Arautegia
Inprimatu25/1997 DEKRETUA, otsailaren 11koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa ezartzen duen Dekretua aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 36
- Hurrenkera-zk.: 940
- Xedapen-zk.: 25
- Xedapen-data: 1997/02/11
- Argitaratze-data: 1997/02/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
1996ko martxoaren 27ko Aginduaren bitartez, zenbait lege¿manutan aldibaterako instalazio elektrikoei buruz jasotako xedapenak interpretatzeko eta aplikatzeko irizpideak, arauak eta printzipioak ezarri ziren. Hauek ziren lege-manu horiek: Behe-tentsioari buruzko Araudi Elektroteknikoa, irailaren 20ko 2413/1973 Dekretuaren bitartez onartua; horren Osagarrizko Instrukzio Teknikoak eta Industri eta Merkataritza Sailak 1989ko urriaren 20an emandako Agindua.
Dena den, indarrean jarri zenetik, arazo ugari sortu da horren aplikazio praktikoan.
Halaber, Agindu horren aurka administrazioarekiko auzi¿errekurtso bat jarri dela ere jakin da.
Ondorioz, sortu diren arazoei erreparatuta eta errekurtso horren oinarri diren zenbait arrazoiren entitatea eta egiazkotasuna kontutan hartuta ¿ez da betetzen 1858ko uztailaren 17an Administrazio Jardunbideari buruz emandako Legearen 130-4 atala, zein Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen Indargabetze-xedapenaren arabera indarrean jarraitzen duen¿, komenigarri ikusten da egoera beste era batera planteatzea; batetik, disfuntzioei itzuritzeko eta, bestetik, jardueraren barruan jendearentzat hain garrantzizkoa den eta segurtasunaren alorrean horrenbesteko konnotazioak dituen alorra arautzerakoan behar den koherentzia lortzeko.
Esandakoagatik guztiagatik, hauxe
Atal bakarra.¿ Aldibaterako elektra-instalazioei buruzko baldintza tekniko eta administratiboak finkatzeko Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak 1996ko martxoaren 27an emandako Agindua indarrik gabe uztea.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean Agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 1997ko urtarrilaren 15a.
Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
JAVIER RETEGUI AYASTUY.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ezarpenak eta hezkuntza-sistemaren eraberritze globalean aurrera egin beharrak derrigorrezko egiten dute abenduaren 12ko 510/1995 Dekretuan ezarritako egitura organikoa aldatzea, Hezkuntza Sailordetzaren funtzio eta eskumenetan ¿bereziki, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzen alorreko hezkuntza-plantilaren definizioan zehaztutakoan¿ eraginkortasun handiagoa lortzearren. Izan ere, hezkuntzaren eraberrikuntzaren diseinua eta ezarpenaz gain, horrek curriculumean, irakasleen prestakuntzan, hezkuntzako behar berezietan eta abarretan duen eragina jaso behar baita.
Ondorioz, hezkuntzaren eraberrikuntzak irakaskuntzako funtzio publikoan duen eraginari erreparatuz, beharrezkoa da Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritza Hezkuntza Sailordetzaren barruan sartzea eta, horretarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa aldatu egin behar da.
Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Lehendakaritzak onartu ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko otsailaren 11n gaia aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Lehenengo atala.¿ Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa ezartzeko abenduaren 12an emandako 510/1995 Dekretuaren 2. ataleko a) idazatiaren 3. eta 4. puntuak aldatzea. Hauxe izango da horien idazkuntza:
«3.¿ Hezkuntza Administraziorako Sailordetza.
¿ Hezkuntza Administrazioko eta Aurrekontuetako Zuzendaritza.
¿ Hezkuntza Sailordetza.
¿ Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritza.
¿ Ikastetxeen Zuzendaritza.
¿ Lanbide Heziketako Zuzendaritza.
¿ Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritza».
Bigarren atala.¿ 510/1995 Dekretuaren 10. ataleko 1. idazatiko g) puntua aldatzea. Hauxe izango da horren idazkuntza:
«g) Euskal Hezkuntza Sistemaren ekonomi eta administrazio kudeaketa zuzenduko du».
Hirugarren atala.¿ 510/1995 Dekretuaren 13. ataleko 1. idazatian i) puntu berria sartzea. Hauxe izango da horren idazkuntza:
«i) Euskal Hezkuntza Sistemaren giza-baliabideen zuzendaritzaz arduratuko da.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 1997ko otsailaren 11n.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.