Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

207/1996 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, 1996/1997 ikasturtetik aurrera Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloetako unitateetarako izendatutako ekonomia-moduluak gehitzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 160
  • Hurrenkera-zk.: 3969
  • Xedapen-zk.: 207
  • Xedapen-data: 1996/07/30
  • Argitaratze-data: 1996/08/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

12610. orrialdean, Gehigarrizko Xedapenetan, seigarreneko 1ean, osatu egin behar da bigarren idazatia testu honekin: "Hori horrela bada ere, desjabetze-prozedura geldiaraztea gerta dadin kasuetarako kontutan hartu beharreko zerga-aldia, Administrazioak gelarazketa ken dezaneko egunaren aurre-aurrekoa izango da."

Abenduaren 29ko 6/1995 Legeaz Euskal Autonomi Elkarterako 1996rako aurrekontu orokorrak onartu ziren.

Lege horren II. idazpuruko IV atalburuan, 22. ataleko 3. puntuan ezartzen duenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloetako unitateetan 1996/1997 ikasturtetik aurrera aplikatuko diren ekonomia-moduluak gehitu egin daitezke, aurrekontuetan erabilgarri dauden zenbatekoen arabera eta arauz zehaztuko den osagarri batez.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak DBHn (1. zikloa) aplikatu beharreko zenbatekoak eta erratioak zehazturik, eta horien indarrez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta eta Jaurlarizaren Kontseiluak 1996ko uztailaren 30ean egindkao bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Atal bakarra.- 1996/1997 ikasturtetik aurrera Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloetako unitateetarako izendatutako ekonomia-moduluak gehitzea, eraskinean aipatzen diren zenbatekoez. Ondorioz, Euskal Autonomi Elkarterako 1996rako aurrekontu orokorrak onartzeri buruzko abenduaren 29ko 6/1995 Legearen II. Idazpuruko IV. atalburua, 22. ataleko 1. puntua eta IV. eraskina —Itunpeko Ikasetxeen Gastuei Aurre Egiteko Ekonomi Modulua— aldatu egin dira, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari (1. zikloa) buruzko puntuetan.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko uztailaren 30ean.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

  1. idazpuruko IV. atalburua, 22. atala —Itunpeko Ikasetxeen Gastuei Aurre Egiteko Ekonomi Modulua— honela geratuko da:

    1. Aurrekontuen lege honetan irakaskuntza-maila bakoitzerako azaltzen den zenbateko osoa banatzeko orduan, gastuei aurre egiteko eskola-unitate bakoitzari dagokion ekonomi moduluaren urteko guztizko zenbatekoak honako hauek izango dira:

      Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza DBH (1. zikloa) 7.572.465

      1. eraskina, "Itunpeko Ikasetxeen Gastuei Aurre Egiteko Ekonomi Modulua", 1. puntua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. zikloa), honela geratuko da:

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA (1. zikloa)

BAKOITZARENA

GUZTIRA

a) IRAKASLEEN GASTUAK, Gizarte Segurantzari enpresak ordaindu beharreko kotizazioa barne

6.813.903

Gastu finkoa

4.155.105

Gastu aldagarria

2.658.798

b) BESTELAKO GASTUAK

758.562

Funtzionamendu-gastuak, mantenimenduko eta zainketako gastu arruntak eta irakasle ez diren langileei dagozkien gastuak

524.913

Gauzazko inbertsioak berrosatzea

233.649

GUZTIRA

7.572.465

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.