Arautegia
Inprimatu48/1996 DEKRETUA, martxoaren 12koa, Etxebizitza eta Lur arloan, babesgarri izan daitezkeen ekintzei dagokienez, kredituerakundeek 1996ko ekitaldian eman ditzaketen mailegu kualifikatuen interes tasak ezartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa; Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 58
- Hurrenkera-zk.: 1564
- Xedapen-zk.: 48
- Xedapen-data: 1996/03/12
- Argitaratze-data: 1996/03/21
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia
Testu legala
Eusko Jaurlaritzak, etxebizitza eta lur arloan babesgarri izan daitezkeen ekintzei dagokienez, kreditu-erakundeek eman ditzaketen mailegu kualifikatuen interes tasak arautu zituen ekainaren 27ko 339/1995 Dekretuaren bitartez.
Kreditu-erakundeekin 1995 ekitaldirako izenpetutako lankidetza-hitzarmena luzatuta dago egun, hitzarmenkideek salatu ez baitute, eta luzapenaren indarraldia aurtengo ekainaren 30ean bukatuko da.
Etxebizitza eta lur arloan 1996an eman daitezkeen maileguen interesak arautuko dituen xedapen berri honen bidez, aurreko Dekretuan ezarritako irizpideei jarraitzen zaie, hipotekamerkatuko interes tasen jeitsiera finkatuz.
Ondorioz, arlo horretan legez ematen zaizkidan eskuduntzez baliatuz eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko martxoaren 12an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Atal bakarra.- 1.- Atal honetako 2. puntuan adierazitako babesgarri diren ekintzentzat finantza-erakundeek ematen duten kualifikatutako maileguentzako urteko interes tasa nominala %8,5665ekoa izango da mailegua indarrean dagoen lehenengo urtean, luzatutako 1995eko Finantza Lankidetza-hitzarmenaren arabera, eta 1996an izenpetuko den berrirako. Lehenengo urtetik aurrera tasa aldagarria izango da, aipatutako Finantza Lankidetza-hitzarmenean araututakoaren arabera. Mailegua indarrean dagoen lehenengo urtean, urteko benetako tasa ezin izango da %8,7500etik gorakoa izan. Maileguetako kuotak sei hiletik sei hilera ordainduko dira.
Etxebizitza arloan babesgarri izan daitezkeen ekintzak, atal honetako 1. puntuan xedatutakoari dagozkionak, berariazko arautegian xedatutakoaren arabera, ondorengoak dira:
Babes ofizialeko etxebizitzak sustatzea.
Babes ofizialeko lehenengo etxebizitzaren erosketa.
Tasatutako prezioa duten etxebizitzen erosketa.
Etxebizitza sozialak erregimen pribatupean sustatu eta erostea.
Bereoneratze eta erosketa-bereoneratzerako ekintzak.
Babesgarri izan daitezkeen ekintzak, babes ofizialeko etxebizitzak egiteko lehentasuna duten lurrei dagokienez.
GEHIGARRIZKO XEDAPENAK
"b) Onuradun diren pertsona fisikoek, dirusarrera ponderatuak lanbide arteko gutxieneko soldata baino 4,5 aldiz handiagokoak lortu beharko dituzte, bai bakarka bai elkarbizitza unitateetan sartuta.
Ezin izango dituzte dirulaguntza zuzenak jaso, erosten duten etxebizitzaren prezioaren seirena baino dirusarrera ponderatu txikiagoak dituzten eskatzaileek, trastategi, garaje eta bestelako eraikinen prezioa sartu gabe.
Salbuespenez, Finantza-Entitateak eskatutako bermeez gain, mugiezinezko ondarearen titulartasuna edo aurretizko aurrezkia egiaztatzen dutenek jaso ahal izango dituzte dirulaguntza zuzenak; azken kasu honetan, urtebeteko antzinatasunaz etxebizitza-aurrezkirako kontuan gordailatuz, urtebeteko antzinatasuneko epez aurrezki-ezarpena eginez edo azken urtean zehar bataz besteko saldoarekin ageriko ezarpenen bidez, etxebizitzaren prezioaren 100eko 20tik gorako zenbatekoa osatuz, trastategia, garagea eta eraskinak barne.".
Etxebizitzaren arloan finantza-bideei buruzko apirilaren 29ko 103/1992 Dekretuaren 14. ataleko 2 eta 5 idazatiak aldatu egiten dira; idazketa berria hauxe da:
"2.- Erosleentzako interes subsidiatua, benetakoa izango dena eta Dekretu honen 7.1 atalak ezartzen duenaren arabera, dirusarrera ponderatuak kontutan hartuta ezarriko dena, hauxe izango da:
Etxebizitza lehenengo bider jabetzan eskuratzeko berariazko egitarauan sartuta dauden onuradunentzat: urteko benetako interesaren %4,75a.
Dirusarrera ponderatuak lanbide arteko gutxieneko soldata baino 2,5 aldiz handiagoak ez dituzten onuradunentzat: urteko benetako interesaren %4,75a.
Dirusarrera ponderatuak lanbide arteko gutxieneko soldata baino 3,5 aldiz handiagoak ez dituzten onuradunentzat: urteko benetako interesaren %6a.
Dirusarrera ponderatuak lanbide arteko gutxieneko soldata baino 4,5 aldiz handiagoak ez dituzten onuradunentzat: urteko benetako interesaren %7,5a.
Interes-tasaren subsidiazioa maileguaren gabealdian zehar luzatuko da, onuradunak gabealdi hori erabiltzen badu.
Interesen subsidiazioaren emakidak 5 urteko indarraldia izango du, luzatu, gorantzako aldaketa edo ezestu ere egin daitekeela, dirulaguntzak emateko aginpidedun den organoaren administrazio-erabakiaren bidez, iraupen bereko beste hiru alditarako, horretarako aldi bakoitzeko bosgarren urtean zehar mailegarien egoera subjetiboak berrikusi egingo dira.
Subsidiazioa luzatzeko, berrikuspenaren aurretiko azken bi urteetako dirusarrera ponderatuen bataz bestekoa hartuko da kontutan, hauek ezin izango direla aipatutako urteei dagokien lanbide arteko gutxieneko soldaten bataz bestekoa baino 3, 4 edo 5 aldiz baino handiagoak izan, hurrenez hurren maila bakoitzeko.
Dirusarrera hauen maila gainditzeak aurretiaz dagoen subsidiazioaren gorantzako aldaketa edo ezestapena, hala badagokio, ekarriko du; ezestapenak maileguaren indarraldiaren gainontzekoan zehar izango du eragina.
Subsidiazioa berrikusteko dirusarrera ponderatuak zehazteko, berrikusketagai den aldiko azken bi urteei dagozkien egiaztagiriak aurkeztu beharko dira. Aipatutako agiriak azken aitorpena egin deneko urteari dagokion hirugarren hiruhileko naturalean zehar aurkeztu beharko ditu mailegariak."
"1.- Eusko Jaurlaritzak, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren bitartez, mailegu kualifikatuek emandako interes tasak subsidiatuko ditu, ondoriozko interesa, benetakoa izango dena eta urteko dirusarrera ponderatuak kontutan hartuta ezarriko dena, hauxe izanik:
Dirusarrera ponderatuak lanbide arteko gutxieneko soldata baino 2,5 aldiz baino handiagoak ez dituzten bereoneratzetitularrentzat, beti ere gauzatu beharreko obrek egitura eta eraikuntza, etxebizitzen bizigarritasun-ezaugarriak, edo elbarriek erabiltzeko egokipenerako partidak sartuz gero, Dekretu honen 3. ataleko hirugarren, laugarren eta seigarren idazatietan ezarritakoaren arabera, urteko benetako interesaren %4,75a.
Dirusarrera ponderatuak lanbide arteko gutxieneko soldata baino 3,5 aldiz baino handiagoak ez dituzten bereoneratzetitularrentzat: urteko benetako interesaren %6a.
Dirusarrera ponderatuak lanbide arteko gutxieneko soldata baino 4,5 aldiz baino handiagoak ez dituzten bereoneratzetitularrentzat: urteko benetako interesaren %7,5a.
Subsidiazioa gabealdian zehar luzatuko da, amortizazioaldirako zehaztutako baldintza berberen arabera.
Interesen subsidiazioaren emakidak 5 urteko indarraldia izango du, luzatu, gorantzako aldaketa edo ezestu ere egin daitekeela, dirulaguntzak emateko aginpidedun den organoaren administrazio-erabakiaren bidez, iraupen bereko beste bi alditarako, horretarako aldi bakoitzeko bosgarren urtean zehar mailegarien egoera subjetiboak berrikusi egingo dira.
Subsidiazioa luzatzeko, berrikuspenaren aurretiko azken bi urteetako dirusarrera ponderatuen bataz bestekoa hartuko da kontutan, hauek ezin izango direla aipatutako urteei dagokien lanbide arteko gutxieneko soldaten bataz bestekoa baino 3, 4 edo 5 aldiz baino handiagoak izan, hurrenez hurren maila bakoitzeko.
Dirusarrera hauen maila gainditzeak aurretiaz dagoen subsidiazioaren gorantzako aldaketa edo ezestepena, hala badagokio, ekarriko du.
Subsidiazioa berrikusteko dirusarrera ponderatuak zehazteko, berrikusketagai den aldiko azken bi urteei dagozkien egiaztagiriak aurkeztu beharko dira. Aipatutako agiriak azken aitorpena egin deneko urteari dagokion hirugarren hiruhileko naturalean zehar aurkeztu beharko ditu mailegariak."
Hiritu eta eraikitako ondarea bereoneratzeko babesgarri diren iharduerei buruzko uztailaren 17ko 189/1990 Dekretuaren 26. ataleko 2.b) idazatia aldatu egiten da; idazketa berria hauxe da:
"b) Bereoneratze-titularrek, dirusarrera ponderatuak lanbide arteko gutxieneko soldata baino 4,5 aldiz handiagoak ez dituzten elkarbizitza unitateetan sartuta egon beharko dute.
Ezin izango dituzte dirulaguntza zuzenak jaso, etxebizitzari edo merkataldegiari dagokion babesgarri den aurrekontuaren seirena baino dirusarrera ponderatu txikiagoak dituzten bereoneratze-titularrek".
Salbuespenez, Finantza-Entitateak eskatutako bermeez gain, mugiezinezko ondarearen titulartasuna edo aurretizko aurrezkia egiaztatzen dutenek jaso ahal izango dituzte dirulaguntza zuzenak; azken kasu honetan, urtebeteko antzinatasunaz etxebizitza-aurrezkirako kontuan gordailatuz, urtebeteko antzinatasuneko epez aurrezki-ezarpena eginez edo azken urtean zehar bataz besteko saldoarekin ageriko ezarpenen bidez, etxebizitzaren prezioaren 100eko 20tik gorako zenbatekoa osatuz, trastategia, garagea eta eraskinak barne.".
ALDIBATERAKO XEDAPENAK
Indargabetuta gelditzen dira etxebizitza eta lur arloan 1995ean kreditu-erakundeek emandako mailegu kualifikatuen interesa ezartzen duen 339/1995 Dekretua, ekainaren 27koa, eta Dekretu honen aurka doakeen beste arau oro. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Lurralde Antolamendu,Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,
FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Indargabetutakoa: 128/1997 DEKRETUA, ekainaren 3koa, etxebizitza eta lur arloan, kreditu-erakundeek 1997ko ekitaldian eman ditzaketen mailegu kualifikatuen interes-tasak ezartzeko dena.
- Zuzendutakoa: 48/1996 DEKRETUA, martxoaren 12koa, Etxebizitza eta Lur arloan, babesgarri izan daitezkeen ekintzei dagokienez, kreditu.erakundeek 1996ko ekitaldian eman ditzaketen mailegu kualifikatuen interes tasak ezartzeko dena. (Hutsen zuzenketa).
- Ikus: 339/1995 DEKRETUA, ekainaren 27koa, etxebizitza eta lur arloan, babesgarri izan daitezkeen ekintzei dagokienez, kredituerakundeek 1995eko ekitaldian eman ditzaketen mailegu kualifikatuen interesak ezartzeko dena.
- Aldatzen du: 103/1992 DEKRETUA, apirilaren 29koa, Etxebizitza arloko dirubide neurriei buruzkoa.