Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

350/1995 DEKRETUA, uztailaren 4koa, apustu hipikoak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 139
  • Hurrenkera-zk.: 2893
  • Xedapen-zk.: 350
  • Xedapen-data: 1995/07/04
  • Argitaratze-data: 1995/07/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskadiko Autonomia-Estatutuaren 10.35 atalean esaten denez, «Kasino, joko eta apustuak, Apuestas Deportivo Benéficas deritzenak izan ezik», eta apustu hipikoa ez da salbuespen horietako bat, Euskal Autonomi Elkartearen erabateko aginpidekoak dira. Atal hori garatzearren Eusko Legebiltzarrak jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legea onartu zuen. Apustu hipikoak lege horretan jasotzen dira, eta dekretu honen asmoa aipaturiko legea garatzea da, apustu hipikoari dagokionez. Dekretu honetan Herrizaingo Sailari dagozkion eginkizun eta ahalmenak azaltzen dira, ondoren, arlo honetako arau orokorrei buruzko azalpenak ematen dira bi atalburutan, nahiz eta arau horiek onartzea GobernuKontseiluaren esku egon, eta azkenik apustuak kudeatu nahi dituzten erakundeek bildu beharreko baldintzak ezartzen dira, apustularien bidezko interesak segurtatzearren. Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearekin bat, apustuarekin loturik dauden iharduera guztiek aurretiazko baimena behar dute. Administrazioaren kontrolarekin batera, parte hartzerik ez dutenen debekusistemazehatza dago eta horretan oinarritzen da, hain zuzen, apustularien eskubideen bermea. Gerora ere, Herrizaingo Sailaren Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak etengabeko kontrola eta ikuskaritza egiten du. Horiez gain, apustularien segurtasuna eta konfidantza ziurtatzeko bermeak ere badaude, Jokoaren Legean ezarritako zehapen-araubide zorrotzarekin batera. Apustu hipikoa elkar-apustua da, eta dituen motak azaltzen dira eta horren inguruko araubide juridikoa ezartzen da. Ondorioz, Herrizaingo sailburuaren proposamenez, Jokoaren Euskal Kontseiluak emandako txostena ikusita eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko uztailaren 4an egindako bilkuran aztertu eta onartu, hauxeXEDATU DUT:I. ATALBURUA Xedapen orokorrak 1. atala.- Helburua. Dekretu honen helburua zaldi-lasterketen emaitzei buruzko apustuak arautzea da, baita baimenaren menpeko iharduerak arautzea ere. 2. atala.- Herrizaingo Sailaren aginpideak. Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legean eta dekretu honetan ezarritakoa betez, zaldilasterketen emaitzei buruzko apustuen arloan honako aginpide hauek, besteak beste, dagozkio Herrizango Sailari: a) Zaldi-lasterketen emaitzei buruzko apustuen araubide orokorra onartzea eta apustuak baimentzeko baldintzak zehaztea. b) Apustuak eta horien txartelak jaso eta erregistroan gordetzeko lekuak antolatu, ustiatu eta kudeatzeko baimena ematea. Apustu-txartelak jasotzeko eta erregistroan gordetzeko makinek administraziobaimena ere beharko dute izan. c) Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 34. atalean eta hurrengoetan ezarritakoari jarraiki, ikuskaritza eta kontrol-ahalmenak erabiltzea. d) Orokorrean, Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legeak, dekretu honek eta garatzeko arauek Sailaren esku utzitako aginpide guztiak erabiltzea.II. ATALBURUA Apustu hipikoei buruzko arau orokorrak.3. atala.- Araubide juridikoa. 1.- Zaldi-lasterketak antolatzerakoan, arau bereziei edo Lasterketa-Kodeari lotuko zaie. LasterketaKodea bakarra izango da Euskal Autonomi Elkartean. 2.- Emaitzei buruzko apustuak Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legean, dekretu honetan, horren garapen-arauetan eta, doakien guztietan, LasterketaKodean ezarritakoaren arabera egingo dira. 4. atala.- Apustuen izaera. 1.- Apustua, dekretu honen ondorioetarako, hauxe da: erakunde antolatzaileek aldez aurretik prestaturiko programan agertzen den zaldi-lasterketa baten edo bat baino gehiagoren emaitzen igarpenlehiaketa. 2.- Apustua elkar-apustua izango da. Ondorioz, apustu-mota jakin batean bildutako guztia dekretu honen 7. atalean ohartemandako portzentaien arabera banatuko da emaitza igarri dutenen artean. 5. atala.- Apustumotak. 1.- Lasterketak non egiten diren eta zein motatakoak diren aintzat harturik, barrukoak edo kanpokoak izan daitezke. a) Barruko apustua hipodromoaren barruan, horretarako dauden instalazioetan, eta bertan burutzen diren zaldi-lasterketen gainean egiten dena da. b) Kanpoko apustua hipodromoetatik at, baimendutako tokietan, eta beste edozein hipodromotan burutzen diren zaldi-lasterketen gainean egiten dena da. Esandakoaren kaltetan joan gabe, kanpoko apustutzat hartuko da halaber apustugai diren lasterketak apustua egiten den hipodromoan ez beste edozeinetan, edo beste hainbat hipodromotan, burutzen denean. 2.- Apustuen izaera kontuan izanik, apustuak bakunak edo konbinatuak izan daitezke. a) Honako hauek izango dira apustu bakunak: - Apustu bakana, bi motetan: bakana irabazlea eta bakana kokatua. - Bikia. - Bikia kokatua. - Superbikia. - Hirukoa. - Laukoa. - Bostekoa. - Lasterketa bikoitza. b) Honako hauek izango dira apustu konbinatuak: - Hirukoitza. - Hirukoitza bikia. - Boskoitza. - Boskoitza berezia. 3.- Aurreko puntuan zerrendaturiko apustuei beste batzuk gehitu ahal izango zaizkie, Herrizaingo sailburuaren aginduz. 4.- Apustu-mota guztiak batera edo arian-arian ezar daitezke, antolatu, ustiatu eta kudeatzeko ardura duten erakundeen proposamenaren arabera, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren baimena lortu eta gero. 6. atala.- Apustu egiteko debekuak. Dekretu honetan arauturiko apustuetan, barrukoetan zein kanpokoetan, parte hartzerik izango ez dutenak hauexek izango dira: a) Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 23.1 atalean aipatutako pertsonak. b) Zaldi-lasterketak antolatzen dituzten erakundeetako zuzendaritzako kideak, dekretu honen hirugarren atalburuan aipatzen diren erakundeetako titularrak, akziodunak, kapitalaren ordezkariak eta partaideak, langileak, zuzendariak eta enplegatuak. Apustu egiteko debekua esandako pertsonen ezkontide eta lehen mailako aurreko eta ondorengoenganaino zabaltzen da. Hori guztia, Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 23.3 atalarekin bat etorriz. c) Apustu egiten den lasterketan diharduten lasterketakomisarioaketa komisario horien erabakien aurkako errekurtsoak ebazten dutenak. d) Apustu egiteko moduko edozein lasterketatan parte hartzen dutenak, hau da: zaldizkoa, profesionala izan ala ez izan, ikastuna, entrenatzailea, prestatzailea edo enplegatua. e) Apustuen kontrola eta ikuskaritzaren ardurak daramatzaten poliziak. 7. atala.- Apustuan jokaturiko diruaren banaketa. 1.- Gutxienez, barruko eta kanpoko apustuan jokatutako zenbatekoaren ehuneko 40a eta 55a, hurrenez hurren, banatuko da sarietan; gainerakoa, behin ordaindu beharreko zergak eta arielak ordaindurik, apustua antolatu eta ustiatzen duen erakundearen esku geratuko da. 2.- Apustuak egiten diren lekuetan iragarkiak jarriko dira jendearen ikusgai, jokoaren arauei buruzko argibideak eta sarietan banatzen den horrenbestekoa ezagutzera emateko.III. ATALBURUA Apustu hipikoak antolatu eta ustiatzeko baimenaren araubidea.8. atala.- Aurretiazko baimena. 1.- Zaldi-lasterketen emaitzei buruzko barruko zein kanpoko apustuen antolamenduak, ustiapenak eta kudeaketak eta inguruko iharduera guztiek Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren aurretiazko baimena beharko dute izan. 2.- Batez ere honako hauek izango dira aurretiazko baimena behar duten iharduerak: a) apustu-txartelaren eta ordezkagiriaren ereduak, b) apustu-unitatearen gehienezko kopurua, c) apustu-txartelak jaso eta erregistroan gordetzeko lekuak, ostalaritza-establezimenduak barne, Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 16. atalarekin bat etorriz eta legea garatzeko arauak kontuan izanik, d) apustua egiteko behar den material teknikoaren homologazioa, horretarako erabil daitezkeen makinak eta sistema informatikoak barne, 3.- Erakunde antolatzaileak lasterketaprograma prestatzeak ez du aurretiazko baimenaren beharrik izango. 9. atala.- Apustuak jaso eta erregistroan gordetzeko lekuak. 1.- Apustu-txartelak eta ordezkagiriak jaso eta erregistroan gordetzeko lekuak irekitzeko baimena kanpoko apustua antolatu, ustiatu eta kudeatzeko onartutako erakundeak eskatu behar du. Leku horien kudeaketa zuzenean edo hitzarturiko ordezkarien bitartez egin ahal izango du. 2.- Baimen hori gehienez hamar urterako emango da, kanpoko apustua ustiatu, antolatu eta kudeatzeko baimena lehenago iraungitzen ez bada, hori horrela izanez gero, baimen biak iraungiko lirateke aldi berean. 3.- Zilegi ez diren lekuetan zigilaturiko apustutxartelek eta ordezkagiriek ez dute baliorik izango. 10. atala.- Baimendutako erakundeak. 1.- Apustu hipikoak ustiatu eta kudeatu ahal izateko, enpresa lehiakideek izena eman behar dute Jokoaren Errejistro Nagusian eta honako baldintza hauek bildu behar dituzte: a) Pertsona juridikoa izanez gero: 1) Baltzu edo kooperatiba gisa eratzea, indarrean dagoen legeriaren arabera, gutxienez hogei milioi pezetako kapitala izanik, kanpoko apustua kudeatu nahi bada, bestela, barruko apustua antolatu nahi izanez gero, kapitala hamar milioikoa izango da gutxienez, kapitala erabat ordainduta egongo da eta akzioka edo izendun partaidetza-agirika banaturik. Titulu horien eskualdaketa Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak baimendu behar du aurretiaz. 2) Baltzuaren helburua dekretu honetan jasotzen diren apustuak ustiatzea eta haien inguruko iharduerak garatzea izatea. 3) Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 19. atalaren 4 eta 5. puntuetan ezarritako debekukasuetan ez egotea bazkide partaideetariko bat ere. 4) Helbide bat izatea Euskal Autonomi Elkartean, dagokion herri-administrazioarekin harremanak izateko ondorioetarako. b) Pertsona fisikoek atal honen 1. pasartearen a) hizkiaren 3 eta 4. puntuetan zehaztutako baldintzak bete behar dituzte. 2.- Aurreko puntuan ezarritakoaren kaltetan joan gabe, dekretu honen 11. atalean aipatzen den lehiaketa irekian parte hartzen dutenek beste baimen bat lortu dutela egiaztatu beharko dute, hots, Euskadiko hipodromoen jabeen baimena, hipodromo horietan egiten diren lasterketak apustugai erabili ahal izatekoa. 3.- Apustuak egiteko aukera duten hipodromoetako erakunde kudeatzaileei dagokie barruko apustua antolatu, ustiatu eta kudeatzea. 11. atala.- Kanpoko apustua esleitzeko ihardunbidea. 1.- Kanpoko apustua antolatu, ustiatu eta kudeatzeko baimenak lehiaketa ireki bidez esleituko da. 2.- Lehiaketa irekirako deialdia Herrizaingo sailburuaren agindu bidez egingo da, eta bertan ezarriko dira lehiaketaren oinarriarauak. 3.- Baimenak ematerakoan, Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legea, deialdiaren oinarri-arauak eta, orokorrean, gai horrekin zerikusia duten xedapenak hartuko dira aintzat. 4.- Era berean, hurrengo xehetasun hauek ere hartuko dira kontuan baimena ematerakoan: a) Sustatzaileen kaudimena, lanbidearen zein finantzaren ikuspuntutik begiratuta. b) Inbertsioen programa. c) Sortzen den lanpostukopurua. d) Proiektuaren merkatal bideragarritasuna. e) Zaldiak haztea eta esparru hipikoak sustatzea Euskal Autonomi Elkartean. 5.- Lehiaketa irekirako deialdi-aginduan zehaztuko dira esandako xehetasun horiek. 12. atala.- Baimenen indarraldia. 1.- Apustu hipikoak, barrukoak zein kanpokoak, antolatu, ustiatu eta kudeatzeko baimenak 10 urterako emango dira. 2.- Iraupen bereko beste epealdi baterako ere luzatu daitezke, beti ere indarrean dagoen legeriaren arabera eskatzen diren baldintzak betetzen badira berriztatzegaraian. 3.- Baimenaren indarraldian barrena emateko eskatzen ziren baldintzetariko bat edo batzuk galtzen badira, baimena ezezta daitezke, behar den espedientea izapidetu eta gero; Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen IV. atalburuaren arabera ezar litezkeen zehapenen kaltetan joan gabe. 13. atala.- Apustuak antolatzen dituzten erakundeak. 1.- 5.3 atalean aipaturiko apustu-motak, barrukoak nahiz kanpokoak, antolatzen dituzten erakundeei dagokie hurrengo eginkizun hauek burutzea: a) Apustuak errejistroan jaso eta bateratu. b) Apustu-mota bakoitzean jokaturiko diru-kopurua zenbatu, sarietarako erabiltzen den portzentaia aplikatu eta datu horiek argitaratu. c) Igarritako apustu bakoitzeko eman beharreko etekina kalkulatu eta ordaindu. d) Eragiketa guztiak arauzkoak direla eta indarrean dagoen legeria betetzen dela zaintzea. 2.- Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak eragiketa horiek guztiak ikuskatu eta egiaztatzeko eskubidea izango du, eta egoki usten duen eran eta garaian gauzatu ahal izango du eskubide hori. 3.- Atal honetan jasotzen diren erakundeek kontularitza berezia eraman behar dute, Herrizaingo sailburuaren agindu bidez ezarriko diren baldintzetan. 4.- Apustu hipikoen arloko arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legean ezarritakoari lotuko zaio. 5.- Apustua errejistroan jasotzen dela ziurtatu ezean, apustua ez da gauzatuko, horren ondorioak edonolakoak izanda ere, apustulariei jokaturiko dirukopuruak itzultzeko dagoen beharra inolaz ere baztertu barik. 6.- Apustuetarako baimena duten enpresek diruikuskaritza aurkeztu behar diote urtero Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari. 14. atala.- Fidantzak. 1.- Apustu hipikoak, barrukoak nahiz kanpokoak, antolatu, ustiatu eta kudeatzeko baimenaren jabeek hogeita hamar milioi pezetako fidantza utzi behar dute, kanpoko apustua bada, eta hamar milioikoa, barrukoa izanez gero. 2.- Baimena eman eta hilabeteko epean eratu behar da fidantza Euskadiko Diruzaintza Nagusian, Autonomi Elkartearen Administrazio Orokorraren izenean. Esandako epean fidantza eratzen ez bada, eten egingo da baimenaren indarraldia eta, hiru hilabeteko epean eratu ezean, iraungi egingo du. 3.- Fidantza diruz edo abalaz eratu ahal izango da. Abalaz izanez gero, banketxe, aurrezki-kutxa, aseguruetxe edo kreditu-kooperatiben abala edo 33/1984 Legearen menpeko elkarrekiko bermedun baltzuen abala izan behar da. Baimenak dirauen artean utzi behar da fidantza, gehienezko diru-kopurukoa, eta Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legean ohartemandako eginbeharrak ez betetzeagatik ezar litezkeen diruzehapenen baldintzapean geratuko da. 4.- Fidantzaren zenbatekoa murriztuko balitz, baimenen jabeek, bi hilabeteko epean, osatu beharko lukete derrigorrezko diru-kopurua eduki arte. Fidantza ez osatzeak baimenaren indargabetzea ekartzen du berarekin. 15. atala.- Iharduera monopolistiko eta oligopolistikoen kontrola. 1.- Apustuak antolatu, ustiatu eta kudeatzeko baimena duten erakundeetako titular, bazkide edo partaideek ezin dute joko-makina, joko-kasino edo bingoaretoez arduratzen diren enpresen jabe izan, ezta enpresa horiek osatzen dituzten baltzuetako akzio edo partaidetzaagirienerdia baino gehiagoren jabe ere. 2.- Kanpoko apustua antolatu, ustiatu eta kudeatzekobaimenduta dauden erakundeen titularrek ezin izango dute, aldi berean, barruko apustua kudeatzen duten erakundeen titularrak izan. Muga horien ondorioetarako, pertsona juridikoaren akzioen edo partaidetzaagirien erdia baino gehiagoren jabe dena titulartzat joko da. 3.- Aurreko zenbakietan adierazitako mugak ordezko pertsonentzat ere daude jarrita, hots, beren izenean ihardun arren beste baten mesedetan aritzen direnentzat. Horrelakoetan onuradunak dituen akzioak eta partaidetzaagiriakordezkoarenak bailiran joko da. XEDAPEN GEHIGARRIAK Lehenengoa.- Apustu hipikoa Jokoen Katalogoan sartzea. Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 3. atalaren ondorioetarako, apustu hipikoa, barrukoa zein kanpokoa, Euskal Autonomi Elkarteko Jokoen Katalogoan sartzen da. Bigarrena.- Plangintza. Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 4. atalean ezarritakoari jarraiki, honela egingo da apustu hipikoaren plangintza: 1.- Kanpoko apustuaren berezitasunak kontuan izanik, baimen bakarra emango da Euskal Autonomi Elkartean apustu-mota hori antolatu, ustiatu eta kudeatzeko. 2.- Apustuak egiteko baimena duten hipodromoak hiru izango dira Euskal Autonomi Elkartean, lurralde historiko bakoitzeko bat. 3.- Plangintza honek hamar urtetan iraungo du indarrean. 4.- Donostiako hipodromoa, plangintza honen ondorioetarako, xedapen honen 2. puntuan adierazitako lurralde-banaketan hartu da kontuan eta, beraz, ihardunean jarraituko du. Hirugarrena.- Definizioak. Dekretu honen eta hurrengo garapen-arauen ondorioetarako, hurrengo kontzeptuak azaltzen diren modukoak direla ulertuko da: a) Hipodromoak: edozein motatako zaldilasterketak egiteko esparruak, lege eta araudi-baldintza guztiak betetzen direlarik. b) Apustuaren gehienezko zenbatekoa: apustutxartel bakoitzeko joka daitekeen diru-kopururik handiena. c) Apustu-txartela: apustua egin dela egiaztatzen duen agiri normaldua da, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak baimendutakoa. d) Apustu-txartelak jaso eta errejistroan gordetzeko lekua: eragiketa horiek, eskuz edo automatikoki, egiteko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak baimendutako tokia. Laugarrena.- Euskal Autonomi Elkartetik at egiten diren zaldi-lasterketei buruzko kanpoko apustua onartzea. 1.- Euskal Autonomi Elkartetik at egiten diren zaldilasterketeiburuzko kanpoko apustuak egin ahal izango dira, baldin eta, aginduzkoa denean, dagokion agintarien baimenak lortu badira eta lasterketa antolatu duen edo apustua ustiatzen duen erakundearen baimena eskuratu bada. 2.- Baimenaren titularrak jakitera emango dio Herrizaingo Sailaren Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari aurreko puntuan zehazturiko zertzeladen berri. Eskaria aurkeztu eta hilabeteko epean Administrazioak ezezkorik ematen ez badu, eskariari baimena eman zaiola ulertuko da. 3.- Edonola ere, Euskal Autonomi Elkarteko apustu hipikoei buruzko araubidea izango da kontuan hartu beharrekoa. Bosgarrena.- Beste erakunde batzuekiko hitzarmenak. 1.- Kanpoko apustua antolatu, ustiatu eta kudeatzeko baimena duen erakundeak hitzarmenak izenpetu ahal izango ditu Euskal Autonomi Elkartetik kanpoko erakundeekin, helburu bera badute, han antolaturiko zaldi-lasterketak apustugai hartzeko hemengo erakundean edo, areago, apustu bakarra antolatzeko bien artean. 2.- Hitzarmenetan honako aukera hau jaso daiteke: apustu-mota bakoitzeko bildutakoa bateratzea eta, lasterketa berak kontuan edukita, mozkin berdintsuak banatzea irabazleei. 3.- Herrizaingo sailburuak onartu behar ditu aipaturiko hitzarmenak. ALDIBATERAKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Barruko apustua baimentzea. Donostiako hipodromoa kudeatzen duen erakundea dekretu honen 10. atalean ezarritakora egokituko da bi urteko epean, dekretu honek indarra hartzen duenetik. Bigarrena.- Kanpoko apustua aldibaterako baimentzea. 1.- Kanpoko apustua kudeatzeko baimena ematen ez den artean, dekretu honen 11. atalaren arabera, dekretu honek indarra hartzen duen garaian apustu-mota hori ustiatzen dutela Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari edozein frogagiriz erakusten diotenek jarraitu ahal izango dute iharduera horretan baimena eman arte, baina ihardunean jarraitze horrek ez du inolako lehentasuneskubiderik ekarriko lehiaketa irekia egiten denean. Hori guztia, dekretu honetan eta makina eta jokolekuen arloko araubidean ezarritakoaren kaltetan joan gabe, apustuak egiteko makinei eta gaitutako lekuei dagokienez. 2.- Aurreko puntuan aipatzen diren zertzeladak egiazkoak direla egiaztatu ondoren, Administrazioak dekretu honen 14. atalaren araberako fidantza hilabeteko epean eratzeko eskatuko dio enpresa ustiatzaileari, baita eskatu ere helbide bat izateko Euskal Autonomi Elkartean, dagokion Administrazioarekin harremanak izateko eta establezimenduak zein apustuak egiteko makinak baimentzeko. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Indarraldia noiz hasi. Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra. Bigarrena.- Garapenarauak. Ahalmena ematen zaio Herrizaingo sailburuari dekretu hau garatzeko behar hainbat xedapen emateko. Vitoria-Gasteizen, 1995eko uztailak 4. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Herrizaingo sailburua, JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.