Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

25/1996 DEKRETUA, urtarrilaren 23koa, Euskal Autonomi Elkartean derrigorrezko bigarren hezkuntza ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 19
  • Hurrenkera-zk.: 517
  • Xedapen-zk.: 25
  • Xedapen-data: 1996/01/23
  • Argitaratze-data: 1996/01/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Ekainaren 14ko 986/1991 Errege Dekretuaren 8. atalean agintzen denez, 1996-1997 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen maila ezarriko da orokorrean, uztailaren 1eko 1487/1994 Errege Dekretuak (uztailaren 28ko BOE) atal horri emandako idazkerari jarraiki. Halaber, Oinarrizko Heziketa Orokorraren zazpigarren mailako ikasketak emateari utziko zaio. Errege Dekretu horren 21. atalean ezartzen den bezala, hezkuntza arloko administrazioek Errege Dekretuan jartzen diren epeen aurretik ere ezarri ahal izango dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, horrela, lanbide hezkuntzako prestakuntza zikloak zabaltzeko eta batxilergoa pixkanaka sartzen joateko asmoz.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren lehen zikloko bi kurtsoak ezarri nahi ditu 1996-1997 ikasturtean berak indarra duen eremuan, lehenengo aipatu dugun dekretua bete eta bigarrenak ematen duen baimena hartuta.

Honako hauek dira irakaskuntza berriaren esparru juridikoa zehazten duten arauak: aurreko dekretu hori; 1004/1991 Errege Dekretua, ekainaren 14koa, unibertsitatekoak ez diren irakaskuntza orokorreko ikastetxeetako gutxieneko baldintzak ezartzen dituena; 1701/1991 Errege Dekretua, azaroaren 29koa, Bigarren Hezkuntzako irakasleen espezialitateak ezartzen dituena; eta 213/1994 Dekretua, ekainaren 21ekoa, EAErako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketa-proiektua ezartzen duena.

Hala ere, azken dekretu horri ekainaren 2ko 894/1995 Errege Dekretuak sartutako aldaketak egin beharko zaizkio. 894/1995 Errege Dekretuak ekainaren 14ko 1007/1991 Errege Dekretuaren 3. atala aldatzen eta hedatzen zuen. Aldatu zen Errege Dekretuak, hots, 1007/1991ak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gutxieneko irakasgaiak ezartzen zituen eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetara igaro nahi zuten ikasleak onartzeko proben derrigortasuna kentzen zuen. Bestalde, komenigarritzat jotzen da ikasketa eta antolaketari buruzko neurri osagarriak ematea, irakaskuntza zaharretik berrirako bidea errazteko.

Ikasketa-neurriei dagokionez, bere osotasunean mantenduz 213/1994 Dekretuko 12. atala, Ikastetxe mota guztiek Etaparen Ikasketa-proiektuan sartu beharko dituzten erabaki berriak ezartzen dira, batez ere Euskal Eskola Publikori buruzko Legean xedatutakoaren arabera Ikastetxe Publikoentzat jadanik derrigorrezkoak zirenak. Halaber, Ziklo edota arlo bereko irakasleen artean eman behar den gutxienezko koordinazio bat finkatzen da.

Antolaketa-neurriei dagokienez, III Atalburuan, Ikastetxe Publikoetan aginte edo koordinazio didaktikorako organu berririk espresuki ezarri barik, Euskal Eskola Publikoari buruzko Legeak aitortzen dien antolaketarako autonomia kontuan hartuz, Ikastetxeek beraiek era horretako organuok sortzeko lagungarri gerta litezkeen neurriak hartzen dira.

Dekretu hau lantzeko orduan Euskadiko Eskola-kontseiluaren txostena jaulki da baita aginduz honi buruz berri eman behar duten gainontzeko erakundeena ere.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko urtarrilaren 23an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Lehenengo sailatala: Ezarpena

  1. atala.-

  1. 1996-97 ikasturtea hastean ezarriko dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren lehen zikloko bi ikasturteak eta OHOko 7. eta 8. mailako ikasketarik ez da gehiago emango.

  2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren bigarren zikloko lehen kurtsoa 1997-98 ikasturtean ezarriko da orokorrean eta BBBko lehen ikasturteko, IEEko lehen zikloko lehenengo kurtsoko eta LH1eko lehen kurtsoko ikasketak kendu egingo dira.

  3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. zikloko bigarren kurtsoa 1998-99 ikasturtean ezarriko da orokorrean eta BBBko bigarren kurtsoko, IEEko lehen zikloko bigarren kurtsoko eta LH1eko bigarren kurtsoko ikasketak kendu egingo dira.

  1. atala.-

  1. Unibertsitatekoak ez diren EAEko irakaskuntza-zentro guztiek bete beharko dituzte derrigorrez ezarpen-epe horiek.

  2. Unibertsitatekoak ez diren irakaskuntza-zentroen artean, aukeratzen direnetan bakarrik ezarriko dira ikasketa berriak. Ikastetxe pribatuetan ere ezarriko dira, ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuaren (ekainaren 26ko BOE) 4. aldi baterako xedapenak agindutako baimena lortu badute eta baimendutako unitate-kopurua errespetatuz gero.

  3. atala.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere kabuz aldatuko du dagokion erregistroan ikasketa berriak emango dituzten ikastetxeen izen orokorra. Izen berria argitara eman ondoren, derrigorrez erabili beharko da iragarkietan eta inprimaki nahiz agiri ofizial guztietan.

    Bigarren sailatala. Ratioa

  4. atala.-

  1. Ikasle-kopurua 30ekoa izango da gehienez DBH ematen den unitateetako bakoitzean.

  2. Aurreko araua bete dela ulertuko da ikasleen batazbesteko kopurua 30etik gorakoa ez denean. Nahiz eta talderen batean ikasle gehiago egon, ikasleek beste urte bat egin dutelako lehenengo zikloan edo bigarren zikloko maila bat edo gehiago errepikatu dituztelako araua berdin betetzen da, horretarako eskubidea baitute ikasleek LOGSEko 22. atalaren arabera.

  3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urtero zehaztuko du antolatzeko ahalmenaren eta dauzkan baliabideen arabera, ikasle-kopurua gehienez zenbatekoa izango den heziketa-behar bereziak eta iraunkorrak dituzten ikasleak bere gain hartu dituen unitate bakoitzean, ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuaren (ekainaren 26ko BOE) 27.3 atalari jarraiki.

  4. Halaber, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak dauzkan baliabideen arabera zehaztuko ditu banaketak, taldekatze malguak edo ordu-kredituak egiteko aukerak, ikastetxe publikoek laguntza eta malgutasun neurriak hartu ahal izan ditzaten EEPLren 10.6 atalaren arabera (Euskal Eskola Publikoari buruzko Legea).

    Hirugarren sailatala: ordutegia eta ihardunaldia.

  5. atala.-

  1. Ikasturte bakoitza 1.050 ordukoa izango da. Goiz eta arratsaldez emango dira eskolak gutxienez ere 175 irakastegunetan klase-ihardunaldiak izango direlarik.

  2. Dena dela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimena eman dezake astean arratsalde batean pedagogiaren edo irakasleen prestakuntzaren arloko lanak egiteko, beti ere, lan horiek egiteko eskuarki irakasle guztiek han egon behar badute. Neurri horrek ez ditu gutxituko ikasleen asteko eskolorduak.

  3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, bere iritziz, apartekoak diren arrazoiak daudenean bakarrik onartuko du bestelako ihardunaldia. Baimena indarrik gabe geratuko da aparteko arrazoi horiek desagertzen direnean.

  1. atala.- DBHko ikasturte bakoitzaren asteko ordutegia 30 ordukoa izango da. Astea ez den epeetan banatu ahal izango dute ikastetxeek aukerako gai bakoitzarentzat ezarritako ordu-kopuru osoa.

    Laugarren sailatala: Ikasleen sarbidea

  2. atala.- Lehenengo hezkuntza bukatu duten 12 urteko ikasleak, edo hamabi urte urtearen barruan beteko dituztenak, sartuko dira DBHko lehen zikloan, maila horretan ezarritako 6 urteak baino bat gehiago egin dituztenean ezik, horrela agintzen baitu ekainaren 21eko 213/1994 Dekretuaren 3.2 atalak.

  3. atala.- 1996-97 ikasturtearen hasieran sartuko dira DBHko lehen zikloko lehen mailan, OHOko maila batetik hurrengorako promozioa arautzen duen legediaren arabera, zazpigarren maila eginda ere zortzigarrenerako promoziorik izan ez duten ikasleak.

  4. atala.- 1996-97 ikasturtearen hasieran sartuko dira DBHko lehen zikloko bigarren mailan, OHOko maila batetik hurrengorako promozioa arautzen duen legediaren arabera, 8. mailara pasatzeko baldintzak betetzen dituzten ikasleak.

  5. atala.- 213/1994 Dekretuaren 17. atalaren eta hori garatzen duen Aginduaren arabera egingo da DBHko bi zikloen arteko promozioa eta bigarren zikloko mailen artekoa.

  6. atala.-

  1. 1997-1998 ikasturtean, BBBko lehen mailako ikasleak DBHko bigarren zikloko lehen mailara pasatuko dira bi gai baino gehiagotan ebaluazio negatiboa izan badute eta 18 urtetik beherakoak badira.

  2. Maila horretara bertara pasatuko dira Lanbide Heziketako lehen graduko lehenengo maila gainditu ez dutenak, 18 urte oraindik bete ez badituzte.

  3. DBHko bigarren zikloko lehen mailan sartuko dira IEEko lehen zikloko lehen mailako ikasketak egin eta gero IEEko ziklo horretako bigarren mailara pasatzeko promoziorik izan ez duten ikasleak, hemezortzi urterik ez badute.

  1. atala.-

  1. 1998-1999 ikasturtean, lehenengo mailatik datozen ikasleez gain, DBHko bigarren zikloko bigarren mailan sartuko dira bi gai baino gehiagotan ebaluazio negatiboa izan dutelako BBBko edo LH1eko bigarren maila gainditu ez duten ikasleak, beti ere, 18 urtetik beherakoak badira.

  2. Maila horretara bertara pasatuko dira IEEko lehen zikloko ikasketak egin ondoren bigarren ziklora igarotzeko promoziorik izan ez duten ikasleak, 18 urte beteta dituztenean ezik.

  3. 18 urte beteta dituztelako DBHko bigarren zikloan sartu ezin diren edo jarraitu ezin duten ikasleak Gizarte Bermearen edo Helduen Hezkuntzarako programetan sartzeko aukera izango dute Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehazten dituen baldintzetan.

  1. atala.- 1.- Lehenengo Hezkuntzatik DBHra igarotzeko, bi etapak ematen dituzten ikastetxe publikoetan eta itundutakoetan dabiltzan ikasleek ez dute onarpen-probarik egin beharko.

  1. Ez da onarpen-probarik beharko DBHn sartzeko Bigarren Hezkuntza besterik ematen ez den ikastetxeetan ikasleak ikastetxe horren menpe dauden Lehenengo Hezkuntzako eskoletatik datozenean.

  2. Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan sartu ahal izango dira bere menpe ez dauden Lehenengo Hezkuntzako zentroetako ikasleak Eusko Jaurlaritzako apirilaren 19ko 60/1994 Dekretuan ezarritako onarpen-probak gaindituz gero.

    Bostgarren sailatala: irakasteredu elebidunak

  1. atala.-

  1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Bigarren Derrigorrezko Hezkuntza irakasten duen ikastetxe bakoitzari irakasteredu elebidunak esleituko dizkio, kontutan hartuz ikastetxe horiek zein irakasteredu elebidun izan duten orduraino, eta baita guraso eta ikasleen aldetik oro har zein irakastereduren eskaria dagoen, eta eskualdeko egoera soziolinguistikoa zein den.

  2. Ikasleek, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak hiru irakasteredu elebidunetakoren batean burutuko dituzte.

  3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Edozein kurtso edo ziklora pasatzen diren ikasleei bermatu egingo zaie, arian-arian, Lehen Hezkuntzan aukeratu zuten irakasteredu elebidunean jarraitzea.

  1. atala.- Ikastetxe publikoek eta itunpeko pribatuek emango dituzte Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagozkion ikasketak ekainaren 21eko 213/1994 Dekretuak ezarritako curriculum ofizialaren arabera. Ikastetxeak berak zehaztuko du bere ikasketa-proiektua eta plan horretan garatuko da hezkuntza-proiektuak hartzen duen irakastearen arloa. Horrela beteko da dekretu horren 12. atalean agintzen dena.

  2. atala.-DBHko ikasketa-proiektuan ikastetxearen inguruko gizarte, ekonomia eta kulturari, ikasleen ezaugarriei eta beharrei, hizkuntza-aukerei eta ikastetxe bakoitzeko baliabideei egokitu beharko zaizkie etaparen helburu orokorrak. Gutxienez honako zehaztasun hauek izan beharko ditu:

    • Irakaskuntzaren arlo guztietan, baita zikloetako banaketan ere, ikasleek dituzten beharrei egokitutako helburu eta edukiak.

    • Hizkuntzaren tratamenduari buruzko irizpideak.

    • Ebaluazio irizpideak zehaztea, osatzea eta ziklotan banatzea eta ebaluazioari eta promozioari buruz erabakiak hartzea.

    • Pedagogiari eta didaktikari buruzko irizpideak, metodologi aukerak eta curriculum materialak zehaztea ikastetxeko irakasleen lanaren jarraipena bermatzeko.

    • Hezkuntza-behar bereziak bideratzeko modua.

    • Ikasketa-proiektu desberdinak eratzeari eta plan horien aukerakotasunari buruzko erabakiak.

    • Arlo ezberdinen bidez zehar lerroak curriculumean txertatzeko orientabide orokorrak

    • Aholkuak emateko eta tutore-lanak egiteko irizpideak.

  3. atala.- DBHko ikasketa-proiektua ikastetxeko ikasketa-proiektuaren zati bat izango da etapa bat baino gehiago ematen dituzten ikastetxeetan. Horrek ez dauka zertan ikastetxearen nortasunaren kaltetan joan, bere helburua beste etapetako ikasketa-proiektuekin koherentzia osoa gordetzea baino ez da eta.

  4. atala.- Ikastetxeek etaparen ikasketa-proiektuak egingo dituzte, berau ezarri ahala. Ikasketa-proiektua, ezartzeko prozesua ixtean, hezkuntzako administrazioari aurkeztuko zaio. Hezkuntzako Ikuskatzailetza Teknikoaren txostena beharko du administrazioak ikasketa-proiektua arauekin bat datorren erabaki ahal izateko eta, behar denean, bere bideragarritasunari buruz oharrak egiteko.

  5. atala.-

  1. Irakasleen klaustroak eratu eta onartu beharko du ikasketa-proiektua. Maila Goreneko Ordezkapen-organoak edo Eskola-kontseiluak, Ikastetxe Publiko eta Itunpekoetan, hurrenez hurren, bere iritzia emango du ikastetxeko ikasketa-proiektuetako irizpideen egokitasunari buruz behin-betiko onarpena eman aurretik.

  2. Ikasketa-proiektuan jasotako erabakiak urtean zehar bete diren zehazteko, urteko planeko irakaste-ekintzen programan eta prestakuntza-ekintzen, eskolordutik kanpoko ekintzen nahiz ekintza osagarrien programan azaldu beharko dira Ikastetxe Publiko eta Itunpekoetan.

  3. DBHko ikasketak ematen dituzten ikastetxeetako klaustroak kontuan hartu beharko ditu, etapako ikasketa-proiektua prestatzen duten bitartean, euren menpe dauden Lehenengo Hezkuntzako ikastetxeen ikasketa-proiektuak. Horrela, 213/1994 Dekretuaren 12.5 atalak aipatzen duen koordinazioa lortuko da. Koordinazio hori hobetzeko, lehenengo hezkuntzako ikastetxeei DBHko ikasketa-proiektuaren kopia bidaliko zaie.

  1. atala.-

  1. Irakasleek DBHko ikasketa-proiektuaren arabera antolatuko dute euren iharduera. Horretarako, etapako ikasketa-proiektuaren urteko zehaztapenarekin bat etorri beharko du eta ikasleen ezaugarri bereziei egokitu.

  2. Ziklo berean irakasten duten irakasleek euren ikasgelako programazioa koordinatuko dute euren arteko koherentzia izan dadin.

  3. Gai bera edo antzekoa ematen duten irakasleek elkarrekin prestatuko dituzte gelako programazioak Didaktika Mintegian edo Departamentuan. Hori izango da 213/1994 Dekretuaren 10.3 atalak zehazten duen koordinazioa eta gai bera ikasten duten ikasleen berdintasuna eta etapan zehar eman beharreko progresioa bermatzeko erarik egokiena.

Lehenengo sailatala: ikasleen taldeko antolaketa

  1. atala.-

  1. Zuzendaritza-taldeak antolatuko ditu irakasleen taldeak, eta hark berak erabakiko du, ikasturte bakoitzaren hasieran, irakasleak beren eginkizunetara atxikitzeko irizpideak, Urteko Plana betetzen dela bermatuz eta 213/1994 Dekretuko 10. atalaren esanak errespetatuz. Halaber errespetatu beharko ditu arau bidez irakaslegoari ezarritako berezitasunak.

  2. Atxikipena egiterakoan oinarrizkoa da arlo edo irakasgai jakin batzuk esleitzea, ikasle-talde konkretuei irakasteko, eta tutoretza-orduak nahiz koordinazio akademikoko eginkizunak ere esleitzea.

  1. atala.- Euskal Eskola Publikoaren Legearen 30. ataleko 1. pasartean zehazten diren organoez aparte, eta atal bereko 2. pasartearen ildotik, AJAk (Antolamendu eta Jarduera Araudiak) herri-ikastetxeetan bestelako organoak aurrikusten dituenean eta organo horiek, Ikasketa-buruaren eskuordetzaz eta Administrazio Publikoetako Lege Araubidearen eta Prozedura Administratibo Arruntaren azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13. atalean aurrikusitakoaren arabera, koordinazio-lan pedagogiko edo akademikoak betetzeko baldin badira, orduan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, eskueran dituen baliabideen arabera, beren neurriaren eta konplexutasun-mailaren ikastetxe horiei ordu-krediturik emango zaien edo ez erabakiko du, bertako koordinazio-lana hobeto egin ahal izateko.

  2. atala.- Etapako eta Zikloko irakasle-taldeek, beren etapa edo zikloari dagokionean, irakasleen klaustroak eskuordetzen dizkien eginkizun eta aginpideak bete ahal izango dituzte. Eskuordetza hori Administrazio Publikoetako Lege Araubidearen eta Prozedura Administratibo Arruntaren azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13. atalean aurrikusitakoaren arabera burutuko da.

  3. atala.-

  1. Talde berean eskuhartzen duten irakasleek irakasle-talde bat osatzen dute. Talde horrek bere horretan jarraituko du zikloan zehar.

  2. Irakasle-taldeko kide bakoitzari eta guztiei dagokie, beren eskutan dauden ezagutza-arloak edo irakasgaiak programatu, irakatsi eta ebaluatzeaz gain, orientazioko eginkizunak betetzea, 213/1994 Dekretuko 14. atalaren 1. eta 3. azpiatalek aurrikusitakoaren arabera.

  1. atala.-

  1. Ikasleen taldeak, ikasketa-proiektuan ezartzen diren irizpideen arabera osatuko dira, eta, 213/1994 Dekretuko 10.4 atalak ezarritako eran, taldeok zikloan zehar mantenduko dira. Izan ere, zikloa, antolamendu eta ebaluaziorako denbora-unitatea da. Talde bakoitzak irakasle tutore bana izango du.

  2. Talde bakoitzeko irakasle tutorea gutxienez ziklo oso batean zehar izango da tutore. Bere eginkizunak, bere ardurapean dituen arloak edo irakasgaiak irakasteaz gain, honako hauek izango dira:

    • Bere ikasle-taldeari egokitzen zaizkion irakasleak koordinatzea, bai programazio eta ebaluazioari dagokionean, bai irakatsi eta ikasteko prozesuan zehar ematen diren banakako naiz orotarako egoerak aztertzeko unean ere.

    • Ikasleak orientatzea, alderdi pertsonal, akademiko eta profesionaletan; beharrezkoa zaionean, ikastetxeko eta inguruetako orientazio-zerbitzuen laguntza jasoz.

    • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapa amaituta, eta irakasle-taldearen informazioa jaso ondoren, orientazio-aholkuak idatzi beharko ditu.

    • Ikasleei eta hauen gurasoei eskolako iharduerei buruzko informazioa ematea. Honek ez du kaltetuko, gurasoek zuzenean irakasleengana edo eta ikastetxeko gobernu organoetara jotzeko duten eskubidea.

    • Eginkizun hauek ezarriz edo garatuz ikastetxeko Antolamendu eta Jarduera Araudiak esleitzen dizkion gainontzekoak .

      1. atala.- Ikasleen eskubidea denez, ikastetxe bakoitzak, bere AJAk aurrikusten duen eran, ikasleen orientazio akademiko, pertsonal eta profesionala ziurtatzeko zerbitzu bat antolatu edo beharrezkoak diren bitartekoak jarri beharko ditu. Orientazio hori bideratzeko ekintzen artean gutxienez honako hauek egon beharko dute:

    • Tutoreak koordinatu eta tutoreei aholku eman, eta orientazioarekin loturiko kontuetan hezitzen lagundu.

    • Ikasleen arazo orokorrak aztertu, eta curriculumaren inguruan, ikaskuntzaren inguruan edo eta nortasunaren inguruan sortzen diren zailtasunekin zerikusia duten arazoei ekiteko plangintza egitea.

    • Ikasleen orientazio pertsonal, akademiko eta profesionalean aritzeko, irakasleei aholku ematea. Baita ezberdintasunezko egoerak, hezkuntzaren indartzea, curriculumaren egokitzea eta orientazio-batzordea jorratzeko ekintzak garatu ahal ditzaten aholku ematea ere.

      Bigarren Sailatala: Pedagogi Koordinazioa

      1. atala.-

        Bigarren hezkuntzako ikastetxeak, atxikiturik dauzkan lehen hezkuntzako ikastetxeekin harremanetan jarri eta koordinatzeko sistema bat aurrikusi beharko du bere AJAn. Horren helburua, Dekretu honen 18.3 atalak aipatzen duen bi hezkuntza mailetako ikasketa-proiektuen arteko koordinazioa bermatzea da.

      2. atala.-

      1. Arlo edo irakasgai bera, edo, kasua denean, antzekoa irakasten duten irakasleen arteko koordinazioa AJAn aurrikusi beharko da, dela mintegien bidez, didaktika-departamentuen bidez, edo eta Dekretu honetako 19.3 atalak ezartzen duena beteko dela ziurtatzen duen beste edozein bide jarraituz. Era berean, zikoen arteko koordinazioa bermatzeko bideak ere aurrikusi beharko dira.

      2. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztuko du zein irakasle kopurutik aurrera eta zein baldintzen barnean eman ahal izango diren koordinazio hori burutzeko ordu-kredituak.

        1. ATALBURUA. DBHko IRAKASLEGOA

          1. atala.- DBH ematen duten irakasleek, lizentziatu, injineru, arkitekto edo irakaskuntzan aritzeko pareko titulua edukitzeaz gain, arlo edo irakasgai zehatzetarako prestakuntza berezia agertu beharko dute eta espezializazio didatikazko titulu profesional baten jabe izan, 1995eko uztailaren 24ko Ministeritzaren Aginduan ezartzen denaren arabera.

          2. atala.- Ikastetxe Pribatuetan eman ahal izango dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehen Zikloan Maisu-Maistrek eta aipatutako Agindu horretan ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten irakasleek, beti ere 1997.urtea bukatu aurretik hasten badira ziklo horretan.

          3. atala.- Ikastetxe publikoetan, DBH ematen duten irakasleak Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionarioak izango dira. Honek ez ditu kaltetuko, LOGSEren 4. aldibaterako xedapenak Maisu-Maistren Kidegoko eta Lanbide Hezkiketako Irakasle Teknikoen Kidegoko funtzionarioei aitortzen dizkien eskubideak.

          4. atala.-

          1. Espezialitate ezberdinetako irakasleei arloak edo irakasgaiak esleitzea, azaroaren 29ko 1701/1991 eta urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuek diotenari jarraituz egingo da.

          2. Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko irakasleek, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapan, Teknologia, eta lanbide-hastapenari dagozkion aukerako irakasgaiak eman ahal izango dituzte, gaur egun dauden ikastetxeetan irakasten dituzten arlo edo irakasgaiekin erlazionaturik badaude, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak xedatuko duenaren arabera.

          3. Desagertzeko bidean dauden kidego eta eskalatan egonik, LOGSEk ezarritako irakasle-kidegoetan sartzen ez diren irakasleek, Derrigorrezko Bigarrren Hezkuntzako etapan, gaur egun ematen dituzten arlo edo irakasgaiekin erlazionaturiko arloak eta aukerako irakasgaiak eman ahal izango dituzte, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak xedatuko duenaren arabera.

          4. Maisu-Maistren Kidegoko irakasleek lehentasuna izango dute Bigarren Derrigorrezko Hezkuntzako lehenengo zikloan irakasteko dauden ikastetxeetan. Irakasle hauei arloak edo irakasgaiak, gaur egun OHOko bigarren etapan irakasteko aitorturik daukaten gaikuntzaren arabera esleituko zaizkie, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak xedatuko duenaren arabera.

          1. atala.-

          1. Aukerazko irakasgaien esleipena, horien curriculuma Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak argitaratzen duenean, Sailak berak egingo du. Irakasgai horiek, oro har 1701/1991 Errege Dekretuak aipatzen dituen espezialitateetako irakasleei esleituko zaizkie, irakasgai horien edukinari eta espezialitate bakoitzaren barnean irakasleek duten prestakuntzari begiratuz.

          2. Ikastetxeek proposaturiko aukerako irakasgaiak, kasua denean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak proposamenean agertzen diren irakasleei esleituko dizkie. Horretarako kontutan edukiko da bai irakasle horiek espezialitate jakin bat irakasteko jasotako prestakuntza, baina baita beren banakako prestakuntza ere, agirien bidez egiaztatuta.

            INDARGABETZE XEDAPENA

            Ekainaren 21eko 213/1994 Dekretuko 15.5. atala indargabeturik geratzen da.

Lehengoa.- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketa-proiektua ezartzen duen Ekainaren 21eko 213/1994 Dekretuko 6.3. atala, era honetan geratuko da idatzirik:

Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeek, bigarren zikloko bigarren kurtsoan, edukin ezberdineko bi aldaera ezberdinetan antolatu ahal izango dute Matematika arloa, ikasle guztiek nahitaez hartu beharko dutena.

Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeek, etapako bigarren zikloko kurtso bakoitzean, Natur Zientzien arloko irakasgaiak bi gai ezberdinetan antolatu ahal izango dituzte: "Biologia eta Geologia" eta "Fisika eta Kimika". Horietako lehenengo kurtsoan, beti ere, arloaren ebaluazioa bat eta bakarra izango da; bigarren kurtsoan, berriz, arloko irakasgaiak bi gai ezberdinetan antolatzen direnean, gai bakoitzaren ebaluazioa banandurik egingo da.

Arloko bi irakasgaiak aukeratzen dituzten ikasleek ez dute atal honen 2. atalak aipatzen dituen arloetako beste bat aukeratu beharrik izango. Bi irakasgaietako bat bakarrik aukeratzen dutenek, berriz, horrez gain beste arloetako beste irakasgairen bat aukeratu beharko dute.

Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeek "Bizitza morala eta gogoeta etikoa" epigrafean sartzen diren edukiak, Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia arloaren barnean, irakasgai berezitu gisa antolatu ahal izango dituzte, bigarren zikloko bigarren kurtsoan, "Etika" deitura erabiliz. Edukien ebaluazioa, kasu honetan, era independientean egingo da.

Bostgarrena.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari baimena ematen zaio Dekretu honetan ezarritakoak bete eta garatzeko beharrezko xedapenak eman ditzan.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko urtarrilak 23.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

1. zikloa

2. zikloa

ARLOA

Orduak/ zikloko

Orduak/ zikloko

Euskal Hizkuntza eta Literatura

245

245

Gaztelania eta Literatura

245

245

Atzerriko Hizkuntza

210

210

Matematikak

210

210

Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia

175

192

Gorputz Hezkuntza

140

140

Erlijioa/bestelako ikasketa-iharduerak

105

105

Natur Zientziak

140

90

Oinarrizko Teknologia

140

90

Plastika- eta Ikus-hezkuntza

70

35

Musika

70

35

Natur Zientziak, Plastika- eta Ikus-hezkuntza, Musika eta Teknologia.

-

170

Aukerazko irakasgaiak eta ikastetxeak libreki xedatzekoak

350

333

GUZTIRA

2100

2100

  1. OHARRA: Arlo hauetatik: Natur Zientziak, Plastika- eta Ikus-hezkuntza, Musika eta Teknologia, bi aukeratu beharko dira.

  2. OHARRA: Aukerako irakasgaien artean bigarren Atzerriko Hizkuntza bat gehituko da etapa guztian zehar, eta Kultura Klasikoa, bigarren zikloko kurtso batean gutxienez.