Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

117/1996 DEKRETUA, maiatzaren 21ekoa, Euskal Autonomi Elkarteko ehiza baimena arautzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 105
  • Hurrenkera-zk.: 2725
  • Xedapen-zk.: 117
  • Xedapen-data: 1996/05/21
  • Argitaratze-data: 1996/06/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Denbora luzea igaro da Euskal Autonomi Elkarteko ehiza eta arrantzarako baimenen eredua ezarri eta hori emateko arauak agintzen dituen martxoaren 6ko 56/1990 Dekretua argitaratu zenetik, eta, bestetik, teknika informatikoak ezarriz joan dira tarte horretan; hori guztia kontutan hartuta, gomendatzekoa da egungo baimen-ereduaren ordez plastikoz egindako beste bat ezartzea, zeinetan erantsiko baitira, titularraren datuez gain, barra-kode bat eta banda magnetiko bat, prozesu administratibo batzuen burutzapena errazteko xedeaz.

Hasiera batean, ehiza baimenean bakarrik egingo dira aldaketak, eta geroago arrantzakoan.

Euskal Herriko natura babesteko den ekainaren 30eko 16/1994 Legearen 72. atalean xedatutakoarekin bat etorriz, foru organoek luzatuko dituzte baimenak, eta baimen horiek gaikuntza emango dute Euskal Autonomi Elkartearen lurralde-eremuan ehizatzeko.

Ondorioz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko maiatzaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.- Luzapena.

    Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietako organo eskudunek luzatuko dituzte, Euskal Autonomi Elkartearen lurralde-eremuan, ehizatzeko gaikuntza ematen duten baimenak.

  2. atala.- Gaikuntza.

    Foru organoek luzatzen duen baimenak gaikuntza emango dio titularrari Euskal Autonomi Elkartearen lurralde-eremu osoan ehizatzeko.

  3. atala.- Balioa.

    Ehiza baimenak ez du baliorik izango, baldin erasten ez bazaizkio ondoko agiri hauek:

    1. Foru organoek baimena luzatzeko ezartzen duten tasa ordaindu izana frogatzen duen agiria.

    2. Ehiztariaren erantzukizun zibileko aseguruaren kontratu bat sinatu dela eta kontratua indarrean dagoela frogatzen duen agiria, hori guztia indarreko arauetan xedatutakoaren arabera.

  4. atala.- Edizioa.

  1. Ehiza baimena euskarri plastikoan editatuko da, dekretu honen eraskinean argitaratzen diren eredu eta ezaugarrien arabera.

  2. Dekretu honetan zehazturikoaz gain, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak normalizatuko ditu baimenaren informazioa eta ezaugarri teknikoak, batez ere banda magnetikoari dagozkionak.

    INDARGABETZE XEDAPENA

    Indargabeturik geratzen da Euskal Autonomi Elkarteko ehiza eta arrantzarako baimenen eredua ezarri eta hori emateko arauak agintzen dituen martxoaren 6ko 56/1990 Dekretua, ehiza baimenari dagokionez. Hala ere, dekretu horren itzalpean luzatutako baimenek balioa izango dute 1999ko abenduaren 31 arte.

Honako dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko maiatzaren 21ean.

Lehendakariordea,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.

  • Plastikozko txartela, hiru pistako banda magnetikoduna.

  • Materiala: PVCa.

  • Mota: CR-80 estandarra.

  • Neurriak: 54 mm x 86 mm.

  • Lodiera: 0,76 mm.

    AURREALDEA

Aurrealdean jasotako informazioa:

  • Baimenaren zenbakia.

  • Titularraren NAN zk.

  • Titularraren izen-abizenak.

  • Barra-kodea.

    Barra-kodearen zehaztasunak:

  • Kode-mota: EAN-128.

  • Barra-kodeak 20 digitu izango ditu guztira, eta testua editaturik izango du:

  • Digitu bat "formatu mota" adierazteko.

  • 7 digitu "sozietate luzatzailearen zenbakia" adierazteko: sozietate luzatzailearen IFKren azken sei digituak eta

    kontrol-digitu bat.

  • 12 digitu "erreferentzi zenbakia" adierazteko. Zenbaki hau txartelaren titularraren adierazgarria da. Gehienez, zenbakizko 11 karaktere eta kontrol-digitu bat izango ditu.

    ATZEALDEA:

Testua:

Agiri honek ahalmena ematen dio titularrari Euskal Autonomi Elkartean eta indarrean dauden arauekin bat etorriz ehizatzeko.

Baimen honen titularraren nortasuna NAN edo pasaportearen bidez frogatuko da.

Ehiza baimen honek ez du baliorik izango, baldin erasten ez bazaizkio tasa ordaindu izanaren frogagiria, batetik, eta ehiztariaren erantzukizun zibileko aseguru-kontratu bat sinatu dela eta kontratua indarrean dagoela egiaztatzen duen agiria, bestetik.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.