Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

472/1995 DEKRETUA, azaroaren 7koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala arautzen duen Dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 222
  • Hurrenkera-zk.: 4863
  • Xedapen-zk.: 472
  • Xedapen-data: 1995/11/07
  • Argitaratze-data: 1995/11/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuak Euskadiko Aurrekontuen Erregimenari buruzko legezko xedapenen Testu Bateratua onartu zuen. Testu Bateratuaren 113. atalean, aurrekontuetako gastuen eragiketei buruzko idazatian xedatzen denez, gastua egiteko baimena, gastuaren egingarritasuna eta ordainketa egin beharra, sailburu bakoitzaren agintepekoak dira. Dena dela, eta aurrekoa aintzat hartuta ere, atal horretan bertan zehazten da Jaurlaritzak aukera izango duela aginpide batzuk kasuan kasuko saileko beste organo batzuen esku uzteko, sailen egitura organikoa garatuko duten dekretuen bidez. Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren barruan, dirulaguntzak zein organok eman behar dituen eta zeinek kudeatu behar dituen araututa dago kasu gehienetan, beti ere kontutan hartuta Ogasun eta Herri Administrazio Sailak ordainketa agintzeko dituen eskuduntzak. Hala ere, zenbait xedapenetan ez da argi zehazten saileko zein organori dagokion eginkizun hori; zalantza bera suertatzen da dirulaguntzek Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorretan izendapen nominatiboa dutenean ere. Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala arautzen duen urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuak ere ez ditu aipatutako kasu horiek garbitzen. Alegia, organo bakoitzaren eginkizunak zehazten dituenean, ez du berariaz adierazten bere jarduera-eremuko dirulaguntzen alorra zein organoren eskuduntza den. Hori dela eta, bidezkoa da taiuz arautzea alor horri dagokion guztia, hau da, bai gastua egiteko baimena, bai gastuaren egingarritasuna, bai ordainketa egin beharra ere. Horretarako, aldaketa puntual bat egin behar da Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala arautzen duen 81/1995 Dekretuan. Ondorioz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Lehendakariaren onespenaz eta Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko azaroaren 7an aztertu eta onartu ondoren, hauXEDATU DUT:Atal bakarra.- e) letra erastea urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuko 7. atalari; atal horretan Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko zuzendarien eginkizun orokorrak ezartzen dira. Hona hemen: e) Gastua egiteko baimena ematea, gastuaren egingarritasuna eta ordainketa egin beharra arautzea, baita horretarako hartu behar diren erabaki administratiboak ere, dirulaguntzen izendapena zein organoren eginkizuna den araututa ez dagoen kasuetan. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1995eko azaroak 7. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, JAVIER RETEGUI AYASTUY.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.