Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

156/1996 DEKRETUA, ekainaren 18koa, Euskararen Aholku Batzordea eraldatzeko. (Hutsen zuzenketa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 205
  • Hurrenkera-zk.: 4966
  • Xedapen-zk.: 156
  • Xedapen-data: 1996/06/18
  • Argitaratze-data: 1996/10/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuaren 24.2 a) atalean ezartzen denez, testuetan egindako hutsegite batzuk kontestutik argi eta garbi argitzen badira ere

—eta ondorioz, xedapen, egintza edo iragarpenen zentzua aldatzen ez badute ere—, argitalpena agindu duen organoak konpondu egingo ditu nahasbiderik ez sortzeko komenigarria den kasuetan. Horretarako, testu osoa edo kasuan kasuko testu­zatia dagozkion zuzenketekin argitaratuko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Euskararen Aholku Batzordea eraldatzeari buruzko ekainaren 18ko 156/1996 Dekretuan (1996ko uztailaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 125 zk.), euskaratik gaztelerarako itzulpenean hutsegite bat egin denez, egin beharreko zuzenketak azaltzen dira jarraian:

1 ataleko 8. idazatian, a) letran (10688. orrialdean), gaztelerako testuan, hau dio:

"a) tres representantes de cada una de las Diputaciones Forales, con rango mínimo de Director."

Eta hau esan behar du:

"a) un representante de cada una de las Diputaciones Forales, con rango mínimo de Director."

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.