Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

183/1996, DEKRETUA uztailaren 16koa, Euskararen Aholku Batzordea eraldatzeko ekainaren 18ko 156/1996 Dekretua aldatzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 148
  • Hurrenkera-zk.: 3720
  • Xedapen-zk.: 183
  • Xedapen-data: 1996/07/16
  • Argitaratze-data: 1996/08/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Euskararen Aholku Batzordea eraldatzen duen ekainaren 18ko 156/1996 Dekretuaren onarpenaren ondoren batzordekideen izendapenak egiteko hasitako kontaktuetan hizkuntza-normalkuntza prozesuan eraginik duten arloetako pertsona ezagunen arteko batzordekideei dagozkien eserlekuen kopurua handitzea komeni dela ikusi da.

Ondorioz, Kultura sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko uztailaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Atal bakarra.- 3.1 atalaren zenbaki ordinalen arteko 9.a honela idatzita gelditzen da:

"9.a Gehienez ere hogeitabost bokal. Hizkuntza-normalkuntzaren prozesuan eraginik duten arloetako pertsona ezagunen artean aukeratuko dira bokal horiek. Kultura sailburuak proposatuko ditu bokalen kopurua eta zerrenda, eta Euskal Herriko lurraldeetako ordezkariak izateari begiratuko zaio."

Bakarra.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko uztailaren 16an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.