Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

54/1997 DEKRETUA, martxoaren 18koa, Euskal Autonomi Elkarteak bermeak emateari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 70
  • Hurrenkera-zk.: 1909
  • Xedapen-zk.: 54
  • Xedapen-data: 1997/03/18
  • Argitaratze-data: 1997/04/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
  • 1997/04

    Ogasuna eta Herri Administrazioa

    54/1997 DEKRETUA, martxoaren 18koa, Euskal Autonomi Elkarteak bermeak emateari buruzkoa. Jatorrizko Testua:

  • 1998/11

    Ogasuna eta Herri Administrazioa

    213/1998 DEKRETUA, abuztuaren 31koa, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak finkatzen dituen Dekretua aldatzen duena. Partzialki indargabetutakoa

+ -

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomi Elkarteak bermeak eman ohi ditu sustapen edo interes publiko mailako helburuekin. Honek finantza errekurtsoak erabiltzeko bide ematen du, baina helburu horietarako eskuartean dituen baliabideak baino handiagoak.

Euskal Autonomi Elkarteko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legeko III. Idazpuruko 36. ataletik 51ra artekoetan, bermeak emateko erregimena arautzen da. Azken xedapenetatik hirugarrenean xedatzen dena aplikatuz, bidezkoa da, erregimen hori arauen bidez garatzea.

Lege horretan esaten denaren arabera, hiru aldi ezberdin ditu berme publikoak. Bermea emate-aldian, harremanak sortzen dira Administrazioaren eta onuradunaren artean, harreman horiek juridiko-administratibo mailakoak dira erabat eta, beroien arauketa, lege horretan eta dekretu honetan jasotzen da. Bermea formalizatzeari dagokionetan, zuzenbide pribatuari atxikita dauden beste harreman-modu batzuk sortzen dira Administrazioaren eta hartzekodunaren artean eta, hori, lehen aipatu diren harreman horietaz aparte. Kontratu mailakoak dira harreman horiek eta hauek arautuko dituzte bermearen funtsezko aldeak eta, bereziki, edukina. Honek, berriz, exekutatzeko modua eta harmena finkatuko ditu eta exekuzioari aurre egingo dio bere garaian. Dekretu honek, aipatu diren alde juridiko-administratibo horiek hartzen ditu bere baitan.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko martxoaren 18an egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.– Dekretuaren xedea.

    Euskal Autonomi Elkarteko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legeko III. Idazpuruaren garapen erreglamentarioa egitea du xedetzat dekretu honek. Bermeak emate-erregimena arautzen da idazpuru horretan.

  2. atala.– Bermea eskatzea.

  1. – Beste arau edo prozedura batzuetan eskatzen diren agiriez gain, gero aipatzen direnak erantsi beharko zaizkio berme-eskabideari, onuraduna, zuzenbide publikoari atxikitako eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Instituzionala osatzen duten entitate bat izan ez dadinean:

    1. Onuradunaren identifikazioa, Identifikazio Fiskaleko Kodearen eta bizilekuaren bidezkoa.

    2. Erregistro merkantilari buruzko agiriak edo pertsona fisiko onuraduna sortzeko erregistroari buruzkoak. Ez da beharrezkoa izango agiri horiek aurkeztea, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak partaide deneko baltzu bat izan dadinean edo, baltzu hori, dirulaguntzaren baten edo bermeren baten onuraduna izana dela gerta dadinean. Laguntza horrek Administrazioaren pentzutangoa izan behar du, eskabidea egin zeneko aurreko urtekoa eta eskabidean aipatzen diren zirkunstantzietan ez dadila egon aldaketarik.

    3. Onuradunak, zerga mailako eta gizarte segurantzarekiko obligazioak beteta dituela kreditatuko duten agiriak.

    4. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak edo beronen Erakunde Autonomoren batek bermatutako obligazioren bat onuradunak betegabe ez duenari buruzko egiaztagiria. Emandako Bermeen Erregistroko organu kudeatzaileak eman behar du egiaztagiri hori. Eginbehar hori bete ez izanaren eraginez, aipatutakoek aurre egin behar izan diote obligazioari edo, ez-betetzea eman baldin bada ere, bermemaileari kalteak ordaindu beharrak indarra galtzea gertatu bada.

  2. – Sei hilabeteko epearen barruan eman behar zaio ebazpena eskabideari eta epealdi horrek indarrean iraun duen bitartean erabakirik hartu ez bada, ukoa eman zaiola ulertuko da prozedura administratiboari buruzko arauei dagokienetan.

  3. atala.– Bermea ematearen aldeko proposamena.

  1. – Bermea emateari dagokionetan interesa duen sailak, Jaurlaritzaren Kontseiluari egin beharko dio proposamena.

  2. – Bermea ematearen alde hurrengo atalean ematen diren zehaztasunak jaso behar dituen proposamenarekin batera, bermatu behar den eragiketaren gaineko memoria ekonomiko-finantzario bat aurkeztu behar da.

  3. – Proposamena eta horrekin batera aurkeztu behar diren agiriak ikusi ondoren, Bermeen Erregistroko organu kudeatzaileak txosten bat eman behar du honako hauei buruz: Euskal Autonomi Elkarteko finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legeko 37. atalean finkatzen den muga amaitu ez denari buruzkoa eta, bestea, eragiketaren ezaugarri ekonomiko-finantzarioei buruzkoa. Lege horretako 38. ataleko 2. lerroaldean esaten denaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluak bakarrik eman ahal izango dio onarpena proposamenari, aldezkoa izatea gerta dadinean.

  4. atala.– Bermea emateari buruzko akordioa.

  1. – Jaurlaritzaren Kontseiluak emango dio onarpena bermea emateari, arauzkoak diren txostenak aztertu ondoren.

  2. – Honako hauek jaso beharko dira gutxienez bermea emate-akordioan:

    1. Bermearen onuradunaren izena edo enpresarena.

    2. Bermearen goreneko zenbatekoa, Estatuan legezko indarra duen monetan; hala ere, obligazio hori, dibisetan ere izan daiteke, zenbateko horren kontrabalioaren heinean.

    3. Bermearen destinoa, sustapen arloan edo interes publiko mailan.

    4. Hartzekodun nagusiekin izenpetutako eta aplikagarriak izan daitezkeen hitzarmen edo hitzarmenen aipamena. Beroietan jasotako arauak, emate-akordioaren osagarritzat hartuko dira.

  3. – Aurreko lerroaldeko d) idazatian aipatzen den hitzarmenean edo hitzarmenetan aipatu gabe egotea gerta dadinean, honako hauek jaso ditzake emate-akordioak:

    1. Bermatze eragiketaren eta bermearen beraren ezaugarri ekonomiko-finantzarioak eta, bereziki, ordena eta dibisioaren onurekiko ukoa edo ez-ukoa eskusio-onurarekiko.

    2. Berme-eskubidearen aldeko eskabidea, onuradunak bere egitekoak eta ezaugarriak ez betetzea gertatu delako emandakoari aurre egin dakion kasurako. Eskubide hori eratu egin beharko da, emandako bermea formalizatu baino lehen hain zuzen.

    3. Bermea formalizatzeko epealdia.

    4. Administrazioaren aldeko komisio-debengoa.

    5. Bete beharreko baldintzak. Bermearen formalizazioa, horri atxikita gelditzen da.

  4. – Emate akordioa, aplikagarria den hitzarmen batera edo batzuetarako bidaltzea gerta dadinean, onuradunari eman beharko zaio horren edo horien berri, hitzarmenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea gerta dadinean izan ezik.

  5. atala.– Barmea emate-akordioa aldatzea.

    Emate-akordioa aldatzeko, 2. eta 3. ataletan finkatzen den izapideak bete beharko dira eta, ez da beharrezkoa izango, proposatu dadin aldaketak hartzen dituen datuak eta agiriak bertan sartzea.

  6. atala.– Bermeak formalizatzea.

  1. – Bermeak formalizatzeko edo aldatzeko agintea duen organuari dagokio formalizazioaren edukia finkatzea, formalizazio-instrumentuan bertan gainera eta, hori, Euskal Autonomi Elkartearen Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legean, dekretu honetan, aplikagarriak diren hitzarmenetan eta, hala behar izan dadinean, emate-akordioan xedatzen direnen arabera.

  2. – Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren izenean formalizatuko da bermea, emate-akordioan bermatzailetarako Erakunde Autonomo bat izendatu dadin kasuan izan ezik.

  1. atala.– Baldintzak ez betetzeari buruzko komunikazioak eta bermeari aurre egin dakionaren eskabideak.

  1. – Baldintzak ez betetzeari buruzko komunikazioak eta obligazioari aurre egin dakionaren eskabideak, Emandako Bermeen Erregistroko organu kudeatzaileari aurkeztu beharko zaizkio.

  2. – Hartzekodun nagusiak, egoera konkurtsal bat edo fidantza-kontratuan aurrikusita dagoen beste zirkunstantzia objektibo bat, bermea exekutatzeko kausa gisa, alegatuz eskabidea egitea gerta dadinean, bermeak eskaintze-arloan agintea duen sailak, beharrezkoak diren kudeaketak burutuko ditu. Eta ondorioz, obligazioari aurre egitea erabakiko du sail horrek, sailburuaren agindu-bidez; horretarako, egoera hori edo zirkunstantzia hori ematen dela kreditatu beharko da aurrez. Fidantza kontratuaren arabera, epealdiaren baldintza betetzearen edo epealdia igarotzearen baldintzapean baldin badago exekuzioa, hauek betetzearekin bat emango da erabakia.

  3. – Hartzekodun nagusiak eskabidea aurkeztu zuenetik sei hilabeteko epealdia igaro eta erabakirik eman ez baldin bada, eskabideari ukoa eman zaiola jo ahal izango da, administrazio prozedurari buruzko arauetan xedatzen direnen ondorioetarako.

  4. – Hartzekodun nagusiak arauhaustearen berri eman bai, baina horrek, beste gabe, bermea exekutatu beharra ez baldin badakar, bermeak prestatzeko eskumena duen Sailak, berorren egoera ezagutzeko bidezkoak diren kueaketa-lanak burutuko ditu.

  5. – Atal honetan aipatzen diren komunikazioen eta eskabideen berri eman beharko zaio bermea ematearen proposamena egin zuen Sailari edo eskuduntza horretaz baliatuz sail horren ordezkotza egin eta proposamena aurkeztu duenari. Gaiari buruz duen informazioa eskatuko zaio.

  1. atala.– Bermeari aurre egiteari buruzko erabakiaren ondorioak.

  1. – Bermeari aurre egin dakionari buruzko erabakian, bermea ematearen ondorioz prestatutako guztiei buruzko aipamena egingo da, honako baldintza hauen pean:

    1. Horren kausa izan den egoeraren edo zirkunstantziaren eraginpean egon daitezela, honek indarra izan dezan bitartean edo

    2. Hartzekodun nagusi eskegileak arauhauste bat gauzatu duela kreditatzea. Arauhaustearen ezaugarriek eta eskabide egiteko oinarri izan zirenek, berdinak izan behar dute eta, eskabidea, hori egin zeneko hurrengo urtearen barruan aurkeztu beharko da.

  2. – Euskal Autonomi Elkarteko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legeko 47. atalean aipatzen diren baldintzak bete daitezenean izan ezik, ez da onartuko subrogaziorik zordun nagusiaren posizioan. Subrogazio hori onartzea gertatuko balitz, erabakia aplikagarri izango zaie ordaintzeke dauden guztiei, erabakiak bere eremuaren barruan hartzen dituen berme guztiei alegia, aurreko lerroaldean esaten denari jarraituz.

  1. atala.– Hartzekodun nagusiaren eskubidea onartzea.

  1. – Aurreko bi ataletan aipatzen den erabakia hartzerakoan, jadanik ordainduta dagoen zenbateko bat eskabidea egin duen hartzekodun nagusi baten alde likidatzeko behar hainbat elementu egotea gertatuko balitz, onartu ahal izango da beronen aldeko eskubidea erabakian bertan.

  2. – Exekuzio erabakiak onarpena ez ematea gerta dadinean, eskabidea egin dezan hartzekodun nagusi bakoitzaren eskubidea onartu egingo da, bere alde jarri den zenbatekoa likidatzeko beharrezkoak diren elementuak kreditatu daitezeneantxe. Kasu honetan, Emandako Bermeen Erregistroaren organu kudeatzaileari dagokio onarpena emateko agintea.

  1. atala.– Ordaindutako zenbatekoak eskuratzea.

  1. – Hartzekodun nagusiaren aldeko ordainketa egin ostean, hurrengo atalean aipatzen den Erregistroko organu kudeatzaileak errekerimendua egingo dio onuradunari bermea itzuli dezan zerga-bilketei buruzko arauetan finkatzen den epearen barruan. Bermearen zenbatekoa, bermatzaileari itzuli beharko dio noski.

  2. – Borondatezko ordainketa-aldia igaro ondoren, premiamendu-prozedurari eta egokitzat jotako beste bide batzuei ekingo zaie zerga-bilketa arloari buruzko arautegian xedatzen denari jarraituz. Eta beharrezkoa bada, bermemailearen esku dauden berme-eskubideak exekutatu egingo dira

  1. atala.– Emandako Bermeen Erregistroa.

  1. – Emandako Bermeen Erregistroa, bermeak prestatze arloan agintea duen Saileko organuak kudeatuko du. Sailaren arau organikoetan finkatuta daude prestazioei buruzko arauak. Erregistro horretan inskribatuko dira Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta honen Erakunde Autonomoen pentzutan emandako bermeak.

  2. – Bermeen Erregistro horretan jasoko dira, bermea emate, formalizatze, exekutatze edo liberatzeari buruzko datuak.

  1. atala.– Zuzenbide pribatupeko Izaiki Publikoek eta Baltzu Publikoek bermeak ematea.

  1. – Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Instituzionala osatu eta zuzenbide pribatupeko diren Izaiki Publikoek eta Baltzu Publikoek bermeak emateko baimen eskabideak bere baitan jaso beharko ditu, dagokion entitatearen pentzutan eta bermepean egingo den eragiketaren ezaugarri partikularrak eta bai guztirako arrisku eragindunari buruzko informazioa ere.

  2. – Emandako Bermeen Erregistroaren organu kudeatzaileak emango du erabakia.

    GEHIGARRIZKO XEDAPENA

    Hitzarmenak.

    Euskal Autonomi Elkarteko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 7/1996 Legeko 50.2 atalean xedatzen denari jarraituz hitzarmenak izenpetzea gerta dadinean, horren edukinari egokituko zaizkio dekretu honetan jasotzen diren xedapenak.

    ALDIBATERAKO XEDAPENA

    Dekretu hau argitaratu aurretik emandako bermeak.

  1. – Dekretu hau indarrean jarri ondoren burututako ekintzei aplikagarri izango zaie dekretu hau, dadina-dadila eman diren bermeen aldia.

  2. – Dekretu hau indarrean jarri dadin egunetik hasita emandako berme guztiak Bermeen Erregistroan jasoko dira, hala ere, indarrean jarri aurretik emandakoak ere sartu ahal izango dira.

Indarrean jartzea.

Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko martxoaren 18an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

    Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Instituzionala osatu eta zuzenbide pribatupeko diren Izaiki Publikoek eta Baltzu Publikoek bermeak emateko baimen eskabideak bere baitan jaso beharko ditu, dagokion entitatearen pentzutan eta bermepean egingo den eragiketaren ezaugarri partikularrak eta bai guztirako arrisku eragindunari buruzko informazioa ere.

    2.– ...

    GEHIGARRIZKO XEDAPENA

    Hitzarmenak.

    Euskal Autonomi Elkarteko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 7/1996 Legeko 50.2 atalean xedatzen denari jarraituz hitzarmenak izenpetzea gerta dadinean, horren edukinari egokituko zaizkio dekretu honetan jasotzen diren xedapenak.

    ALDIBATERAKO XEDAPENA

    Dekretu hau argitaratu aurretik emandako bermeak.

  1. – Dekretu hau indarrean jarri ondoren burututako ekintzei aplikagarri izango zaie dekretu hau, dadina-dadila eman diren bermeen aldia.

  2. – Dekretu hau indarrean jarri dadin egunetik hasita emandako berme guztiak Bermeen Erregistroan jasoko dira, hala ere, indarrean jarri aurretik emandakoak ere sartu ahal izango dira.

Indarrean jartzea.

Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko martxoaren 18an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Gaiarekin lotutako edukiak

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.