Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

255/1996 DEKRETUA, azaroaren 12koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 224
  • Hurrenkera-zk.: 5555
  • Xedapen-zk.: 255
  • Xedapen-data: 1996/11/12
  • Argitaratze-data: 1996/11/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Autonomi Elkartearen 1996ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 29ko 6/1995 Legearen 8. ataleko 2. idazatian eman zitzaion baimena Eusko Jaurlaritzari, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren proposamenez, Euskal Autonomi Elkarteko herri-zorra jaulkitzeko. Goitik jota 66.135.000.000 PTAra artekoa izango da eta inbertsioak finantzatzea da bere helburua.

Baimen horretaz baliatuz, eta koordinatze lanak burutu eta gero, bidezkoa da Euskal Autonomi Elkarteko herri-zorra jaulkitzea; barnekoa, amortizagarria eta obligaziotan eratua izango da, hamazortzi mila milioi pezetakoa (18.000.000.000).

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko azaroaren 12an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.¿ Jaulkipenaren diruzenbatekoa.

    Euskal Autonomi Elkartearen 1996eko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen 6/1995 Legearen 8. ataleko 2. idazatian Jaurlaritzari emandako baimenaz baliatuz, Euskal Autonomi Elkarteko herri-zorra jaulkitzea erabakitzen da, barnekoa, amortizagarria eta obligaziotan eratua, hamazortzi mila milioi pezetakoa (18.000.000.000).

  2. atala.¿ Herri-zorra gauzatzeko era.

    Herri-zorra obligaziotan gauzatuko da, eta bakoitzaren balio izendatua 1.000.000 PTA izango da; Bilbaoko Balore Azokako Elkarte Kudeatzailearen Konturako Ohartarazpenen Zerbitzuak kudeatzen duen kontabilitate erregistroan oharrak eginez errepresentatuko dira obligazio horiek.

  3. atala.¿ Jaulkipenaren ezaugarriak.

  1. ¿ Korritu tasa eta jaulkipen eguna Ogasun eta Herri Administrazio Sailak finkatuko ditu. Jaulkipen eguna ordainketa egunarekin bat etorriko da, ekonomi ekitaldi honetako azaroaren 18tik abenduaren 5era bitartean.

  2. ¿ Obligazioak parean jaulkiko dira.

  3. ¿ Jaulkipenaren egunetik kontatzen hasita, urtero sortu eta ordainduko dira korrituak.

  4. ¿ Jaulkipenaren egunetik hamar urtera amortizatuko dira obligazioak parean.

  1. atala.¿ Zergekiko onurak.

  1. ¿ Dekretu honen bidez jaulkitako obligazioek jaraunspenez edo legatuz hartzen direnean, jarraian aipatutako zerga hori arautzen duten arauetan ohartemandako murrizketa izango dute Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren Oinarri Zergagarrian.

  2. ¿ Ezargarri diren arauek murrizketa hori aurrikusi arren, murrizketa horren ezaugarriak berariaz ezartzen ez badituzte eta murrizketa izateko eskubidea duten herri-zorren jaulkipenari egokitzeko agintzen badute, ehuneko 90ekoa izango da portzentaia, baldin eta kausatzailearen ondarean gutxienez bera hil baino urtebete lehenagotik egon badira obligazio horiek.

  1. atala.¿ Konputagarritasuna.

    Dekretu honen bidez baimentzen diren herri-zorraren jaulkipeneko obligazioei, Elkarrenganako Bermedun Sozietateen, Aseguru Pribatuetarako Erakundeen, Gizarte¿Emendiotarako Borondatezko Erakundeen eta Estatuko herri¿zorraren konputagarritasuna berehala aitortuta izan dezaten antzeko beste erakundeen koefizienteetan egin beharrekoa den inbertsioaren ondorioetarako balore egokiak direla onartzen zaie.

  2. atala.¿ Jaulkipenaren aseguramendua, ordainketa eta gastua.

  1. ¿ Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jaulkipen baloreen harpidetza aseguratu dezake. Dagokion aseguramendu kontratua izenpetuko du horretarako habilitatuta dauden entitateekin, baloreen merkatuan indarrean dauden arauei jarraiki.

  2. ¿ Jaulkipenaren entitate aseguratzaileek, aurreko idazatian aipatutako aseguramendu eta kokapen kontratuaren arabera, eurei dagozkien zenbatekoak ingresatuko dituzte, jaulkipen egunean, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusian.

  3. ¿ Betetako lanagatik entitate aseguratzaileek jasoko dituzten komisioen zenbatekoa hitzarmenduko da kontratu horretan.

  1. atala.¿ Korrituak ordaintzeko jardunbidea.

  1. ¿ Jaulkipen honetako korrituen ordainketa, Bilbaoko Balore Azokako Elkarte Kudeatzailearen Konturako Ohartarazpenen Zerbitzuaren bidez, zerbitzu horretan parte hartzen duten entitateen bidez eta ordainketak bideratzen lankidetza eskaintzen duten entitateen bidez egingo da.

  2. ¿ Korrituen ordainketa ofizioz egingo du Ogasun eta Herri Administrazio Sailak; ahalik lasterren egin ere, ordainketen mugaegunak erarik zehatzenean betetzeko.

  3. ¿ Konturako Ohartarazpenen Zerbitzuak, hartara, mugaegunean edo, hori Bilbaon jaieguna bada, hurrengo astegunean ordainduko dizkie korrituak atxikitako entitateak izan eta balore kontuetako titular direnei, dauzkaten saldoengatik, bai bereak zein besteren batzuenak izan; ordainketa zuzenean edo eskudiruko konpentsatzailearen bidez egingo da. Entitate horiek arduratuko dira obligazioen titularrei ordainketak helarazteko.

  4. ¿ Mugaegunean, korrituak ordaintzeko oinarri lez hartzen diren obligazioen saldoen zerrenda bidaliko dio Ogasun eta Herri Administrazio Sailari Konturako Ohartarazpenen Zerbitzuak, entitate partehartzaileei dagokien zerrenda alegia.

  1. atala.¿ Amortizazioak ordaintzeko jardunbidea.

    Amortizazioak ordaintzeko jardunbidea, zazpigarren atalean ezarritako berbera izango da, baina korrituak hitza azaltzen den lekuan amortizazioak ulertu behar da.

Dekretu hau garatu eta betetzeko baimena ematen zaio Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko azaroaren 12an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri

Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuak Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatu zuen. Gero, Estatuarekin hartutako akordio batek Euskal Autonomi Elkartean Feoga-ren erakunde ordaintzaile izateko ahalmena aitortu dio Euskal Administrazioari. Horretarako funtzioak Nekazaritza eta Landa Garapenerako Zuzendaritzari izendatu zaizkio eta ondorioz, zuzendaritza horri izugarri gehitu zaio lana, bai eta konplexutasuna, erantzukizunak eta kudeatu beharreko fondoen kopurua ere. Gainera, horrekin loturik Nekazaritza Bermerako Espainiako Fondoaren alorrean (NBEF) Estatuaren zerbitzuak eskualdatu egin dira. Horrekin batera, hitzarmen bat ere egin da, Euskal Administrazioari uzten zaiolarik merkatuak interbenitzeko zenbait jarraibide eta esportazioekiko itzulerak kudeatzeko ardura, nahiz eta horiek berez duten izaeragatik Administrazio Zentralaren eskumenekoak diren. Ondorioz, aipatutako zuzendaritzan dagoen lan-pilaketa gehitu baino ez da egin.

Hori guztiagatik, komenigarria ikusten da Sailaren egitura organikoa eta egitekoena aldatzea, batetik, Nekazaritza Zuzendaritzari egiteko berriak izendatzeko, eta bestetik, landa garapeneko eta nekazaritza prestakuntzako egitekoak beste bati izendatzeko. Hain zuzen ere, egiteko horiek zuzendaritza berri bati emango zaizkio, Garapen eta Koordinaziorako Zuzendaritzari, Koordinaziorako Zuzendaritza ordeztuko duelarik.

Ondorioz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Lehendakaritzak onarturik, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko azaroaren 12an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Lehenengo atala.¿ 81/1995 Dekretuko 2. A) ataleko 5.2 eta 6.2. idazatiak aldatzea, honela geratuko direla:

«5.2. Nekazaritza Zuzendaritza».

«6.2. Garapen eta Koordinaziorako Zuzendaritza».

Bigarren atala.¿ 81/1995 Dekretuko 16. atalari idazati hau gehitzen zaio:

«p) Europako Batasuneko Nekazaritzako Politika Komuneko erakunde ordaintzailearen barne-auditoretza egitea, Elkarteko Araudiaren eremuan soilik».

Hirugarren atala.¿ 81/1995 Dekretuko 18. ataleko 2. idazatia aldatzea, honela geratuko delarik:

«2.¿ Nekazaritza Sailordetzaren menpe daude, zuzenean eta hierarkikoki, Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritza, Nekazaritza Zuzendaritza eta Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritza. Garapen eta Koordinaziorako Zuzendaritza, Arrantza Sailordetzaren menpe dagoen arren, Nekazaritza Sailordetzaren menpe egongo da egitekoei dagokienez, landa garapenaren eta nekazaritzari buruzko heziketaren alorretan».

Laugarren atala.¿ 81/1995 Dekretuko 19. atala aldatzea, honela geratuko delarik:

«Nekazaritza Zuzendaritza

  1. atala.¿ 7. atalean orokorrean finkatutakoez gain, honako egiteko hauek dagozkio Nekazaritza Zuzendaritzari:

    1. Nekazaritzako ustiapenen ekoizpen egituren lehiakortasuna hobetzeko laguntza ekonomikoetarako programak eta ihardunak prestatuko ditu.

    2. Landareen ekoizpen eta osasunerako eta abereen ekoizpen eta osasunerako programak eta ihardunak prestatuko ditu.

    3. Nekazaritzako azpiegiturak hobetzeko programak prestatu eta koordinatuko ditu.

    4. Nekazaritzako Politika Komuna (PAC) aldatzeko neurriak osatzeko programak egin eta koordinatuko ditu.

    5. Nekazaritzako errentetarako laguntza zuzenen alorrean, nekazaritzako ekoizpen eta prezioen politikaren alorrean eta horiek osatzeko neurrien alorrean Europako Batasunaren programak eta ihardunak antolatu eta koordinatuko ditu.

    6. Nekazaritza produktuen merkatuen antolamendu komunei buruz, nekazaritza ekoizpenen eta prezioei buruz eta horien neurri osagarriei buruz proposamenak egingo dizkiko Europako Batasunari eta horien segimendua egingo du.

    7. Europako Batasuneko Nekazaritzako Politika Komuneko gastuen Euskal Autonomi Elkarteko erakunde ordaintzailea zuzentzen duen organoa izango da.

    8. Nekazaritzaren alorrean, Europako Batasunaren fondoen konturako laguntzen ekoizpen-kuotak eta eskubideak kudeatuko ditu.

    9. Nekazaritza eta abelazkuntza merkatuak arautzeko eta interbenitzeko kudeaketa egingo du.

    10. Mintegiko hazien eta landareen ekoizpena eta merkaturatzea antolatu, kontrolatu eta sustatuko du.

    11. Nekazaritzako ganbaren eta Nekazaritzako Errentamenduetako Ebazpen batzordeen arteko harremanetako organoa izango da.

    12. Transformaziorako nekazaritzako sozietateak eratu, erregistroan jaso eta kontrolatzeko kudeaketa egingo du.

    1. Martxoaren 30eko 84/1993 Dekretuan ohartemandako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroari dagozkion egitekoak beteko ditu».

      Bosgarren atala.¿ 81/1995 Dekretuko 22. ataleko 2. idazatia aldatzea, honela geratuko delarik:

      «2.¿ Arrantza Sailordetzaren menpe daude, zuzenean eta hierakikoki, Arrantza Zuzendaritza eta Garapen eta Koordinaziorako Zuzendaritza. Garapen eta Koordinaziorako Zuzendaritza Nekazaritza Zuzendaritzaren menpe egongo da egitekoei dagokienez, landa garapenaren eta nekazaritza formazioaren alorretan».

      Seigarren atala.¿ 81/1995 Dekretuko 24. atala aldatzea, honela geratuko delarik:

      «Garapen eta Koordinaziorako Zuzendaritza

      1. atala.¿ 7. atalean orokorrean finkatutakoez gain, honako egiteko hauek dagozkio Garapen eta Koordinaziorako Zuzendaritzari:

        1. Landa eta arrantza eskualdeen gainbehera gelditzeko iharduketa programak egin eta proposatuko ditu eta eskualde horiek Euskal Autonomi Elkarteko gainontzeko eskualdeetan dagoen ekonomia, gizarte eta kultura garapenaren mailaz hornituko ditu.

        2. Arrantza sektorea eta landa eskualdeetako azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzeko planak eta programak egin eta proposatuko ditu.

        3. Dauden herri administrazioen politika eta jarduerekiko koordinazio eta lankidetzarako proposamenak egingo ditu, a) idazatian adierazitako helburuak lortzeko.

        4. Gainbehera doazen arrantza eskualdeak eta Europako Batasunak 5b helburupean hartutako eskualdeak hobetzeko eta sustatzeko programa operatiboak antolatu eta koordinauko ditu, bai eta gauzatu ere, nekazaritza eta arrantza sektoreen garapenaren arloei buruzko jarduketetarako.

        5. Europako Batasunaren Leader Ekimen Komunean eta Arrantza Ekimen Komunean kokaturiko programa operatiboak egingo ditu, bai eta gauzatu ere, nekazaritza eta arrantza sektoreen garapenaren arloei buruzko jarduketetarako.

        6. Nekazaritzarako eta Landa Inguruaren Garapenerako heziketa antolatu, kudeatu eta sustatuko du.

        7. Mendi-nekazaritzako eskualdeak eta eskualde behartsuak sustatu eta hobetzeko programak sustatu eta koordinatuko ditu, bai nekazaritza sektorean, bai arrantzakoan, Nekazaritza eta Arrantza Zuzendaritzekin elkarlanean.

        8. Jaurlaritzaren Lehendakaritzan eskumenak dituen organoaren bidez, nekazaritza eta arrantza gaietan, Europako Batasuneko Erakundeekin izan beharreko harremanak bideratuko ditu.

        9. Saileko beste organo guztiekin lankidetzan arituko da, beste administrazio batzuekin izaten dituen harremanetan.

        10. Sektoreko Analisi eta Estatistikaren alorrean kudeaketa eta koordinatze lanak egingo ditu, beste sail batzuei dagozkien eskuduntzen kaltetan gabe, uztailaren 30eko 202/1996 Dekretuaz araututako saileko estatistika organoari atxikiko zaiola.

        11. Nekazaritza Turismoko Loiamenduak sortzeko den azaroaren 8ko 295/1988 Dekretutik eratorritako jarduketak burutuko ditu.

        12. Aurreko idazatietan adierazitako egitekoekin loturik agintzen zaizkion guztiak.

        1. Europako Batasuneko Nekazaritzako Politika Komuneko gastuetarako erakunde ordaintzailearen ordainketen kontabilitatea egingo du, Elkarteko Araudiaren eremuan soilik».

          Zazpigarren atala.¿ 81/1995 Dekretuko 20. ataleko «f» idazatia ezabatzea.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.