Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

254/1996 DEKRETUA, azaroaren 12koa, Euskal Autonomi Elkarteko herri-zorra, barnekoa, amortizagarria, obligaziotan eratua eta hamazortzi mila milioi pezetakoa (18.000.000.000), jaulkitzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 222
  • Hurrenkera-zk.: 5480
  • Xedapen-zk.: 254
  • Xedapen-data: 1996/11/12
  • Argitaratze-data: 1996/11/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Euskal Autonomi Elkartearen 1996ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 29ko 6/1995 Legearen 8. ataleko 2. idazatian eman zitzaion baimena Eusko Jaurlaritzari, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren proposamenez, Euskal Autonomi Elkarteko herri-zorra jaulkitzeko. Goitik jota 66.135.000.000 PTAra artekoa izango da eta inbertsioak finantzatzea da bere helburua.

Baimen horretaz baliatuz, eta koordinatze lanak burutu eta gero, bidezkoa da Euskal Autonomi Elkarteko herri-zorra jaulkitzea; barnekoa, amortizagarria eta obligaziotan eratua izango da, hamazortzi mila milioi pezetakoa (18.000.000.000).

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko azaroaren 12an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.– Jaulkipenaren diruzenbatekoa.

    Euskal Autonomi Elkartearen 1996eko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen 6/1995 Legearen 8. ataleko 2. idazatian Jaurlaritzari emandako baimenaz baliatuz, Euskal Autonomi Elkarteko herri-zorra jaulkitzea erabakitzen da, barnekoa, amortizagarria eta obligaziotan eratua, hamazortzi mila milioi pezetakoa (18.000.000.000).

  2. atala.– Herri-zorra gauzatzeko era.

    Herri-zorra obligaziotan gauzatuko da, eta bakoitzaren balio izendatua 1.000.000 PTA izango da; Bilbaoko Balore Azokako Elkarte Kudeatzailearen Konturako Ohartarazpenen Zerbitzuak kudeatzen duen kontabilitate erregistroan oharrak eginez errepresentatuko dira obligazio horiek.

  3. atala.– Jaulkipenaren ezaugarriak.

  1. – Korritu tasa eta jaulkipen eguna Ogasun eta Herri Administrazio Sailak finkatuko ditu. Jaulkipen eguna ordainketa egunarekin bat etorriko da, ekonomi ekitaldi honetako azaroaren 18tik abenduaren 5era bitartean.

  2. – Obligazioak parean jaulkiko dira.

  3. – Jaulkipenaren egunetik kontatzen hasita, urtero sortu eta ordainduko dira korrituak.

  4. – Jaulkipenaren egunetik hamar urtera amortizatuko dira obligazioak parean.

  1. atala.– Zergekiko onurak.

  1. – Dekretu honen bidez jaulkitako obligazioek jaraunspenez edo legatuz hartzen direnean, jarraian aipatutako zerga hori arautzen duten arauetan ohartemandako murrizketa izango dute Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren Oinarri Zergagarrian.

  2. – Ezargarri diren arauek murrizketa hori aurrikusi arren, murrizketa horren ezaugarriak berariaz ezartzen ez badituzte eta murrizketa izateko eskubidea duten herri-zorren jaulkipenari egokitzeko agintzen badute, ehuneko 90ekoa izango da portzentaia, baldin eta kausatzailearen ondarean gutxienez bera hil baino urtebete lehenagotik egon badira obligazio horiek.

  1. atala.– Konputagarritasuna.

    Dekretu honen bidez baimentzen diren herri-zorraren jaulkipeneko obligazioei, Elkarrenganako Bermedun Sozietateen, Aseguru Pribatuetarako Erakundeen, Gizarte–Emendiotarako Borondatezko Erakundeen eta Estatuko herri–zorraren konputagarritasuna berehala aitortuta izan dezaten antzeko beste erakundeen koefizienteetan egin beharrekoa den inbertsioaren ondorioetarako balore egokiak direla onartzen zaie.

  2. atala.– Jaulkipenaren aseguramendua, ordainketa eta gastua.

  1. – Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jaulkipen baloreen harpidetza aseguratu dezake. Dagokion aseguramendu kontratua izenpetuko du horretarako habilitatuta dauden entitateekin, baloreen merkatuan indarrean dauden arauei jarraiki.

  2. – Jaulkipenaren entitate aseguratzaileek, aurreko idazatian aipatutako aseguramendu eta kokapen kontratuaren arabera, eurei dagozkien zenbatekoak ingresatuko dituzte, jaulkipen egunean, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusian.

  3. – Betetako lanagatik entitate aseguratzaileek jasoko dituzten komisioen zenbatekoa hitzarmenduko da kontratu horretan.

  1. atala.– Korrituak ordaintzeko jardunbidea.

  1. – Jaulkipen honetako korrituen ordainketa, Bilbaoko Balore Azokako Elkarte Kudeatzailearen Konturako Ohartarazpenen Zerbitzuaren bidez, zerbitzu horretan parte hartzen duten entitateen bidez eta ordainketak bideratzen lankidetza eskaintzen duten entitateen bidez egingo da.

  2. – Korrituen ordainketa ofizioz egingo du Ogasun eta Herri Administrazio Sailak; ahalik lasterren egin ere, ordainketen mugaegunak erarik zehatzenean betetzeko.

  3. – Konturako Ohartarazpenen Zerbitzuak, hartara, mugaegunean edo, hori Bilbaon jaieguna bada, hurrengo astegunean ordainduko dizkie korrituak atxikitako entitateak izan eta balore kontuetako titular direnei, dauzkaten saldoengatik, bai bereak zein besteren batzuenak izan; ordainketa zuzenean edo eskudiruko konpentsatzailearen bidez egingo da. Entitate horiek arduratuko dira obligazioen titularrei ordainketak helarazteko.

  4. – Mugaegunean, korrituak ordaintzeko oinarri lez hartzen diren obligazioen saldoen zerrenda bidaliko dio Ogasun eta Herri Administrazio Sailari Konturako Ohartarazpenen Zerbitzuak, entitate partehartzaileei dagokien zerrenda alegia.

  1. atala.– Amortizazioak ordaintzeko jardunbidea.

    Amortizazioak ordaintzeko jardunbidea, zazpigarren atalean ezarritako berbera izango da, baina korrituak hitza azaltzen den lekuan amortizazioak ulertu behar da.

Dekretu hau garatu eta betetzeko baimena ematen zaio Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko azaroaren 12an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri

Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.