Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

69/1997 DEKRETUA, martxoaren 25ekoa, Euskal Autonomi Elkarteko Jokoen Katalogoa onartzen duen dekretuko hutsak zuzentzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 70
  • Hurrenkera-zk.: 1910
  • Xedapen-zk.: 69
  • Xedapen-data: 1997/03/25
  • Argitaratze-data: 1997/04/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Iragarpen, egintza edo xedapenen bateko errakuntzak edo ez-aipatzeak zuzentzeak haien edukian edo esanguran -benetako edo itxurazko– aldaketaren bat badakar, Euskal Herriko Agitaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuko 24.2 b) atalak ezarria dauka ondoko hau: errakuntzak eta ez aipatzeak non agertu, halakoxe graduko egintza edo xedapen bidez zuzenduko beharko dira.

Euskal Autonomi Elkarteko Jokoen Katalogoa onartzen duen azaroaren 26ko 277/1996 Dekretuan, aipatu diren bezalako errakuntzak atzeman direnez gero, beharrezko eta bidezko da eurok zuzentzea dekretu honen bitartez.

Guzti honengatik, Herrizaingo sailburuaren proposamenez eta 1997ko martxoaren 25ean Jaurlaritzaren Kontseiluak egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ostean, honako hau

Atal bakarra.– Euskal Autonomi Elkarteko Jokoen Katalogoa onartzen duen azaroaren 26ko 277/1996 Dekretuan atzeman diren errakuntza hauek zuzentzea:

  1. – Poker sintetikoari dagokion 12. epigafearen III. idazatian, EHAA ren 20001. orrialdean, honako hau esaten den lekuan: «Joko-mahai-bakoitzak une orotan bertan ihardungo duten croupier bat eta diru-trukatzaile bat izango ditu».

    Beste hau esan behar du: «Joko-mahai-bakoitzak une orotan bertan ihardungo duen croupier bat izango du».

  2. – Pai gow poker-i dagokion 13. epigrafearen V. idazatiko azken lerroaldean, EHAA ren 20009. orrialdean, honako hau esaten duen lekuan: «Komisio gisako portzentaia %4rainokoa izan daiteke, establezimenduaren arabera, eta jokolariei partida hasi baino lehen emango zaie aditzera».

    Beste hau esan behar du: «Komisio gisako portzentaia %5erainokoa izan daiteke, establezimenduaren arabera, eta jokolariei partida hasi baino lehen emango zaie aditzera».

  3. – Pai gow poker-i dagokion 13. epigrafearen VI. idazatiko hirugarren leroaldearen azken partean, honako hau esaten duen lekuan: «Eragiketa hau egin ondoren, croupierrak jokalari bakoitzaren aurrean jarriko ditu kartak (croupierraren beraren aurrean ere jarriko ditu), dadoek adierazi duten abiapuntutik hasi eta erlojuaren orratzen norantzari jarraituz».

    Beste hau esan behar du: «Eragiketa hau egin ondoren, croupierrak jokalari bakoitzaren aurrean jarriko ditu kartak (croupierraren beraren aurrean ere jarriko ditu), dadoek adierazi duten abiapuntutik hasi eta erlojuaren orratzen kontrako norantzari jarraituz».

  4. – Pai gow poker-i dagokion 13. epigrafearen VI. idazatiko koadro konparatzailean, ordainketak/kobrantzak zutabeko lehenengo kasuan, EHAA ren 20011. orrialdean, honako hau esaten duen lekuan: «Beste horrenbeste, ken %5».

    Beste hau esan behar du: «Beste horenbeste, ken komisioko portzentaia».

  5. – Pai gow poker-i dagokion 13. epigrafearen VII. idazatiko 3. zenkaian, EHAA ren 20011 orrialdean, honako hau esaten den lekuan: «3.– Behar ez bezala osatutako edozein «esku» galtzailetzat joko da beti».

    Beste hau esan behar du: «3.– Jokalariak behar ez bezala osatutako edozein «esku» galtzailetzat joko da beti».

  6. – Seven card stud pokerrari dagokion 14. epigrafearen II. idazatiko 1. zenbakiaren azken aldean, EHAAren 20011 orrialdean, honako hau esaten duen lekuan: «Karten balioa, handitik txikira ordenatuta, honako hau da: Batekoa, Erregea, Dama, Jota, 10, 9, 8, 7, 6, 5, 4, 3, 2 eta 1ekoa»

    Beste hau esan behar du: Karten balioa, handitik txikira ordenatuta, honako hau da: Batekoa, Erregea, Dama, Jota, 10, 9, 8, 7, 6, 5, 4, 3 eta 2koa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko martxoaren 25ean.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Herrizaingo sailburua,

JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.