Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

170/1997 DEKRETUA, uztailaren 8koa, Ertzaintzan euskararen normalkuntza prozesua arautzen duen Dekretuan egindako hutsak zuzentzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa; Herrizaingoa; Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 137
  • Hurrenkera-zk.: 3824
  • Xedapen-zk.: 170
  • Xedapen-data: 1997/07/08
  • Argitaratze-data: 1997/07/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko 155/1993 Dekretuko 24.2b) atalean xedatzen denez, kontestuak argi eta garbi ezagutzera eman ez ditzan hutsak edo omisioak eta, horiek zuzentzeak, xedapen, ekintza edo iragarpenaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzeko arriskua egon dadinean, maila bereko xedapen edo ekintzaz zuzenduko dira.

Era horretako hutsak egin direnez Ertzaintzan euskararen normalkuntza prozesua arautzen duen ekainaren 10eko 133/1997 Dekretuaren testuan, zuzendu egin behar dira horiek dekretu honen bidez.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren, Herrizaingo sailburuaren eta Kultura sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko uztailaren 8an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Atal bakarra.¿ Ertzaintzan euskararen normalkuntza prozesua arautzen duen ekainaren 10eko 133/1997 Dekretuaren testuan egindako hutsak zuzentzea.

  1. ¿ 14. atalean, honako hau dioenean:

    «Euskarak, bai lanpostuen aukeraketan zein lanpostuak betetzean, merezimendu legez izango duen balioa, lanpostuari egokitutako hizkuntza eskakizunaren arabera ezarriko da, eta lanpostua lortzeko gehienezko puntuazioaren %10 balioko du 1. hizkuntza eskakizunaren kasuan eta %20 2. hizkuntza eskakizunaren kasuan.»

    Honako hau esan behar du:

    «Euskarak, bai lanpostuen aukeraketan zein lanpostuak betetzean, merezimendu legez izango duen balioa, lanpostuari egokitutako hizkuntza eskakizunaren arabera ezarriko da, eta lanpostua lortzeko gehienezko puntuazioaren %10era arte balioko du 1. hizkuntza eskakizunaren kasuan eta %20era arte 2. hizkuntza eskakizunaren kasuan.»

  2. ¿ Kendu egiten da bosgarren gehigarrizko xedapena; horrekin, seigarren eta zazpigarren gehigarrizko xedapenak, bosgarren eta seigarren gehigarrizko xedapenak izango dira aurrerantzean.

  3. ¿ Lehenengo azken xedapenean, honako hau dioenean:

    «Lehenengoa.¿ Herrizaingo Sailak, urtebete baino lehenago, Hizkuntza Politikarako Sailordetzak txostena egin ondoren, Ertzaintzako euskararen erabileraren Normalkuntza Plana onartuko du, eta bertan, gutxienez, honako hauek bilduko dira:

    1. Lehentasunak ezartzea agiri normalizatuak euskaraz egiteko.

    2. Ertzainek euren funtzioak betetzean hizkuntza ofizialak erabiltzeari buruzko neurriak ezartzea.

    3. Dagokien hizkuntza eskakizuna egiaztatu duten ertzainen euskararen erabilera faboratzearren hizkuntza sustatzaileen laguntzari buruzko premiak.

    4. Ondoren zehazten diren arloetan euskararen erabilera sustatzeko egin behar diren ekintzak:

      • Ertzaintzako baliabide materialen eta dependentzien hizkuntza pasaia.

      • Antolamendu arloan.

    5. Oro har Ertzaintzan euskararen erabilera sustatzeko diren neurriak.»

      Honako hau esan behar du:

      «Lehenengoa.¿ Herrizaingo Sailak, urtebete baino lehenago eta Hizkuntza Politikarako Sailordetzaren txostena izan ondoren, Ertzaintzako euskararen erabileraren Normalkuntza Plana onartuko du, eta bertan, gutxienez, honako hauek bilduko dira:

    1. lehentasunak ezartzea agiri normalizatuak euskaraz egiteko.

    2. ertzainek euren funtzioak betetzean hizkuntza ofizialak erabiltzeari buruzko neurriak ezartzea; eta batez ere, herritarrekiko eta beste instituzio batzuekiko ahozko eta idatzizko harremanetan euskararen erabilera sustatzeko neurriak.

    3. dekretu honetan jasotako helburuak lortzeko behar diren beste neurri batzuk.»

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko uztailaren 8an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Herrizaingo sailburua,

JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.