Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

268/1996 DEKRETUA, azaroaren 19koa, Euskal Autonomi Elkarteko Ogasun Nagusiak lehiaketa-prozesuetan akordioak eta hitzarmenak sinatzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 234
  • Hurrenkera-zk.: 5892
  • Xedapen-zk.: 268
  • Xedapen-data: 1996/11/19
  • Argitaratze-data: 1996/12/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomi Elkarteko 1996ko Aurrekontu Orokorrak onartzeko abenduaren 29an emandako 6/1995 Legearen azken xedapenetatik lehenenengoaren bitartez, 3. idazati berri bat sartu zen Euskal Autonomi Elkarteko Ogasun Nagusia Antolatzeko Printzipioei buruz indarrean dauden xedapenen testu bateratua onartzeko maiatzaren 17an emandako 1/1988 Legegintzako Dekretuaren 42. atalean. Ondorioz, Euskal Autonomi Elkarteko Ogasun Nagusiak ahalmena du zenbait lehiaketa-prozeduratan akordioak eta hitzarmenak sinatzeko; beti ere, erregelamenduz zehaztutako organoak baimena eman ondoren. Hauek dira lehiaketa–prozesu horiek: Judizionamendu Zibileko II. Liburuko XIII. Idazpuruko 6. sekzioan, liburu berbereko XII. Idazpuruko 1. eta 8. sekzioetan eta Ordainketa-Etendurei buruz 1922ko uztailaren 26an emandako Legean aurreikusten direnak.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko azaroaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Atal bakarra.– Eskumena duten organoak.

Euskal Autonomi Elkarteko Ogasun Nagusia Antolatzeko Printzipioei buruz indarrean dauden xedapenen testu bateratua onartzeko maiatzaren 17an emandako 1/1988 Legegintzako Dekretuaren 42. ataleko 3. idazatian aipatzen diren lehiaketa-prozesuetan akordioak eta hitzarmenak sinatzeko eskumena Ogasun eta Herri-Administrazio Saileko Ondare eta Kontratazio zuzendariak izango du, baina aldez aurretik, eta jarraian aipatzen diren kasuetan, organo hauen baimena beharko du:

  1. Euskal Autonomi Elkarteko Ogasun Nagusiarekiko zorra 500 milioitik gorakoa bada, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da.

  2. Euskal Autonomi Elkarteko Ogasun Nagusiarekiko zorra 100 eta 500 milioi bitartekoa bada, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren baimena beharko da.

Bakarra.– Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko azaroaren 19an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio

sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.