Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

100/1997 DEKRETUA, maiatzaren 6koa, EAEko herri-zorra, hogei mila milioi (20.000.000.000) pezetakoa, barnekoa, amortizagarria eta bonotan eratua alegia, jaulkitzeari buruzko Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 88
  • Hurrenkera-zk.: 2340
  • Xedapen-zk.: 100
  • Xedapen-data: 1997/05/06
  • Argitaratze-data: 1997/05/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

EAE ko herri-zorra, hogei mila milioi (20.000.000.000) pezetakoa, barnekoa, amortizagarria eta bonotan eratua alegia, jaulkitzeari buruzko martxoaren 25eko 64/1997 Dekretuko 2.1 atalean ezartzen denez, eragiketa horretako jaulkipen eguna 1997ko apirilaren 10etik hilabete berorretako 30era artekoa da.

Izapideak egiterakoan ezustekoak agertu dira eta horiek bideratzea nahitaezkoa da jaulkipena behar bezala gauzatzeko. Beraz, ezinezkoa denez jaulkipena dekretuan adierazitako epean gauzatzea, beharrezkoa da epe hori luzatzea.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, Juarlaritzaren Kontseiluak 1997ko maiatzaren 6an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Atal bakarra.– Jaulkipena egiteko epea.

Hogei mila milioi (20.000.000.000) pezetako EAEko herri-zorra jaulkitzea erabakitzen duen 64/1997 Dekretuko 2.1 atalean ezartzen den jaulkipen-eguna, 1997ko maiatzaren 7tik ekainaren 30era bitartekoa da.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko maiatzaren 6an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.