Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

100/1996 DEKRETUA, maiatzaren 7koa, Euskal Autonomi Elkarteko eremuan unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako herri ikastetxeak berrantolatzekoa dekretua aldatzeko dena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ezartzetik datorrena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 98
  • Hurrenkera-zk.: 2553
  • Xedapen-zk.: 100
  • Xedapen-data: 1996/05/07
  • Argitaratze-data: 1996/05/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Herrizaingo sailburua,

JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA.

Azpeitiko "Karmelo Etxegarai", Azkoitiko "Xabier Munibe" eta Zestoako "Zestoa Ikastola" izenekoak Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta BBBko herri­ikastetxe bilakatu ziren Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 25eko 53, 54 eta 55/1994 dekretuen bidez.

Publiko bihurtzeko ziren dekretu horien aurka dagokien berraztertze­errekurtsoa jarri zen eta administrazio­isiltasunagatiko ustezko ezespenaren aurka, horren ondoriozko errekurtsoa jarri zen Administrazioarekiko Auzitarako Salaren aurrean.

Aurrean aipatutako jardunbideari erabaki bat ematen zitzaion bitartean, aipatutako dekretu horien etenaldia dekretatzen zuen auto bat eman zen 1994ko irailaren 29an.

Errekurtsogileak bertan behera uzten zuenez bere errekurtsoa, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salak, bere aurrean jarritako errekurtsooan, jardunbidea bukatutzat deklaratu zuen 1996ko otsailaren 29ko auto baten bidez.

1994ko irailaren 29ko Autoa betez eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1996ko martxoaren 14ko agindu baten bidez, urtarrilaren 25eko 53, 54 eta 55/94 dekretuak gauzatzearen etenaldia bukatzea xedatu zen eta dekretu horiek berriro hartu zuten beren indarra 1996ko martxoaren 1etik aurrera.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ezartzearen ondorioz, urtarrilaren 30eko 26/1996 Dekretua EHAAn argitaratuz, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako herri­ikastetxeen berrantolaketari ekin zitzaion Euskal Herriko Autonomi Elkarteko eremuaren barruan.

Administrazioarekiko Auzitarako Salak emandako autoak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1996ko martxoaren 14ko Aginduak herri­ikastetxeetan egindako berrantolaketa aldatu egin dute; beraz, Euskal Autonomi Elkarteko eremuan unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako herri­ikastetxeen berrantolaketari buruzko urtarrilaren 30eko 26/1996 Dekretuaren aldaketa egitea bidezkoa da.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko maiatzaren 7an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren hauxe

  1. atala.- Urtarrilaren 30eko 26/1996 Dekretuaren I. eraskinean sartzea IES/BHI Azkoitiko Ikastola ­ Xabier Munibe, Azkoitiko udalerrikoa, 24 Urola­Kosta eskola­bilgunea eta ESO/DBH etapa.

  2. atala.- II. eraskina A)n sartzea, Zestoa Herri Eskola­Zestoa Ikastola ikastetxea, Zestoako udalerrikoa, 24 Urola­Kosta eskola­bilgunea eta EP/LH etapa.

  3. atala.- Urtarrilaren 30eko 26/1996 Dekretuaren IV. eraskinean, Azpeitiko udalerrian, IES/BHI Azpeitiko Ikastola­Karmelo Etxegarai sartzea, 24 Urola­Kosta eskola­bilgunea eta EP/LH etapa eta CP/HI Azpeitiko Ikastola­Karmelo Etxegarai 24 Urola­Kosta eskola­bilgunea eta EP/LH etapa eta Azkoitiko udalerrian, IES/BHI Azkoitiko ikastola Xabier Munibe, 24 Urola­Kosta eskola­bilgunea eta ESO etapa eta CP/HI Azkoitiko Ikastola­Xabier Munibe ikastetxea, 24 Urola­Kosta eskola­bilgunea eta EP/LH etapa.

  4. atala.- V. eraskinean, Urola Erdialdeko Bigarreneko ibilbidea aldatzea eta dekretu honen eraskinean zehazten den bezala geldituko dela.

    Vitoria-Gasteizen, 1996ko maiatzaren 7an.

    Lehendakaria,

    JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

    Hezkuntza, Unibertsitate eta

    Ikerketa sailburua,

    INAXIO OLIVERI ALBISU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.