Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

380/1995 DEKRETUA, uztailaren 18koa, Ogasun eta Finantza Saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren egitura eta eskuduntzei buruzko Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 142
  • Hurrenkera-zk.: 2965
  • Xedapen-zk.: 380
  • Xedapen-data: 1995/07/18
  • Argitaratze-data: 1995/07/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Duela gutxi onartu den Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legean, administrazio maila ematen zaie proiektuak eta aurreproiektuak idazteko kontsulta eta sorospen kontratuei eta bai obrak egiteko zuzendaritza, ikuskaritza eta kontrol kontratuei ere. Herri Administrazioa Arrazionalizatzeko eta Hobetzeko Batzordeak onartutako neurrietako batetan, garrantzi nabaria ematen zaio, kontratazio eta hornidura prozesuak deszentralizatzeari. Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak, kontratazioetarako erregimen organiko berri bat eratzeko irizpideak onartu ditu 1995eko ekainaren 8an egin duen bileran. Aipatu den erregimen organiko berriari onarpena eman arte, komenigarritzat jotzen da, proiektuak eta aurreproiektuak idazteko eta obretarako kontratuen zuzendaritza teknikoa egiteko kontratuen izapideketa, sailek eta erakunde autonomoek burutu dezatela. Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onarpena eman ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko uztailaren 18an egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:Atal bakarra.- Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren egitura eta eskuduntzei buruzko otsailaren 16ko 39/1988 Dekretuko 3.2.b) atala, honako era honetan idatzita geldituko da: «b) Kontratazio Batzorde Nagusiaren eskuduntzapekaok izan daitezen administraziokontratazioetarako espedienteen izapideketa. Laburbilduz, beste Kontratazio Mahai batzuri izendatu ez zaizkien honako kontratu hauek dagozkio: - Obra kontratuak. - Zerbitzu publikoaren kudeaketa kontratuak. - Kontsulta, sorospen eta zerbitzu kontratuak. Ondorengo hauek ez dira sartzen horretan: obra proiektuak eta aurreproiektuak idatzi eta horiek aldatzeko kontratuak, obrak egiteko zuzendaritza, gainbegiraketa eta arta eramatea, horien goreneko edo gutxigorabeherako aurrekontua, 50.000.000 PTAtik beherakoa izan dadinean. - Agizkoak ez diren lan espezifiko eta zehatzak egiteko kontratuak pertsona fisikoekin. - Administrazio kontratu bereziak, ondareei buruzkoak eta arriskuen ondorioak ordaintzeari buruzkoak izan ezik. - Legeetan erregimen berezirik ez duten kontratu bitxi edo izengabekoak. - Kontratazioetarako Erregimen Organikoari buruzko arauetan, Kontratazio Batzorde Nagusiari izenda dakiokeen beste edozein eskuduntza.» AZKEN XEDAPENA Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1995eko uztailak 18. Jaurlaritzaren lehendakariordea, JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU. Ogasun eta Herri Administrazio sailburua, JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.