaritza eta Arrantza ikertzeko Erakunde Publiko batean».

        Irailaren 26ko 2756/1980 Errege Dekretu, abuztuaren 3ko 2241/1981 Errege Dekretu, uztailaren 24ko 2030/1981 Errege Dekretu, irailaren 26ko 2752/1980 Errege Dekretu eta 839/1985 Errege Dekretuaren bidez, Estatuaren zerbitzuak intsuldatu ziren ondoko alor hauetan: nekazaritzako ikerketa, ozeanografiako ikerketa, abere ekoizpen eta osasuna, landare osasuna, eta hazi eta mintegi landareen zerbitzua.

        Bestetik, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duen urtarrilaren 30eko 81/1995 Dekretuak Nekazaritza Sailordetzari atxikitzen dizkion jardun-arloen barruan dago nekazaritzako elikagaien eta natur ingurunearen arloko ikerketa, baita ikerketa horren plangintza, zuzendaritza eta koordinazioa ere. Era berean, eta aipatutako dekretuaren ondorioz, Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzari dagokio nekazaritzako elikagaien eta ozeanografiaren ikerketara zuzendutako jarduerak bultzatzea; horrez gain zuzendaritza hori da Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikitako AZTI, A.B. herri-sozietatearekiko harremanetarako organoa.

        Bizkaiko Foru Aldundiak eratu zuen AZTI, A.B. sozietatea 1984ko azaroan; gerora, Eusko Jaurlaritzaren maiatzaren 24ko 132/1988 Dekretuaren bitartez eskuratu zen, sozietatearen jatorrizko helburuari eutsi eta elikagaien alorrera ere zabaldu zelarik.

        Jaurlaritzaren Kontseiluaren 1989ko abenduaren 29ko erabakiaren bitartez, ozeanografiako ikerketa zerbitzua atxiki zitzaion AZTI, A.B. herri-sozietateari.

        AZTI, A.B. herri-sozietatearen xedeen barruan daude, besteak beste, ondoko hauek: ur zientzien alorrean eta arrantza eta elikagaien teknologian ikerketa garatzea eta azterlanak egitea, Administrazioari eta arrantza zein nekazaritzako elikagaien alorretako industria erauzle eta eraldatzaileei aholkularitza ematea, eta teknologi zabalkunde eta prestakuntzako jarduerak.

        Euskal Administrazioak nekazaritzako elikagaien sektoreko ikerketa garatzen du Nekazaritzaren Hobekuntzarako Ikertokien bidez ( CIMA-SIMA), nekazaritzari eta bere erakundeei landare ekoizpen eta osasunaren eta abere ekoizpen eta osasunaren arloetako teknologia hobetzen laguntzeko helburuaren markoan.

        Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sail honek beharrezkotzat hartu du nekazaritzako elikagaien alorreko ikerketan diharduen egitura administratiboa egokitzea, teknologia eraberritzeko eskakizun berrietara moldatzeko, eta nekazaritzako elikagaiei buruzko ikerketaren sustapena eta nekazaritzako elikagaien sektoreetan behar diren teknologien garapena eraginkorrago eta azkarragoa izan dadin.

        Horretarako, aipatutako helburuak lortzeko, egokiagotzat hartu da erakunde bakarrak bete ditzan nekazaritza eta arrantzako ikerketa eta transferentzia teknologikoko eginkizun guztiak, nekazaritzako ikerketari buruz aritzean aipatu diren eginkizunak barne direlarik, eta horretarako, aipatutako zerbitzuak AZTI, A.B. herri-sozietateari atxikiko zaizkio, proposatu den legez.

        Ondorioz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko uztailaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

  1. atala.– Nekazaritzako elikagaien arloko ikerketa zerbitzuaren kudeaketari dagokionez, jarraian adierazten diren jarduerak atxikitzen zaizkio AZTI, A.B. herri-sozietateari:

    1. Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzak ikerketa, garapen eta transferentziarako (I+GT) onesten dituen proiektuak burutzea, horretarako ezartzen diren irizpideekin bat etorriz.

    2. Aurreko idazatietan aipatutako ikerketa-proiektuetarako plan eta deialdi publikoetan parte hartzea, hala autonomi eremukoetan, nola Estatu edo Europa eremukoetan.

    3. Behar den lankidetza lortzea eta/edo beste ikertoki batzuekin batera aritzea, baita nekazaritzako elikagai sektoreko beste erakunde batzuekin ere.

    4. Laborategiko diagnostiko eta analisi probetarik, ikerketa eta garapen zein transferentziarekin loturikoak garatzea.

  2. atala.– 1.– AZTI, A.B. herri-sozietateak atxiki zaizkion eginkizunak bete ditzan, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, inbentarioa egin ondoren, dekretu honen eranskinean zerrendatutako ondasun higiezinak eta zerbitzuari atxikitako ondasun higikorrak jarriko ditu aipaturiko herri-sozietatearen esku, berak erabil ditzan zerbitzuaren atxikipenak dirauen bitartean.

  1. – Aipaturiko ondasunak AZTI, A.B. ren esku jartzeko, emate-akta egingo da, eta Sailaren zein herri-sozietatearen ordezkariak sinatuko dute. Edonola ere, horrek guztiak ez du esan nahi ondasun horien titulartasuna eta kalifikazio juridikoa ezertan aldatzen denik. Akta horrek ondasun guztien zerrenda zehatza jasoko du, eta Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzarekin koordinaturik egingo da.

  2. atala.– 1.– AZTI, A.B. herri-sozietatea behartuta dago, zerbitzuaren atxikipenak dirauen bitartean, 2.1. atalean aipatutako instalazioak egoera onean mantentzera, eta horretarako behar diren obra guztiak egitera.

  1. – AZTI, A.B. herri-sozietateak behar bezala artatuko ditu 2.2. atalean aipatutako inbentarioan jasotzen diren ondasun eta elementuak, eta berria jarriko du lehengoa galdu, hondatu edo zaharkiturik geldituz gero.

  1. atala.– 1.– AZTI, A.B. herri-sozietateak ahalmena izango du atxiki zaizkion eginkizunak betetzeko behar diren instalazioak sustatu eta eraikitzeko, eta 2.1. atalean deskribatu eta egun dauden instalazioen egokitzapena sustatu eta burutzeko.

  1. – Aipaturiko herri-sozietateak idatziko ditu obra-proiektuak eta 2. atalean aipaturiko instalazioen ekipamendurako hornidura-proiektuak. Proiektuok, gainera, Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzaren onespena jaso behar dute.

  2. – Publikotasun eta lehiaren printzipioen arabera, Estatuaren Kontratuari buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen xedapen gehigarrietariko seigarrenean ezartzen den legez, eta aplikatzekoa den legeria zibil eta merkataritzako legeriaren arabera egingo ditu kontratazioak AZTI, A.B. herri-sozietateak.

  3. – Atal honen 1. lerroaldean aipatutako instalazioak egokitu, aldatu edo hobetzeko obrak Euskal Autonomi Elkartearen ondarera bilduko dira, Administrazio honen jabetzako ondasunetan egiten badira.

  4. atala.– Dekretu honen bidez AZTI, A.B. herri-sozietateari egin behar zaion atxikipenaren ondorioz, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Errege Dekretuaren 44. atalean xedatutakoa aplikatuko zaie nekazaritzako elikagaien arloko ikerketa zerbitzuari atxikitako lan-itunpeko langileei.

  5. atala.– Sozietateak eskuratu eta zerbitzurako beharrezkoak diren ondasun eta eskubideez baliatzeko egintzak edota ondasun eta eskubide horiek kargaren baten menpean jartzeko egintzak burutu ahal izateko, beharrezkoa izango da Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak aldez aurretik baimena eman dezan.

    Sozietatearen titulartasunekoak izanik, zerbitzuari loturik dauden edo zerbitzua egiteko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak zein diren zehazteko, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak ondasun eta eskubide horien zerrendak onetsi ahal izango ditu, Sozietateari entzun ondoren. Zerrenda horiek aldatu ahal izango dira bilakaera teknologikoaren arabera.

  6. atala.– 1.– Nekazaritzako elikagaien arloko ikerketa zerbitzuaren kudeaketa berez itzuliko da Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailera ondoko balizko hauetan:

    1. AZTI, A.B. herri-sozietateak kiebra jo edo ordainketak etenez gero.

    2. AZTI, A.B. ak Eusko Jaurlaritzaren herri-sozietatearen izaera galduz gero.

      1. – Aurreko lerroaldean jasotako balizkoetarik edozein gauzatu eta nekazaritzako elikagaien arloko ikerketa zerbitzua Administrazioari itzuliz gero, ondorioak hauek izango dira:

        1. Sozietateari zerbitzuaren kudeaketarako eman zaizkion ondasunak berreskuratuko ditu Administrazioak, kontserbazio eta funtzionamendu egoera onean.

        2. Dekretu honetan araututako atxikipenaren ondorioz AZTI, A.B. herri-sozietateari esleitzen zaizkion Administrazioko langileak, baldin nekazaritzako elikagaien arloko zerbitzuan jarraitzen badute zerbitzuaren itzulketa gauzatzen denean, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrera itzuliko dira indarreko lan-arauek ezartzen dituzten baldintzetan.

        3. Sozietateak eskuratu eta Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ustez zerbitzua egiteko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideen jabetza eta titulartasuna Administrazioaren esku geratuko da, bidezkoak diren amortizazioak ordaindu eta gero.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko uztailaren 7an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.

1.-KOKALEKUA: ARKAUTE-GASTEIZ

A.– ERAIKUNTZAK

DESKRIPZIOA ERAIKITAKO AZALERA DESTINOA TITULUA

OSOA (m.2)

Harlangaitzezko egitura 10 Transformadore elektrikoaren kokalekua Lagapena

2 solairuko eraikina 310 Laborategia eta bulegoak Lagapena

Kristalezko egitura 150 Adosaturiko berotegia Lagapena

Kristalezko egitura 150 Adosaturiko berotegia Lagapena

2 solairuko eraikina 1.439 Biltegiak, etxebizitzak eta bulegoak Lagapena

2 solairuko eraikina 1.462 Biltegiak, etxebizitzak eta bulegoak Lagapena

2 solairuko eraikina 800 Bulegoak Lagapena

Alboko itxiturarik gabeko eraikina 600 Estalpea Lagapena

Burdina, plastiko eta harlangaitzezko egitura 305 Artegia Lagapena

Egurrezko eraikin aurrefabrikatua 45 Bulegoak eta ardietarako laborategia Lagapena

Burdina eta plastikozko egitura 350 Artegia Lagapena

2 solairuko eraikina 1.600 Biltegiak, lantegiak eta etxebizitzak Lagapena

2 solairuko eraikina 316 Biltegiak eta lantegiak Lagapena

Solairu 1 + 1-eko eraikina 460 Garajea, lantegia eta biltegia Lagapena

DESKRIPZIOA ERAIKITAKO AZALERA DESTINOA TITULUA

OSOA (m.2)

Egurrezko egitura 725 Artegia, esnetegia, biltegia Lagapena

Hormigoi eta kristalezko egitura 300 Berotegiak Lagapena

Multitunelak eta laborategia 7.000 Berotegia, biltegia eta laborategia Lagapena

Kristalezko egitura 209 Berotegia Lagapena

Kristalezko egitura konpartimentuduna 246 Berotegi konpartimentuduna Lagapena

Egur eta PVC-zko egitura 150 Baso berotegia Lagapena

Metal eta ondulinezko egitura 96 Karramaro hazlekua Lagapena

Egurrezko eraikin aurrefabrikatua 81 Baso berotegia Lagapena

Solairu bat eta berotegi adosatua dituen eraik. 299 Laborategia eta berotegia Lagapena

Solairu bateko eraikina 197 Laborategia eta biltegia Lagapena

4 solairuko eraikina 1.118 Bulegoak Lagapena

Solairu bateko eraikina 858 Berotegia, laborategia eta biltegia Lagapena

B.– FINKAK

AZALERA DESTINOA TITULUA

74’69 ha Laborantza Lagapena

2.– KOKALEKUA: ITURRIETA-AGURAIN

A.– ERAIKUNTZAK

DESKRIPZIOA ERAIKITAKO AZALERA DESTINOA TITULUA

OSOA (OSOA (m.2)

Solairu 1 + 1-eko eraikina 661 Etxebizitzak eta eranskinak Jabetza

Solairu bateko eraikina 506 Biltegia eta berotegiak Jabetza

Solairu bateko eraikina 341 Biltegia eta garajea Jabetza

3 solairuko eraikina 4335 Biltegia eta etxebizitzak Jabetza

Solairu bateko eraikina 338 Eliza Jabetza

Solairu bateko eraikina 180 Lantegia eta garajea Jabetza

B.– FINKAK

AZALERA DESTINOA TITULUA

2’50 ha Ikerketa Jabetza

50’50 Laborantza Lagapena

3.– KOKALEKUA: SIMA-DERIO

A.– ERAIKUNTZAK

DESKRIPZIOA ERAIKITAKO AZALERA DESTINOA TITULUA

OSOA (m.2)

Eraikina: 2 solairu + sotoa 1.935 Biltegia, bulegoak, laborategia Lagapena

Eraikina: 2 solairu + sotoa + ganbara 1.800 Biltegia, bulegoak, laborategia Lagapena

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.