Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

223/1996 DEKRETUA, irailaren 17koa, elikagaien jardunak, industriak eta establezimenduak Euskal Autonomi Elkartean jarduteko sanitate-baimenak emateari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 192
  • Hurrenkera-zk.: 4606
  • Xedapen-zk.: 223
  • Xedapen-data: 1996/09/17
  • Argitaratze-data: 1996/10/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Justizi, Ekonomi, Lan eta

Gizarte Segurantza sailburua,

RAMÓN JÁUREGUI ATONDO.

Enpresei eta produktuei sanitate-baimena eskatzea

arau-bidez egingo dela xedatzen da Sanitateari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorreko 25.1 atalean.

Elikagaien Sanitate Erregistro Orokorrari buruzko azaroaren 29ko 1712/1991 Errege Dekretuko 3. atalean, industri edo establezimenduak jardunean jartzeko sanitate-baimena behar dela xedatzen da. Horretan agintea duen Autonomi Elkarteak eman beharko du baimen hori, industria edo establezimendua kokatuta dagoeneko lekua kontutan hartuta. Bezeroen babes arloko eta nekazaritzako elikagaiak produzitze-arloko arauhausteak eta zigorrak arautzen dituen ekainaren 22ko 1945/1983 Errege Dekretuan, sanitate arloaren kontrako arauhaustetzat jotzen da establezimendu horiek baimen barik funtzionatzen egotea.

Bestalde, elikagai produktuen kontrol ofiziala arautzen duen urtarrilaren 15eko 50/1993 Errege Dekretuko eta elikagai produktuen kontrol ofizialari buruzko gehigarrizko arauak onartzen dituen abuztuaren 4ko 1397/1995 Errege Dekretuko ataletan, honako hau finkatzen da: produkzio kateiak hartzen duen aldi osoan zehar elikagai produktuen gaineko kontrolak burutu behar direla, sanitate publikoaren aurkako arriskuak alboratu ahal izateko. Europako Batasunak ekainaren 14an eman zuen 93/43/ Direktibaren bidez eskualdatzen diren elikagai produktuen gaineko higiene-arauak ezartzen dira abenduaren 28ko 2207/1995 Errege Dekretuaren bidez. Elikagaiak gertatzerakoan, lantzerakoan, eraldatzerakoan, ontziratzerakoan, gordetzerakoan, garraiatzerakoan, banatzerakoan, manipulatzerakoan, saltzerakoan edo hornitzerakoan bete behar diren higiene-arau orokorrak finkatzen dira dekretu horretan eta bai arau horiek betetzen diren ala ez ziurtatzeko moduak ere.

Horiek horrela, egokitzat jotzen da, elikagaien jardunak, industriak eta establezimenduak Euskal Autonomi Elkartean jarduteko sanitate-baimenak arautzea. Eta hori, sanitate publikoa babestu ahal izateko, baimen horiek emateko jaso ziren datuei buruzko informazioa eskainiz, abiapuntuko eta destinoko kontrol ofizialen behar bezalako programazioa bermatuz eta, sanitate publikoaren aurkako arriskua egotea gerta dadin kasuetan, berehalaxe parte hartuz.

Ondorioz, Osasun sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko irailaren 17an egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.- Hauxe da dekretu honen xedea: elikagaien jardunak, industriak eta establezimenduak Euskal Autonomi Elkartean jarduteko sanitate-baimenak arautzea eta, aldi berean, baimena lortzeko bete behar diren baldintzak eta eginbeharrak finkatzea.

  2. atala.- Gero aipatzen diren jardunetakoren bat Euskal Autonomi Elkartean burutzen dituen, nahiz irabazte xededuna den, nahiz irabazte xederik ez duen enpresa publiko edo pribatu oro jotzen da elikagai-jarduntzat, industritzat edo establezimendutzat. Hona hemen jardun horiek: elikagai produktuak inportatzea, gertatzea, egitea, eraldatzea, ontziratzea, gordetzea, garraiatzea, banatzea, manipulatzea, saltzea edo hornitzea.

  3. atala.- Aurreko atalean aipatu diren eragiketa horietako bat edo batzuk burutu ditzaten enpresa guztiek, jarduteko sanitate-baimena eskuratu beharko dute jardunei ekin baino lehen; eta, horretarako, dekretu honen bidez ezartzen diren baldintzak betetzen diren edo ez ziurtatu beharko da, bidezkoa den ikuskaritza-ikustaldia eginez.

  4. atala.- Jarduteko sanitate baimena lortu ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte elikagai-jardunek, industriek eta establezimenduek:

    1. Aplikagarriak diren arauetan aipatzen diren baldintza tekniko-sanitarioak betetzea.

    2. Bere jardunetarako egokiak diren autokontrol-sistemak bermatzea.

  5. atala.- 1.- Enpresaren titularrak edo legezko ordezkariak egingo duen eskabidearen bidez emango zaio hasiera baimen-espedienteari. Osasun Publikorako zuzendariari egingo zaio eskabidea eta, enpresa kokatuta dagoeneko lekuaren arabera, dagokion Osasun Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu beharko da.

  1. Burutuko diren jardunak jasoko dituen memoria bat erantsiko zaio eskabideari.

  1. atala.- Aurkeztutako eskabide eta agiriak aztertu ondoren, ikuskaketa bisita egingo da, instalazioak dekretu honetan aipatzen denari eta bidalitako memorian jasotzen diren helburuei egokitzen zaizkien ala ez ziurtatu ahal izateko.

  2. atala.- 1.- Jarduteko sanitate-baimenaren aldeko eskabideari Osasun Publikorako zuzendariak emango dio ebazpena, Elikagaien Sanitate Erregistro Orokorrean inskribatu behar diren jardun, industri eta establezimenduen kasuetarako. Eskabide moeta honek, ez ditu alde batera uzten egin behar diren beste eskabide moeta batzuk.

    Erregistro horretan inskribatu beharrik gabeko enpresa batek eskabidea egitea gertatuz gero, dagokion Osasun lurralde ordezkariak emango dio ebazpena.

  1. Administrazioak eskabideari eman behar dion erantzun espresuaren kaltetan gabe, jarduteko sanitate-baimena emandakotzat joko da, eskabidea aurkeztu zenetik sei hilabete igaro eta erabaki espresurik ez ematea gertatu bada.

  1. atala.- Jarduteko sanitate-baimenaren indarraldia bost urtekoa izango da, instalazioetan edo baimena ematerakoan betetzen ziren inguruabarretan funtsezko aldaketarik egon ez dadinaren baldintzapean. Epealdi hori betetakoan, baimena eskatu beharko da berriro. Baliotasunaren azken eguna bete baino hilabete lehenago aurkeztu beharko da berritzeko eskabidea eta, izapidegintzan, dekretu honetako bosgarren, seigarren eta zazpigarren ataletan xedatzen dena bete beharko da.

  2. atala.- Dekretu honetan aipatzen diren betekizun eta baldintzak betetzen diren ala ezaren kontrola eta ikuskaritza egitea, Osasun Saileko lurralde ordezkaritzei dagokie.

  3. atala.- Dekretu honetan xedatzen denaren aurkako arauhausteak Administrazioaren zigorraren gai izan daitezke bidezkoa den espedienteari izapideak eginarazi ondoren, apirilaren 25eko 14/1986 Legeko VI. atalburuan, ekainaren 22ko 1945/1983 Errege Dekretuan eta aplikagarriak izan daitezkeen osagarrizko eta geroagoko arauetan xedatzen denari jarraituz.

  4. atala.- Sanitateari buruzko Lege Orokorreko 37. atalean xedatzen denaren arabera, baimenik gabeko establezimenduak, instalazioak edo zerbitzuak ixtea ez da zigortzat hartuko eta ez, akatsak zuzendu arte edo sanitate, higiene edo segurtasun mailako arrazoiak direla medio eskatutako baldintzak bete arte, jardunak geldi araztea ere.

    GEHIGARRIZKO XEDAPENA

    Elikagai-jardunak, industriak eta establezimenduak Dekretu honetan xedatzen denari egokitzeko bi urteko epea ematen da, dekretu hau indarrean jarri dadin egunetik hasita.