Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

79/1996 Dekretua, 1996ko apirilaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoan mendi-ibiliak antolatu eta normalizatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 83
  • Hurrenkera-zk.: 2156
  • Xedapen-zk.: 79
  • Xedapen-data: 1996/04/16
  • Argitaratze-data: 1996/05/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Euskal Herriko natura babesteko den ekainaren 30eko 16/1994 Legeak natur inguruneaz kultura eta aisialdirako gune bezala baliatzea bermatzen du 2 j) atalean, eta herri-botereei dagokie helburu hori betetzea.

Mendi-ibilia da gure gizartean, natur inguruneari loturiko jolas zein kirol jardueretarik, arrakastarik handiena lortu dutenetakoa. Jarduera hori, ordea, ez dago behar bezala antolatuta, eta egoera horren ondorioz, mendizale federazioek egindako ahaleginak gorabehera, nahi baino areago ugaldu dira bateratu gabeko seinaleak dituzten mendi-bideak, eta, sarri askotan, kalte handiak eragin zaizkie natur ingurnuneari eta ikuspegiari.

Horrek guztiak jarduera behar bezala antolatzeko exigituko die herri-botereei, bateragarriak izan daitezen aipatutako jolas erabilerak eta natur ingurunearen fauna, flora eta ikuspegiaren babes egokia, natur ingurunea baita aipatutako jolas erabilerak jasaten dituena.

Halaber, mendi-bideetako seinale-eredua normalizatuz gero, ibilbideak ezagutzea errazagoa izango da erabiltzaileentzat, eta gaur eguneko araurik ezak edota erabilitako seinaleen aniztasunak sortutako arazoak saihestuko dira.

Mendi-bideetan seinaleak jartzeko eta kalitate-arauak ezartzeko ahalmena ematen die dekretu honek mendizale federazioei, eta arau horien arabera homologatu behar dira edozein pertsona edo entitate publiko zein pribatuk bultzatutako bide-proiektu guztiak. Behin proiektuak homologatuz gero, eskuduna den foru organoari dagokio behin-betiko baimena ematea.

Ondorioz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko apirilaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.- Xedea.

    Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, mendi-ibiliak natur ingurunean antolatzea eta ibilbideei aplikatzeko arauak ezartzea da dekretu honen xedea.

  2. atala.- Definizioa.

    Dekretu honi dagokionez, mendi-bideak dira, ibilbidearen zatirik handiena natur ingurunean izanik, helburu nagusitzat jendeari zuzendutako jolas zein kirol jarduerak dituzten bideak, beti ere jarraituaz, ahal den neurrian, bide, abelbide,

    baso-pista, bide-zortasun edo harrizko errepideei.

  3. atala.- Helburuak.

    Mendi-ibilien inguruko jarduketa publikoek ondoko helburu hauek izango dituzte:

    1. Mendi-ibiliak antolatzea naturaren babes eta artapenaren ikuspuntutik.

    2. Natur ingurunearen ezagutza sustatzea.

    3. Hiri-inguru eta landa-inguruaren arteko harremana hobetzea.

    4. Bide-ondare tradizionala berreskuratzea, eta ondare horrek historia, arte, monumentu, etnografia eta ekologia aldetik duen aberastasuna berreskuratzea.

    5. Komunikaziorako bide zaharren artapena, baita bide horiei zuzenean loturiko ingurugiro zein kultur elementu batzuen artapena ere.

    6. Natur inguruneaz kultura eta aisialdirako gune bezala baliatu eta gozatzea.

  4. atala.- Mendi-bideen sailkapena.

  1. Dekretu honetan ezarritakoaren arabera homologatutakoak hartuko dira mendi-bidetzat, eta ez besterik.

  2. Mendi-bideak honela sailkatuko dira:

    1. Mendi-ibili luzeko bideak (ILU): ibilbide edo bitarte luzeak, egun bat baino gehiagotan egiten direnak edo 50 km-tik gorakoak direnak.

    2. Mendi-ibili laburreko bideak (ILA): egunbetean egin daitezkeen eta 50 km-tik gorakoak ez direnak. Ibilbide hauen helburua, gehienbat, inguru jakinak ezagutzea izan ohi da.

  3. Halaber, mendi-bideen artean ondoko mota hauek bereiz daitezke:

    1. Bide-adarrak: mendi-bide batetik irten eta puntu jakin batera (mendi-tontorra, herria, geltokia, aterpea eta abar) doazen bideak dira.

    2. Saihesbideak: mendi-bidetik irten eta, beste puntu batean, mendi-bidera itzultzen diren bideak dira.

    3. Zirkularrak: puntu eta/edo herri berean hasi eta amaitzen diren bideak dira.

      1. atala.- Eskumena.

      1. Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, foru aldundietako organo eskudunei eta euskal mendizale federazioei dagokie dekretu honetatik eratortzen diren ahalmenez baliatzea, hori guztia jarraian adieraziko den erara.

      2. Mendi-bideei dagokienez, hona hemen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako foru organo eskudunek bete beharreko eginkizunak:

        1. Mendi-bideak baimentzea.

        2. Mendi-bideetarako proiektuak ikuskatzea.

        3. Mendi-bideetan eraginik duten jarduerak koordinatzea.

        4. Mendi-ibiliak sustatzea.

        5. Dekretu honetan aurrikusten diren gainerako eginkizunak.

      3. Halaber, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Mendizale Federazioei eta Euskal Mendizale Federazioari dagokie, zeini bere eremuaren barruan, ondoko eginkizunak betetzea:

        1. Mendi-bideak homologatzea.

        2. Mendi-bideen artapena eta mentenimendua jagotea.

        3. Toki-gidak egiteko irizpideak ezartzea.

        4. Euskadiko Mendi-bideen Erregistroa kudeatzea.

        5. Mendi-ibiliekin zerikusia duten erakunde estatal zein nazioartekoekin harremanak izatea.

          1. atala.- Lankidetza.

            Behar bezalako lankidetza izango da aurreko atalean aipatutako foru organo eskudunen eta federazioen artean, zeinek bere eginkizunak eraginkortasunez bete ditzan sustatzeko.

          2. atala.- Eskabidea.

          1. Edozein pertsona edo entitate publiko zein pribatu izan daiteke mendi-bide baten sustatzaile.

          2. Mendi-bide bat sustatu nahi duenak eskabidea aurkeztu behar dio dagokion lurraldeko mendizale federazioari, edo, mendi-bidea lurralde historiko bi edo gehiagotan zehar igarotzen bada, Euskal Mendizale Federazioari. Eskabidearekin batera, ondoko agiri hauek ere aurkeztuko dira:

            1. Proiektua azaltzen duen memoria, non jasoko baitira ondoko alderdi hauek:

              • pertsona edo entitate sustatzailearen identifikazioa; entitatea izanez gero, bere ordezkaria zein den adieraziko da;

              • proposatutako trazaketaren deskripzioa, bideak zeharkatzen dituen lurren titulartasuna eta izaera juridikoa adieraziz;

              • ibilbideko seinaleen ezaugarri teknikoak.

            2. 1/10.000 eskalako oinarri kartografikoa.

            3. Lurren edo azpiegituren titularrek emandako baimenak, baita, oro har, mendi-bidearen trazaketak ukitutako eskubide guztien titularrek emandakoak ere.

            4. Ibilbidearen ezarketa eta mentenimendurako

              finantzaketa-egitaraua.

              1. atala.- Homologazioa.

              1. Eskabidea jasotzen duen federazioak homologatuko ditu mendi-bideak egiteko aurkezten diren proiektuak. Homologazio horrek ondoko alderdi hauek hartuko ditu kontutan:

                1. Euskal Mendizale Federazioak mendi-bideen kalitate eta seinaleztapenaren alorrean ezartzen dituen arauak nola betetzen diren;

                2. proiektuak bat datozenentz foru erakunde eskudunak mendi-ibilien alorrean ezartzen dituen oinarrizko irizpideekin.

                  Aurreko idazatietan aipatutako arauak eta irizpideak argitara emango dira, sustatzaileak ezagutzen dituela bermatzeko xedeaz.

              2. Aurkeztutako agiriak aztertutakoan, behin-behineko homologazioa emango du federazioak. Behin-betiko homologazioa emateko, derrigorrezkoa izango da mendi-bidea egiteko proiektuarentzako baimena jasotzea eta mendi-bidea egitean lehen adierazi diren alderdi guztiak betetzen direla egiaztatzea.

              3. Homologazioa ukatzen duen erabakiaren aurka, interesatua administrazio errekurtso arrunta jar diezaioke baimena emateko eskuduna den foru organoari.

              1. atala.- Baimena.

              1. Mendi-biderako proiektua behin-behinean homologatutakoan, foru organo eskudunari dagokio baimena ematea.

              2. Mendi-bidea lurralde historiko bi edo gehiagotan zehar igarotzen bada, Euskal Mendizale Federazioak foru erakunde eskudun guztiei igorriko die proiektua, atal honetan aurrikusitako ondoreetarako.

              3. Baimena emateko, dekretu honetan xedatutakoa betetzen dela egiaztatu behar da, eta , bereziki, ondoko alderdi hauek:

                1. federazio eskudunak homologazioa eman duela;

                2. mendi-bidea ezartzeko behar diren baimen guztiak dituela sustatzaileak, eta

                3. mendi-biderako proiektua bat datorrela Euskadiko mendi-bideen sarearen helburuekin.

              4. Euskal Herriko natura babesteko den ekainaren 30eko 16/1994 Legearekin bat etorriz, babestutako naturaguneetan zehar igarotzen diren mendi-bideek nahitaez gorde behar dute halako naturagunea deklaratzeko arauan xedatutakoa, hala nola natur baliabideen antolamendurako planean eta erabilera eta kudeaketa zuzentzeko planean xedatutakoa ere.

              5. Atal honetan aipatutako baimena eman ahal izateko, mendi-bidea behar bezala taxutu behar da eta federazio eskudunak behin-betiko homologazioa eman behar du.

              1. atala.- Euskadiko Mendi-bideen Erregistroa

              1. Foru organoen eskumenak ezertan murriztu gabe, Euskadiko Mendi-bideen Erregistroa eratuko da, zein kudeatuko baitu Euskal Mendizale Federazioak.

              2. Erregistroa publikoa izango da. Baimendutako mendi-bideak eta geroago egiten diren aldaketak inskribatzea da erregistroaren helburua.

              1. atala.- Mendi-ibiliarekin bateragarriak diren erabilerak.

              1. Mendi-ibiliarekin batera egokiro gauza daitezkeen nekazaritza-erabilera tradizionalak hartuko dira erabilera bateragarritzat.

              2. Mendi-bideetan ahalik eta gehien murriztuko da ibilgailu motoredunenerabilera.

              1. atala.- Erabilera osagarriak.

              1. Mendira joatea, txangoak egitea, zaldiz ibiltzea eta motorerik gabeko ibilgailuekin beste kirol-jardun batzuetan aritzea hartuko dira mendi-ibiliaren erabilera osagarritzat, baldin oinez doazenek duten lehentasuna errespetatzen bada eta natur ingurunea ezertan kaltetzen ez bada.

              2. Foru organo eskudunak behin-behineko zein behin-betiko murrizketak ezar diezazkieke erabilera osagarriei eta mendi-ibiliari berari, murrizketa horiek beharrezkoak direnean ekosistema sentikorrak, erretzeko arrisku handia duten basoak edo babespeko espezieak babesteko.

              1. atala.- Trazaketaren aldaketak.

              1. Mendi-bideen tazaketa aldatu ahal izango da, bidezkoa denean horrela egitea interes publiko edo pribatuko arrazoiengatik, beti ere foru organo eskudunak baimena eman ondoren, foru organo horrek egiaztatu behar baitu, proiektuaren sustatzaileari entzunda, ibilbide berria egokia ote den.

              2. Mendi-bide batek zeharkatzen dituen lurretan herrilan bat burutzeko proiektua egiten denean, proiektuan esku hartzen duen Administrazioak -foru organo eskudunarekin, lurraldean lurraldeko mendizale federazioarekin eta mendi-bidearen sustatzailearekin elkarlanean- ordezko trazaketa gertatuko du, igarotzea ez dela eragotziko bermatzeko.

              3. Dekretu honen 7, 8 eta 9. ataletan xedatutakoaren arabera tramitatu behar dira mendi-bideen trazaketaren aldaketak, baldin ez badira aurreko idazatietan azaldutako arrazoien ondorio.

              1. atala.- Mendi-bideak noiz itxiko diren.

                Foru organo eskudunak emango du halako mendi-bidea ixteko agindua, baldin aurreko ataleko 1 eta 2. lerroaldietan aipatutako interes publiko zein pribatuko arrazoiek edota herrilan-proiektuek ibilbide osoa edo zati bat ukitzen badute eta, horrez gain, ordezko trazaketa egokirik ez badago.

                Erabakia hartutakoan, haren berri eman behar zaio Euskadiko Mendi-bideen Erregistroari.

              2. atala.- Mendi-bideen mantenimendua.

                Entitate sustatzaileari dagokio mendi-bideen mantenimendua; izan ere, baimena jasotzeko ezinbesteko beharkizuna izango baita entitate sustatzaileak bere gain hartzea mendi-bidea mantentzeko konpromezua.

              3. atala.- Jagotza.

              1. Mendi-bidea homologatu duen mendizale federazioari dagokio jagotzea nola betetzen dituzten sustatzaileek dekretu honen ondorioz bereganatutako betebeharrak. Horretarako, egoki diren espediente guztiak instruituko ditu delako mendizale federazioak.

              2. Betebeharren bat ez dela betetzen egiaztatzen bada, emandako homologazioa kenduko du mendizale federazioak.

              3. Homologazioa kenduz gero, horren berri emango zaio foru organo erakundeari, hasiera eman dakion baimena galtzeko administrazio-espedienteari eta ezaba dadin Euskadiko Mendi-bideen Erregistroan egindako inskripzioa.

              1. atala.- Finantzaketa.

                Mendi-bideen ezarketa pertsona edo entitate sustatzailearen kontura finantzatuko da.

              2. atala.- Euskadiko Mendi-bideen Sarea.

                Euskadiko Mendi-bideen Sarea eratuko dute foru organo eskudunek, beti ere Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak koordinaturik eta mendizale federazioen lankidetzarekin. Sare horren helburuak ondoko hauek izango dira:

                1. Mendi-bideen alorreko jarduketen plangintza egitea epe ertain eta luzerako.

                2. Euskal Autonomia Erkidegoko mendi-bideen eta Estatu Espainiarreko edota nazioarteko sareen arteko konexioa bermatzea.

                3. Egun dauden eta trazaketan aldaketarik behar duten bideak sortu, artatu eta berregituratzeko oinarrizko irizpideak ezartzea.

Lehenegoa.- Ahalmena ematen zaio Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuari, dekretu hau garatu eta aplikatzeko beharrezkotzat hartzen dituenxedapen osagarri guztiak eman ditzan.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko apirilaren 16an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.