Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

87/1997 DEKRETUA, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomi Elkarteko prezio publikoz ordain daitezkeen ondasun, zerbitzu eta ekintzak finkatzen dituen dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Ogasuna eta Herri Administrazioa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 81
  • Hurrenkera-zk.: 2156
  • Xedapen-zk.: 87
  • Xedapen-data: 1997/04/15
  • Argitaratze-data: 1997/04/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Administraritzaren Ariel eta eta Herri Prezioei buruzko maiatzaren 31ko 3/1990 Legearen 143. atalean xedatzen denez, Euskal Autonomi Elkarteko prezio publikoz ordaindu daitezkeen ondasun, zerbitzu eta ekintzak dekretu-bidez finkatuko dira, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak eta kasuan kasuko organo edo erakundearen gain dagoen sailak elkarrekin proposamena egin ondoren.

143. atalean jasotako agindua abenduaren 28ko 337/1990 Dekretuaz bete zen, zeinak prezio publikoz ordaindu daitezkeen ondasun, zerbitzu eta ekintzen artean, besteak beste, zenbait sailek eta erakunde autonomok egindako argitalpenak finkatu baitzituen. Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Sailak egindako argitalpenengatik prezio publiko bat eskatzeko aukera ez zen jaso, ordea; eta hori ezartzeari beharrezko irizten zaio.

Bestalde, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Sailak egindako mintegi, jardunaldi eta ikastaroetako matrikulagatiko prezio publikoa eskatzeko aukera ere jaso gabe dagoenez gero, hori ezartzea ere ezinbestekoa da.

Ondorioz, lehendakariaren eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko apirilaren 15ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Atal bakarra.– Abenduaren 28ko 337/1990 Dekretuaren 1. eranskina aldatzea, testu hau izango duen 1. idazatia gehituz:

«1.– JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA.

  • Argitalpenen salmenta.

  • Mintegi, jardunaldi eta ikastaroetako matrikulak».

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko apirilaren 15ean.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.