Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

210/1996 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, doako laguntza juridikoari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 171
  • Hurrenkera-zk.: 4170
  • Xedapen-zk.: 210
  • Xedapen-data: 1996/07/30
  • Argitaratze-data: 1996/09/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Justizia
Deskribapenak

Testu legala

Errektorea,

Euskal Herriko Autonomi Estatutuaren 13.1 eta 35.3. ataletan zehaztutakoa oinarritzat harturik, eta Transferentzien Batzorde Mistoaren 1987ko ekainaren 17ko Akordioaren argitarapena onartzen duen abenduaren 30eko 390/1987 Dekretua indarrean sartu zenetik, Eusko Jaurlaritzak, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez, komisaldegietan edo epaitegietan ofiziozko defentsa eta ordezkaritzari eta atxilotu edo presoarentzako abokatu-laguntzari dagozkion jarduketengatiko diru-laguntzak Euskal Autonomi Elkarteko abokatu eta prokuradore elkargoei ordaintzea hartu zuen bere gain. Orain arte, iharduketa horiek abokatuek burutu dituzte, alde batetik, uztailaren 24ko 2090/1982 Errege Dekretuaren 57. eta 60. bitarteko ataletan zehaztutakoaren arabera, eta, bestetik, prokuradoreek, uztailaren 30eko 2046/1982 Errege Dekretuaren 13. atalean zehaztutakoaren arabera. Izan ere, bi dekretu horiek lanbide horien estatutu orokorrak arautzen dituzte.

Horretarako, Euskal Autonomi Elkartean, uztailaren 24ko 200/1990 Dekretu eta urriaren 23ko 282/1990 Dekretuaren bitartez ofiziozko txanda eta atxilotu edo presoarentzako abokatu-laguntzari dagozkion jarduketengatiko diru-laguntzen jardunbidea arautu zen. Horren helburua zerbitzugintza horren eginkortasuna bermatzea zen, bai eta gastu publikoaren gehiago kontrolatzea eta abokatu eta prokuradoreek egindako lanbide-jarduketen ordainsaria egokitzea ere.

Geroago, uztailaren 24ko 200/1990 Dekretua garatzeko eta zehazteko neurriak zehazten zituen 1992ko irailaren 29ko Justizi Sailburuordearen Agindua eman zen, 1994ko apirilaren 13ko Aginduak aldatuko zuena. Neurri horiek beharrezkoak ziren sistema hobetzeko, doako justizia-onura jaso nahi duen eskatzailea hobeto kontrolatuz. Horrela, iruzurra galerazten da, doako justizia-onura jasotzeko legezko baldintzak betetzen ez dituztenak baztertuz.

Urtarrilaren 10eko Doako Laguntza Juridikoaren 1/1996 Legeak funtsezko aldaketa ekarri dio autonomi araudi-esparruari. Izan ere, doako laguntza juridikoa jasotzeko eskubidea aitortzeko jardunbidea epaitegietatik kanpo ateratzen da, administrazio-izaerako kide anitzeko organo bati bidaliz, Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeetara, alegia. Horrela, irizpide modernoetako bat aukeratu da eta, horren arabera, doako laguntza juridikoa administrazio-ihardueratzat jotzen da.

Doako justiziaren espedienteak tramitatzea elkargoen aurretiko lanean oinarritzen da, elkargo horien Laguntza eta Argibide Zerbitzuen bitartez. Elkargoek eskabideen tramitazio arruntari hasiera ematen diote, uziak aztertu eta behin-behineko izendapen edo ukapenak erabakitzen dituzte.

Nabarmena denez, Legearen testuan Euskal Autonomi Elkarteak hartutako esperientzia isladatzen da, lege horrekin ezarri nahi den sistemaren jarraibideak jasoz.

Dekretu hau egiteko, honako erakunde hauek egindako txostenak hartu dira kontuan: Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Abokatuen Euskal Kontseiluak, Prokuradoreen Eelkargoek, eta dekretuaren bidez lortu nahi diren helburuekin lotutako agintaritza eta erakundeek.

Horren indarrez, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuak proposatuta, Gobernu-kontseiluak 1996ko uztailaren 30eko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

  1. atala.- Helburua.

    Doako laguntza juridikoa jasotzeko eskubidearen aitorpenari buruzko jardunbidea eta horrek baitan dakartzan ordainketei buruzko jardunbidea garatzeko arauak ezartzea da dekretu honen helburua.

    Laguntza juridikoa doan jasotzeko eskubidea aitortzeak, Doako Laguntza Juridikoari buruzko urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6. atalean jasotako diru-prestazioak ekarriko dizkio eskubide horren titularrei, dekretu honetan jaso diren baldintza eta zehaztasunekin.

  2. atala.- Aholkularitza eta argibidea jardunbidearen aurretik.

  1. Jardunbidearen aurretiko aholkularitza eta argibidea, erregelamendu honen 24. atalean zehaztutako Abokatuen Elkargoen Argibide Juridikoetako Zerbitzuek emango dute, edo helburu horretarako bereziki sortutako kide anitzeko organoek.

  2. Zerbitzu horiek ez zaizkie interesdunei pezeta bat ere kostatuko.

  3. atala.- Eranskinak eguneratzea.

  1. 1., 2. eta 3. eranskina Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuaren Aginduaren bitartez berraztertuko dira Dekretuaren aplikagarritasunak horrela eskatzen duenean.

  2. 4. eranskinean jasotako diru-ordainen modulu eta oinarriak urtero eguneratu ditzake Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, Abokatuen Euskal Kontseiluak eta Prokuradoreen Elkargoek eskabidea eta txostena egin eta gero.

  3. Jarduera-gastuetarako eta prokuradoreentzat izandako gastuetarako guztizko laguntzaren diru-kopurua, erantzukizun zibileko asegurua barne, urtero izendatuko da Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorraren Legean. Diru-kopuru hori elkargoen artean banatuko da Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuaren aginduz, diru-laguntzei buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

  4. atala.- Bileretara joategatik ordaintzea.

    Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeen eta Doako Laguntza Juridikoaren Aholku Kontseiluaren bileretara joanez gero, diru-kopuru bat ordainduko da, abenduaren 19ko 515/1995 Dekretuak aldatutako otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan zehaztutakoarekin bat etorriz.

  1. atala.- Dekretu honen bidez sortutako Doako Laguntza

    Juridikoaren Batzordeek, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuetan dute beren egoitza. Organo hauek, doako laguntza juridikoaren eskubidea aitortzeko ahalmena daukate, bakoitzak bere lurralde-eremuan.

  2. atala.- Osakera

  1. Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeen buru Ministerio Fiskaleko kide bat izango da. Kide hori, Araban eta Gipuzkoan, probintzia auzitegiko fiskalburuak izendatuko du, eta Bizkaian, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko fiskalburuak.

  2. Batzordeburuarekin batera, honako hauek dira Doako Laguntza Juridikoaren Batzordea osatzen dutenak:

    1. Abokatuen Elkargoko dekanoa edo honek izendatutako kidea.

    2. Prokuradoreen Elkargoko dekanoa edo honek izendatutako kidea.

    3. Zerbitzu Juridikoetako abokatu bat, Araubide Juridikoaren Idazkaritza Orokorrari atxikita.

    4. A taldeko teknikari bat, Eusko Jaurlaritzaren Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritzari atxikita. Teknikari hori idazkari arituko da.

  3. Idazkaria izendatzea eta kargutik kentzea, bai eta aldi baterako ordezkatzea, hutsune, kanpoaldi edo gaixoaldiren kasuetan, Eusko Jaurlaritzaren Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendariari dagokio.

  4. Batzordeen eginkizunen jarraipena eta jarduera bermatzeari begira, izendapenaren ardura duten erakundeek batzordekideen ordezko bana izendatuko dute, batzordeburua barne.

    Batzordeetan, batzordekide titularrek eta ordezkoek baino ez daukate parte hartzerik, aukeran.

  1. atala.- Jarduera-arauak

    Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeen jarduera dekretu honetan ezarritako arauen menpe egongo da. Arau horiek bete ezean, Doako Laguntza Juridikoaren Legean eta, orokorrean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Komunaren azaroaren 26ko 30/1992 Legean kide anitzeko organoentzat zehaztutakoa ezarriko da.

  2. atala.- Batzordeburua

  1. Batzordeburuak, ohiko bilkura eta bilkura berezietarako deiak eta gai-zerrenda egiteko ahalmena eskuordetzan eman diezaioke Batzordeko idazkariari.

  1. atala.- Deialdiak eta bilkurak

  1. Organoa balio osoz eratu dadin, bilkurak egin eta erabakiak hartzeari dagokionez, beharrezkoa izango da, gutxienez, hiru batzordekide bertaratzea, eta horien artean batzordeburua eta idazkaria egotea.

  2. Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeak hamabost egunetan behin elkartuko dira gutxienez.

  3. Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeek bilkura-egutegi bat eta bilkura horien gai-zerrendak ezartzea izango dute. Kasu horretan, ez da beharrezkoa izango bilkuretarako deia egitea ez eta batzordekideei deitzea ere.

  1. atala.- Egoitza

    Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeen egoitza zein tokitan egongo den Justizia Sailordetzak erabakiko du. Batzordeen egoitzan, Abokatuen Elkargoetako Argibide Juridikoetako Zerbitzuen egoitza eta jendearentzako ordutegiak azalduko dira.

  1. atala.- Euskal Herriko Doako Laguntza Juridikoaren Aholku Kontseilua.

  1. Dekretu honetan sortutako Euskal Herriko Doako Laguntza Juridikoaren Aholku Kontseiluaren helburuak honakoak izango dira:

    1. Epailetza eta doako laguntza juridikoaren eskubidearen aitorpenarekin zerikusirik daukaten gainontzeko erakundeen artean komunikazio-bide izatea.

    2. Doako laguntza juridikoaren eskubidea aitortzeko eskubideak kidetzea.

    3. Aitorpen-sistemaren arauak edo jarduera aldatzeko proposamenak egitea Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari.

    4. Zerbitzua hobetzeko egoki erizten diren proposamenak aztertu eta organo aginpidedunei aurkeztea.

  2. Aholku Kontseiluko buru, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaria izango da.

  3. Kontseiluko buruarekin batera, honako hauek izango dira Aholku Kontseiluko kideak:

    1. Abokatuen Elkargoetako ordezkari bana, elkargo horien gobernu-batzordeek izendatuta.

    2. Prokuradoreen Elkargoetako ordezkari bana, elkargo horien gobernu-batzordeek izendatuta.

    3. Epailetzako ordezkari bat, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Aretoak izendatuta.

    4. Ministerio Fiskaleko ordezkari bat, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko fiskalburuak izendatuta.

    5. Zerbitzu Juridikoetako abokatu bat, Araubide Juridikoaren Idazkaritza Orokorrari atxikita, Idazkaritza Orokorreko titularrak izendatuta.

    6. Epai-idazkari bat, Euskal Autonomi Elkarteko Epai Idazkaritzako kideek izendatuta.

  4. Eusko Jaurlaritzako Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikitako A taldeko teknikari bat arituko da idazkari.

  5. Kontseiluko kideen ordezko bana izendatuko da. Ordezko hauek titularrak izendatzen diren modu berean izendatuko dira.

  6. Kontseiluak, beharrezkotzat jo ezkero, teknikariak edo adituak eraman ditzake bere bilkuretara, akordio bidez erabakitzen diren gaiak aztertzeko.

  1. atala.- Jarduera.

    Kontseilua, Lehendakaritzak deia egiten duen guztietan elkartuko da eta, gutxienez, urtean behin. Doako Laguntza Juridikoaren Aholku Kontseiluaren jarduera Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Komunaren azaroaren 26ko 30/1992 Legean kide anitzeko organoentzat zehaztutakoaren menpe egongo da.

  1. atala.- Hasiera ematea.

    Doakionak eskatuta emango zaio hasiera doako laguntza juridikoaren eskubidea aitortzeko jardunbideari. Eskabidean, eredu arautua eta dekretu honen 1. eranskinean azaldutako dokumentazioa aurkeztu beharko dira.

    Inprimakiak epaitegien bulegoetan eta Abokatuen Elkargoetako Argibide Juridikoetako Zerbitzuetan eskura daitezke.

  2. atala.- Salbuespenak jardunbidearen hasieran

  1. Datozen kasuetan, izendatutako profesionalek doako laguntza juridikoa jasotzeko eskubidearen aitorpen-jardunbideari hasiera eman diezaiokete, uste baldin badute beren ordezkatuak ez diola hasiera emango bere kabuz eta Doako Laguntza Juridikoaren Legearen 2. atalaren ezarpen-eremuaren barruan dagoela:

    Eskumen penalaren eremuan, edozein pertsona fisikorentzat, estatukoa nahiz atzerritarra, 2. eranskinean ezarritakoa salbu.

    Administrazioarekiko auzi-eskumenaren eremuan, Espainian legez bizi ez diren atzerritarrentzat.

  2. Espediente horiek dagokion Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeari bidaltzen zaizkionean argi eta garbi azaldu beharko da jardunbideraren hasieran izan den salbuespena.

  1. atala.- Eskabidea aurkeztea.

  1. Prozesu nagusiaz arduratuko den epaitegi edo auzitegia non eta bertako Abokatuen Elkargoko Argibide Juridikoetako Zerbitzuetan, edo eskatzailearen helbideari dagokion auzitegian aurkeztuko dira doako laguntza juridikoa jasotzeko eskabideak.

    Azken kasu horretan, epai-organoak lurralde-aginpidea duen Abokatuen Elkargoari igorriko dio eskabidea lehenbaitlehen.

  2. Interesdunari horren berri emateko, Abokatuen Elkargoko Argibide Juridikoetako Zerbitzuak interesduna agertzeko agindu dezake eskabidea aurkeztu eta bost eguneko epean.

  1. atala.- Akatsak zuzentzea.

    Abokatuen Elkargoek, aurkeztutako dokumentazioa egiaztatuko dute, eta somatuko balute nahikoa ez dela edo eskabidean akatsak daudela, hamar lan-eguneko epea emango diote interesdunari somatutako akatsak zuzentzeko.

    Epe horretan akatsak zuzentzen ez badira, Abokatuen Elkargoak eskabidea artxiboan jaso eta horren berri emango dio Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeari.

  2. atala.- Behin-behineko izendapenak

  1. Eskabidea aztertuta, eta somatutako akatsak -egonez gero- zuzenduta, Elkargoaren ustetan eskatzaileak doako laguntza juridikoa jasotzeko legezko baldintzak betetzen baditu, Doako Laguntza Juridikoaren Legearen 15. ataleko lehen lerroaldean jasotako hamabost eguneko epean abokatuaren behin-behineko izendapenari ekingo dio, eta berehala emango dio horren berri Prokuradoreen Elkargoari. Horrela, hurrengo hiru egunetan prokuradorea izendatu daiteke, horren parte-hartzea nahitaezkoa bada.

    Azken kasu horretan, Prokuradoreen Elkargoak izendapenaren berri emango dio Laguntza Juridikoaren Batzordeari.

  2. Abokatuaren eta, beharrezkoa izanez gero, prokuradorearen behin-behineko izendapena egin ondoren, Abokatuen Elkargoak hiru eguneko epea izango du Laguntza Juridikoaren Batzordeari espediente osoa eta izendapenak emateko, eskabidea egiaztatzeko eta eskabidea ebazteko.

  1. atala.- Behin-behineko izendapenak ez egotea.

    Abokatuen Elkargoaren ustetan eskatzaileak ez baditu betetzen aurreko ataleko lehen puntuan aipatutako baldintzak, edo eskabidean jasotako uzi nagusia, argi eta garbi, luzaezinezkoa edo funtsik gabekoa bada, Abokatuen Elkargoak eskatzaileari jakinaraziko dio bost eguneko epean ez duela egin abokatuaren behin-behineko izendapena eta Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeari igorriko dio eskabidea 3 eguneko epean.

  2. atala.- Eskabidea berriz ere egitea.

    Abokatuen Elkargoak, eskabidea jaso eta hamabost eguneko epean edo, horrela gertatuz gero, somatutako akatsak zuzentzen direnetik, aurreko bi ataletan zehaztutako jarduketak ez baditu egin, eskatzaileak berriz ere aurkeztu diezaioke eskabidea 15 eguneko epean Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeari.

  3. atala.- Jardunbidea bideratzea.

  1. Dekretu honen 17., 18. eta 19. ataletan jasotako edozein bidez espedientea jaso eta gero, Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeak hogeita hamar egunek epea izango du espedientea ebazteko, eskatzaileak aurkeztutako datuen zuzentasun eta benetakotasuna egiaztatzeko beharrezko argibideak jaso eta gero.

  2. Batzordeak, eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioan azaldutako datuen egiaztapena jaso ahal izango du Foru Ogasunetik, Zerga Bulegotik, interesdunarengandik edo, hala badagokio, beste edozein erakundetatik, beti ere, ezinbestekoa erizten badio ebazpena emateko.

    Informazio hori idatziz eskatuko da eta Batzordeko idazkariaren izenpea beharko du izan.

  3. Halaberean, atal honetako 1. azpiatalean ezarritako epearen barruan, Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeak, auzian elkarren kontra dauden alderdiei edo auziperatuei entzugo die, baldin eta ezagunak badira eta eskatzailearen benetako diru-egoera ezagutzeko datuak eman ditzaketela uste badu.

  4. Doako Laguntza Juridikoaren eskubidea aitortzeko jardunbidearen bideratze-aldia, beti ere, arintasun- eta laburtasun-printzipioen menpe egongo da.

  1. atala.- Ebazpena jakinaraztea.

    Doako Laguntza Juridikoaren Batzordearen ebazpena hiru eguneko epean jakinaraziko zaio eskatzaileari, Abokatuen Elkargoari eta, hala badagokio, Prokuradoreen Elkargoari, bai eta alderdi interesdunei ere. Era berean, horren berri emango zaio prozesuaren ardura duen Epaitegi edo Auzitegiari, edo herriko Epaile Dekanoari, prozesuari hasiera eman ez bazaio.

    Abokatuen Elkargoak ez badu ebazpenik ematen, Batzordearen isiltasuna positiboa izango da, eta interesdunak eskatuta, prozesuaz arduratzen den Epaileak edo Auzitegiak edo, eskabidea prozesua hasi baino lehen egiten bada, Epaile Dekano aginpidedunak eskubide osoa aldarrikatu eta abokatua eta prokuradorearen behin-behineko izendapena egiteko eskatuko die lanbide-elkargoei. Hori guztia, ustezko izendapen horren kontra egin litezkeen aurkatzeen kaltetan gabe.

  2. atala.- Eskubidea errebokatzea.

    Doako Laguntza Juridikoaren Legearen 19. atalean aipatutako eskubidea errebokatzeak bere baitan dakar eskubidea aitortu zenetik sortutako abokatu eta prokuradorearen zerbitzu-sariak eta emakida horrengatik lortutako gainontzeko prestazioen kostua ordaindu beharra. Gainera, Administrazioak, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan zehaztutako premiamenduzko administrazio-jardunbide bidez dirua itzultzeko eskatu ahal izango du.

    Aurreko azpiatalean zehaztutakoaren ondorioetarako, aritu diren profesionalek ofiziozko izendapenez jasotako diru-kopuruak itzuli beharko dituzte.

  1. atala.- Elkargoen zerbitzuen kudeaketa.

    Abokatuen eta Prokuradoreen Elkargoetako Gobernu Batzordeek abokatuen doako laguntza, defentsa eta ordezkaritzako zerbitzuak arautu eta antolatuko dituzte, beti ere, jarraipena bermatuz. Horretarako, kontuan hartuko dira eraginkortasun eta funtzionaltasun irizpideak, baliabideak eta txandak objektibotasunez eta berdintasunez banatzeko irizpideak eta, profesionalen erroldak horretarako bide ematen duenean, espezializazio-irizpideak.

  2. atala.- Argibide Juridikoetako Zerbitzuak.

  1. Abokatuen Elkargo bakoitzak Argibide Juridikoetako Zerbitzu bat izan beharko du derrigorrez. Zerbitzu horren eginkizunak honakoak izango dira: Gobernu Batzordeak ematen dizkionak, doako laguntza juridikoa eskatzen dutenei aurretiazko aholkularitza ematea eta eskubidearen aitortzeko beharrezko baldintzak betetzeari buruzko argibideak ematea.

  2. Abokatuen Elkargoek, beharrezko neurriak hartuko dituzte Argibide Juridikoetako Zerbitzuak herritarren eskura jartzeko eta zerbitzu horien bulego eta eginkizunen berri emateko.

  1. atala.- Ondare-erantzukizuna.

  1. Ordainak jasotzeko erreklamazioen tramitazioa, Administrazio Publikoen Jardunbideen Erregelamendua onartzen duen martxoaren 26ko 429/1993 Errege Dekretuan ondare-erantzukizunaren arloan ezarritakoaren menpe egongo da. Nolanahi ere, honako hauek zehaztu beharko dira:

    1. Ordaina erreklamatzeko prozedura interesdunak eskatuta hasiko da. Interesduna, dagokion lanbide-elkargora jo eta bertan aurkeztuko da.

    2. Batzordeak erreklamazioa gaitzesten badu, administrazio-auzigaietako errekurtsoa aurkeztu ahal izango da.

  2. Doako Laguntza Juridikoaren Zerbitzuen ondare-erantzukizuna Abokatuen eta Prokuradoreen Elkargoei dagokie zuzen-zuzenean, horiek baitira horien kudeaketaren arduradunak 1/1996 Legearen 23. atalean ezarritakoaren arabera.

    Elkargoek erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatuko dute Doako Laguntza Juridikoaren Legearen 26. atalean zehaztutako ondare-erantzukizunetik sortutako gorabeherei aurre egiteko. Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak kostu hori subentzionatuko du jarduera-gastu bailitzan, dekretu honen 3.3. eta 30. ataletan gai horretarako ezarritako aurrikuspenekin bat etorriz.

  1. atala.- Abokatuen Elkargoen eta Prokuradoreen Elkargoen arteko koordinazioa.

  1. Lurralde-eremu bakoitzean, Abokatuen eta Prokuradoreen Elkargoek elkar hartuz jokatuko dute abokatuaren eta, hala badagokio, prokuradorearen izendapenak aldi berean egiteko. Ofiziozko abokatu batek eta norberak izendatutako prokuradore batek, edo alderantziz, ezin izango dute aldi berean aritu. Halere, salbuespen bat dago, hau da, norberak izendatutako profesionalak jaso beharreko zerbitzu-sari edo eskubideei idatziz uko egitea doako laguntza juridikoaren eskubidearen titularraren eta bere elkargoaren aurrean.

  2. Doako laguntza juridikoa jasotzeko eskubidearen eskabidea egiterakoan, edo eskubidea aitortu eta gero, interesdunek uko egin diezaiokete berariz ofiziozko abokatu eta prokuradorea izendatzeari, beraiek nahi duten konfidantzazko profesionalak izendatuz. Uko horrek abokatu eta prokuradoreari batera eragingo die ezinbestean.

  3. Aurreko azpiataletan zehaztutako ondorioetarako, Abokatuen eta Prokuradoreen Elkargoek beharrezko neurriak hartuko dituzte profesionalek zerbitzu-sari eta eskubideei egindako ukoen elkarri berri emateko. Era berean, interesdunek ofiziozko izendapenei egindako ukoen jakinarazpena bermatu beharko dute elkargoek.

  1. atala.- Uziaren funtsik eza.

  1. Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeek errolda berezi bat izango dute, eta bertan, uziaren funtsik ezagatik tramitatutako espedienteak zehaztuko dira.

  2. Dagozkien erantzukizunen kaltetan gabe eta Abokatuen Elkargoak edo Ministerio Fiskalak Doako Laguntza Juridikoaren Legearen 33. ataleko 2. puntuan aipatutako irizpena ematen ez badute, izendatutako abokatuaren uziaren kontrakoa dela ulertuko da.

  1. atala.- Diru-konpentsazioa.

  1. Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, aurrekontuko diru-izendapenen barruan, doako laguntza juridikoaren eskubideari dagozkion iharduketak ordainduko ditu.

  2. Diru-konpentsazioaren zenbatekoa honako hauek ordaintzeko erabiliko da:

    • Atxilotu edo presoarentzako abokatu-laguntza eta ofiziozko profesionalek auzian aritzeko nahiko errekurtso ez dituzten pertsonen alde egindako doako defentsa eta ordezkaritza.

    • Abokatuen eta Prokuradoreen Elkargoen doako laguntza juridikoaren zerbitzuak: zerbitzu horien ezarpena eta zerbitzugintza.

  3. Ofizioz izendatutako abokatu eta prokuradoreek benetakotasun eta eginkortasunez burutuko dituzte beren eginkizunak prozedura dagokion epai-organoan amaitu arte eta, hala badagokio, epaiak bete arte, epai-organoan ebazpen judiziala eman eta hurrengo bi urteetan gertatzen badira prozesuko jarduketak.

    Abokatuek, arlo penalean baino ezin izango dute defentsatik iare gelditu, Doako Laguntza Juridikoaren Legearen 31. atalean zehaztutakoen arabera.

  1. atala.- Elkargoek diru-konpentsazioa kudeatzea.

    Lanbide-elkargoek, diru-konpentsazioa kudeatzeko erakunde laguntzaileak diren aldetik, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan erakunde horientzat ezarritako arau eta baldintzen menpe egongo dira.

  2. atala.- Jarduera-gastuak.

    Doako laguntza juridikoa emateko zerbitzuen jarduera-gastuak, herritarrei prozeduraren aurretik emandako aholkularitza eta argibideez arduratutako unitateen gastuak eta eskatutako uzien behin-behineko kalifikazioaren gastuak ordaintzeko diru-konpentsazioaren zenbatekoa Abokatu eta Prokuradoreentzat Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorraren Legean ezartzen da dekretu honen 3.3. atalean aurrikusitakoaren arabera.

  3. atala.- Diru-konpentsazioaren debengoa ofiziozko txandagatik.

  1. Ofizioz izendatutako abokatu eta prokuradoreek dagokion diru-konpentsazioa debengatuko dute 3. eranskinean ezarritako lehen prozesuko jarduketa gertatzen denean.

    Nolanahi ere, Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeek, sistemaren jarduera-dinamikaren arabera eta lurralde-eremu bakoitzerako, eranskin horretako ezarritakoez bestelako jarduketak ezarri ahal izango dituzte dagokion zenbaketarako. Jarduketa horiek ezarri eta gero, elkargoek akordio horien berri zehatza emango diete elkargoko kideei.

  2. Behar bezala egiaztatutako salbuespenezko kasuetan eta dagokion elkargoko gobernu-batzordeak txosten arrazoitua egin eta gero, Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeek amaitutzat jo ahal izango dute jarduketa edo gai bat, bakar-bakarrik diru-laguntzaren debengoaren ondorioetarako.

  1. atala.- Diru-konpentsazioa moduluka.

    Ofizioz izendatutako abokatu eta prokuradoreen diru-konpentsazioa, profesional horiek parte hartzen dituzten prozeduren tipologiaren arabera ezarritako diru-oinarri eta moduluekin bat etorriz egingo da.

    Modulu eta diru-oinarri horiek dekretu honen 4. eranskinean zehazten dira.

  2. atala.- Atxilotu edo presoarentzako abokatu-laguntza.

  1. Atxilotu edo presoarentzako abokatu-laguntzari dagokionez, elkargoek atestatu bakoitzeko kontatuko dute. Atestatuan atxilotu bat, bi edo hiru baldin badago, laguntza bakartzat joko da eta hiru atxilotu baino gehiago badago laguntza bat kontatuko da hiru atxilotuko.

  2. Ordaina, profesionalek parte hartu eta abokatuak txostena aurkeztu eta gero debengatuko da. Txosten horrek epai-organo edo polizi organoaren zigilua beharko du izan eta bertan laguntza egiaztatua egon beharko du, honako datuok emanez, gutxienez:

    • Abokatuaren izena eta elkargoko kide-zenbakia.

    • Laguntza jaso duen edo duten izen eta nortasun-agiria. Atzerritarrak izanez gero, pasaporte-zenbakia.

    • Zein delitu-motagatik jasotzen duen laguntza.

  3. Atxilotu edo presoak egoitza judizialean egindako lehen adierazpenaz geroztik jardunbide penalean izandako jarduketak, ofiziozko txanda bidezko defentsaren barruan daudela ulertuko da.

  1. atala.- Profesional batek edo gehiagok jardunbide bakar batean parte hartzea.

  1. Izendatutako abokatu edo prokuradoreak Doako Laguntza Juridikoaren Legearen 31. atalean aurrikusitako behar profesionalak betetzetik dator dagozkion eranskinetan zehaztutako diru-konpentsazioa.

  2. Nolanahi ere, lehen izendatuari dagokion diru-konpentsazioa debengatuta daukan jadunbide batean beste profesional bat izendatzen bada, dagokion elkargoari dagokio egoki diren jarduketa guztiak egitea konpentsazio horren zenbatekoa bion artean berriz banatzeko. Horretarako ezarritako diru-konpentsazioaren zenbaketa salbuespenetan baino ez da bidezkoa izango, beti ere, salbuespen horiek behar bezala arrazoitu eta frogatuta eta Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeak ikusi eta onetsita.

  3. Jurisdikzio penalean, bi prokuradorek parte hartzen badute jardunbidean horren bideratze-aldia eta erabakitze-aldia epai-barruti ezberdinetan daudelako, bidezko konpentsazioaren zenbatekoa bion artean banatuko da erdibana.

  1. atala.- Auzibidezko ezkontza-jardunbidea.

    Auzibidezko ezkontza-jardunbideen ezohikotasuna kontuan izanik (baliogabetzea, banantzea eta dibortzioa), errejimen berezi bat ezartzen da kasu horietarako. Errejimen horrek honako arauak bete beharko ditu:

    1. Diru-konpentsazioa ordaintzeari dagokionez, epai irmoa eman eta urtebete beranduago, ohiko jardunbide berri bat kontatuko da izendatutako abokatuaren alde, defentsarako egintza bat hartzera behartzen duen gorabeheraren bat sortzen bada epaiaren burutze-aldian.

    2. Lehenengo abokatuak uko egiten badu Doako Laguntza Juridikoaren Legearen 31. atalean zehaztutako epearen barruan, bigarren abokatuaren parte-hartzea ohiko jardunbide bakartzat joko da.

    3. Txanda berri bat kontatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da, gutxienez, urtebete pasa izanda azken iharduketa diruz konpentsatu zenetik.

    4. Neurriak aldatzeko gorabeherak, epearen menpekotasunik gabe, familia-jardunbide gisa kontatuko dira, jardunbide motaren arabera dagokion diru-konpentsazioa debengatuz.

      Irabazpidezko elkartea desegiteko eskabidea, epaiaren burutze-aldian, ez da kontatuko inoiz ere txanda berria bailitzan, kontulari-banatzaile ebazleentzat ezarritako diru-konpentsazioaren moduloa izan ezik.

  2. atala.- Prozesuaz kanpoko jarduketak.

    Abokatuek aurretiazko aholkularitza emateko egindako jarduketak, prozesuaz kanpokoak, Doako Laguntza Juridikoaren kontaketatik kanpo geratzen dira.

    Nolanahi ere, abokatuek beren bulego partikularretan burutzen dituzten aurrezko lanen garrantzia kontuan izanik, 3. eranskinean aipatutako jarduketei arreta berezia emango zaie.

  3. atala.- Seihileko ordainketak.

  1. Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantzak proposatuta, seihilabetero, amaitutako seihilekoan ofiziozko txandari eta atxilotu edo presoarentzako abokatu-laguntzari buruzko iharduketei dagozkien ordainketa-aginduak egingo ditu organo aginpidedunak.

  2. Abokatuen Elkargoek (uztaila amaitu aurretik) eta Prokuradoreen Elkargoek (urtarrila amaitu aurretik) jarduketa horien ziurtagiriak aurkeztuko dituzte, eta horiekin batera, egiaztapena egiteko beharrezko datuak dituen euskarri magnetikoa. Ordainketa-aginduak, ziurtagiriak aurkeztu eta hurrengo hilean tramitatuko dira.

  1. atala.- Diru-konpentsazioa zertan erabili den urtero frogatzea.

  1. Aurreko ekitaldiko bigarren seihilekoari dagokion diru-konpentsazioa jaso eta hurrengo bi hileetan, elkargoek Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren aurrean frogatuko dute zertan erabili den ekitaldi horretan jasotako diru-konpentsazioa. Elkargoek behar hori betetzen ez badute, ordainketa-aginduak bertan behera geratuko dira kontuak eman arte.

  2. Jasotako fondoak zertan erabili diren urtero frogatzerakoan, elkargoko kide hartzaileen zerrenda eta horietako bakoitzak egindako jarduketen ordainean jasotako zenbateko osoa jasoko da, bai eta zerga-atxikipenak ere.

  1. atala.- Kontu bereiziak.

    Abokatuen eta Prokuradoreen Elkargoek kontu ezberdinetan sartuko dituzte profesional horiei buruz dekretu honetan zehaztutako helburuak betetzeko ordaindutako kopuruak. Kontu bat "..........(herria)ko Abokatuen/Prokuradoreen Elkargoa" izenpean egongo da eta bestea "Doako laguntza juridikoa ordaintzeko Eusko Jaurlaritzak ekarritako diru-kopurua" izenpean.

  2. atala.- Izandako gastuak.

    Prokuradoreei dagokienez, urteko diru-laguntza finko bat ezartzen da doako laguntza juridikoaren ordezkaritza-lanak burutzeko beharrezkoak diren gastuei aurre egiteko. Diru-laguntza horren zenbatekoa urtero izendatuko da Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorraren Legean dekretu honen 3.3. atalean zehaztutakoen arabera.

  3. atala.- Egiaztatze-txostenen iraungipen-epea.

    Dagozkion zenbatekoa sortu duen lanbide-jarduera izan den seihileko naturalean bertan burutuko dira egiaztatze-txostenak. Hurrengo hiru hilabeteetan epetik kanpoko egiaztapenak onartu ahal izango dira edo oker nahiz behar bezala beteta ez zeudenak zuzendu. Hiru hilabeteko epe hori pasa eta gero, kobratzeko eskubidea galduko da, ezohiko arrazoiak salbu, Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeak onetsi behar dituenak.

  1. atala.-Jardunbidea informatizatzea.

  1. Abokatuen Elkargoek informatika-sistema bat ezarriko dute doako laguntza juridikoaren eskubidea aitortzeko jardunbidea bizkortzeko. Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak sistema hori aztertzen eta ezartzen lagunduko du.

  2. Abokatuen Elkargoek, norberaren datuak eskubidea aitortzeko baino ez direla fitxategi automatizatu batean sartuko jakinaraziko diete doako laguntza juridikoa eskatzen dutenei. Datu horiek Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeek jasoko dituzte, bai eta, doako laguntza juridikoaren prestazioa sortzen denean, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak; hori guztia Norberaren Datuen Tratamendu Automatizatua Arautzeko urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoaren 5. atalean zehaztutakoarekin bat etorriz.

  3. Dekretu honetan zehaztutakoaren ondorioetarako, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, material- eta diru-baliabideen horniketa-arloan dituen eskumenak erabiliz Abokatu eta Prokuradoreen Elkargoen informatika-aplikazioak bateratzeko neurriak hartuko ditu.

  1. atala.- Identifikazio orokorreko zenbakia sartzea.

    Jardunbidea dagokion instantzian amaitzen den bitartean profesionalen izendapen eta jardueraren bateratasuna bermatzeari begira, ofiziozko abokatu eta prokuradoreei dagozkien espediente judizialen identifikazio eta lokalizazioa zenbaketa bakarreko sistema batez egingo da, hau da, identifikazio orokorreko zenbakiaren (IOZ) bitartez. Zenbaki hori, epaitegi bakoitzeko ohiko zenbakiei gehitu beharko zaie gai bakoitza bakarrean identifikatu ahal izateko sarreren erregistrotik azken ebazpena eman arte, garapenerako prozesuko aldi guztietatik pasatuz.

  2. atala.- Tramitatzeko onartu ezina identifikazio orokorreko zenbakirik ezean.

    Elkargoek ez dute onartuko identifikazio orokorreko zenbakia ikusteko moduan ez daramaten abokatu eta prokuradorearen izendapen-eskabideen tramitazioa. Kasu horretan, berehala itzuliko ditu eskabideak dagokion zuzenketa egin dadin. Aurretiko izendapena izan duten gaietarako egindako eskabideak ere itzuli egingo dira, dagokion epaitegi edo aretoari izendatutako abokatu eta prokuradoreari igortzeko jakinaraziz, ezohiko arrazoiak izan ezik, Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeak baloratu beharko dituenak.

  3. atala.- Jarduketen erregistro informatizatua.

  1. Abokatuen eta Prokuradoreen Elkargoek, beren kideek ofiziozko txandan egindako jarduketen erregistro informatizatua izango dute eta, abokatuen kasuan, atxilotu edo presoarentzako abokatu-laguntzaren arloan.

  2. Erregistro horiek, gutxienez, honako datuok jasoko dituzte:

    1. Ofiziozko txandaren arloan:

      Kontrol zenbakia.

      Identifikazio orokorreko zenbakia.

      Epai-barruti eta -organoa.

      Profesionalen izena, abizenak, nortasun-agiria eta elkargoko kide-zenbakia.

      Doako laguntza juridikoaren eskubidea noiz eskatu zen, noiz eman zitzaion sarrera eta noiz aitortu zen.

      Eskubidearen onuradunaren izena eta nortasun-agiria. Atzerritarrak izanez gero, pasaportearen zenbakia.

      Jardunbidearen zenbakia eta mota.

      Elkargoko espediente-zenbakia.

      Jarduketa eta identifikazioaren eguna.

      Prezio-modulua.

      Gorabeherak

    2. Atxilotu edo presoarentzako abokatu-laguntzaren arloan:

      Kontrol-zenbakia.

      Epai-barrutia, epai- edo polizia-organoa.

      Abokatuaren izena, abizenak, nortasun-agiria eta elkargoko kide-zenbakia.

      Laguntza jaso duen edo duten izena eta nortasun-agiria. Atzerritarren kasuan, pasaportearen zenbakia.

      Jardunbide edo atestatuaren zenbakia eta delitu mota.

      Elkargoko kide-zenbakia.

      Jarduketa-eguna.

      Prezio-modulua.

      Gorabeherak.

      1. atala.- Egun osoko goardia.

      1. Atxilotu edo presoarentzako abokatu-laguntzaren zerbitzua emateko, Abokatuen Elkargoek egun osoko goardia mantenduko dute.

      2. Abokatuen Elkargoek, dekretua indarrean sartu eta bi hilabeteko epean egun osoko goardiaren antolaketa-moduaren berri emango dute. Halaber, antolaketa horretan gerta litekeen edozein aldaketa jakinarazi beharko dute.

      1. atala.- Prestakuntza eta espezializazioa.

      1. Elkargo profesionalek, aldian-aldian, kurtsoak antolatuko dituzte beren kideak prestatzeko eta kide horiek doako laguntza juridikoaren zerbitzuetan sartzera laguntzeko.

      2. Doako Laguntza Juridikoaren Legearen 25. atalean zehaztutakoarekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritzako Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari dagokio, Abokatuen Euskal Kontseiluaren eta, hala badagokio, Prokuradoreen Elkargoen txostena egin eta gero, Justizia eta Barne Arazoetako Ministerioaren ezarritakoarekin batera doako laguntza juridikoaren zerbitzuak emateko eskatu behar diren gutxienezko baldintzak ezartzea; horretarako, akordioak izenpetu ahal izango dira aipatutako helburua ahalik eta hobekien betetzeko.

  1. atala.- Peritu pribatuentzako diru-konpentsazioaren jardunbidea.

  1. Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, aurrekontu-izendapenen barruan, eta Doako Laguntza Juridikoaren Legearen 6.6. ataleko 2. lerroaldean zehaztutako kasuan, diruz konpentsatuko du teknikari pribatuen doako laguntza, erregelamenduz zehaztutako moduan eskubidea berariaz aitortuta daukaten pertsonen alde.

  2. Aditu-lana egin eta gero, zerbitzu-sarien kontuan, ebazpen edo akordioz, hitzarmen edo lehiaketa bidez ezarritako aurrekontu edo prezioari egokitu beharko zaiona, honako agiriok aurkeztu beharko dira gutxienez:

    • Aditu-froga eskatu zuen alderdiaren doako laguntza juridikoaren eskubidearen aitorpena.

    • Kostuei buruzko erabakia.

  3. Kostu-baloraziorik ez badago, Sailak kontua zehazteko, aditu-lana egiteko erabilitako denbora eta aditu horrek emandako ordu bakoitzeko kostua baloratuko ditu Administrazioak aditu-lanaren ordez antzeko titulazioa behar duen beste kidego bateko kideei ematen dien bataz besteko ordainsariaren arabera.

Ahalmena ematen zaio Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuari dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak hartzeko.

  1. Dekretu hau indarrean jarri arte burututako jarduketei dagozkien diru-laguntzen ordainketa, eskubidea sortzen den unean indarrean dagoen araudiaren menpe egongo da.

  2. 1996. urteko bigarren aldiari dagokion ziurtagiriak, dekretu hau indarrean sartzen denetik 1996ko abenduaren 31ra arte burututako jarduketak jasoko ditu.

  3. 1996ko ekitaldiko jarduera-gastuetarako (erantzukizun zibileko asegurua barne) eta izandako gastuetarako diru-laguntzen zenbatekoak dekretu honen 5. eta 6. eranskinetan zehaztu dira.

Indargabe geratzen dira, dekretu honen kontra doazen maila bereko edo txikiagoko arauez gain, honako erregelamenduko arauak ere:

  • Uztailaren 24ko 200/1990 Dekretua, ofiziozko txandari eta atxilotu edo presoarentzako abokatu-laguntzari buruzko jarduketei diru-laguntzak emateko jardunbidea arautzen zuena.

  • Urriaren 23ko 282/1990 Dekretua, auzitegietako prokuradoreek egindako ofiziozko txandari buruzko jarduketei diru-laguntza emateko jardunbidea arautzen zuena.

  • 1992ko irailaren 29ko Agindua, Justizi Sailburuarena, uztailaren 24ko 200/1990 Dekretua, ofiziozko txandaren arloan, garatzeko eta zehazteko neurriak ezartzen zituena.

  • 1994ko apirilaren 13ko Agindua, Justizi Sailburuarena, 1992ko irailaren 29ko Agindua aldatzen zuena.

Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko uztailak 30ean.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

RAMÓN JÁUREGUI ATONDO.

Doako laguntza juridikoaren eskubidearen aitorpena lortzeko legezko baldintza guztiak betetzen ditudala egiaztatzeko, ondoko zerrendan azaltzen ditudan datu guztiak egiazkoak eta osoak direla ADIERAZTEN DUT, dagozkidan eskubideen alde auzian aritzea beste helbururik ez dudala.

1.- NORBERAREN DATUAK:

A. ADIERAZPEN-EGILEA

Izena:

  1. abizena:

  2. abizena:

    Nortasun-agiria:

Helbidea:

Kalea/Plaza:

Herria:

Udalerria:

Lurraldea:

Posta-kodea.

Telefonoa:

Jaiotze-eguna:

Egoera zibila (1):

Ezkontideen erregimena:

Lanbidea:

B. EZKONTIDEA

Izena:

  1. abizena:

  2. abizena:

    Nortasun-agiria:

Helbidea:

Kalea/Plaza:

Herria:

Udalerria:

Lurraldea:

Posta-kodea.

Telefonoa:

Jaiotze-eguna:

Lanbidea:

C. ADIERAZPEN-EGILEAREKIN BIZI DIREN FAMILIARRAK

C1 SEME-ALABAK

Zenbatekoa (3) Izena 1. abizena 2.abizena

C2 BESTE BATZUK

Zenbatekoa (4) Izena 1. abizena 2. abizena

2.- FAMILI UNITATEAREN DIRUBIDEEI BURUZKO DATUAK

A. URTEKO DIRU-SARRERAK

Nondikakoa (5) Zenbateko gordina Atxikipen judiziala Kontzextua (6)

B. JABETZAK: ONDASUN HIGIEZINAK

Nondikakoa (5) Balorazioa (7) Kargak (8) Mota (9)

C. JABETZAK: ONDASUN HIGIGARRIAK

Nondikakoa (5) Balorazioa (10) Mota (11)

D. BESTELAKO ONDASUNAK

Nondikakoa (5)Balorazioa Zehaztapena:

3. BESTELAKO DATU INTERESGARRIAK (12)

4. DEFENDITZEKOA DEN UZIA

Ekar ditzakeen frogak:

Aurkariaren edo aurkarien izen-abizenak eta helbidea:

Honako hauen gain nagoela ADIERAZTEN DUT:

  1. Eskabide honek ez du berez jardunbidea indargabetzen. Beraz, NERONEK eskatu behar diot epai-organoari babesik eza edo tramite-preklusioa sor dezakeen edozein epe indargabetzeko.

  2. Nere datu pertsonalak fitxategi automatizatu batzuetan sartuko dira eskubidea aitortzeari begira. Datu horiek Doako Laguntza Juridikoaren Batzordearen eta Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren eskura helduko dira.

  3. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren menpe dauden fitxategi horien arduraduna, Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaria da eta horren aurrean erabil ditzaket Norberaren Datuen Tratamendua arautzeko urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoak ematen dizkidan heltzeko, zuzentzeko eta indargabetzeko eskubideak.

  4. Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeak nere uzia gaitzesten badu, behin-behingoz izendatutako profesionalek parte-hartzeagatik sortutako zerbitzu-sariak eta diru-eskubideak ordaindu beharko ditut.

  5. Adierazpena okerra edo faltsua bada, edo bertan datu garrantzitsuak ezkutatzen badira, eskubidearen aitorpena ezeztatu egingo da eta, ondorioz, lortutako prestazioak ordaindu beharko dira, bestelako erantzukizunen kaltetan gabe.

  6. Prozesua amaitzen duen epaian kostuak ordaintzeko agintzen badidate, doako laguntza juridikoaren eskubidea aitortu izana, nere defentsan eta aurkariaren defentsan sortutako kostuak ordaindu beharko ditut baldin eta prozesua amaitu eta hurrengo hiru urteetan diru-egoera hobea lortzen badut.

    Epaiak ez badu ezer garbirik zehazten kostuei buruz, eta neu banaiz irabazle auzian, doako laguntza juridikoaren eskubidea aitortu izana, nere defentsarako sortutako kostuak ordaindu beharko ditut, beti ere, kostuok auzian lortu dudanaren herena ez badute gainditzen. Lortutakoaren gain baldin badaude, lortutako zenbatekoaren herena baino ez dut ordainduko.

  7. Ofiziozko abokatu eta prokuradorea izendatu ondoren izendatzeari uko egiten badiot, nere ukoak bi profesional horiei eragingo die aldi berean, eta ordurarte jasotako zerbitzuak ordaindu beharko ditut. Uko horren berri eman beharko zaio Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeari eta Abokatu eta Prokuradoreen Elkargoei.

    Tokia, eguna eta izenpea

  1. HONEKIN BATERA ERANTSITAKO DOKUMENTAZIOA (adierazi X bat jarriz)

    • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga-kitapenaren ziurtagiria, Foru Ogasunak edo Zerga Bulegoak emana.

    • Ondasunen ziurtagiria, Foru Ogasunak edo Zerga Bulegoak emana.

    • Zirkulazio-baimenaren fotokopia edo Trafiko Probintziako Burutzaren ziurtagiria. (13).

    • Helbidea dagoen udalaren ageriko zeinuen ziurtagiria.

    • Famili liburuaren fotokopia.

    • Erroldatze-ziurtagiria.

    • Lansari-gaien enpresa-ziurtagiria.

    • Langabezia eta langabezia-sariaren aldiari buruzko ziurtagiria, INEMarena.

    • Ohiko etxebizitzaren errentamendu-kontratuaren fotokopia edo, hala badagokio, hileko ordainagiriaren kopia.

    • Ondasun higiezinen jabetza-tituluen fotokopia.

    • Balore-ziurtagiria.

    • Beste batzuk (14).

      INPRIMAKIA BEHAR BEZALA BETETZEKO JARRAIBIDEAK

      (1) Ezkonduta egonez gero, I-B atala bete.

      (2) Adierazpen-egilea izanez gero, bete gabe utzi.

      (3) Seme-alaben zerrenda adierazi, adinaren arabera, H1, H2 eta abarreko klabeak emanez.

      (4) Ahaidetasuna adierazi: biloba, iloba etab., O1, O2,.. klabeak emanez lehentasun-ordenaren arabera (5) Adierazpen-egilea izanez gero, D klabea jarri.

      Ezkontidea izanez gero, C klabea jarri.

      Seme-alabak izanez gero, H1, H2,... klabeak jarri.

      Beste batzuk izanez gero, O1, O2,... klabeak jarri.

      (6) Soldatak, erretiro-pentsioak, elbarritasun-pentsioak, lanerako ezintasun iragankorragatiko bajak, akzio edo obligazioen dibidenduak, errentamendu-errentak, bekak etab.

      (7) Merkatuko balioa, eskriturako balioa edo katastroko balioa.

      (8) Ondasun hori zorpetzen duten hipotekak edo kredituak.

      (9) Helbide gisa dagoen etxebizitza, beste etxebizitza batzuk, finkak, orubeak, garaje-tokiak, dendak, lonjak, industri pabilioiak etab.

      (10) Merkatuko balioa. Ibilgailu motordunen kasuan, matrikula adierazi.

      (11) Ziklomotoreak, txalupak, yateak, bitxiak etab. Automobil eta motorren kasuan, marka eta modeloa adierazi.

      (12) Aurreko ataletan sartzerik ez daukaten eta zure familiaren ekonomian garrantzia duten beste datu batzuk. Adibidez: adierazpen-egileak edo adierazpen-egilearen senideek ezgaitasun nabarmenak edo egiaztatzeko modukoak izatea, osasun-egoera, adierazpen-egilearen gain dauden obligazioak, prozesuaren kostuak etab.

      (13) Trafiko-segurtasunaren kontrako delituetan baino ez.

      (14) Dokumentua zehaztu.

  1. Doako laguntza juridikoa jaso behar duena trafiko-segurtasunaren kontrako egintza zigorgarriagatik auziperatuta dagoenean.

  2. Doako laguntza juridikoa akusatua ez den beste alderdi batek edo, hala badagokio, akusazio partikularrak eskatzen duenean baldin eta kereila bidez baino zigortzerik ez dagoen delitua bada.

I. LEHEN AUZIALDIA

I.I. JARDUNBIDE PENALA.

I.I.1.- Askatasun-egoera:

  • Kalifikazioa.

  • Epai-diligentzietara joatea.

  • Froga-eskabidea.

    I.2.- Presondegia:

  • Askatasun-eskaera.

  • Elkarrizketa presoarekin.

    I.3.- Kereila.

  • Epaitegiari kereila aurkeztea.

    I.2.- JARDUNBIDE ZIBILA.

  • Demanda aurkeztea.

  • Demandari erantzutzea.

  • Froga-eskaera.

  • Elkar aditzea, auzia ebitatzeko, epaitegian formalizatzen denean, "adiskidetze-egintza" bidez.

  • Epaiaren aurrean elkar aditzea, erabaki zain dagoen prozesu baten barruan eta prozesu hori amaitzeko edo, hala badagokio, demandatuak uzia onartzeko.

    I.3.- ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIGAIETAKO JARDUNBIDEA.

  • Errekurtsoa aurkeztea.

  • Aurretiazko alegazioa (demandatua eta auzi-laguna).

  • Demandari erantzutea.

    I.4.- LAN JARDUNBIDEA.

  • Demanda aurkeztea.

  • Auzira joatea (demandatua).

  • Froga-eskaera.

  • Adiskidetze-egintza aurkeztea.

    2.- BIGARREN AUZIALDIA.

    Apelazio- edo deusezte-errekurtsoak ahozko epaialdian sartzen direnean edo, horren ezean, alegazioen kontua aurkezten denean hasiko da bigarren auzialdia.

    PROZESUAZ KANPOKO JARDUKETAK

    1. Aholkularitza, auzian aritzeko asmoan atzera eginez. Atzera-egite hori interesdunak eta ofiziozko abokatuak izenpetutako dokumentuan azaldu beharko da; dokumentua dagokion elkargoak ikusi eta onetsiko du.

    2. Aholkularitza, elkar aditzeko akordioa emanez. Horren egiaztapena alderdiek eta beren abokatuek izenpetutako dokumentuaren bitartez egingo da eta bertan berariaz azalduko da alderdien arteko akordioa lortu dela auzia ebitatuz. Dokumentu hori dagokion elkargoak ikusi eta onetsiko du.

    3. Abokatuaren idazki arrazoitua, uzi nagusiaren funtsik eza adieraziz, Auzitaratze Zibilaren Legean zehaztutakoarekin bat etorriz.

Atxilotu edo presoarentzako laguntza

Laguntza arrunta 10.550

Jurisdikzio penala

Jardunbide penal berezia 54.069

Jardunbide arrunta 27.034

Apelazioak 20.546

Espetxe Zaintzako espedienteak 20.546

Berraztertzeak. Kode Penalaren 4. xedapen iragankorra 20.546

Zinpekoen Epaimahaiaren Lege Organikoaren aplikazioa (*)

Jurisdikzio zibila

Auzibidezko familia-jardunbidea 54.069

Jardunbide arrunta. Gainontzeko auzibidezko jardunbideak 27.034

Elkar hartuta 27.034

Apelazio zibilak 20.546

Kontulari(banatzaile ebazleak 16.221

Administrazio-auzigaietako jurisdikzioa

Administrazio-auzigaietako errekurtsoa 27.034

Lan-jurisdikzioa

Jardunbide osoa 27.034

Erregu-errekurtsoa 20.546

Prozesuaz kanpoko jarduketak

Atzera egitea 5.407

Prozesuaz kanpoko elkar aditzeak 21.627

Uziaren funtsik ezari buruzko txostena 16.221

PROKURADOREAK

Jurisdikzio penala

Jardunbide penal berezia 5.407

Jardunbide arrunta 2.703

Apelazioak 2.054

Espetxe Zaintzako espedienteak 2.054

Berraztertzeak. Kode Penalaren 4. xedapen iragankorra 2.054

Jurisdikzio zibila

Auzibidezko familia-jardunbidea 5.407

Jardunbide arrunta. Gainontzeko auzibidezko jardunbideak 2.703

Elkar hartuta 2.703

Apelazio zibilak 2.054

Administrazio-auzigaietako jurisdikzioa

Administrazio-auzigaietako errekurtsoa - 2.703

Lan-jurisdikzioa

Jardunbide osoa 2.703

Erregu-errekurtsoa 2.054

Dagokion prozesuaren baliokidea den moduluarekin kontatuko da: jardunbide penal berezi gisa baldin eta jardunbidea penal berezia bada, edo jardunbide arrunta gisa jardunbidea arrunta bada.

Modulu horri eguneko ordainsari bat erantsiko zaio hirugarren egunetik hasita (3. eguna barne). Ordainsari horren zenbatekoa martxoaren 1eko 385/1985Errege Dekretuan Epaimahaiaren eginkizunetarako zehaztatuko zenbateko bera izango da.

Jardunbide bidezko konpentsazioa Ordaindutako lehen prezioaren % 40a.

Abokatuen Elkargoak

Araba 5.143.520 PTA

Bizkaia. 14.298.123 PTA

Gipuzkoa 9.131.659 PTA

Prokuradoreen Elkargoak

Araba 1.804.796 PTA

Bizkaia 2.423.572 PTA

Gipuzkoa 1.979.539 PTA

Erantzukizun zibileko asegurua

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, Doako Laguntza Juridikoaren Legearen 26. atalean ezarritako ondare erantzukizunaren ondorioz sortutako gorabeherei aurre egiteko erantzukizun zibileko aseguruaren kostua ordainduko du, gehienez ere, 250.000 PTA. Diru-kopuru hori Abokatuen eta Prokuradoreen Elkargoen artean banatuko da beren kontratazio-kostuaren arabera.

Prokuradoreen Elkargoentzako

diru-konpentsazioa izandako gastuengatik 5.617.875 PTA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.