Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

128/1997 DEKRETUA, ekainaren 3koa, etxebizitza eta lur arloan, kreditu-erakundeek 1997ko ekitaldian eman ditzaketen mailegu kualifikatuen interes-tasak ezartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa; Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 106
  • Hurrenkera-zk.: 2982
  • Xedapen-zk.: 128
  • Xedapen-data: 1997/06/03
  • Argitaratze-data: 1997/06/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia; Instituzional

Testu legala

Eusko Jaurlaritzak, etxebizitza eta lur arloan babesgarri izan daitezkeen ekintzei dagokienez, kreditu-erakundeek eman ditzaketen mailegu kualifikatuen interes-tasak arautu zituen martxoren 12ko 48/1996 Dekretuaren bitartez.

Kreditu-erakundeekin 1996ko ekitaldirako izenpetutako finantzaketarako lankidetza-hitzarmena luzatuta dago egun, hitzarmenkideek salatu ez baitute, eta luzapenaren indarraldia aurtengo ekainaren 30ean bukatuko da.

Etxebizitza eta lur arloan babesgarri izan daitezkeen ekintzei dagokienez 1997an eman daitezkeen maileguen interes-tasak arautuko dituen xedapen berri honen bidez, aurreko Dekretuan ezarritako irizpideei jarraitzen zaie, hipoteka-merkatuko interesen jeitsiera finkatuz.

Halaber, honako finantza-hitzarmen hauen babespean izenpetutako tasa tinkoko maileguak aldaberritzea ahalbideratzen da: 1984koa, 1984ko luzapena, 1985koa, 1986koa, 1986ko luzapena, 1987koa, 1987ko luzapena, 1988koa, 1989koa, 1989ko luzapena, 1990ekoa, 1990eko luzapena, 1991ekoa eta 1991eko luzapena. Helburua aipatutako interes-tasaren jeitsiera mailegu horietan ondorioak izatea ere bada.

Ondorioz, arlo horretan legez ematen zaizkidan eskuduntzez baliatuz eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko ekainaren 3an izandako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.-

  1. ¿ Atal honetako 2. puntuan adierazitako babesgarri diren ekintzentzat 1997ko finantzaketarako lankidetza-hitzarmenaren esparruan kreditu-erakundeek ematen duten kualifikatutako maileguentzako urteko interes tasa nominala 100eko 5,70ekoa izango da mailegua indarrean dagoen lehenengo urtean. Lehenengo urtetik aurrera tasa aldagarria izango da, aipatutako finantzaketarako lankidetza-hitzarmenean araututakoaren arabera. Mailegua indarrean dagoen lehenengo urtean, urteko benetako tasa ezin izango da 100eko 5,79tik gorakoa izan. Maileguetako kuotak sei hiletik sei hilera ordainduko dira.

  2. ¿ Etxebizitza arloan babesgarri izan daitezkeen ekintzak, atal honetako 1. puntuan xedatutakoari dagozkionak, berariazko arautegian xedatutakoaren arabera, ondorengoak dira:

    1. Babes ofizialeko etxebizitzak sustatzea

    2. Babes ofizialeko lehenengo etxebizitzaren erosketa.

    3. Tasatutako prezioa duten etxebizitzen erosketa.

    4. Etxebizitza sozialak erregimen pribatupean sustatu eta erostea.

    5. Bereoneratzerako ekintzak.

    6. Babesgarri izan daitezkeen ekintzak, babes ofizialeko etxebizitzak egiteko lehentasuna duten lurrei dagokienez.

      1. atala.-

      1. ¿ Maileguaren indarraldi osoan zehar interes-tasa tinkoa duten mailegu kualifikatuak aldaberritu ahal izango dira gainerako amortizazio epean, Dekretu honetan zehazten denaren arabera. Maileguok honako xedapen hauetan jasotako Euskal Autonomi Elkartearen arautegian xedatutakoaren arabera araututakoak dira: 1984ko ekainaren 5eko 142/1984 eta 143/1984 Dekretuak, 1984ko otsailaren 7ko Agindua, 1986ko martxoaren 4ko 59/1986 Dekretua, 1987ko urriaren 6ko 327/1987 Dekretua, 1988ko maiatzaren 10eko 133/1988 Dekretua, 1989ko martxoaren 11ko 109/1989 Dekretua, 1990eko ekainaren 19ko 165/1990 Dekretua, 1991eko maiatzaren 6ko Agindua, ekainaren 16ko 432/1991 Dekretua eta 1992ko martxoaren 17ko 64/1992 Dekretua.

      2. ¿ Aldaberritzea 100eko 6,20ko urteko interes nominalean egingo da lehenengo urtean. Urteko benetako tasa ezin izango da 100eko 6,30etik gorakoa izan.

        Lehenengo urtetik aurrera interes-tasa aldagarria izango da, finantzaketarako lankidetza-hitzarmenean araututakoaren arabera.

      3. ¿ Maileguen aldaberritzea 5 hileko epearen barruan eskatu beharko da, Dekretu hau indarrean jartzen denetik hasita, eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak berariaz baimendu ondoren.

      4. ¿ Dekretu hau indarrean jarritakoan, mailegu subsidiatuen aldaberritzea emanez gero aipatutakoaren arabera, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren bitartez, honako diru-zenbateko hauek ordainduko dizkie kreditu-erakunde mailegu-emaleei, subsidiazio gisa:

        1. Lehehengo urtean: 100eko 6,30eko benetako interes-tasadun mailegu kualifikatuaren kapital eta interesen amortizazioaren seihileko ordainketen eta 100eko 7ko benetako interes-tasari egokituko litzazkiokeenen arteko aldea.

        2. Lehenengo urtetik aurrera: Finantzaketarako lankidetza-hitzarmenean ezarritakoaren arabera kalkulatutako Guztira Erakundeak delakoaren %90 eta Guztira Erakundeak delakoaren %100eko portzentaia ezartzetik ondoriozten den tasadun mailegu kualifikatuaren kapital eta interesen amortizazioaren seihileko ordainketen arteko aldea.

          Diru-zenbateko horiek batera ordainduko dira, atal honetako hirugarren azpiatalean finkatutako epea igarotakoan, horretarako ezarri den epean zehar aldaberritu diren mailegu subsidiatuen kopuruaren arabera. Batera ordaindu behar diren diru-zenbateko horiek kalkulatzeko, a) eta b) azpiataletatik ondoriozten diren zenbatekoei urteko benetako %6ko gaurkotze-tasa ezarriko zaie.

      5. ¿ Mailegu kualifikatuak aldaberritzeko administrazioaren baimena ematean eta indarraldia duten bitartean, horien interes-tasa administrazioaren erabakiz onartutako tasa subsidiatua bezalakoa edo txikiagoa izango balitz, eten egingo zaio subsidiazioa mailegariari, baimen hori ematean hitzartutako interes-tasan amortizatu beharko dela.

        ALDIBATERAKO XEDAPEN BAKARRA

        Dekretu honen lehenengo atalean xedatutakoa aplikagarri izango zaie, etxebizitza eta lur arloan babesgarri izan daitezkeen ekintzei dagokienez, kreditu-erakundeekin 1997rako izenpetuko den finantzaketarako lankidetza-hitzarmenean eta horrek izan ditzakeen luzapenetan xedatutakoaren babespean baimentzen diren mailegu kualifikatuei.

        INDARGABETZE XEDAPEN BAKARRA

        Indargabetuta gelditzen dira, etxebizitza eta lur arloan babesgarri izan daitezkeen ekintzei dagokienez 1996an kreditu-erakundeek emandako mailegu kualifikatuen interes-tasa ezartzen duen 48/1996 Dekretua, martxoaren 12koa, eta Dekretu honen aurka doakeen beste arau oro.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko ekainaren 3an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.