Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

230/1996 DEKRETUA, irailaren 24koa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ezartzetik Euskal Autonomi Elkartearen eremuan sortutako unibertsitateaz kanpoko herri ikastetxeen berrantolakuntzarako Dekretuaren aldaketarako dena. (Hutsen zuzenketa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 227
  • Hurrenkera-zk.: 5651
  • Xedapen-zk.: 230
  • Xedapen-data: 1996/09/24
  • Argitaratze-data: 1996/11/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Osasun zentru, zerbitzu eta establezimenduak irekitzeko, ihardunean jartzeko eta aldatzeko baimenei buruzko urriaren 11ko 396/1994 Dekretuaren bigarren atalean, dekretu horren ondorioetarako osasun establezimendutzat zeintzuk jotzen diren zehazten da.

Batez ere, beren interes sanitario eta sozialarengatik sartu ziren Osasun zentru, zerbitzu eta establezimendu horiek zerrendan, eta berauen arauketaren helburua koordinaketa eta kontrola behar bezala egitea zen, populazioaren osasun maila hobetzeko, hori baita sanitateko sektore publiko zein pribatuaren jardueraren xedea.

Ildo horretatik, arlo horretan izandako esperientziak erakutsi digunez, komenigarria da ekipo mugikorrak (anbulantziak eta bestelako ekipoak) eta organo, ehun, hezur, odol eta gainontzeko gorputz-fluidoetako bankuak biltzen zituen epigrafea atal desberdinetan bereiztea; izan ere, horien izaera guztiz diferentea baita. Gainera, Dekretuan ez ziren katalogantzen gaur egun dauden zerbitzu batzuk, sanitatearen arloan garatu eta aplikatutako teknologiaren etengabeko bilakaeraren ondorio direnak; besteak beste, banku horietan bil daitezkeen gaiak eskuratzeko eta ezartzeko zentruak.

Halaber, beste zenbait establezimendu ere ez ziren jasotzen, optikak eta kabinete ortopedikoak kasu, nahiz eta horien jarduera sanitarioa izan zalantzarik gabe, erabiltzen dituzten teknikek eta horien erabileraren helburuek erakusten duten bezala.

Establezimendu horiek erabiltzen dituen jendearen kopuruari erreparatuz gero, begibistakoa da osasunaren arloan duten eragina. Beraz, komenigarri ikusten da Osasun zentru, zerbitzu eta establezimenduen katalogo berrian sartzea eta urriaren 11ko 396/1994 Dekretuan zehazten den kontrol-mekanismoa zentru horiek betetzen dituzten funtzioen markora hedatzea, bertan burutzen diren jarduera profesionalak zuzen bete daitezen.

Bestalde, salbuespen-erregimenaren barruan sartu dira albaitaritzako botikak saltzeko zentroak eta analisi klinikoak egiteko laborategiek, optikek eta kabinete ortopedikoek farmazi bulegoetan dituzten sekzioak. Horrela, trataera homogeneoa ematen zaie beren izaeragatik, oro har, ordenamendu farmazeutikoa delakoaren barruan sartzen diren zentroei. Are gehiago kontutan hartuta horien baimenak eta kontrol mekanismoak berariazko legerian jasotzen direla.

Azkenik, 396/1994 Dekretuan ezarritako egokitzapen-epea iraungita dagoenez, beste epe bat ezartzen da Dekretu horretan zerrendatutako Osasun zentru, zerbitzu eta establezimenduentzat; hain zuzen ere, berau garatzeko xedapenetan zehazten dena.

Ondorioz, ikututako entitate korporatiboei entzun ondoren, Osasun sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko azaroaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe:

Atal bakarra.– Urriaren 11ko 396/1994 Dekretuaren 2. atalaren testua hau izango da:

«2. atala.– 1.– Dekretu honen ondorioetarako hauek joko dira osasun zentru, zerbitzu eta establezimendutzat:

  1. Ospitaleak

  2. Laguntza espezializaturako zentroak

  3. Osasun zentroak

  4. Anbulantziak eta gainontzeko ekipo mugikorrak

  5. Organo, ehun, hezur, odol eta gainontzeko gorputz–fluidoetako bankuak eta gai horiek eskuratzeko eta ezartzeko zentroak.

  6. Balnearioak.

  7. Analisi klinikoetako laborategiak.

  8. Sorospen-kontsultategiak

  9. Optikak

  10. Kabinete ortopedikoak

    1. – Honako hauek Dekretu honetatik kanpo uzten dira:

      1. Botikak saltzen eta banatzen dituzten establezimendu eta zerbitzu farmazeutikoak, horiek Euskal Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikoari buruz ekainaren 17an emandako Legean eta berau garatzeko emandako araudian xedatutakoaren arabera arautuko baitira.

        Halaber, analisi klinikoak egiteko laborategiek, optikek eta kabinete ortopedikoek farmazia bulegoetan dituzten sekzioak ere kanpo geratuko dira, horiek berariazko legeriaren bitartez arautzen baitira.

      2. Albaitaritzako botikak saltzen dituzten zentroak, horiek berariazko legeriaren bitartez arautzen baitira.

      3. Drogak, produktu estupefazienteak, psikotropikoak eta antzekoak egiten dituzten laborategiak, zentroak eta establezimenduak; espezialitate farmazeutikoak egin eta horien lehengaiak tratatzen dituztenak eta medikuntzako tresna terapeutiko eta zuzentzaileak egiten dituztenak.

        GEHIGARRIZKO XEDAPENA

        Dekretu honetako zerrendan jasotzen diren zentruen, zerbitzuen eta establezimenduen funtzionamendua egokitzeko epeak berau garatzeko aginduetan xedatutakoari egokituko zaizkio.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko azaroaren 5ean.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Osasun sailburua,

IÑA

Dekretu hori 1996ko urriaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (195 zk.) argitaratu zen. Dekretuaren testuan hutsegite bat egin denez, zuzenketa hau egin behar da:

Dekretuko eraskinean, hau dionean: «B.H.I. Xabier Munibe» eta «B.H.I. Karmelo Etxegarai»,

Hau esan behar du: «Azkoitiko Ikastola-Xabier Munibe» eta «Azpeitiko Ikastola-Karmelo Etxegarai».

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.