Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

104/1997 DEKRETUA, 1997ko maiatzaren 6koa, babes ofizialeko etxebizitzen itunpeko sustaketei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 95
  • Hurrenkera-zk.: 2627
  • Xedapen-zk.: 104
  • Xedapen-data: 1997/05/06
  • Argitaratze-data: 1997/05/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Esleipen kontratu edo agirian finkatutako salmenta prezioa baimenduta dagoen gehiengoa baino handiagoa balitz, indarreango arauetan finkatuta dagoen salmenta prezio gehiena salmenta preziotzat jota gauzatuko da subrogazioa, etxebizitza sozialak edo babes ofizialeko etxebizitzak izatearen arabera.

  1. ¿ Salbuespen gisa, salmenta kontratu, esleipen agiri edo bestelako tresna juridiko berean Babes Ofizialeko Etxebizitzaz gain, erantsi gabeko garaje edo trastategi baten eskualdaketa egitea ituntzen denean, etxebizitza soilaz baliatzeko eroslehentasun eskubidea izango du Euskal Autonomi Elkarteak, hori funtsatzen duten arrazoiak azaltzen diren guztietan.

  1. atala.¿ Eskritura Publikoan gauzatzea.

  1. ¿ Administrazioa eroslehentasunaz baliatu izan dadineko etxebizitzen eta eraskinen jabeek, eta behin-betiko kalifikazioa duten guztietan, eroslehentasunaz baliatzen den Administrazioaren aldeko salmentaren eskritura publikoa gauzatu beharko dute, eroslehentasunaz baliatzeko Aginduaren jakinarazpenetik kontatzen hasi eta bi hilabeteko epearen barruan, kontratuan edo esleipen agirian epe handiagoa ezarri ezean, horrela bada azken hau bete beharko baita.

  2. ¿ Eroslehentasunaren xede den etxebizitzak behin-betiko kalifaziorik ez badu, behin-betiko kalifikazio hori ematen denetik hiru hilabeteko epearen barruan gauzatu beharko du eskualdaketa egiten duenak eroslehentasunaz baliatzen den Administrazioaren aldeko salmentaren eskritura publikoa, kontratuan edo esleipen agirian epe handiagoa ezarri ezean, horrela bada azken hau bete beharko baita.

  3. ¿ Salbuespen gisa, eskualdaketa egiten duenak eskatuta eta bidezko kausa dagoenean, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkariak eskritura publikoa gauzatzeko epeak luzatu ahal izango ditu.

  1. atala.¿ Atzera-eskuratzeko eskubideaz baliatzea.

  1. ¿ Eskualdaketa egiten duenak jakinarazpenik gabe, edo hau gaizki egina edo osotu gabea izanik, jakinarazitako eskualdaketa eroslehentasun eskubidea iraungi aurretik, edo eskualdaketa jakinarazitakoen baldintza ezberdinetan burutzen den kasuetan, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioa bai bere aldeko, bai berari atxikitako Erakunde-Administrazioko beste edozein Erakunderen aldeko atzera-eskuratzeko eskubideaz baliatu ahal izango da, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuaren erabaki bidez. Dagokion eskritura publikoaren kopia behar bezala entregatuz, erosleak Administrazioari eskualdaketa burutu zeneko oinarrizko baldintzen egin beharreko jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta 60 egunekoa izango da eskubide honetaz baliatzeko epea.

  2. ¿ Aurreko zenbakian aipatutako eroslearen jakinarazpena, eskualdaketa eskritura publikoz gauzatzen denekoaren biharamunetik kontatzen hasi eta hogeitamar eguneko epearen barruan egin beharko da.

    Eskritura publikoaren kopia behar bezala entregatzea Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Lurralde Ordezkaritzara kopia bakun eta baimendua bidaliz egingo da. Ordezkaritza horrek, kopia biotan egindako eginbidez sarreta data idatzi ondoren, baimendua entregatu zuen erosleari edo bere ordezkariari ituliko diolarik. Entrega hau nahikoa izango da azaroaren 10eko 3148/1978 Errege Dekretuaren 15.atalean ohartemandakoa betetzeko.

  3. ¿ Egindako eskualdaketaren beharrezko jakinarazpena egiten ez bada, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioa, eskualdaketa horren berri beste edozein bidetatik izaten duenaren momentutik, atzera-eskuratze eskubideaz baliatu ahal izango da atal honetako lehen zenbakian jasotako baldintza berdinetan.

  4. ¿ Atzera-eskuratze eskubideaz baliatzeko Agindua Zuzenbidearen onartutako edozein bidez jakinaraziko zaie bai saltzaileari eta bai erosleari edo etxebizitza eta eraskinen gaurrengo jabeari, nor Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren aldeko eskualdaketa egitera behartuta ikusiko den, atal honen lehenengo zenbakian adierazitako 60 eguneko epearen barruan.

    Euskal Autonomi Elkartearen alde egiten den etxebizitzaren eskualdaketa, egiten den lehen eskualdaketaren baldintza berdinetan burutuko da, atzera-eskuratzeko eskubideaz baliatzearen aurretik egindako hirugarren alde gauzatzen diren eskualdaketak kontutan hartu gabe.

  5. ¿ Atzera-eskuhartze eskubideaz baliatzeaz bat, eroslehentasun eskubidearentzat ezarritako eskritura publikoa gauzatzearen betekizun berdinak sortuko dira eroslea edo etxebizitza eta eraskinen gaurregungo jabea den hirugarrenarentzat.

  1. atala.¿ Ordainketak.

  1. ¿ Atzera-eskuhartze eskubideaz baliatzearen ondorioa Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak eroslearen aldeko honek egindako eta behar bezala ziurtatutako gastuen ordainketa egin beharra ekarriko du:

    1. Kontratuen gastuak, eta eskualdaketarako egindako edozein legezko ordainketa.

    2. Etxebizitza eta eraskinetan egindako beharrezko eta onurazko gastuak, ondasunen kalterik gabe banandu ezinekoak direnean.

      Aurreko gastu horiek erosleak egindako etxebizitza eta eraskinen prezioarekin batera ordainduko dira.

  2. ¿ Atzera-eskuhartze eskubideaz baliatu aurretik hirugarren baten aldeko geroagoko eskualdaketak eman izan balira, hirugarren jabeei ere ordaindu beharko zaizkie etxebizitzan eta eraskinetan egindako beharrezko eta onurazko gastuak, ondasunen kalterik gabe banandu ezinekoak direnean.

  3. ¿ Eroslehentasunaz baliatzen den Administrazioak, eroslehentasunez eskuratu dituen etxe eta eraskinak hartzera hasieratik behartuta dagoenak ordaindutako atal honetako lehen zenbakian jasotako gastuak ere ordaindu beharko ditu.

  1. atala.¿ Sustapen publikoko Etxebizitzaren Izaera eta Esleipena.

  1. ¿ Eusko Legebiltzarraren apirilaren 15eko 7/1988 Legean ohartemandako erosteko lehentasun eskubideez baliaturik Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak eskuratutako babes ofizialeko etxebizitzek kalifikatu zireneko erregimen juridiko pean jarraituko dute. Halere, etxebizitza sozialen finantzia-bide eta araubideari buruzko indarreango arauetan ezartzen den gehiengo prezioa gainditzen ez duten babes ofizialeko etxebizitzak etxebizitza sozialtzat joko dira.

  2. ¿ Apirilaren 15eko 7/1988 Legean, Eusko Legebiltzarrarena, onartzen diren lehentasunezko eskurapen-eskubideez baliatzearen indarrez, babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioarenak diren etxebizitza sozialen bigarren eta ondorengo esleipenei buruzko indarreango arauetan ezarritakoa izango da. Hauek eskuratu eta erabiltzeko erregimena aipatutako arauetan ezarritako edozein izan ahalko da.

  3. ¿ Etxebizitza sozial baten esleipendunak Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioarenak diren etxebizitza sozialen bigarren eta ondorengo esleipenei buruzko indarreango arauetan horretarako ezarritako betekizunak bete beharko ditu.

  4. ¿ Babes ofizialeko etxebizitza baten esleipendunak finantzaketa kualifikatua eta dirulaguntza zuzenak eskuratu ahal izateko, etxebizitzaren arloko finantzia-bideei buruzko indarreango arauetan ezarritako betekizunak bete beharko ditu.

    Babes ofizialeko itunpeko etxebizitzen kasuan, 104/1997 Dekretuaren 13.2 atalean ezarritakoaren arabera, babes ofizialeko etxebizitzen itunpeko sustaketei buruzkoa, etxebizitzaren esleipendunak egiaztatu egin beharko du, behin betiko kalifikazioa ematen denetik hamar urteko epean zehar, lehiaketaren deialdi publikoan eskatutako betekizun berberak betetzen dituela.

  1. atala.¿ Kualifikatutako finantzaketa.

  1. ¿ Apirilaren 15eko 7/1988 Legean, Eusko Legebiltzarrarena, onartutako eskuratzeko lehentasunerako eskubideak baliatzearen indarrez, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren jabegoko babes ofizialeko etxebizitzen esleipendunek etxebizitzaren arloko finantzia-bideei buruzko indarreango arauetan ezarritako finantzabideak eskuratu ahal izango dituzte.

  2. ¿ Aipatutako finantzabideak eskuratu ahal izateko, esleipendunek etxebizitzen esleipendunek etxebizitzaren arloko finantzia-bideei buruzko indarreango arauetan etxebizitzen erosleentzako ezarritako betekizunak bete beharko dituzte.

  1. atala.¿ Etxebizitza eta eraskinen esleipenerako salmenta prezioa.

    Etxebizitza eta eraskinen gehienezko prezioa erosi zenekoa izango da, prezio horri eskriturak egitearen, erregistroratzearen eta erosketaren ondoriozko gainontzeko gastuak gehituko zaizkiolarik, Administrazioak behar izanez gero egindako bereoneratze eta egokitze gastuak barne; ezin izango du, dena dela, indarreango berariazko arauek kasu bakoitzerako ezarritako gehiengoa gainditu, etxebizitza sozial edo babes ofizialeko gainerako etxebizitza izatearen arabera.

    Prezioa eskura ordaindu beharko da beti.

  2. atala.¿ Alokatzen diren etxebizitzen esleipenerako errenta.

    Etxebizitza eta eraskinen gehienezko urteko errenta, indarreango berariazko arauek kasu bakoitzerako ezarritakoa izango da, etxebizitza sozial edo babes ofizialeko gainerako etxebizitza izatearen arabera.

  1. ¿ Etxebizitzen hartzaile suertatzen den Erakunde Publikoaren aldeko esleipen prozedura Dekretu honetan Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren jabegoko babes ofizialeko etxebizitzentzat ohartemandakoa izango da.

    ALDIBATERAKO XEDAPENAK

  1. ¿ Dekretu honetan ohartemandakoa, hau indarrean sartu ondoren erabiltzen diren babes ofizialeko etxebizitzak erosteko lehentasun eskubideei ezarriko zaie.

  2. ¿ Aurreko zenbakian jasotakoaren kaltetan gabe, erabilitako eroslehentasun edo atzera-eskuhartze eskubideen ondorioz Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren jabegokoak diren babes ofizialeko etxebizitzen esleipenerako egiteko dauden izapideak Dekretu honetako xedapenei jarraituz burutuko dira.

    INDARGABETZE XEDAPENA

    Dekretu hau indarrean jartzen den egunetik Eusko Jaurlaritzaren maiatzaren 22ko 140/1990 Dekretua baliogabetua gelditza da, babes ofizialeko etxebizitzen eskualdaketetan Euskal Autonomi Elkarteko Asministrazioak duen lehentasun eskubideari buruzko apirilaren 15eko 7/1988 Legea garatzen duenari buruzkoa, eta bertan jarritakoaren aurka dauden erabaki guztiak, horien babespean sortutako egoerekiko erabilgarriak jarraitzen izatearen kaltetan gabe.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko maiatzaren 6an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.

Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta ekimen pribatuen arteko lankidetzak izan duen arrakastak, lehenak lankidetza hori arautzeko eskuartu zueneko legezko baliapidea gainditu du, hain zuzen, babes ofizialeko etxebizitzen hitzarmendutako sustapenei buruzko otsailaren 23ko 53/1988 Dekretua. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioarekiko lankidetzan, ekimen pribatuak parte hartu ez ezik, etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezko 212/1996 Dekretuaren gehigarrizko xedapenetatik bigarrenak gaituta, Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, S.A. baltzu publikoa sustatzaile ere egin da.

Ildo honetatik Dekretu honek otsailaren 23ko 53/1988 Dekretua hobetu, gaurkotu eta osatzeaz gain, itunpeko sustaketetan onartutako kontratazio erak hedatu nahi ditu, zortzi urteotako eskarmentuak indarreango arau ezargarria labur geratzen ari zela adierazten baitigu, zenbait itunpeko sustaketatako arazo jakinak konpontzeko zein babes ofizialeko etxebizitzen sustaketen beharrizan zehatzak betetzeko ez zuelako beharrezko arintasuna eskaintzen.

53/1988 Dekretua indarrean egon deneko zortzi urtetan zehar, itunpeko sustaketako zazpi mila etxebizitza baino gehiago eraikitzea, etxebizitza sozialen sustaketa bai eta babes ofizialeko etxebizitzen sustaketa pribatua baino askoz handiagoa bada ere, oraindik ez da nahikoa Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak Euskal Autonomi Elkartean dagoen beharrizanei eta etxebizitzari buruz egindako azterlanetan antzematen den babes ofizialeko etxebizitzen defizita betetzeko lain. Azterlan hauek Etxebizitza Bideratzeko Egitasmoa 1996-1999 «Etxebide» delakoan isladatzen dira. Egitasmo hau 1996ko maiatzaren 28ko bilkuran onetsi zuen Jaurlaritzaren Kontseiluak eta Egitasmo honen xedea hauxe da: Euskal Autonomi Elkarteko bizilagunek etxebizitza duinaz goza dezatela ahalbideratzea. Bideratzeko Egitasmo honek jokabide orokorren dekalogoa jasotzen du, izan ere Dekretu honen edukiaren berri emango dute hamar puntuak, hauexek, alegia:

  1. ¿ Prezio neurtuko etxebizitzen eskaintza ugaltzea.

  2. ¿ Prezio neurtuko eta errentan emateko diren etxebizitzen eskaintza eratzea.

  3. ¿ Badagoen etxebizitzen ondareak duen gizarte mailako eraginkortasuna hobetzea.

  4. ¿ Behartsuagoak diren biztanle-taldeenganako diskriminazio positiboa gauzatzea.

  5. ¿ Babes ofizialeko etxebizitzarekin bateragarri diren prezioak eskaintzea lurrerako.

  6. ¿ Aurrekontu-eskuarteak hobetzea.

  7. ¿ Etxebizitza eskuratzeko laguntza.

  8. ¿ Babespeko etxebizitzetako iruzurraren aurka jotzea.

  9. ¿ Sailaren jarduerak beste Erakunde batzuenekin koordinatzea.

  10. ¿ Herritarren atsegina hobetzea.

    Norabide horien ildotik, hauxe da Dekretu honek lortu nahi duena: prezio mugatuko etxebizitzen eskaintza handitu, dauden aurrekontu-eskuarteak hobetuz, itunpeko sustaketetarako onurak emanda eta, hala badagokio, Sailaren jarduerak beste erakunde batzuekin koordinatuta, Euskal Autonomi Elkarteko bizilagunek etxebizitzaren arloan dituzten beharrizanak betetzekotan. Era berean, sustatzaile pribatuek Euskal Autonomi Elkartean hain urria den baliabidea, hau da, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko lurra, eskura dezatela ahalbideratzen du Dekretu honek. Are gehiago, lurra azalera-eskubidean emateak nahikoa merketzen du etxebizitzen salmenta edo errenta prezioa, beraz, etxebizitza horiek beharrezko dituztenek eskuratu dezatela errazten du.

    Ondorioz, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez eta 1997ko maiatzaren 6an Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertu eta onartu ondoren, honako hau

  1. atala.¿ Xedea eta Eremua.

    Babes ofizialeko etxebizitzen itunpeko sustaketetan arau izango diren erregimen juridikoa, onurak, lankidetza-sistema, esleipen-prozedura eta erabilpen-erregimena arautzea da Dekretu honen xedea.

  2. atala.¿ Zertarakoa.

    Dekretu hau aplikatzerakoan, honako hauek har daitezke itunpeko sustaketatzat: Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak eragindakoak eta arlo pribatu zein publikoak sustatuta, etxebizitzaren arloan diharduten eta azken honi atxikitako baltzu publikoak ere barne, Dekretu honetan ezartzen diren betekizunak betetzen dituzten erosleentzat babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzea helburu dutenak.

    .¿ Erosleek gutxienez bete behar dituzten betekizunak.

    Itunpeko sustaketako babes ofizialeko etxebizitza erosi nahi dutenek gutxienez bete behar dituzten betekizunak itunpeko sustaketarako deialdi publiko bakoitzean ezartzen direnak izango dira, eta gutxienez honako hauek izango dira:

    1. Kasuan kasuko itunpeko sustaketako babes ofizialeko etxebizitzan biziko den elkarbizitza-unitatea osatzen duten kide guztiek jabetza, azalera edo gozamen eskubidean ez izatea etxebizitzarik, eskabidea egiten denetik edo, esleipen prozedurarik egon ezean, kontratu pribatuaren ikus-onetsia egiten denetik aurre-aurreko bi urteen barruan. Salbuespenez, aldibaterako egoera hau Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren aginduz aldatu ahal izango da, sustaketa kokatuko deneko udalerriko eskariak hala eskatzen badu.

      Halere, itunpeko etxebizitzak eskuratu ahal izango dituzte, beste edozein etxebizitzaren jabetzaren titular izan eta jabe diren etxebizitza ohiko eta bizitoki iraunkor erabili ezin dela kasuetakoren baten barruan daudela egiaztatzen duten erosleek. Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren aginduz zehaztuko dira kasu horiek.

    2. Itunpeko etxebizitzaren erosle izateko, elkarbizitza-unitatearen urteko irabazi ponderatuek, ezin izango dute gainditu babes ofizialeko etxebizitzen behin-behineko kalifikazioa ematean finantza neurriei buruz indarrean dauden arauetan, finantzaketa kualifikatuaren onuradun izateko, ezartzen den goi-muga. Dirusarrera horiek aipatutako arauetan ezarritakoaren arabera finkatuko dira eta, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkezteko epea bukatuta, behin-behineko kalifikazioa eman den aurre-aurreko zergaldiari egokituko zaizkio.

      Halaber, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak, horretarako emandako aginduz, betekizun gehigarriak ezarri ahal izango ditu deialdi bakoitzerako, kasuan kasuko udalerriaren eskari-motaren arabera.

      1. atala.¿ Erregimen juridikoa.

        Babes ofizialeko etxebizitzen itunpeko sustaketak orohar eta alde guztiei dagokienetan, esleipenerako deialdi publikoa argitaratzean edo lankidetza-hitzarmena izenpetzean indarrean dauden arauetan xedatutakoak arautuko ditu.

      2. atala.¿ Onurak.

      1. ¿ Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren bitartez, honako onura hauek eman ahal izango dizkie itunpeko sustaketei, aurretik egindako azterlan ekonomikoaren eta Sailak sustaketan duen interesaren arabera:

        1. Bere jabetzapeko lurrak uztea, ordainbidezko azalera-eskubidea eratuz, indarreango araudian finkatutako betekizunen arabera.

          Azalera-eskubidea ordainbidez ematea zenbatekoaren arabera aginpidedun den organoak baimendu beharko du, Euskadiren Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legeak ezartzen duen bezalaxe.

        2. Urbanizatze-kostuaren zatikako edo guztizko dirulaguntza, poligonoaren edo hirigintza-unitatearen heineko zatiari dagokionean zein eraikuntzari erantsitako obrei dagozkienean.

        3. Laguntza teknikoaren kostuaren zatikako edo guztizko dirulaguntza, arkitektura eta urbanizatze-proiektuak idaztearen eta obraren zuzendaritza eta ikuskaritzaren kostuak horrelakotzat jota. Esleipendunari proiektuak ematea zertarako horregatik gauzaz emandako dirulaguntzatzat hartuko da.

      2. ¿ Zerrendatutako onuraren bat edo guztiak bateratzea, egiten den deialdi publikoaren oinarri-arauetan zein, esleipen zuzena izanez gero, izenpetu beharreko Hitzarmenean zehaztu beharko da.

      3. ¿ Onura hauek eta babes ofizialeko etxebizitzei buruzko indarreango legeetan ezarritako dirulaguntzak bateragarriak izan ahalko dira, bai sustatzaileari bai erosleei dagokienetan.

      1. atala.¿ Erakunde publikoekin eta pribatuekin lankidetza izateko sistema.

      1. ¿ Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, Dekretu honek arautzen dituen sustaketak burutzekotan, Lankidetza-Hitzarmenak itundu ahal izango ditu, bai Toki-Erakundeekin bai irabazizko xederik ez duten beste Erakunde Publiko edo Pribatuekin.

      2. ¿ Hona hemen Hitzarmen horien xedea: xedapen honetan jasotako onuren emakidan bakoitzak izango duen partaidetza eta jaso beharreko ordainak finkatzea, Erakunde laguntzaileak sustatzaile suertatzen denari onurok emateko konpromesua bere gain hartuta beti ere.

      3. ¿ Lankidetza-Hitzarmen horiek gauzatzeko, aurretik deialdi publikoa egin edo, esleipen zuzena bada, Hitzarmena izenpetu beharko dira eta horren edukiak oinarri-arauak eta aipatutako Hitzarmenaren edukia jasoko ditu.

      1. atala.¿ Sustatzailea hautatzeko sistema.

        Itunpeko sustaketetarako onuren esleipena prozedura irekiz gauzatuko da eta esleitzeko modua lehiaketa izango da orohar. Honi dagokionez, Dekretu honek arautzen ez duenari administrazioaren kontratazioaren arloan indarrean dauden legeak ezarriko zaizkio ordez.

        Salbuespenez, Sailak esleipen zuzenez finkatu ahal izango du onuradunaren nortasuna, esleipenduna zuzenbide publikoko erakunde zein baltzua, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak bere kapitalean parte hartzen badu, gutxiengoan izan arren, izanez gero soilik eta honen xede sozialak babes ofizialeko etxebizitzen sustaketarekin zerikusirik badu. Onurak aipatutako sustatzaileak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak izenpetu beharreko Hitzarmenaren bidez finkatuko dira.

      2. atala.¿ Deialdi Publikoaren Oinarri-arauek eta, esleipen zuzenetan, Hitzarmenek gutxienez jaso beharreko edukia.

      1. ¿ Finantza Plangintza eta Kudeaketarako zuzendaria izango da babes ofizialeko etxebizitzen itunpeko sustaketaren proposamenak aurkezteko deialdia egingo duena, 3. atalean aipatutako egoerak aginduz aldatzen ez badira, behintzat. Kasu honetan Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua izango litzateke deialdia egingo lukeena.

      2. ¿ Deialdi bakoitzean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta sustaketa egingo deneko Lurralde Historikoan hedapen handienetako egunkari batean argitaratuta emango zaiola publikotasuna, edo, esleipen zuzenetan, hitzarmen bakoitzean honako oinarrizko epigrafe hauek azalduko dira berariaz:

        1. Sustaketa gauzatuko deneko lurraren identifikazioa eta deskribapena, gutxienez honako datu hauek azalduta:

          • Kokapena.

          • Azalera.

          • Hirigintzazko egoera.

        2. Sustaketaren ezaugarri teknikoak. Ezaugarri horiek, nolanahi ere, babespen ofizialeko etxeebitzak disenatzeko indarrean dauden arauei atxiki beharko zaizkie.

        3. Erakintzarekin batera egin beharreko urbanizatze-lanen deskribapena eta ezaugarriak.

        4. Gehienez ere eraiki beharreko etxebizitza-kopurua.

        5. Sustaketan eraiki beharreko garajeak, trastategiak eta merkataltegien azalera eta horiek eskualdatzeko erregimena.

        6. Obrei hasiera emateko eta sustaketa erabat burutzeko epeak, bai eta sustaketa ondo joateko kasuan kasuan beharrezkoak diren agiriak aurkeztekoa ere.

        7. Orotariko aurrekontua.

        8. Esleipen edo salmenta prezioa gehienez ere edo, lehenengo eskualdaketa izanez gero, errentarako prezioa gehienez ere, etxebizitzaren azalera erabilgarriaren metro karratuko.

        9. Proiektatutako sustaketan batzen diren onurak, xedapen honen 5.2 atalean adierazitakoaren arabera.

        10. Dauden Lankidetza-Hitzarmenak eta hauen ezaugarriak.

        11. Azalera-eskubidea eratzeko betekizun tekniko eta juridikoak.

          Aipatutakoez gain, honako hauek ere adierazi beharko dira, sustaketa lehiaketaren bidez esleitzen bada:

        12. Lehiaketa arautuko duten administrazioaren alorreko berariazko klausulak.

        1. Proposamenak aurkezteko epea, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren.

      3. ¿ Deialdi horietara pertsona naturalak eta juridikoak, espainiarrak zein atzerritarrak, aurkeztu ahal izango dira, jarduteko gaitasun osoa izan eta euren erregimen juridikoetako xedapenen arabera eratuta egonda, herri-administrazioen kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 15. eta ondorengo ataletan eskatutako betekizunak betetzen dituztenak.

        Obren burutzapena sustaketa-eraikuntza zuzenez zein enpresa eraikitzailearekin sustaketa-kontratazio osoz gauzatu beharko da, sistemaren hautaketa eskaintzan zehaztu beharko dela. Lehiakidea ez den enpresa eraikitzailearekin kontratazio osoa eginez gero, eskaintzan enpresa horren nortasuna jaso beharko da eta kontratu-agiriak erantsi. Era berean enpresa eraikitzaileei, Herri-Administrazioarekin aurrekontu bereko lanak kontratatzeko eskatzen den sailkapen bera eskatuko zaie, bai eta zerga- eta gizarte segurantza-ordainbeharra bete egin dutela egiaztatzea ere.

        Deialdi publikora aurkeztu nahi diren Etxebizitza Kooperatibek, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legean, Euskal Autonomi Elkartearena, eta osagarrizko xedapenetan xedatutakoari atxiki beharko diote euren erregimen juridikoa eta kasuan kasuko Erregistroan izena eman.

      1. atala.¿ Proposamenak.

        Proposamenak Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailean aurkeztu beharko dira, deialdi bakoitzean adierazten den epean eta, horiekin batera, deialdian adierazten diren agiriak. Honakoak, berriz, kasu guztietan aurkeztu beharko dira:

        1. Maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 15. eta ondorengo ataletan eta 13/1995 Legea zati batean garatzen duen martxoaren 1eko 390/1996 Errege Dekretuaren 4. eta ondorengo ataletan ezarritakoaren arabera, proposamen-egilearen eta, hala balitz, horren ordezkapenaren nortasuna egiaztatzen duena.

        2. Maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 20. atalean eta martxoaren 1eko 390/1996 Errege Dekretuaren 7., 8. eta ondorengo ataletan ohartemandakoaren arabera, zerga- eta gizarte segurantza-ordainbeharra bete egin dela egiaztatzen duena.

        3. Sustaketaren ezaugarrien deskribapena, haren balorazio tekniko, hirigintzazko eta arkitektonikoa egitea ahalbideratzen duena.

        4. Gastu eta dirusarrera guztien banaketa.

        5. Etxebizitzen, eraskinen eta erabilpen librekoak ez diren berariazko elementuen esleipen edo salmenta prezioa lehenengo eskualdaketan, edo gehienezko errenta, alogeran egonez gero.

        6. Erosleentzako finantzaketa-sistemak eta ordaintzeko baldintzak.

        7. Estatutuak eta barne-funtzionamendurako erregimena, Kooperatiba, Elkarte edo Fundazioren batek egiten badu sustaketa.

      2. atala.¿ Onuren esleipena lehiaketa bidezko jardunbidean.

      1. ¿ Proposamenak aurkezteko epea bukatzen denetik hiru hileko epearen barruan, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Finantza Plangintza eta Kudeaketarako zuzendariak, Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaritzako hiru teknikarik osatutako organo kolegiatu batek aurkeztutako proposamena aztertuta, erabakia emango du, deialdian jasotzen diren onurak proposamen onuragarrienari emateko edo hutsik deklaratzeko.

      2. ¿ Onurak esleitzeko, aurkeztutako proposamenak baloratuko dira, deialdian ezarritako irizpideen arabera. Honako hauek hartuko dira kontutan beti ere:

        1. Lizitatzaileak jotako orotariko aurrekontua.

        2. Proiektutako sustaketak ekarritako hirigintza eta arkitektura aldetiko irtenbidea.

        3. Proiektua aurkeztu gabeko lehiaketa bada, eskaini den etxebizitzen salmenta edo errenta prezioaren eta sustaketako materialen eta instalazioen kalitatearen arteko erlazioa. Proiektua aurkezten deneko lehiaketa bada, eskainitako prezio horren eta deialdi publikoak onartzen duen gehienaren arteko erlazioa.

        4. Erosleentzako proposatutako finantzaketa-sistema eta baldintza ekonomikoak.

        5. Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaritzak kasuan kasuko sustaketaren berezitasunen arabera, deialdi bakoitzean ezar dezakeen beste edozein irizpide.

          1. atala.¿ Onurak eskuratzea.

          1. ¿ Azalera-eskubidea notario-eskrituran gauzatu beharko da eta ondoren Jabego Erregistroan egingo da eratze-inskripzioa. Xedea ondo bideratzeko beharrezkoak diren betekizun erabakigarriak ezarri ahal izango dira.

          2. ¿ Sustaketaren urbanizazio-kostuari dagokion emandako dirulaguntza Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailean obra burutu deneko egiaztagiria aurkeztean ordainduko da, kasuan kasuko Lurralde Ordezkaritzak egindako txostena eman ondoren.

          3. ¿ Zerbitzusari teknikoei dagokien emandako dirulaguntza, Sail honetako Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak deialdian adierazitako epean proiektua onetsitakoan, proiektua idazteari, hala behar izanez gero, edo obraren zuzendaritza eta ikuskaritzari dagozkien minutak aurkeztean ordainduko da, kasuan kasuko Lurralde Ordezkaritzak egindako txostena eman ondoren.

          4. ¿ Dekretu honek arautzen dituen onurak, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorrari daude atxikita, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan araututa dagoena.

          1. atala.¿ Azalera-eskubidearen indargaltzea.

            Lurraren araubide eta hiri-antolaketari buruzko Legearen Bateratutako Testua onesten duen ekainaren 26ko 1/1992 Legegintzako Errege Dekretuaren 289. atalean eta eratze-tituluan adierazitakoaz gain, azalera-eskubidea indargaldu ahal izango da, Dekretu honetan xedatutakoaren babespean sustatutako sustaketa osoa deskalifikatzen bada, eta, ondorioz, azaleraren jabeari itzuli beharko zaio.

          2. atala.¿ Erabilpen erregimena.

          1. ¿ Itunpeko sustaketaren bidez eraikitako etxebizitzak, urriaren 31ko 31/1978 Legegintzako Errege Dekretuan eta hura garatzen duten xedapenetan ezartzen den babes ofizialeko etxebizitzen legezko erregimenari egongo dira atxikita.

            Erregimen horrek indarraldia duen bitartean, etxebizitzen jabaria, zertarakoa, erabilpena, zaingoa eta aprobetxamendua babes ofizialeko etxebizitzei buruzko indarreango legei atxikiko zaizkie.

          2. ¿ Babes ofizialeko etxebizitzei buruzko indarreango legeetan ezarritako betekizunez gain, xedapen honen babespean eraikitako etxebizitzen bizi arteko emakida egiteko, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko kasuan kasuko Lurralde ordezkariaren berariazko baimena lortu beharko da, dagokion Lurralde Historikoan. Behin betiko kalifikazioa ematen denetik hamar urteko epean zehar beharrezko izango da, aipatutako baimena lortzeko, lehiaketarako deialdi publikoan eskatutako betekizun berberak betetzen dituzten erosleen alde egitea eskualdaketa. Hamar urte horiek igarotakoan, finantzaketa kualifikatuaren onuradun izateko eskatutako betekizun orokorrak betetzen dituzten erosleen alde egin ahal izango dira eskualdaketak.

            Ondorio hauetarako, eta ikus-onetsia jaso dezaten, itunpeko sustaketako babes ofizialeko etxebizitzen saltzaileek aurkeztu egin beharko dituzte erosleak aipatutako betekizunak betetzen dituela egiaztatzeko agiriak bai eta salerosketa kontratu pribatua ere.

            Kasuan kasuko eskabidea aurkezten denetik hiru hileko epea igarotzen bada besterenganatzerako berariazko baimena lortu gabe, ezestapen ondorioak ekarriko ditu honek.

          3. ¿ Etxebizitzen eta eraskinen prezioak, bigarren eta hurrengo eskualdaketetan, ezin izango du gainditu etxebizitzaren eta eraskinen azalera erabilgarria eta salerosketa kontratua gauzatzean ezargarri den indarreango moduloa eta lehenengo eskualdaketan ezarri zen koefiziente bera biderkatzetik ematen duen emaitza.

          4. ¿ Finantzaketarik jaso ez duten itsatsi gabeko eraskinen eta merkataldegien eskualdaketak arautu behar dituen erregimen juridiko eta ekonomikoa, kasuan kasuko deialdiaren Oinarri-arauetan eta Pleguetan edo, hala badagokio, Hitzarmenean ezartzen dena izango da.

            GEHIGARRIZKO XEDAPENA

            Dekretu honi dagozkion dirulaguntza zuzenen bolumenak ez ditu Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean aipatutako ekitaldian izendatutako kredituak gaindituko ezta indarreango legediaren arabera kreditu transferentziak eginez gero, gaurkotzetik sortutako kreditua ere.

            Ez da bidezko izango dirulaguntzak ebaztea, dirulaguntza horiek atxiki behar zaizkion aurrekontuak behar den xederako egoki eta nahikoa den kreditua ez badu. Kasu horretan Dekretu honen eta berau garatzeko ematen diren xedapenen eraginkortasuna ete egingo da, dirulaguntza berriak emateari dagokionez.

            ALDIBATERAKO XEDAPENA

            Dekretu hau ezargarri zaie itunpeko sustaketei, hain zuzen haien deialdi publikoa edo, esleipen zuzena bada, Hitzarmenaren izenpea, Etxebizitza arloko finantza neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretua indarrean jartzen denetik aurrera egiten direnak.

            INDARGABETZE XEDAPENA

            Babes ofizialeko etxebizitzen hitzarmendutako sustapenei buruzko otsailaren 23ko 53/1988 Dekretua eta Dekretu honetan xedatutakoaren aurka joan daitezen xedapenak indargabetu egingo dira bere babesean eratutakoak izan ezik Dekretu hau indarrean jartzen denetik aurrera.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.