Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

518/1995 DEKRETUA, abenduaren 19koa, Euskal Autonomi Elkartean prezio publikoekin oradain litezkeen iharduera, zerbitzu eta ondasunak zehazten dituen dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa; Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 247
  • Hurrenkera-zk.: 5541
  • Xedapen-zk.: 518
  • Xedapen-data: 1995/12/19
  • Argitaratze-data: 1995/12/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomi Elkarteko Administraritzaren ariel eta herri-prezioei buruzko maiatzaren 31ko 3/1990 Legearen 143. atalak xedatu egiten du prezio publikoekin ordain litezkeen iharduera, zerbitzu eta ondasunak dekretu bidez zehaztuko direla; zehaztu ere Ogasun eta Ekonomia Sailaren eta goian aipatutako zerok eman ditzan sailaren, edo organu zein ente bat bada, goitik daukan sailaren proposamen bateratuaz. Uztailaren 8ko 167/1993 Dekretuaz aldatua izan zen abenduaren 28ko 337/1990 Dekretuaren bitartez egin zen jada aipatuak diren iharduera, zebitzu eta ondasunen zehaztapena; lehen atalak ezartzen du zein den bere xedea, eta bai geroztikan ere zerbait eranstea litekeena dela. Xedapenokin bat etorriaz, eta kontu eginik Osakidetzak Medikuntza Komunikazioko Unitatearen bitartez, etengabeko prestakuntzaren (B.M.E. eta postgraduatua) osagarri gisa zerbitzu bat ematen duela, eta medikuntza irakaskuntzarako video-zinten salmentan, video-ekipoen alokairuan eta videoen konposizioan, edizioan, emankizunean eta grabaketan gauzatzen dela; zerbitzu aipatu berriok garrantzizko elementuak dira aipagai dugun hezkuntzarako, beraz beharrezko da zerbitzuok prezio publikoekin ordain litezkeen artean sartzea. Preziok kostuei aurre egiteko neurrikoak izango dira, kontutan izanik erreferentzi gisa dagokien merkatuko balioa Ondorioz, Osasun Saileko eta Ogasun eta Herri Administrazio Saileko sailburuen proposamenez, eta aurreztik 1995eko abenduaren 19ko Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertu eta onartu ondoren hauxe, XEDATZEN DUT:Atal bakarra.- Euskal Autonomi Elkartean prezio publikoekin ordain litezkeen iharduera, zerbitzu eta ondasunak zehazten dituen abenduaren 28ko 337/1990 Dekretuaren eraskineko 41. idazatia aldatu egiten da, eta honela idatzita geratzen da: «41 OSAKIDETZA ERAKUNDE AUTONOMO ADMINISTRATIBOA - Sorospen espezializatu eta hospitalizazio zerbitzuak - Lehen sorospenak zerbitzua - Sanitate garraiotako zerbitzuak - Sanitate zerbitzu osagarriak - Zerbitzu eta teknika bereziak - Publikazioen salmenta - Ikastaro, kongresu eta mintegietako matrikulak - «Medikunta irakaskuntzarako video-zinten salmenta, video-ekipoen alokairua eta videoen emankizuna, konposizioa, edizioa eta grabaketa» AZKEN XEDAPENA Dekretu hau indarrean izango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean. Vitoria-Gasteizen, 1995eko abenduak 19. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Herri Administrazio sailburua, JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU. Osasun sailburua, IÑAKI AZKUNA URRETA.