Arautegia
Inprimatu208/1996 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Euskararen Aholku Batzordea eraldatzeko Dekretuaren bigarren aldaketa egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 154
- Hurrenkera-zk.: 3859
- Xedapen-zk.: 208
- Xedapen-data: 1996/07/30
- Argitaratze-data: 1996/08/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak
Deskribapenak
Testu legala
1996ko uztailaren 17ko Euskararen Aholku Batzordearen bilera eratzailean, Batzorde Osoak Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde-atal Iraunkorraren kideen kopurua handitzeko proposamena onartu zuen, besteak beste.
Ondorioz, Kultura sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko uztailaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren hauxe
Atal bakarra.- Euskararen Aholku Batzordea eraldatzeko ekainaren 18ko 156/1996 Dekretuaren 8. atalaren f) idazatia honela idatzita gelditzen da:
"f) Bost bokal, Batzorde Osoak bere kideen artean hautaturikoak."
Bakarra.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 1996ko uztailaren 30ean.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Kultura sailburua,
M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.