Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

103/1997 DEKRETUA, maiatzaren 6koa, babes ofizialeko etxebizitzaren eskualdaketetan Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak duen erosteko lehentasun eskubideari buruzko apirilaren 15eko 7/1988 legea garatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 94
  • Hurrenkera-zk.: 2595
  • Xedapen-zk.: 103
  • Xedapen-data: 1997/05/06
  • Argitaratze-data: 1997/05/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

5.– EQUINODERMOS.-

Maiatzaren 22ko 140/1990 Dekretuaren bidez, apirilaren 15eko 7/1988 Legea garatu zen, babes ofizialeko etxebizitzen trasmizioetan Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren alde lehentasunezko eskurapen-eskubideari buruzkoa, hain zuzen eskubide horiek erabiltzeko prozedurari eta eskuratutako etxebizitzak esleitzeko erregimenari dagokienez. Apirilaren 29ko 103/1992 Dekretuaren bidez, etxebizitzaren arloko finantzia-bideei buruzkoa, aldatu egin zen hura geroago.

Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko maiatzaren 28an izandako bilkuran, Etxebizitza Bideratzeko Egitasmoa 1996-1999, Etxebide, onetsi zuen eta aldi berean Eusko Legebiltzarrera igorri zen, Plenoak azter zezan, bere Arautegiaren 164. eta 165. ataletan ohartemandakoaren arabera, 1996ko ekainaren 26an. Egitasmo horren helburua Euskal Autonomi Elkarteko herritarrek etxebizitza duina eskuratu dezatela erraztea da, batez ere beharrizan handiagoa duten taldeek, eskura dauden baliabideen eraginkortasuna hobetuz. Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak datozen lau urteetan zehar egin beharreko ihardueren artezpideak ere ezarri nahi ditu, plangintza estrategikoaren printzipioak sartuta.

Egitasmo horren estrategien artean, badauden etxebizitza ondarearen gizarte-eraginkortasuna hobetzea dago, hain zuzen, babespeko etxebizitzen bigarren eta ondorengo eskualdaketak kontrolatuz, horien prezioak merkatu libreko prezioen pare jar ez daitezen, eta arlo horretako iruzurraren aurka jotzea ere bai.

Etxebide Egitasmoak bere helburuak betetzeko ekin behar zaien arau-aldaketen norabideak ere adierazten ditu.

Egitasmo hori onetsi izanaren ondorioz, etxebizitzaren arloko finantzia-bideei eta etxebizitza sozialen finantzia-bide eta araubideari buruzko arauen arlo berria eratu da Euskal Autonomi Elkartean, beraz, eskuratzeko lehentasun-eskubideen indarrez eskuratutako etxebizitzak esleitzeko erregimena zehaztapen berriei egokitu beharra dago.

Horiek horrela, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritza Kontseiluak bere 1997eko maiatzaren 6ko bileran eztabaidatu ondoren, honako hau

  1. atala.– Iharduketa eremua.

  1. – Eroslehentasun eta atzera-eskuratze eskubideen iharduketa eremua babes ofizialeko etxebizitzak eta hauen eraskinetara mugatzen da.

  2. – Babes ofizialeko etxebizitzak eta hauen eraskinen eskualdaketa egiteko erabiltzen den negozio juridikoaren xedeak hauek jasoko ditu esklusiboki, aipatutakoak ez diren beste ondasun ezberdinetara zabaldu ezin izango delarik.

  1. atala.– Inorenganatzea Euskal Autonomi Elkarteko Administraziori Jakinarazteko Izapideak.

  1. – Babes ofizialeko etxebizitzen eta eraskinen jabeek, horien eskualdaketa itunduta dutenek, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari behar bezala jakinarazi beharko diote, dagokion Lurralde Historikoko Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Lurralde Ordezkaritzaren bidez.

  2. – Dekretu honi dagozkion ondorioetarako, honako hau izango da behar bezala egindako jakinarazpena: notari-akta bidez egindakoa, non hartu izanaren adierazpenaz zedula bidez Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren dagokion Lurralde Ordezkaritzara bidalia izan dela ohartemango den.

  3. – Honako hauek dira jakinarazi beharko direnak:

    1. Eskualdaketa itundu duten aldeen nortasuna, Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia eta helbidea zehaztuz.

    2. Etxebizitza eta eraskinen eraikuntza espedientearen zenbakia, eta bere deskripzioa eta azalera.

    3. Jabearen alde emandako titulu eta inskripzioak.

    4. Itundutako eskualdaketaren xede den etxebizitza eta eraskinen prezioa.

    5. Prezioaren ordainketa baldintzak, ezarri den kasuetan, honen gerorapena zehaztuz.

    6. Dauden karga edo baldintza suntsierazle edo esekitzaileak.

      1. atala.– Salmenta Kontratuen eta Esleipen Agirien Jakinarazpen eta Ikus-onetsia.

      1. – Notari-aktarekin batera, eta aurretik egin ez bada, etxebizitzen eta eraskinen salmenta kontratua edo esleipen agiria aurkeztu beharko dira ikus-onetsiak izan daitezen. Horretarako, bai salmenta kontratuak eta bai esleipen agiriak, babes ofizialeko etxebizitzaren eskualdaketa Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak duen erosteko lehentasun eskubideari buruzko apirilaren 15eko 7/1988 Legean ezarritakoaren pean egongo denaren adierazpen zehatza jaso beharko dute.

        Salmenta kontratua edo esleipen agiria aurkeztea notari-akta behar bezala jakinarazi eta gero, eta dagokion Lurralde Ordezkaritzak eskatuta egiten bada, agiri hura aurkezten deneko data da erosteko lehentasun eskubideak erabiltzeko epeak kontatzeko orduan kontutan hartuko dena.

      2. – Salmenta kontratua edo dagokion esleipen agiria Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Lurralde Ordezkaritzan ikus-onetsia jaso dezan aurkezte horrek Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioari egin beharreko itundutako eskualdaketaren behar bezalako jakinarazpen bezala hartuko da, baldintza hauen pean: Saltzaileak horrela eskatu dezala, aurreko atalean ezarritako betekizun guztiak salmenta kontratu edo esleipen agirian jaso daitezela, eta aipatutako Lurralde Ordezkaritzako Idazkariak bete dezala eginbidea. Salmenta kontratu edo esleipen agiriak ikus-onetsia jaso dezaten aurkeztea uztailaren 24ko 2114/1968 Dekretuaren 116. atalean ohartematen den ematen direnetik hamar eguneko epean egin beharko da.

  4. atala.– Eroslehentasun eskubideaz baliatzea.

    Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren edo berari atxikitako Erakunde-Administrazioko beste edozein Erakunderen aldeko eroslehentasun eskubideaz baliatzea, dagokion Lurralde Ordezkaritzako Ordezkariak proposamena egin eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuaren Aginduz egingo da, itundutako eskualdaketaren jakinarazpen oso eta behar bezalakoa egin dadinetik kontatzen hasi eta 30 eguneko epearen barruan. Aipatu Agindua eskualdaketa itundu duten aldeei epe berdinaren barruan eta Zuzenbidean onartutako edozein bideri jarraituz jakinarazi beharko zaie.

  5. atala.– Eroslehentasun eskubideaz baliatzearen ondorioak.

  1. – Eroslehentasun eskubideaz baliatuz gero, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioa hasiera batean aurrikusitako eroslearen egoera juridiko berean subrogatuko da, hark zituen eskubide eta betebehar berdin-berdinetaz.

    Esleipen kontratu edo agirian finkatutako salmenta prezioa baimenduta dagoen gehiengoa baino handiagoa balitz, indarreango arauetan finkatuta dagoen salmenta prezio gehiena salmenta preziotzat jota gauzatuko da subrogazioa, etxebizitza sozialak edo babes ofizialeko etxebizitzak izatearen arabera.

  2. – Salbuespen gisa, salmenta kontratu, esleipen agiri edo bestelako tresna juridiko berean Babes Ofizialeko Etxebizitzaz gain, erantsi gabeko garaje edo trastategi baten eskualdaketa egitea ituntzen denean, etxebizitza soilaz baliatzeko eroslehentasun eskubidea izango du Euskal Autonomi Elkarteak, hori funtsatzen duten arrazoiak azaltzen diren guztietan.

  1. atala.– Eskritura Publikoan gauzatzea.

  1. – Administrazioa eroslehentasunaz baliatu izan dadineko etxebizitzen eta eraskinen jabeek, eta behin-betiko kalifikazioa duten guztietan, eroslehentasunaz baliatzen den Administrazioaren aldeko salmentaren eskritura publikoa gauzatu beharko dute, eroslehentasunaz baliatzeko Aginduaren jakinarazpenetik kontatzen hasi eta bi hilabeteko epearen barruan, kontratuan edo esleipen agirian epe handiagoa ezarri ezean, horrela bada azken hau bete beharko baita.

  2. – Eroslehentasunaren xede den etxebizitzak behin-betiko kalifaziorik ez badu, behin-betiko kalifikazio hori ematen denetik hiru hilabeteko epearen barruan gauzatu beharko du eskualdaketa egiten duenak eroslehentasunaz baliatzen den Administrazioaren aldeko salmentaren eskritura publikoa, kontratuan edo esleipen agirian epe handiagoa ezarri ezean, horrela bada azken hau bete beharko baita.

  3. – Salbuespen gisa, eskualdaketa egiten duenak eskatuta eta bidezko kausa dagoenean, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkariak eskritura publikoa gauzatzeko epeak luzatu ahal izango ditu.

  1. atala.– Atzera-eskuratzeko eskubideaz baliatzea.

  1. – Eskualdaketa egiten duenak jakinarazpenik gabe, edo hau gaizki egina edo osotu gabea izanik, jakinarazitako eskualdaketa eroslehentasun eskubidea iraungi aurretik, edo eskualdaketa jakinarazitakoen baldintza ezberdinetan burutzen den kasuetan, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioa bai bere aldeko, bai berari atxikitako Erakunde-Administrazioko beste edozein Erakunderen aldeko atzera-eskuratzeko eskubideaz baliatu ahal izango da, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuaren erabaki bidez. Dagokion eskritura publikoaren kopia behar bezala entregatuz, erosleak Administrazioari eskualdaketa burutu zeneko oinarrizko baldintzen egin beharreko jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta 60 egunekoa izango da eskubide honetaz baliatzeko epea.

  2. – Aurreko zenbakian aipatutako eroslearen jakinarazpena, eskualdaketa eskritura publikoz gauzatzen denekoaren biharamunetik kontatzen hasi eta hogeitamar eguneko epearen barruan egin beharko da.

    Eskritura publikoaren kopia behar bezala entregatzea Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Lurralde Ordezkaritzara kopia bakun eta baimendua bidaliz egingo da. Ordezkaritza horrek, kopia biotan egindako eginbidez sarreta data idatzi ondoren, baimendua entregatu zuen erosleari edo bere ordezkariari ituliko diolarik. Entrega hau nahikoa izango da azaroaren 10eko 3148/1978 Errege Dekretuaren 15.atalean ohartemandakoa betetzeko.

  3. – Egindako eskualdaketaren beharrezko jakinarazpena egiten ez bada, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioa, eskualdaketa horren berri beste edozein bidetatik izaten duenaren momentutik, atzera-eskuratze eskubideaz baliatu ahal izango da atal honetako lehen zenbakian jasotako baldintza berdinetan.

  4. – Atzera-eskuratze eskubideaz baliatzeko Agindua Zuzenbidearen onartutako edozein bidez jakinaraziko zaie bai saltzaileari eta bai erosleari edo etxebizitza eta eraskinen gaurrengo jabeari, nor Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren aldeko eskualdaketa egitera behartuta ikusiko den, atal honen lehenengo zenbakian adierazitako 60 eguneko epearen barruan.

    Euskal Autonomi Elkartearen alde egiten den etxebizitzaren eskualdaketa, egiten den lehen eskualdaketaren baldintza berdinetan burutuko da, atzera-eskuratzeko eskubideaz baliatzearen aurretik egindako hirugarren alde gauzatzen diren eskualdaketak kontutan hartu gabe.

  5. – Atzera-eskuhartze eskubideaz baliatzeaz bat, eroslehentasun eskubidearentzat ezarritako eskritura publikoa gauzatzearen betekizun berdinak sortuko dira eroslea edo etxebizitza eta eraskinen gaurregungo jabea den hirugarrenarentzat.

  1. atala.– Ordainketak.

  1. – Atzera-eskuhartze eskubideaz baliatzearen ondorioa Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak eroslearen aldeko honek egindako eta behar bezala ziurtatutako gastuen ordainketa egin beharra ekarriko du:

    1. Kontratuen gastuak, eta eskualdaketarako egindako edozein legezko ordainketa.

    2. Etxebizitza eta eraskinetan egindako beharrezko eta onurazko gastuak, ondasunen kalterik gabe banandu ezinekoak direnean.

      Aurreko gastu horiek erosleak egindako etxebizitza eta eraskinen prezioarekin batera ordainduko dira.

  2. – Atzera-eskuhartze eskubideaz baliatu aurretik hirugarren baten aldeko geroagoko eskualdaketak eman izan balira, hirugarren jabeei ere ordaindu beharko zaizkie etxebizitzan eta eraskinetan egindako beharrezko eta onurazko gastuak, ondasunen kalterik gabe banandu ezinekoak direnean.

  3. – Eroslehentasunaz baliatzen den Administrazioak, eroslehentasunez eskuratu dituen etxe eta eraskinak hartzera hasieratik behartuta dagoenak ordaindutako atal honetako lehen zenbakian jasotako gastuak ere ordaindu beharko ditu.

  1. atala.– Sustapen publikoko Etxebizitzaren Izaera eta Esleipena.

  1. – Eusko Legebiltzarraren apirilaren 15eko 7/1988 Legean ohartemandako erosteko lehentasun eskubideez baliaturik Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak eskuratutako babes ofizialeko etxebizitzek kalifikatu zireneko erregimen juridiko pean jarraituko dute. Halere, etxebizitza sozialen finantzia-bide eta araubideari buruzko indarreango arauetan ezartzen den gehiengo prezioa gainditzen ez duten babes ofizialeko etxebizitzak etxebizitza sozialtzat joko dira.

  2. – Apirilaren 15eko 7/1988 Legean, Eusko Legebiltzarrarena, onartzen diren lehentasunezko eskurapen-eskubideez baliatzearen indarrez, babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioarenak diren etxebizitza sozialen bigarren eta ondorengo esleipenei buruzko indarreango arauetan ezarritakoa izango da. Hauek eskuratu eta erabiltzeko erregimena aipatutako arauetan ezarritako edozein izan ahalko da.

  3. – Etxebizitza sozial baten esleipendunak Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioarenak diren etxebizitza sozialen bigarren eta ondorengo esleipenei buruzko indarreango arauetan horretarako ezarritako betekizunak bete beharko ditu.

  4. – Babes ofizialeko etxebizitza baten esleipendunak finantzaketa kualifikatua eta dirulaguntza zuzenak eskuratu ahal izateko, etxebizitzaren arloko finantzia-bideei buruzko indarreango arauetan ezarritako betekizunak bete beharko ditu.

    Babes ofizialeko itunpeko etxebizitzen kasuan, 104/1997 Dekretuaren 13.2 atalean ezarritakoaren arabera, babes ofizialeko etxebizitzen itunpeko sustaketei buruzkoa, etxebizitzaren esleipendunak egiaztatu egin beharko du, behin betiko kalifikazioa ematen denetik hamar urteko epean zehar, lehiaketaren deialdi publikoan eskatutako betekizun berberak betetzen dituela.

  1. atala.– Kualifikatutako finantzaketa.

  1. – Apirilaren 15eko 7/1988 Legean, Eusko Legebiltzarrarena, onartutako eskuratzeko lehentasunerako eskubideak baliatzearen indarrez, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren jabegoko babes ofizialeko etxebizitzen esleipendunek etxebizitzaren arloko finantzia-bideei buruzko indarreango arauetan ezarritako finantzabideak eskuratu ahal izango dituzte.

  2. – Aipatutako finantzabideak eskuratu ahal izateko, esleipendunek etxebizitzen esleipendunek etxebizitzaren arloko finantzia-bideei buruzko indarreango arauetan etxebizitzen erosleentzako ezarritako betekizunak bete beharko dituzte.

  1. atala.– Etxebizitza eta eraskinen esleipenerako salmenta prezioa.

    Etxebizitza eta eraskinen gehienezko prezioa erosi zenekoa izango da, prezio horri eskriturak egitearen, erregistroratzearen eta erosketaren ondoriozko gainontzeko gastuak gehituko zaizkiolarik, Administrazioak behar izanez gero egindako bereoneratze eta egokitze gastuak barne; ezin izango du, dena dela, indarreango berariazko arauek kasu bakoitzerako ezarritako gehiengoa gainditu, etxebizitza sozial edo babes ofizialeko gainerako etxebizitza izatearen arabera.

    Prezioa eskura ordaindu beharko da beti.

  2. atala.– Alokatzen diren etxebizitzen esleipenerako errenta.

    Etxebizitza eta eraskinen gehienezko urteko errenta, indarreango berariazko arauek kasu bakoitzerako ezarritakoa izango da, etxebizitza sozial edo babes ofizialeko gainerako etxebizitza izatearen arabera.

  1. – Etxebizitzen hartzaile suertatzen den Erakunde Publikoaren aldeko esleipen prozedura Dekretu honetan Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren jabegoko babes ofizialeko etxebizitzentzat ohartemandakoa izango da.

    ALDIBATERAKO XEDAPENAK

  1. – Dekretu honetan ohartemandakoa, hau indarrean sartu ondoren erabiltzen diren babes ofizialeko etxebizitzak erosteko lehentasun eskubideei ezarriko zaie.

  2. – Aurreko zenbakian jasotakoaren kaltetan gabe, erabilitako eroslehentasun edo atzera-eskuhartze eskubideen ondorioz Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren jabegokoak diren babes ofizialeko etxebizitzen esleipenerako egiteko dauden izapideak Dekretu honetako xedapenei jarraituz burutuko dira.

    INDARGABETZE XEDAPENA

    Dekretu hau indarrean jartzen den egunetik Eusko Jaurlaritzaren maiatzaren 22ko 140/1990 Dekretua baliogabetua gelditza da, babes ofizialeko etxebizitzen eskualdaketetan Euskal Autonomi Elkarteko Asministrazioak duen lehentasun eskubideari buruzko apirilaren 15eko 7/1988 Legea garatzen duenari buruzkoa, eta bertan jarritakoaren aurka dauden erabaki guztiak, horien babespean sortutako egoerekiko erabilgarriak jarraitzen izatearen kaltetan gabe.