Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

142/1997 DEKRETUA, ekainaren 17koa, ekainaren 30eko 17/1994 Legea, Etxebizitzaren arloko presako neurriak eta Hirigintza Plangintzako zein Kudeaketako Tresnak izapidetzeko neurriak zehazteari buruzkoa, garatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 123
  • Hurrenkera-zk.: 3420
  • Xedapen-zk.: 142
  • Xedapen-data: 1997/06/17
  • Argitaratze-data: 1997/06/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Egoera hori planteaturik, eta Administrazioak eraginkortasunez eta hiritarren zerbitzuan jardun behar duelako printzipioan oinarrituta,sail honen ustez egokiena da nekazaritzako prestakuntza arautu eta arautu gabearen zerbitzuaren kudeaketa Mendikoi, SA herri¿sozietateari atxikitzea, Euskal Autonomi Elkartean lehen adierazitako helburuak lortzeko nekazaritzako prestakuntzari dagokionez.

Ondorioz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko ekainaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.¿ Mendikoi, SA herri¿sozietateari atxikitzen zaio urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuaren ondorioz Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren menpekoa den nekazaritzako prestakuntza zerbitzuaren kudeaketa, Euskal Autonomi Elkarteko 1997 urteko aurrekontu orokorren Legearen xedapen gehigarrietariko hamabigarrenarekin bat etorriz, eta Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak berarentzat gordetzen ditu urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuaren 24. atalak esleitzen dizkion eginkizunak.

    Herri-ikastegiei buruzko arauekin bat etorriz emango da orain atxikitzen den nekazaritzako lanbide¿heziketako irakaskuntza.

  2. atala.¿ Dekretu honen arabera Mendikoi, SA herri¿sozietateari egiten zaion atxikipenaren ondorioz, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzazko Errege Dekretuaren 44. atala aplikatuko zaio nekazaritzako prestakuntzari atxikitako lan¿itunpeko langileriari.

  3. atala.¿ 1.¿ Mendikoi, SA herri sozietatea gauza izan dadin atxikitzen zaion zerbitzua kudeatzeko, Eusko Jaurlaritzak herri¿sozietatearen esku jarriko du, zerbitzuaren atxikipenak dirauen bitartean, jarraian aipatuko diren lokalak, erabiliak izan daitezen:

    • Derioko Nekazaritza Eskola.

    • Arkauteko Nekazaritza Eskola.

    • Fraisoroko Nekazaritza Eskola.

      1. ¿ Atal honen 1. idazatian aipatutako lokalak Mendikoi, SA herri¿sozietatearen esku jarri baino lehen, Garapen eta Koordinaziorako Zuzendaritzak emate¿akta egingo du, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren eskumenak ezertan urratu gabe, eta akta horretan aipaturiko lokaletan dauden altzari eta elementu guztien inbentario zehatza jasoko da, herri¿sozietateak behar bezala artatu behar baititu altzari eta elementuok, eta, halakorik galdu edo hondatuz gero, bere kontura jarri behar baitu berria.

      2. ¿ Zerbitzuaren atxikipenak eta aurreko idazatian aipatutako instalazioen erabilpenak dirauten bitartean, Mendikoi, SA herri¿sozietatea behartuta dago instalazio horiek behar bezala mantentzera eta horretarako behar diren obra guztiak egitera, aldez aurretik obren egitasmoa Garapen eta Koordinaziorako Zuzendaritzari aurkeztu ondoren, berak onets dezan, hori guztia Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren eskumenak ezertan urratu gabe.

      3. atala.¿ 1.¿ Mendikoi, SA herri¿sozietateak aukera izango du, dekretu honen 1. atalean bildutako zerbitzu eta eginkizunen kudeatzailea baita, zerbitzu eta eginkizun horiek burutzeko behar diren instalazioak sustatu eta eraikitzeko, edota egun dauden eta 2. atalaren 1. idazatian aipatzen diren instalazioen egokitzapena sustatu eta burutzeko.

      1. ¿ Aipaturiko herri¿sozietate kudeatzaileak idatziko ditu 2. atalean adierazitako instalazioetako obretarako eta ekipamendu¿hornikuntzetarako egitasmoak, beti ere arlo honetan aplikatzekoak diren arauak zorroztasunez betez. Egitasmo horiek egindakoan, Garapen eta Koordinaziorako Zuzendaritzari aurkeztuko zaizkio, berak onets ditzan, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren eskumenak ezertan urratu gabe.

      2. ¿ Sozietateak egingo du, halaber, ekipamenduaren eta instalazioetako burutzapen¿obren kontratazioa, publizitate eta lehiaren printzipioen arabera, maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen xedapen gehigarriak ezarri bezala, aplikatzekoa den legeria zibil eta merkataritzako legeriaren arabera eta Garapen eta Koordinaziorako Zuzendaritzak onetsitako egitasmoaren arabera.

      3. ¿ Atal honetan adierazitako instalazioak egokitu, aldatu edo hobetzeko obrak amaitutakoan, obra horien amaieraren berri emango dio Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari, Euskal Autonomi Elkartearen Ondasun eta Eskubideen Inbentario Orokorra eguneratzeko.

        Eraikin berriak eginez gero, behin obrak amaitu ondoren, beraien berri emango dio Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari, Jabetza Erregistroan inskribatzeko.

      4. atala.¿ 1.¿ Mendikoi, SA herri¿sozietateak kiebra jo eta/edo ordainketak etenez gero, dekretu honen arabera atxikitako nekazaritzako prestakuntza zerbitzu osoa berehala itzuliko zaio Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailari.

      1. ¿ Mendikoi, SAk herri¿sozietate izateari utziko balio, dekretu honen arabera atxikitako nekazaritzako prestakuntza zerbitzu osoa berehala itzuliko litzaioke Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailari.

      1. atala.¿ Nekazaritzako prestakuntzako zerbitzuaren kudeaketa Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailari itzuliz gero, zerbitzu hori Mendikoi, SAri esleitzearen ondorioz herri¿sozietate horri atxikitzen zaizkion Administrazioko langileak, baldin eta zerbitzuaren itzulketa gauzatzen denean Mendikoi, SAn jarraitzen badute lanean, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrera itzuliko dira indarreko lan¿arauek ezartzen dituzten baldintzetan.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko ekainaren 24an.

Lehendakariordea,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.

Ekainaren 30eko 17/1994 Legeak, Etxebizitzaren Arloko Presako Neurriak eta Hirigintza Plangintzako zein Kudeaketako Tresnak Izapidetzeko Neurriak Zehazteari buruzkoa, betekizun bat ezartzen du, hain zuzen, 7.000 biztanletik gorako udalerrietako planeamendurako egiterapideek, babes publikoko etxebizitzak eraikitzeko den lurra kalifika dezatela.

Aipatutako Legea indarrean jarri zenetik igaro den denborak haren zehaztapen zenbait garatu eta, era berean, horiek ezartzeko irizpide objetiboak finkatzeko beharrizana agertu du.

Dekretu honek 17/1994 Legearen xedapen aplikagarri edo interpretaziozkoak jasotzen ditu, hura era antolatuan ezartzeko egoki den egiterapide izan dadin.

«Babes ofizialeko edozein erregimeni atxikitako etxebizitzak» kontzeptua mugatu egiten da, estatuaren lurraren araudian jasota 17/1994 Legera aldatu zen izena, izen hori araudi autonomikoak etxebizitza arloan erabilitako izenarekin bat etorriz.

Dekretu honek 17/1994 Legearen aplikazio-esparrua garatzen du hiri lurrean eta hirigarri edo hiritzeko gai den lurrean. Hiri lurrerako ohartemanda dagoen eredua planeamenduak dagoen aprobetxamenduaren arabera oin berriko eraikinetan ohartemandako egoitzarako gehikuntzaren gainean ezarri beharra dagoela arautu zuen, Legea onartzean bazeuden eraikinak bereoneratu edo berriro antolatzeko jardueretan eredu hori ezartzetik salbuetsita.

Barneraldaketarako eragiketek ekarri behar duten egoitzarako gehikuntza ere definitzen da, eredua udalerriko biztanleriaren arabera ezartzeko, planeamendua berriro aztertzeko prozesuan udalerriek irizpide desberdinak ezar ditzaten ahalbideratuz.

Hirigarri eta hiritzeko gai den lurrean eredua ezartzeari dagokionez, honako hau ezarzten da: alor bakoitzak ohartemandako legezko eredua jaso dezala. Planeamendua berriro aztertuz gero, ezartzen da ez dela beharrezko izango Legearen 5.2 atalean ohartemandako jardunbidea aplikatzea, alorren batean ez denean kasuan kasuko ereduaren gordailua egiten, beti ere behar bezala justifikatuta babes ofizialeko etxebizitzen banaketa egitaraupeko edo hiritzeko gai den lur hirigarri osoan eta egiaztatuta aipatutako eredua orohar betetzen dela.

Halaber, Dekretuak planeamendua aldatzeko espedienteetan eredua ezartzea ere arautzen du, 17/1994 Legearen 5.2 atala ezartzetik datorren kasuistika garatzen du eta, azkenik, hura aldibatean aplikatzeko irizpideak ezartzen ditu.

Ondorioz, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko ekainaren 17an izandako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

  1. atala.¿ Babes publikoko edozein erregimeni atxikitako etxebizitzaren kontzeptua.

    Ekainaren 30eko 17/1994 Legea, Etxebizitzaren Arloko Presako Neurriak eta Hirigintza Plangintzako zein Kudeaketako Tresnak Izapidetzeko Neurriak Zehazteari buruzkoa, betetzerakoan, «babes publikoko edozein erregimeni atxikitako etxebizitzak» dira, arloan indarrean dagoen araudiak horrelakotzat arautzen dituen etxebizitzak.

  2. atala.¿ Eredua hiri lurrean aplikatzea.

  1. ¿ Hiri lurrean, burutzapen-unitateen bidez gauzatu beharrekoak diren barneraldaketako jardueretan ohartemanda dagoen egoitza aprobetxamendu osoaren %20ko eredua, planeamenduak oin berriko eraikinetan ohartemandako egoitzarako gehikuntzaren gainean aplikatuko da, dagoen aprobetxamenduaren arabera.

  2. ¿ 17/1994 Legea aplikatzerakoan, barneraldaketaren barruan jasotako eragiketatzat jotzen dira, planeamendu bereziarekin edo gabe, burutzapen-unitate bat edo batzuk duten hirigintzako esparru jarraiak, honako egoitzarako gehikuntzaren aurrikuspen hau dakartenak:

    7.000 eta 20.000 biztanle bitarteko udalerrietarako, aurrikusitako etxebizitza kopuruaren gehikuntza 50 etxebizitza edo gehiago denean edo, zehaztu gabe badago, 5.000 m.2-ko egoitza sapai eraikigarri.

    20.000 eta 50.000 biztanle bitarteko udalerrietarako, aurrikusitako etxebizitza kopuruaren gehikuntza 75 etxebizitza edo gehiago denean edo, zehaztu gabe badago, 7.500 m.2-ko egoitza sapai eraikigarri.

    50.000 biztanletik gorako udalerrietarako, aurrikusitako etxebizitza kopuruaren gehikuntza 100 etxebizitza edo gehiago denean edo, zehaztu gabe badago, 10.000 m.2-ko egoitza sapai eraikigarri.

  3. ¿ Udal planeamenduak, hura berriro aztertu edo 17/1994 Legeari egokitzeko prozesuan, udal berezitasunaren arabera, egoitzarako beste parametro edo gehikuntza bat ezarri ahal izango du, aurreko azpiatalean adierazitakoa baino txikiagoa, justifikatuz gero, udalerriaren ezaugarriak eta etxebizitza arloan dituen arazoen arabera.

  1. atala.¿ Eredua egitaraupeko edo hiritzeko gai den lurrean aplikatzea.

  1. ¿ Egitaraupeko edo hiritzeko gai den lur arlo bakoitzak egoitzarako hirigintza aprobetxamenduaren %65eko eredua oharteman beharko du.

  2. ¿ Planeamendua berriro aztertzean, Plan Orokorraren zein Arau Subsidiarioen bidez, lau-urteko bakoitzerako egitaraututako lur hirigarriaren edo hiritzeko gai den lurraren %65 bete dela egiaztatu beharko da bai eta behar bezala justifikatu ere babes ofizialeko etxebizitzen banaketa.

  3. ¿ Beharrezkoa izango da 17/1994 Legearen 5.2 atalean araututako jardunbidea izapidetzea, ezinezkoa denean eredua betetzea aurreko azpiataletan ohartemandakoaren arabera.

  4. atala.¿ Babes ofizialeko etxebizitzetarako ereduaren zenbaketa.

    Babes ofizialeko etxebizitzetarako eredua, etxebizitza unitatetan egingarri den aprobetxamenduaren arabera aplikatuko da. Planeamenduak ez badu etxebizitza-kopuruaren parametroa zehazten, eredua egoitzarako sapai eraikigarriaren gainean aplikatuko da.

  5. atala.¿ Planeamenduaren aldaketak.

    Planeamendu orokorra aldatzeko espedienteetan 17/1994 Legean ohartemandako ereduak betetzen direla egiaztatu beharra, aldaketarako espediente horiek, ondoko arau hauen arabera, ohartematen duten egoitzarako gehikuntzaren gainean gauzatuko da:

  1. ¿ Eredua aplikatzeko betebeharra duten eremuetan, egoitzarako edozein gehikuntzak babes ofizialeko etxebizitzen kasuan kasuko gehikuntza ekarriko du, eredua gordetzen dela bermatuko duena.

  2. ¿ Hiri lurreko eremuetan, aldaketak 2.2 azpiataleko dagoen aprobetxamenduaren aldean egoitzarako gehikuntza eragiten duena, burutu beharreko egoitzarako edukierari ezarriko zaio eredua.

  1. atala.¿ Portzentaia txikiagoak ezartzeko baimena.

  1. ¿ Udalerrian indarrean dagoen planeamendu orokorra Lurrari buruzko 1976ko Legeari egokituta badago, honelaxe gauzatu ahal izango da 17/1994 Legearen 5.2 atalean ohartemandako jardunbidearen aplikazioa:

    1. Indarrean dagoen planeamendu orokorrak 17/1994 Legea orohar betetzen duela egiaztatzen duen agiria aurkeztuta eta adierazita zein eremutan eskatzen den ereduak murrizteko.

    2. Planeamendu orokorra aldatzeko espedientea izapidetuta, horren bidez aipatutako planeamendua 17/1994 Legeari egokituz. Espediente horrek gutxieneko ereduak orohar betetzen direla jaso beharko du eta adierazi zein eremutan eskatzen den aipatutako ereduak murrizteko.

    3. Eredua murrizteko eskatzen den eremuaren eta ezabatutako eredua kokatuta dagoen esparruaren aldaketa bateratuan.

      Babespeko etxebizitzak, betetzea salbuetsi den eremuan aurrikusitako etxebizitza libreak baino lehenago burutuko direla justifikatu beharko da kasu guztietan.

  2. ¿ Ez zaie aplikagarri izango 17/1994 Legearen 5.2 atalean araututako jardunbidea, Lurrari buruzko 1976ko Legeari egokituta ez dauden planeamendurako egiterapideei.

    ALDIBATERAKO XEDAPEN BAKARRA

  1. ¿ Plan Orokorra duten udalerrietan, 17/1994 Legearen 2. atalean ohartemandako ereduak sartzeko, beharrezko izango da, planeamendu zehatzez garatu beharreko edozein eremutan eredua sartu aurretik, planeamendu orokorraren aldaketa izapidetzea, Lege horri egokituta, aipatutako Plana idatzi eta onartu zen irizpideek 17/1994 Legearen 5.2 atalean ohartemandako jardunbidea aplikatzetik Legea betetzearen berbideraketa ahalbideratuko balute izan ezik.

  2. ¿ Udalerrian indarrean dagoen planeamenduaren aginte-modua Arau Subsidiarioak badira, zuzenean aplikatu ahal izango da 17/1994 Legea, garapenerako planeamenduan legez finkatutako gutxieneko ereduak sartuta eta, hala behar izanez gero, 17/1994 Legearen 5.2 atalean araututako jardunbidea izapidetuta.

  3. ¿ 2.2 atalean ohartemandako egoitzarako gehikuntza jasotzen duten Plan Bereziek soilik aplikatu beharko dute 17/1994 Legean hiri lurrerako ohartemandako eredua.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko ekainaren 17an.

El Vicepresidente,

JUAN JOSE IBARRETXE MARKUARTU.

El Consejero de Ordenación del Territorio, Vivienda y Medio Ambiente,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.