Arautegia
Inprimatu515/1995 DEKRETUA, abenduaren 19koa, zerbitzuengatiko kalteordainei buruzko dekretua aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 246
- Hurrenkera-zk.: 5521
- Xedapen-zk.: 515
- Xedapen-data: 1995/12/19
- Argitaratze-data: 1995/12/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuak, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 79.2 atalean agintzen dena betez, zerbitzu hori gauzatzeko diren baldintzak eta diru-zenbatekoak erabaki zituen, lege horretan, egin daitezkeen gastuen ordainak jasotzeko funtzionariek duten eskubidea ezartzen dela. Hala ere, aipatutako idazki horretan ez da jasotzen geroztik sortu den zenbait baldintza eta baldintza horiek ere, beren egitekoak betetzen ari diren funtzionarioei sortzen dizkieten gastuen kalte-ordaina ekarri behar diete; funtsean organo, zerbitzu eta instituzioak edukitzeko Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak atzerrian gaur daukan aukeratik datozenak dira. Egoera horrek ekarriko du aipatutako lantoki horietan Administrazioaren zerbitzura beren lana betetzen duten langileek, beren zerbitzua dela bide, ohikoak ez diren gastuak izatea, hain zuzen gainerako herriadministrazioetan kalte-ordainak eta konpentsazioak ekartzen dituzten zerbitzuengatik. Euskal Autonomi Elkarteko 1995 urteko Aurrekontu Orokorrak onartzeko den apirilaren 12ko 1/1995 legearen azken xedapenetatik lehenengoak Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 81. atalari lerroaldi bat gehitzen dio, hain zuzen, lantokia atzerrian duten funtzionarioek Euskal Autonomi Elkartearen eremuan lan egiten dutenentzat ezarritako kontzeptu berberaren arabera, aldaketa aurrikusiz. Lan hori hemen betetzen duen funtzionarioak hartuko duenaren arteko aldea parekotzeko funtzionarioek hemen beste erosteko ahalmena izan dezaten eta egoitza-tokia duen herrian bizi-baldintzak hemengoaren parekotzat jotzeko- modulo berezi bat erabiliko dela zerbitzuagatiko kalte-ordaina eman behar den kasuan. Kontuan izanik kasu berri horrek zerbitzua dela medio gertatzen diren kalte-ordainei buruz otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan berariazko jaramona eskatzen duela, dekretu horren aldaketari ekin beharra gertatzen da. Ondorioz, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluak emandako erabakia ikusi ondoren, 6/1989 Legearen 8. atalean xedatutakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko abenduaren 19n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: Lehenengo Atala.- Otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuaren zerbitzuarengatiko kalte-ordainei buruzko 2. atala aldatzea. Otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuaren zerbitzuarengatiko kalte-ordainei buruzko 2. atala aldatu egiten da eta ondorengo idazkera hau duen e) letra eransten zaio: «e) Atzerriko destinoa» Bigarren atala.- Zerbitzuarengatiko kalteordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuaren 4. atala aldatzea. Zerbitzuarengatiko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuaren 4. atala aldatu egiten da eta h) eta i) letrak erasten zaizkio ondorengo idazkera hau emanez: «h) eskolatze-gastuak; atzerrian destinaturik dagoen funtzionarioaren adin txikiko seme/alaba bakoitzaren eskolatzeagatik ordaintzen duen diru-zenbatekoa sartzen da hor, 28. atalean aurrikusten diren baldintzak betetzen direnean. i) erosteko gaitasuna eta bizitzako baldintzak parekatzeko kalte-ordaina; atzerrian destinaturik dagoen funtzionarioari ordaintzen zaion diru-zenbatekoa da, Euskal Autonomi Elkartean izango lituzkeen eroste-gaitasunaren eta bizi-baldintzen parekoa izan dadin.» Hirugarren atala.- Zerbitzuarengatiko kalteordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuari VI. atalburua gehitzea. Zerbitzuarengatiko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretua aldatu egiten da eta ondorengo edukin hau duen VI. atalburua erasten zaio: «VI. ATALBURUA ATZERRIKO ZERBITZUA 25. atala.- Destinoa atzerrian duen funtzionarioa Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak atzerrian duen bulego, zentru edo zerbitzu batean dagoen lanpostu bati behin-behinekoz edo behin-betikoz loturik dagoena da. 26. atala.- 1.- Destinoa atzerrian duen funtzionarioak, bere egoitza aldatzen badu, bere altzari eta tresneria Autonomi Elkarteko bere azkeneko egoitzatik destinoko herrira garraiatzeko gastuak ordainduak izateko eskubidea izango du. 2.- Atzerriko bere destinoa bukatzen zaionean, Euskal Herrirako itzulerak sortzen dizkion etxealdaketako gastuak ordainduak izateko eskubidea izango du funtzionarioak. 3.- Bi kasu horietan, aurrekontua onartu ondoren eta gastuak egiaztatu ondoren egingo zaio gastuen ordainketa. 4.- Egoitza-tokia aldatzeagatiko kalteordainetarako eskubidea, aldaketa hori sortu zuen egintza gertatu zenetik bi urte joaten direnean, iraungi egingo da. 27. atala.- 1.- Atzerriko destinoa hartzen duen funtzionarioak bere egoitza-herritik destino berrirako lehenengo bidaiaren gastuak ordainduak izateko eskubidea edukiko du eta destino hori bukatzen zaionean, Autonomi Elkartera itzultzeko bidaiakoak. Halaber, bere oporraldiekin batera, joan-etorriko bi bidaiarako eskubidea izango du funtzionarioak. 2.- Eskubide hori duenarekin batera eta bere pentzutan bizi direnen bidai gastuak ere ordaindu egingo dira. 28. atala.- Hizkuntza, kultura eta pedagogiarazoengatik, funtzionarioek destinaturik dauden herriko herri-ikastetxeetan egindako ikasketek, garai horietan Euskal Autonomi Elkartean ofizialki indarrean daudenekin alde handiak dituztenean, lantokia dagoeneko herrian egiazki matrikulaturik dauden adin txikiko seme/alaba bakoitzaren matrikula-gastuak ordaintzeko eskubidea izango dute. 29. atala.- 1.- Erosteko gaitasuna eta bizibaldintzak parekatzeko, atzerrian destinaturik dauden funtzionarioek kalte-ordain bat jasoko dute. 2.- Soldata, aparteko pagak eta osagarri finkoak eta lanpostuaren aldizkakoak batzetik ateratzen den diruordainketa guztia, Eusko Jaurlaritzak ekitaldi bakoitzarako erabakiko duen modulu batez biderkatuz ateratzen dena izango da kalte-ordainerako diruzenbatekoa. 30. atala.- Atzerrian destinatuak dauden funtzionarioek dekretu honetan xedatutakoaren indarrez hartu beharreko kalte-ordainen diru-zenbatekoa pezetatan kontatuko da beti eta ordainketa diru horretan edo beste edozein dibisa bihurgarrian egingo da Ogasun eta Herri Admnistrazio Sailak onartu ondoren. 31. atala.- Atalburu honetatik ateratzen diren dirusarrerak dekretu honetan xedatzen diren gainerako kalteordainekineta konpentsazioekin bateragarriak izango dira. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1995eko abenduak 19. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO Ogasun eta Herri Administrazio sailburua, JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU