Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

385/1995 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Euskal Autonomi Elkarteko Emakumezkoentzako Ekintza Positiboko Planaren Gauzatzea Koordinatzeko Sailarteko Batzordea sortzeari buruzko Dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 163
  • Hurrenkera-zk.: 3365
  • Xedapen-zk.: 385
  • Xedapen-data: 1995/07/27
  • Argitaratze-data: 1995/08/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Gizarte Gaiak

Testu legala

Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzeko den urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretua indarrean sartzearen ondorioz, Euskal Autonomi Elkarteko Emakumezkoentzako Ekintza Positiboko Planaren Gauzatzea Koordinatzeko Sailarteko Batzordea sortzeari buruzko apirilaren 6ko 97/1993 Dekretua egokitu egin behar da. Izan ere, 97/1993 Dekretuaren 2. atalean aipatutako batzordearen osakera zehazten da eta 1/1995 Dekretuaz aldatu egin ziren zenbait sail aipatzen dira. Dekretu honen bidez, 2. atal horri beste idazkera bat eman nahi zaio. Horrela, alde batetik, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta ihardunarloak finkatzeko den urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuaz sartutako aldaketetera egokitu egingo da; eta bestetik, beste bi sail, Garraio eta Herrilan Saila eta Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saila, sartu egingo dira batzorde horretan, apirilaren 6ko 97/1993 Dekretuaren gehigarrizko xedapenetatik bigarrenean eskatutako baldintzak bete ondoren. Ondorioz, Lehendakaritzak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko uztailaren 27an aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:Atal bakarra.EuskalAutonomi Elkarteko Emakumezkoentzako Ekintza Positiboko Planaren Gauzatzea Koordinatzeko Sailarteko Batzordea sortzeari buruzko apirilaren 6ko 97/1993 Dekretuaren 2. atala aldatu egiten da, eta honela idatzirik geratuko: «2. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko Emakumezkoentzako Ekintza Positiboko Planaren Gauzatzea Koordinatzeko Sailarteko Batzordeko kide, hauek izango dira: a) lehendakari: lehendakaria; b) lehendakariorde: Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria; c) bokal: ondoren aipatzen diren sailek ordezkari bana aukeratuko dute, sailburuorde maila duena: - Ogasun eta Herri Administrazio Saila - Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saila - Herrizaingo Saila - Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saila - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila - Osasun Saila - Kultura Saila - Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila - Garraio eta Herrilan Saila - Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saila Sail horiek ordezko bat ere izendatuko dute, ahal izanez gero, ordezkatutakoaren maila bera duena. d) Idazkari: Emakumearen Euskal Erakundeko Idazkaritza Orokorreko titularra. Idazkaria agertzen ez bada, edo gaixorik egonez gero, bokalik gazteenak beteko ditu idazkari lanak.» AZKEN XEDAPENA Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1995eko uztailak 27. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.