Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

5/1997 DEKRETUA, urtarrilaren 14koa, Euskal Autonomi Elkarteko kontsumitzaileen eta erabiltzaileen erreklamazio-orriak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 21
  • Hurrenkera-zk.: 510
  • Xedapen-zk.: 5
  • Xedapen-data: 1997/01/14
  • Argitaratze-data: 1997/01/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

  • Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren izenean: Nekazaritza zuzendaria edo honen ordezkoa.

  • Lurralde Historikoetako foru organo eskudunaren ordezkari bana.

    Idazkari:

    Nekazaritza Zuzendaritzako funtzionario bat.

    .¿ Eskumenak.

    Hauek izango dira Batzordearen eskumenak:

    1. Koordinazio, bitartekaritza eta komunikazio lana egitea Osasun Sailaren, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eta Lurralde Historikoetako Foru Organoen artean.

    2. Dekretu hau aplikatzeak sortuko dituen arazo eta gorabeheren gainean eta, oro har Elkarte Autonomoan albaitari-sendagaiak eta pentsu sendagarriek sortarazitako ondorenen gainean, proposamenak aztertu eta aurrera eramatea.

    3. Parte hartzen duten sektoreen arteko elkarlanak eskatzen dituen aholkularitza¿ eta koordinazio-eginkizunak burutzea.

      ALDIBATERAKO XEDAPENAK

Indargabetuta geratzen da martxoaren 30eko 83/1993 Dekretua, animalien produkzioan erabiltzen diren produktu zoosanitarioen eta beste sustantzia batzuen establezimenduen eta zerbitzuen baimen eta kontrolari buruzkoa.

.¿ Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko urtarrilaren 7an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.

Osasun sailburua,

IÑAKI AZKUNA URRETA.

Euskal Autonomi Elkarteak kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeko eskumen guztiak ditu, Autonomi Estatutuko 10. ataleko 27. eta 28. idazatietan agindutakoaz bat etorriz.

Kontsumitzailearen Estatutuari buruzko azaroaren 18ko 10/1981 Legeak, bestalde, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen interesak defendatzeko arauak ezarri zituen, defentsa hori herritarren eskubidea den aldetik. Eusko Jaurlaritzari dagokio, hain zuen, herritarrek aitortuta dituzten eskubideak bermatzea neurri eraginkorren bitartez.

Eraginkortasun handia izan duen neurrietako bat herritarren erreklamazioak administrazioari jakinarazteko bideak edo moduak ezartzea izan da, horiek jakinda zuzendu ahal izaten baitira herritarrek izaten dituzten segurtasun-ezak, menpekotasunak edo babes-faltak.

Ildo horretan, dekretu honen bitartez, dauden erreklamazio-orri desberdinak bateraturik eredu bakar bat prestatu nahi da, bai eta hori gauzatzeko prozedura ezartzea eta erreklamazio¿orria derrigorrezko bihurtzea ere. Izan ere, zenbait establezimendu lehenagotik ere beharturik daude kontsumitzaileen esku liburuak edo orriak edukitzera, kontsumitzaileek beren eskabideak non gauzatu izan dezaten.

Dekretu honek helburu bi ditu: alde batetik, eredu bakar bat prestatzea ¿eredu bakarra egotean sistema arrazionalagoa eta eraginkorragoa izango baita eta kontsumitzaileek beren esku dagoen tresna hori errazago identifikatuko baitute¿; eta bestetik, orri horiek edukitzera oraindik inolako legezko xedapenik behartzen ez dituen zentro edo establezimenduak ere erreklamazio-orriak edukitzera behartzea.

Ondorioz, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko urtarrilaren 14an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.¿ Euskal Autonomi Elkartean ondasunak salerosten edo zerbitzuak ematen dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiek ¿etxerik etxerako zerbitzuak ematen dituztenak barne¿ eranskinean adierazten den ereduaren araberako erreklamazio-orria eduki beharko dute kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskuragarri.

    Arauketa honetatik kanpo geratzen dira ikuskizun publikoak eta jolaserako ekintzak, beren araudi propioaz arautuko dira-eta.

  2. atala.¿ 1.¿ Erreklamazio-orriak inprimaki-sorta bakarrean jasoko ditu jatorrizko orri zuri bat (administrazioarentzat), kopia larrox bat (establezimenduarentzat) eta kopia berde bat (salatzailearentzat).

  1. ¿ Erreklamazio-orriak Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailaren lurralde ordezkaritzetan eta Kontsumo Zuzendaritzarekin akordioak izenpetu dituzten beste sail batzuetan eskuratuko dira, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 31ko 3/1990 Legean zehaztutako prozeduraren araberako tasa ordainduz.

  2. atala.¿ 1.¿ Dekretu honetan aipatzen diren jarduerak burutzen dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiak beharturik egongo dira jendeari erakustera, argi eta garbi ikusteko moduan, honako hau dioen kartela: «Existen hojas de reclamaciones a disposición de quienes las soliciten/Nahi duenak eskuragarri ditu erreklamazio-orriak».

  1. ¿ Kartela ondo ikusten eta irakurtzen den lekuan jarri beharko da. Hitzen neurria zentimetro batekoa izango da gutxienez; testua Euskal Autonomi Elkarteko bi hizkuntza ofizialetan jarri beharko da.

  2. ¿ Kontsumitzaile batek erreklamazio-orria eskatzen duenean, eskatzen dueneko lekuan bertan eta bezeroak informatzeko edo atenditzeko lekuan eman beharko zaio berehala, kasuan kasuko egintza gertatu deneko lekutik beste inora joan beharrik gabe.

  3. atala.¿ 1.¿ Erreklamazioa egiteko, erreklamazio egileak jardueraren ardura duenari eska diezaioke erreklamazio-orria.

  1. ¿ Errekalamazio-orririk ez badago, edo eman nahi ez bada, erreklamazio egileak egokitzat jotzen duen bidearen bitartez aurkeztu ahal izango du erreklamazioa eta orrian adierazi egin beharko du erreklamaizo-orririk egon ez izana edo eman nahi ez izana kasuan kasuko establezimenduan.

  1. atala.¿ 1.¿ Erreklamazio egileak izena, helbidea eta nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen zenbakia adierazi beharko ditu, bai eta inprimakian adierazten diren gainerako datuak ere, eta argi eta garbi azaldu beharko du kexaren zergatia eta kexa egiten deneko eguna.

  1. ¿ Erreklamazio egileak kexaren arrazoiak azaldu ondoren, enpresak erreklamazio-orria izenpetu dezake eta edukinari buruz egokitzat jotzen dituen oharrak egin ahal izango ditu, horrerakotxe jarritako lekuan.

  2. ¿ Erreklamazio egileak, erreklamazio-orria beterik, kopia larroxa emango dio merkatariari edo zerbitzu-emaileari eta orria dagokion ikuskaritzaren menpe geratuko da. Erreklamazio egileak kopia berdea beretzat gordeko du eta jatorrizkoa (zuria) Kontsumitzaileak Informatzeko Udal Bulegora edota Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailaren lurralde ordezkaritzetara bidaliko du.

  3. ¿ Erreklamazio egileak egintzak hobeto baloratzeko baliogarri diren probak edo agiriak erantsiko dizkio erreklamazioaren jatorrizkoari, bereziki ordain-agiria, prezioei buruzko erreklamazioa denean.

  1. atala.¿ Erreklamazio-orria jaso eta 15 astegunetara, kontsumoaren alorrean eskumena duen organoak hori jaso izana igorriko dio erreklamazio egileari eta erreklamazioa egin zaion establezimenduari bidaliko dio kexa, 10 asteguneko epea emango diolarik egokitzat jotzen duena alega dezan eta agiriak aurkez ditzan, nahi izanez gero.

  2. atala.¿ 1.¿ Erreklamazioa bertan behera uzten bada nahiz alde biak ados jartzen badira, egintzak artxibatu egingo dira, administrazioko arau-hauspenik dakarren gora-beherarik ez bada behintzat.

  1. ¿ Alegazioak aurkezturik edo jartzeko epea igarota, administrazioko arau-hauspen bat egin dela ikusiz gero, eskumendun agintariak kasuan kasuko zigor-espedientea izapidetzeari ekingo dio, kontsumitzaileak babesteko indarrean dauden xedapenekin bat etorriz eta ezar daitezkeen erantzukizun zibil edo penalak gorabehera.

  2. ¿ 7.2. puntuan aipatzen den eskumendun agintariak erreklamazioaren gainean hartutako erabakia eta Justiziara jotzeko bideak jakinaraziko dizkio erreklamazio egileari. Justiziara, bestalde, zuzenean edo kontsumitzaileen elkarteen bitartez jo daiteke.

  3. ¿ Kontsumitzaileen kexak zein erreklamazioak ebazteko maiatzaren 3ko 636/1993 Errege Dekretuaz araututako arbitraia sistemaren bidez ebatzi ahal izango dira; sistema hori hartzea borondatezkoa eta loteslea izango da.

  1. atala.¿ Arau honetan jasotzen diren xedapenak betetzen diren zaintzea eta ikuskatzea Euskal Autonomi Elkartean kontsumitzailea babesteko eskumena duten administrazio-organoei dagozkie, beste organo batzuek beren eskumenen barruan izendaturik eduki ditzaketen eskuratzak gorabehera.

  2. atala.¿ 1.¿ Xedapen honetan jasotako edozein agindu bete gabe utziz gero, arau-hauspentzat joko da hori. Hala dago ezarrita Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorreko 34. atalean ¿hori Kontsumitzaileak Defendatzearen eta Nekazaritzako Elikagaien Inguruko Arau¿Hauspenak eta Zigorrak arautzen dituen ekainaren 22ko 1945/1983 Errege Dekretuko 3. atalean tipifikatzen da beren beregi¿; eta Turismoa Antolatzeari buruzko martxoaren 16ko 6/1994ko Legeko 66 n) atalean.

  1. ¿ Atal honetan aipatzen diren arau-hauspenak arintzat, larritzat edo oso larritzat joko dira, uztailaren 19ko 26/1984 Legeko 35. atalean, ekainaren 22ko 1945/1983 Errege Dekretuko 6., 7. eta 8. ataletan eta martxoaren 16ko 6/1994 Legeko 64. atalean eta hurrengoetan jarritako irizpideei jarraituz.

  2. ¿ Dekretu honetan aipatzen diren arau-hauspenei zigorrak ezarriko zaizkie, uztailaren 19ko 26/1984 Legeko 36. atalean eta martxoaren 16ko 6/1994ko Legeko 73. atalean jarritako graduekin bat etorriz.

    ALDIBATERAKO XEDAPENA

    Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik indarrean jartzen den arte, dekretu honetan ezarritakoa betetzeko erabakia borondatez hartzen duten enpresei dohainik emango zaizkie erreklamazio-orriak.

    INDARGABETZE XEDAPENA

    Dekretu honetan araututakoaren kontrakoa den, kontraesanean dagoen edo bateraezina den maila bereko edo beheragoko xedapen oro indargabeturik geratzen da.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko urtarrilaren 14an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburua,

ROSA DÍEZ GONZÁLEZ.

EUSKO JAURLARITZA

GOBIERNO VASCO

MERKATARITZA, KONTSUMO

ETA TURISMO SAILA

DEPARTAMENTO DE COMERCIO,

CONSUMO Y TURISMO

  1. Non gertatu zen - Lugar del Hecho - Place of occurrence - Lieu des faits:

    Udalerria - Municipio - Town - Ville . . . ............................................................................... Probintzia - Provincia - Province ..................................................................... Eguna - Fecha - Date

    2.- ERREKLAMAZIOGILEARI BURUZKO DATUAK - DATOS DE QUIEN RECLAMA - DETAILS OF CLAIMANT - RENSEIGNEMENTS

    CONCERNANT LE RÉCLAMANT:

  1. abizena - 1.er apellido - Surname - Nom . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ............................................................................... 2.abizena - 2.º apellido

    Izena - Nombre - Name - Prénom

    NAN edo Pasaportea - DNI o Pasaporte - Identity Card or Passport - Carte Nationale d¿Identité ou Passeport

    Helbidea - Domicilio - Address - Adresse . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ............................................................................... PK - CP - PC

    Udalerria - Municipio - Town - Ville . . . . . . . . . .. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ............................................................................... Probintzia - Provincia - Province

    Nazionalitatea - Nacionalidad - Nationality - Nationalité . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ............................................................................... Tel. - Tél.

  1. erreklamazioaren arrazoiak eta xedea - hechos reclamados y pretensión - details of complaint and claim - motifs et objectifs de la réclamation:

  2. erreklamazioa jaso duenari buruzko datuak - DATOS DE QUIEN RECIBE LA RECLAMACIÓN - DETAILS OF PERSON WHO RECEIVES COMPLAINT - RENSEIGNEMENTS CONCERNANT AU RÉCEPTEUR DE LA RÉCLAMATION:

    Baltzu-izena - Razón social - Trade name - Raison sociale

    IFZ edo NAN - CIF o DNI . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ............................................................................... Iharduera - Actividad - Activity - Activité

    Helbidea - Domicilio - Address - Adresse . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ............................................................................... PK - CP - PC

    Udalerria - Municipio - Town - Ville . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ............................................................................... Probintzia - Provincia - Province . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ............................................................................... Tel. - Tél.

  3. erreklamazioa jaso duenaren arrazoibideak - alegaciones de quien recibe la reclamaciÓn - allegations of person who receives complaint - allégations du récepteur de la réclamation:

  4. ATXIKITAKO AGIRIAK - DOCUMENTOS QUE SE ADJUNTAN - DOCUMENTS ATTACHED - DOCUMENTS JOINTS EN ANNEXE: (Facturak, sarrerak, egiaztagiriak, etab. - Facturas, entradas, muestras, etc. - Bills, tickets, samples, etc. - Factures, tickets, échantillons, etc.)

    7.- ERREKLAMAZIOAREN EGUNA - FECHA DE LA RECLAMACIÓN - DATE OF COMPLAINT - DATE DE LA RÉCLAMATION:

    8.- IZENPEAK - FIRMAS - SIGNATURES:

    Erreklamaziogilea - El reclamante - Erreklamazio jaso duen pertsona - Persona que recibe la reclamación -

    Claimant - Le réclamant Person who receives complaint - Le récepteur de la réclamation

    Adierazitakoarekin bat nator - Conforme con lo expuesto - In agreement with the above - Lu et approuvé.