Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

57/1996 DEKRETUA, martxoaren 26koa, Hirugarren Munduaren Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoa Kudeatzeko Batzordea eta horri Laguntzeko eta Sorospena Eskaintzeko Batzorde Teknikoa arautzen duen Dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 69
  • Hurrenkera-zk.: 1814
  • Xedapen-zk.: 57
  • Xedapen-data: 1996/03/26
  • Argitaratze-data: 1996/04/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.

Aldatu nahi den dekretuan arautzen diren organoen etengabeko jardunak agerian utzi du horien antolaketako zenbait alderdi berrikusi beharra eta beste gai batzuk argitu beharra; horrela, berezko dituzten helburuak hobeto betetzeko behar diren operatibotasuna eta eraginkortasuna areagotzeko.

Aldaketa horiek Hirugarren Munduaren Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoa Kudeatzeko Batzordeak proposatu zituen 1996ko urtarrilaren 17an egindako bileran.

Ondorioz, Lehendakaritzaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko martxoaren 26an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

Lehenengo atala.- Apirilaren 11ko 233/1995 Dekretuaren 1. atala aldatzea ("Hirugarren Munduaren Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoa Kudeatzeko Batzordea").

Dekretu horretako 1. atala horrela idatzita geratu da:

"1. atala.- Hirugarren Munduaren Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoa Kudeatzeko Batzordea.

  1. Arautu egiten da Hirugarren Munduaren Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoa Kudeatzeko Batzordea, urtarrilaren 30eko 18/1990 Dekretuz sortua.

  2. Kudeatzeko Batzordea horrela osatuko da:

    Lehendakaria: Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia. Berori gaisorik edo kanpoan egonez gero eta, oro har, legeak ezartzen dituen arrazoietako bat suertatzen bada, bere eginkizunak organo horretako Lehendakariordetzako ordezkari batek egingo ditu.

    Batzordekideak:

    • Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko lehendakaria.

    • Sailburuorde maila duen Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordetzako ordezkari bat.

    • Sailburuorde maila duen ordezkari bana sail hauetatik

    • Ogasun eta Herri Administrazio Saila

    • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

    • Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saila

    • Foru-diputatu maila duen ordezkari bana Foru Ahaldundietatik.

    • Garapenerako lankidetza-alorreko arduraduna. Honek zuzendari maila izango du eta idazkari lanak egingo ditu.

  3. Bileretara joan ezin direnean, Kudeatzeko Batzordeko kideek eskuordetza eman dezaiokete ordezkatzen duten organo edo erakundeko beste pertsona bati, Batzordeko bileretara joateko.

    Bigarren atala.- Apirilaren 11ko 233/1995 Dekretuaren 2. atala ("Egitekoak") aldatzea.

    Dekretu horretako bigarren ataleko hirugarren idazatia kendu eta horren ordez hau jarriko da:

    "3.- GLILFen pentzutan urtero ematen diren laguntzak esleitzeko proposamena egitea, Garapen Lankidetzarako zuzendariaren irizpena jaso ondoren".

    Hirugarren atala.- Apirilaren 11ko 233/1995 Dekretuaren 3. atala aldatzea("Laguntzeko eta Sorospena eskaintzeko Batzorde Teknikoa" izenekoa).

    Dekretu horretako hirugarren ataleko hirugarren idazatia kendu egingo da.

    Laugarren atala.- Apirilaren 11ko 233/1995 Dekretuan gehigarrizko xedapen bat sartuko da.

    Hona hemen gehigarrizko xedapen horren testua:

    GEHIGARRIZKO XEDAPENA

    Hirugarren Munduaren Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoa Kudeatzeko Batzordearen eta horri Laguntzeko eta Sorospena Eskaintzeko Batzorde Teknikoaren funtzionamendua arautzeko kontutan hartuko da kide anitzeko organoetarako Herri­Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. idazpuruaren II. atalburuak xedatzen duena."

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko martxoaren 26an.

Lehendakaria,