Arautegia
Inprimatu317/1996 DEKRETUA, abenduaren 24koa, turismoaren erabiltzailearen eskubideak eta betebeharrak arautzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 8
- Hurrenkera-zk.: 222
- Xedapen-zk.: 317
- Xedapen-data: 1996/12/24
- Argitaratze-data: 1997/01/14
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Vitoria-Gasteizen, 1996ko abenduaren 24an.
Lehendakaria,
JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.
Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
JAVIER RETEGUI AYASTUY.
Euskal Autonomi Elkarteak turismoaren alorreko eskumen guztiak ditu, Autonomi Estatutuko 10. ataleko 36. idazatian agintzen denarekin bat etorriz.
Espainiar Konstituzioko 51. atalean ezarrita dagoenez, agintariek kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak bermatuko dituzte eta beren segurtasuna, osasuna eta legezko ekonomi interesak babestuko, prozedura eraginkorren bitartez; eta 53.3. atalean ezarritakoaren arabera, Konstituzioko III. atalburuan aitortutako printzipioei balioa, errespetua eta babesa emateaz, legedia positiboa, jarduketa judiziala eta agintariak arituko dira.
Kontsumitzaileen Estatutuari buruzko azaroaren 18ko 10/1981 Legean ere, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babestearen alorrean zenbait eskubide aitortzen dira, hala nola, osasun eta segurtasunerakoa; ekonomi interesak babestekoa; informaziorako eta hezkuntzarakoa; beren erakunde propioak eratzekoa eta erakunde horiek beren eraginpekoak diren gaietan hitza edukitzekoa; babes juridikorakoa eta kalteordainak jasotzekoa.
Turismoa Antolatzeari buruzko martxoaren 16ko 6/1994 Legeko zioen adierazpenean, lege hori emateko beharra justifikatzen duten arrazoien artean, turismoaren alorreko kontsumitzaileak eta erabiltzaileak behar bezala babestea aipatzen da. Horrela, sektore horri buruzko xedapenaren bitartez indartu egiten da kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak Euskal Autonomi Elkartean babesteko esparrua. Lege horren 3.7. atalean, bestalde, turismoaren alorreko erabiltzailea babestea arau horren xedeetariko bat dela adierazten da.
Dekretu honen helburua, beraz, beren-beregi turismo–erabiltzaileenak diren eskubide eta betebeharretarako araubidea, Turismoa Antolatzeari buruzko martxoaren 16ko 6/1994 Legeko III. atalburuko III. idazpuruan jasoa, garatzea da.
Ondorioz, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko abenduaren 24ko bilkuran aztertu ondoren, hauxe
atala.– Ezarpen eremua.
Beren-beregi turismo-erabiltzailei aplikatzeko xedapenak ezartzen dira dekretu honen bitartez, Turismoa Antolatzeari buruzko martxoaren 16ko 6/1994 Legeko III. atalburuko III. idazpuruan aurrikusitakoa garatzeko.
atala.– Kontzeptua.
Turismo-erabiltzaile edo -bezerotzat hau hartzen da: turismo–enpresek, enpresa ez diren turismo-entitateek eta turismoaren alorreko profesionalek ematen dituzten zerbitzuak kontratatzen edo jasotzen dituen pertsona fisikoa edo juridikoa, baldin eta horien guztien jarduera, zuzenean nahiz zeharka, bidaiarien garraiorako, egonaldirako eta zerbitzurako bada.
atala.– Establezimenduen publikotasuna.
– Turismo-establezimenduak publikotzat jotzen dira; beraz, horietarako sarrera librea da eta ezingo da galerazi arraza, sexua, erlijioa, iritzia edo beste edozein gora-behera pertsonal edo sozial dela-eta.
– Aurreko idazatian ezarritakoa gorabehera, sarrera mugatu egin daiteke jarduera bakoitzaren araudi propiotik eratorritako aginduen arabera. Sarrera barne-araubideak edo erabilerak betetzera ere baldintzatu daiteke; kasu horretan, establezimendura sartzeko lekuetan argi eta garbi ikusteko moduan iragarri beharko dira kasuan kasuko arauak.
atala.– Erabiltzailearen eskubideak.
Turismo-erabiltzaileak atalburu honetan jasotzen diren eskubideak izango ditu, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babestearen alorrean indarrean dagoen araudiaz gain eta establezimendu bakoitzeko edo turismo jarduera bakoitzeko araudi propioetan jarritako berezitasunez gain.
atala.– Informaziorako eskubidea.
– Turismo-erabiltzaileak, kontratua egin baino lehen, kontratuaren edukinari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea du. Kontratuak objetiboa, zehatza eta osoa izan beharko du modalitate, baldintza eta prezioei dagokienez. Turismo-jarduerak kasuan kasu ekar ditzakeen erantzukizunei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea ere badu.
– Bidaia-agentziek eskaintzen dituzten konbinatutako bidaietarako kontratuen prestazioetan, kontratatuko diren zerbitzuen baldintzei buruzko informazioa loteslea izango da zerbitzua eskaintzen duenarentzat, Konbinatutako Bidaiak Arautzeari buruzko uztailaren 6ko 21/1995 Legean jarritako moduan.
– Turismoari buruz egiten den publizitatea engainagarria bada, eskaintzak zalantzazkoak badira eta zerbitzuari buruz iragarritako kalitatea, benetan jasotzen dena baino hobea baldin bada, jokaera hori administrazio mailako arau-hauspentzat joko da eta Turismoa Antolatzeari buruzko martxoaren 16ko 6/1994 Legean ezartzen den moduan zigortuko. Hori horrela izanda ere, arbitraia–prozedura ere erabili ahalko da dekretu honetako 16. atalean ezarritako moduan; prozedura judiziala ere erabilgarri izango da, kalteengatiko ordaina deklaratuko duena, kasuan kasu.
atala.– Kontratatuko zerbitzuak jasotzeko eskubidea.
– Turismo-enpresek, enpresa ez diren turismo-entitateek eta turismoaren alorreko profesionalek ematen dioten zerbitzua kontratatu zuen baldintza berberekin jasotzeko eskubidea du turismo–erabiltzaileak.
– Kontratua egin ostean aldaketaren bat egiteko, aurrez hitzartu beharko da alderdien artean, kontrakorik erabakitzen ez badute, behintzat.
atala.– Agiriak eta ordainagiriak jasotzeko eskubidea.
– Turismo-erabiltzaileak kontratuaren zer-nolakoak egiaztatzen dituzten agiri guztiak eskuratzeko eskubidea du, eta edozein kasutan, legez egindako fakturak edo horien ordezko agiriak jasotzekoa.
Aipatutako agiriak, argi eta garbi eta modu errazean idatzi beharko dira, bezeroak zuzenean ulertzeko moduan.
– Fakturek edo kopiek nahiz jatorrizkoek datu edo baldintza hauek eduki beharko dituzte gutxienez:
zenbakia eta, behar izanez gero, seriea.
Emailearen eta hartzailearen izen-abizenak eta enpresa izena, identifikazio fiskalerako zenbakia eta helbidea.
Hartzailea enpresa jarduerarik edo jarduera profesionalik egiten ez duen pertsona fisikoa bada, nahikoa izango da izen–abizenak eta nortasun agiri nazionalaren zanbakia jartzea.
Hala ere, kasu horietan, datu horiek fakturetan jartzea ez da beharrezkoa izango 15.000 PTAtik behera balio duten eragiketak direnean, ez eta aginpidea duen erakundeak baimentzen duen kasu guztietan ere.
Eragiketa deskribatzea eta guztirako ordaina.
Eragiketari Balio Erantsiaren Gaineko Zerga aplikatu behar bazaio, fakturan zerga-oinarria zehazteko beharrezkoak diren datu guztiak jarri beharko dira, bai eta zerga-tasa eta ondoriozko kuota ere. Kuota prezioaren barruan sartzen bada, aplikatutako zerga-tasa jarriko da soilik edota «BEZ barne» esamoldea, horretarkao baimena izanez gero.
Aipatutako zergan ezarpen-tasa bat baino gehiagori loturik dauden ondasun edo zerbitzuak ematea jasotzen bada fakturan, tasa bakoitzari loturik dauden eragiketak bereizi egin beharko dira.
Zerbitzua eman deneko lekua eta eguna.
– Ondoren aipatzen diren eragiketetan, fakturen ordez txartel zebakiduneko taloitegiak erabil daitezke, edo bestela, kutxa erregistratzaileek emandako ordainagiriak:
Jatetxeek, tabernek, kafetegiek, hortxatategiek, txokolategiek eta antzekoek emandako ostalaritza eta janari zerbitzuak.
Berehala jateko edo edateko hornigaiak, aipatutako establezimenduek prestatutakoak.
Erakunde eskudunak baimentzen dituenak.
– Txartel-taloitegietan edo, horiek ezean, ordainagiri edo tiketetan, gutxienez zenbakia eta, behar izanez gero, seriea agertu beharko da, emailearen identifikazio fiskalerako zenbakia, aplikatutako ezarpen-tasa edo «BEZ barne» esakunea eta guztirako ordaina.
atala.– Erreklamazioak egiteko eskubidea.
– Turismo-erabiltzaileak eskubidea du erreklamazio-orriak eskuratzekoa, halaxe eskatzen duenean, bai eta orriok betetzeko azalpenak jasotzekoa ere.
– Erreklamazio-orriak eredu ofizialetako inprimakietan egongo dira, sorta bakarrean. Orriotan, ikusten diren anormaltasunak azalduko dira, horretarako egilearen izena, helbildea eta nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen zenbakia jarri beharko direla erreklamazioarekin batera.
Erreklamaziorako jatorrizko orriari, kasuan kasuko egintza baloratzeko lagungarri izan daitezkeen probak eta agiriak erantsiko zaizkio, bereziki fakturak, prezioei buruzko erreklamazioen kasuan.
– Erreklamazio-orria enpresak egin ahal izango du eta edukinari buruz egokitzat jotzen dituen iradokizunak egin ahalko ditu, horretarakotxe jarritako lekuan.
– Bezeroak erreklamazio-orriak azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4. atalean ezarritako bideren batez baliatuz igor ditzake turismoaren alorrean eskumenak izendatuta dituen saileko lekuan lekuko lurralde ordezkaritzara.
Bezeroak erreklamazio-orria bidaltzeak, kexaren arrazoia argi eta garbi azalduta dagoela, dagokion administrazio-prozedurari hasiera emango dio.
– Erreklamazio-orririk ez badago edo hori ematerik nahi ez denean, erabiltzaileak egokitzat jotzen duen bidea erabiliz aurkez dezake erreklamazioa eta adierazi egin beharko du erreklamazio–orririk egon ez izana edo eman nahi ez izana.
atala.– Betebeharrak.
Establezimendu edo turismo jarduera bakoitzerako araudietan ezarritako betebehar bereziez gain, erabiltzaileak atalburu honetan ezartzen diren egiteko guztiak bete beharko ditu.
atala.– Elkarbizitza onerako eta higienerako obligazioa.
Turismo-erabiltzaileak, edukazio, higiene eta gizarte elkarbizitzarako ohiko arauak bete beharko ditu eta pertsona, instituzio eta ohiturekiko errespetuz jokatuko du joaten den lekuetan.
atala.– Barne-araubideko obligazioak.
– Zerbitzuak erabiltzen edo kontratatzen ditueneko lekuetako erabilera eta agindu partikularrak bete beharko ditu, bereziki, barne araubidea –egonez gero–, beti ere araudi horrek indarrean dauden turismoaren alorreko arauetan agindutakoaren kontrakoak ez badira.
– Erabiltzaileak ez du egingo gainerako turismo–erabiltzaileen edo eraginpean dagoen edonoren kalterako den jarduketarik.
atala.– Ordaintzeko obligazioa.
Erabiltzaileak erabilitako zerbitzuen prezioa ordaintzeko obligazioa du, dela faktura aurkezten denean edo horren ordezko agiria aurkeztean, dela hitzartutako epearen barruan. Dekretu honetako 8. atalean aipatutako erreklamazioak aurkeztuta ere, obligazio hori betetzekoa izango da.
atala.– Babes publikoa.
– Legeetan agindutakoaz bat etorriz, agintariek turismo–erabiltzaileak defendatuko dituzte. Administrazioak turismo-erabiltzaileak taldeka zein bakarka babestuko ditu babes faltan edo gutxiagotasun-egoeretan daudenean. Helburua erabiltzaileen eta kontratua egiten duten enpresen, entitateen edota turismoko profesionalen artean dauden desorekak zuzentzea da.
– Herri agintariek atalburu honetan agindutako obligazioak zainduko dituzte, bereziki.
atala.– Informaziorako obligazioa.
– Herri agintariek, eta bereziki, turismo-administrazioak, erabiltzaileari informazioa eskaini beharko diote, egunez egun eta eguneratuta, objetiboa, zehatza eta osoa, turismo-eskaintzak dituen puntuei buruzkoa eta eskaintzak hartzen dituen zerbitzuei buruzkoa.
– Horretarako, eta obligazio hori bideratzeko beste bitarteko batzuk badaude ere, beste egiteko batzuen artean, zerbitzu hauek emango dituzte:
.– Lekuari buruzko informazio orokorra eta leku horretan egin daitezkeen jarduketei buruzkoa.
.– Topografia mailako informazioa, mapa eta planoekin.
.– Turismo zerbitzuen baldintza eta prezioei buruzko informazio orokorra, loteslea izan gabe.
.– Turismo-erabiltzaileak dituen eskubideei buruzko informazioa.
atala.– Erreklamazioak izapidetzeko obligazioa.
– Herri agintariek turismo-erabiltzailearen eskubideak eta interesak babesteko beharrezkoak diren neurriak hartu beharko dituzte.
– Erabiltzailearen erreklamazioak bideratzean ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko, administrazioaren jarduna koordinatuta eta sinpleki egin beharko da izapidetze-lanetan.
– Erreklamazio bat jasotzen denetik hasi eta hamabost astegunen barruan, turismoaren alorreko aginpideak dituen saileko lekuan lekuko lurralde ordezkaritzak, erreklamazio egileari orria jaso izanaren justifikazioa emango dio eta ondoriozko aurretizko egintzak gauzatzea erabakiko du, besteak beste, kexaren berri ematea kasuan kasuko establezimenduari. Horrela, hamar asteguneko epea emango zaio egokitzat jotzen duen guztia alega dezan eta agiri egokiak aurkez ditzan, nahi izanez gero.
– Aurretiazko jarduketetatik administrazio hauspenen bat egin dela ikusten bada, agintari eskudunak dagokion zigor-espedienteari hasiera emango dio.
– Erreklamazioa ezesten bada, edo alderdiak ados jartzen badira, egintzak artxibatu egingo dira, beti ere administrazioko arau-hauspena dakarren gora-beherarik ez bada.
atala.– Arbitraia Batzordea.
– Kontsumitzaileek, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteari buruzko uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorrean eta maiatzaren 3ko 636/1993 Errege Dekretuan ezarritako moduan, nahi izanez gero, arbitraia-bidezko irtenbideak aurkez ditzakete indarrean dagoen kontsumorako arbitraia sistemaren arabera. Sistema horri loturik dauden, edo loturik egon gabe, proposatutako sistema onartzen duten enpresa, entitate edo turismoko profesionalen kontra aurkeztutako kexa edo erreklamazioei irtenbidea ematea da helburua.
– Alderdi biek arbitraiarako konpromezua hartzeak hau esan nahi du: alderdiek arbitraia sistema beren beregi hartzen dutela erreferentzia bakartzat, kontratutik sor daitezkeen eta erabiltzaileari eragin diezaioketen gorabeherak ebazteko.
– Laudoa, eman ondoren, irmoa izango da eta alderdi biek bete beharrekoa izango da oso-osorik. Horretarako, alderdietatik edozeinek eskatu eta eskuratu ahal izango du laudoa bide judizialen bitartez nahitaez gauzatzea.
atala.– Arau-hauspenengatiko erantzukizuna.
Araudi honen kontra egiten diren arau-hauspenek, egon daitezkeen erantzukizunez gain, administrazio mailako erantzukizuna izango dute eta hori Turismoa Antolatzeari buruzko martxoaren 16ko 6/1994 Legean ezarritako zigor bat edo batzuk jarriz gauzatuko da.
INDARGABETZE XEDAPENA
Dekretu honetan ezarritakoaren kontrakoak diren xedapen guztiak indargabeturik geratzen dira.
Vitoria-Gasteizen, 1996ko abenduaren 24an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburua,
ROSA DIEZ GONZÁLEZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Garatzen du: 6/1994 LEGEA, martxoaren 16koa, turismoa antolatzezkoa.
- Ikus: 279/2003 DEKRETUA, azaroaren 18koa. Honen bidez Turismo Bulegoen Euskal Sarea (ITOURBASK) sortzen da.
- Ikus: 191/1997 DEKRETUA, uztailaren 29koa, apartamendu turistikoak, oporretarako eta turismorako etxebizitzak, etxe partikularretako geletan ostatua ematea eta landetxeak arautzen dituena.