Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

305/1995 DEKRETUA, ekainaren 20koa, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 132
  • Hurrenkera-zk.: 2755
  • Xedapen-zk.: 305
  • Xedapen-data: 1995/06/20
  • Argitaratze-data: 1995/07/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

ERASKINA 11/1994 LEGEAREN HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIAK AIPATZEN DITUEN FARMAZI BULEGOEN TITULARITATEA LORTZEKO MEREZIMENDUEN BAREMOA 1.- Lanbide Esperientzia Lanbide esperientzia dela eta lor daiteken puntu kopururik handiena 15 puntukoa da. Esperientziaren zenbaketa hilaka egingo da. a) Botikari titular, erregente edo ordezko izanik, farmazi bulego batean aritu izana: - Azken 10 urteetan: puntu 1 urteko. - Aurreko urteetan: 0,5 puntu urteko. Farmazi bulegoko titularrak izanik, seme/alaben, gurasoen, iloben, nebarreben edo ezkontidearen alde, dohanik zein kostubidez hura eskualdatu duten botikariei ez zaie zenbatuko merezimendurik titularitate kontzeptuan, baldin eta, eskualdatze hori Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legea indarrean sartu eta gero egin bada. b) Botikari laguntzaile izanik, farmazi bulego batean aritu izana: - Azken 10 urteetan: 0,8 puntu urteko. - Aurreko urteetan: 0,4 puntu urteko. c) Botikari izanik, Lehen Atentzioko, Ospitaleetako eta Zentro Soziosanitarioetako farmazi zerbitzuetan eta medikamentu-gordelekuetan aritu izana: - Azken 10 urteetan: 0,8 puntu urteko. - Aurreko urteetan: 0,4 puntu urteko. F.I.R. Tituluari baliorik ematen bazaio, ez dira zenbatuko F.I.R.eko formazioko urteak. d) Botikari izanik, Osasun Administrazioan, Korporazio Farmazeutikoan edo medikamentuak fabrikatu zein banatzeko zentroetan aritu izana: - Azken 10 urteetan: 0,7 puntu urteko. - Aurreko urteetan: 0,35 puntu urteko. 2.- Irakaskuntzako esperientzia a) Praktika tutelatuak zuzentzeagatik, beti ere, landutako programaren arabera garatu badira: - Ikasle bakoitzeko: 0,1 puntu. Kontzeptu horretan gehienez puntu 1 lor daiteke. Praktika tutelatuak egiteko kontzertatu eta baimendutako zentroan botikari bat baino gehiago badago, guztira lortzen diren puntuak modu proportzionalean bananduko dira denen artean. b) Botikari izanik, irakaskuntzarako baimenaz ospitaleko farmazi zerbitzuan aritu izana: - Ikasturte bakoitzeko eta F.I.R. egiten duen Farmaziako ikasle bakoitzeko: 0,2 puntu. Kontzeptu horretan gehienez 5 puntu lor daitezke. c) Osasunari buruzko zientzien esparruko Unibertsitateko Fakultateetan katedradun zein irakasle titular izanik, mendikamentu edo produktu sanitarioekin zerikusia duten gaietan aritzea: - Azken 5 urteetan: 0,5 puntu ikasturteko. - Aurreko ikasturteetan: 0,1 puntu ikasturteko. Kontzeptu horretan gehienez 3 puntu lor daitezke. d) Osasun Administrazioak, Unibertsitateak edo Korporazio Farmazeutikoak antolatutako ikastaroetan, atentzio farmazeutikoarekin zerikusia duten gaietan irakasle izanik, emandako zerbitzuengatik: - Azken 5 urteetan: 0,1 puntu 10 irakastordu bakoitzeko. Kontzeptu horretan gehienez 2 puntu lor daitezke. 3.- Publikazioak eta proiektuak Atentzio farmazeutikoarekin zerikusia izan eta azken 5 urteetan argitaratutako publikazioengatik: - Egilea bada: - 0,25 puntu publikazio bakoitzeko - 0,125 puntu artikulu bakoitzeko. - Laguntzailea bada: - 0,125 puntu publikazio bakoitzeko. Kontzeptu horretan gehienez 3 puntu lor daitezke. 4.- Espediente akademikoa a) Farmaziako Doktore mailagatik: 2 puntu. b) Eskatutako lizentziatu tituluaz gain, osasuneko beste zientzietako lizentziatu tituluak izateagatik: 0,5 puntu titulu bakoitzeko. c) Ospitaleko Farmaziako espezialista tituluagatik: 2 puntu. 5.- Postgraduko Formazioa Atentzio farmazeutikoarekin zerikusia duten gaietarako, Osasun Administrazioak, Unibertsitateak edo Kolegio-Erakundeak azken 10 urteetan antolatutako formazio eta hobekuntza ikastaroengatik (Instituzio horiek antolatutzat hartuko dira, egiaztagirian hala edo hola haien lankidetza agertzen denean). Ikastaroaren iraupena: - 20 ordutik 60 ordu bitarterakoa: 0,15 puntu - 61 ordutik 100 ordu bitarterakoa: 0,25 puntu. - 100 ordutik gorakoa: 0,3 puntu. Orduak zenbatzeko honako arauak hartuko dira kontuan: - Iraupenik jasota ez duten ikastaroak ez dira zenbatuko. - Astebeteko iraupena jasota duten ikastaroei 30 ordu zenbatuko zaizkie. - Unibertsitateak emandako espezializazio eta postgraduko ikastaroak 100 ordutik gorako ikastaro lez hartuko dira. Kontzeptu horretan gehienez 5 puntu lor daitezke. 6 Euskera jakitea. a) E.G.A. titulua edo baliokidea egiaztatzen bada: 0,5 puntu.Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzeari buruzko urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuko 4. atalean eta gehigarrizko xedapenetatik lehenengoan jasotakoaren arabera, dekretu honek, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen ditu. Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 8,c) eta 25. atalek egozten dizkidaten ahalmenei jarraiki eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko ekainaren 20an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:I. ATALBURUA.- LEHENDAKARITZA 1. atala.- Ihardute alorrak. Jaurlaritzaren bozeramailetza, gizarte ea erakunde harremanak, analisi eta komunikazioa, emakumea eta kanpo harremanak dira Lehendakaritzak bereganaturik dituen alorrak, horrela finkatzen baita Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzeari buruzko urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuko 4. atalean. 2. atala.- Egitura. Aurreko atalean adierazitako alorrei buruzko egitekoez baliatzeko, honako organo hauetan egituratzen da Lehendakaritza:I.- Lehendakaritzaren Idazkaritza. - Zerbitzu Zuzendaritza.II.- Analisi eta Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia. a) Prentsa eta Komunikazio Zuzendaritza b) Argibide eta Azterlan Zuzendaritza c) Analisi eta Egitasmo ZuzendaritzaIII.- Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Idazkaritza Nagusia. IV.- Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia: a) Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritza b) Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza c) Europako Gaietarako Zuzendaritza d) «Euskadiren Ordezkaritza, Bruselan» Lehendakaritzaren Idazkaritzako eta Idazkaritza Nagusietako titularrek, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean xedatutakoaren ondorioetarako, sailburu maila izango dute. 3. atala.- Kanpo Harremanetarako ordezkaria. 1.- Lehendakariak, kanpo harremanetarako alorrean dagozkion egitekoak burutzeko, Kanpo Harremanetarako ordezkari baten laguntza izango du. 2.- Kanpo Harremanetarako ordezkaria lehendakariak izendatuko du baita kargutik kendu ere. Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean jasotako ondorioetarako sailburuordearen maila izango du. 4. atala.- «Emakunde» erakunde autonomoa. Emakumaren Euskal Erakundea/Instituto Vasco de la Mujer (Emakunde) erakunde autonomoa Jaurlaritzaren Lehendakaritzari atxikita gelditzen da. 5. atala.- Atxikipenak. 1.- Honako batzorde hauek atxikitzen zaizkio Jaurlaritzaren Lehendakaritzari: - Publizitateari buruzko Sailarteko Batzordea (apirilaren 18ko 151/1989 Dekretua; uztailaren 12ko EHAA, 133 zk.). - Kanpo Harremanetarako Sail arteko Batzordea (otsailaren 2ko 13/1993 Dekretua; otsailaren 19ko EHAA, 34 zk.). - Hirugarren Munduaren Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoa kudeatzeko Batzordea (apirilaren 11ko 233/1995 Dekretua; maiatzaren 15eko EHAA, 90 zk.). 2.- Honako hauek ere atxikitzen zaizkio Lehendakaritzari: - Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea (apirilaren 11ko 234/1995 Dekretua; maiatzaren 15eko EHAA, 90 zk.). - Registro de Centros Vascos - Euskal Etxeak (uztailaren 28ko 318/1994 Dekretua; abuztuaren 26ko EHAA, 162 zk.). - Akitania-Euskadi Lankidetzarako Fondua (irailaren 21eko 268/1993 Dekretuz aldatutako ekainaren 9ko 410/1991 Dekretua; urriaren 27ko EHAA, 206 zk.).II. ATALBURUA.- LEHENDAKARITZAREN IDAZKARITZA 6. atala.- Egitekoak. Lehendakaritzaren Idazkaritza lehendakariaren menpe egongo da zuzen-zuzenean, eta egiteko hauek izango ditu: a) Bere zereginetarako lehendakariak behar dituen argibide politikoak eta teknikoak eskeini. Honek ez du ekarriko sailburuen egitekoak gutxitzea. b) Jaurlaritzaren iharduna zuzendu eta koordinatzeko laguntza eman lehendakariari. Horretaz gain, aholkularitza eskeiniko dio eskatzen dionean. c) Xedapen orokorrei eta akordioei buruzko proiektuak gertatu eta horien proposamena egin. Lehendakaritzaren egitekoen eta ihardute-alorren esparruaren barne sartzen diren zirkularrak, jarraibideak eta egintzak eman. d) 1. atalean jasotakoaren arabera Lehendakaritzari dagozkion egitekoak eta ihardute-alorrak koordinatu, suspertu eta gainbegiratu. Guztientzat diren zerbitzuen kudeaketa zuzendu. e) Jaurlaritzaren sailekiko eta Lehendakaritzarekin zerikusirik duten erakundeekiko komunikazioa sortzeko organo lez ihardun; eta hori, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean ezarritakoaren arabera Jaurlaritzako kideek Lehendakaritzarekin duten zuzeneko harremanaren eta dekretu honek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari egozten dizkion harremanen kaltetan gabe. f) Kontratazio organo lez ere ihardungo du, organo horiei indarrean dagoen antolamendu juridikoak jartzen dizkien ahalmenei eta murriztapenei jarraiki. Guzti hori, kontratazio alorrean Euskadiren Bruselako Ordezkaritzaren titularrari dagozkion ahalmenen kaltetan gabe. g) Lehendakaritzaren eskuduntza diren espedienteak izapidetzeko beharrezkoak diren gastuetarako baimenak, zenbatekoaren arabera Jaurlaritzaren Kontseiluari dagozkionen kaltetan gabe. h) Lehendakaritzako langilegoaren plangintza, kontrola eta kudeaketa koordinatu. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 10.1 atalean jasotako egitekoak burutzeko eskuduntza duen organoa da. i) Indarrean dagoen antolamendu juridikoak Lehendakaritzari egozten dizkion gainerako egiteko guztiak, baldin eta beste organo bati egotzitakoak ez badira. 7. atala.- Zerbitzu Zuzendaritza. Honako hauek dagozkio Zerbitzu Zuzendaritzari: a) Jaurlaritzaren sailekiko eta Lehendakaritzarekin zerikusirik duten erakundeekiko komunikazioa sortzeko organo lez ihardun. Bere eskuduntzapekoak diren alorretan sailen arteko batzorde eta kontseiluetan parte hartu. b) Lehendaritzaren aurrekontuari buruzko aurreproiektua gertatu, horren jarraipena egin eta Lehendakaritzaren kudeaketa ekonomiko administratiboa gauzatu. c) Jaurlaritzako Lehendakaritzari atxikitako langileen administrazioa eta kudeaketa. Zigorbide espedienteak izapidetzeko eskuduntza duen administrazio mailako organoa da. d) Langileen premiak ebaluatu eta Lehendakaritzako lanpostu-zerrendaren proposamena gertatu. e) Gizarte ekintzarako eta langileak prestatzeko eta hobetzeko planak eta programak gertatu, gai honetan HAEEk bereganatuta dituen aginpideen kaltetan gabe. f) Barne antolaketarako metodoak eta argibide sistemak proposatu, lan-sistemak arrazionalizatzeko eta hobetzeko. g) Jaurlaritzaren Lehendakaritzako bulegoen barne erregimenaz eta horren administrazioaz arduratu baita ondarearen eta hornigaien iraunarazpenaz ere. h) Indarrean dagoen antolamendu juridikoak egozten dizkion guztiak.III. ATALBURUA.- IDAZKARITZA NAGUSIAK 8. atala.- Analisi eta Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia 1.- Analisi eta Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia lehendakariaren menpe egongo da zuzenzuzenean, eta egiteko hauek izango ditu: a) Alorkako ihardute-planei eta ekimenei buruzko argibide-prozedura egokiak ezarri eta horiei iraunarazi, lehendakariak Jaurlaritzaren ekintza koordinatzeko lagungarria izan daitezen. b) Erakundeetan parte hartzen duenean lehendakariari lagungarria izan dakiokeena eskatu Jaurlaritzako sailei. c) Jaurlaritzak parte hartzen duen alorretako gizarte egoera eta bilakaerari buruzko azterlan, txosten edo ekintzak prestatu, Jaurlaritzako Lehendakaritzak horien berri izan dezan. d) Jaurlaritzak komunikabideen aurrean duen berriematepolitikazehaztu eta koordinatu. e) Gizartea sentiberatzeko saio edo neurriak proposatu eta koordinazioa bermatu. Eusko Jaurlaritzaren eta sailen ekintzen zabakundeari ekin. f) Indarrean dagoen antolamendu juridikoak egozten dizkionak. 2.- Analisi eta Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiko zuzendaritzak: - Prentsa eta Komunikazio Zuzendaritza - Argibide eta Azterlan Zuzendaritza - Analisi eta Egitasmo Zuzendaritza 9. atala.- Prentsa eta Komunikazio Zuzendaritza. Prentsa eta Komunikazio Zuzendaritzaren egitekoak: a) Eusko Jaurlaritzaren ekintzen berri era egokian eman, lehendakariari eta Jaurlaritzaren bozeramaileari bururuzkoak ere bai. b) Berriemate-lana erraztu eta Jaurlaritzaren sailetako prentsa zerbitzuen koordinazioa eta eraginkortasuna bermatu. c) Komunikabideen aurrean Jaurlaritzak duen berriemate-politika koordinatu eta zehaztu. d) Publizitate alorrean sailen zeregina erraztu eta gizartea sentiberatzeko kanpaina edo neurrien koordinazioabermatu Publizitateko Sailarteko Batzordearen bidez (apirilaren 18ko 151/1989 Dekretuz eta apirilaren 30eko 287/1991 Dekretuz araututakoa) eta Publizitate Zerbitzuaren bidez, eta Jaurlaritak egindako lanaren irudi baterakoia zabaldu gizartean zehar. e) Euskal Autonomi Elkartearen irudia kanpoan zabaltzeko diren berriemate- eta publizitateiharduketak sustatu eta koordinatu, Publizitate Zerbitzuaren bidez. f) Indarrean dagoen antolamendu juridikoak egozten dizkion guztiak. 10. atala.- Argibide eta Azterlan Zuzendaritza. Argibide eta Azterlan Zuzendaritzaren egitekoak: a) Jaurlaritzaren iharduketei buruz aldianaldian txostenak gertatu. b) Horiek aztertzea Jaurlaritzaren Kontseiluari eta, behar bada, Ekonomi Arazoetarako Ordezko Batzordeari dagokieneko gaiei buruz aholkuak eman. c) Legebiltzarreko agerraldiak tajutzen Lehendakaritzako organoei sorospena eman. Lehendakaritzak Arartekoarekin eta erakunde publiko batzuekin izan ditzan harremanak koordinatu eta bideratu horretarako aginpideak dituzten organoen bidez. d) Lehendakaritzako idazkariak egotz diezazkion proiektuak, hots, arau, xedapen, itun eta akordioei buruzkoak, gertatu, eta Lehendakaritzako organoei sorospen juridikoa eman. e) Lehendakaritzako Idazkaritzaren liburuen eta agirien bilgoa antolatu eta kudeatu. f) Gizarteak bizi duen egoeraren bilakaeraren berri unean-unean izan Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen bidez. g) Indarrean dagoen antolamendu juridikoak egotz diezazkionak. 11. atala.- Analisi eta Egitasmo Zuzendaritza. Analisi eta Egitasmo Zuzendaritzaren egitekoak: a) Jaurlaritzaren gidaritzarako eta koordinaziorako onuragarriak izango diren berariazko plan eta egitasmoak gertatu. b) Gizarte eta ekonomiaren alorretan lehendakariaren ardurapekoak izan daitezkeen arazo eta eskaeren berri Lehendakaritzari emateko behar beste azterlan eta txosten landu. c) Sailarteko eta erakundeen arteko programak koordinatu, horien zuzendaritza eta/edo jarraipena Lehendakaritzari dagokionean. d) Ekonomi eta gizarte alorretako eragileekin argibideprozeduraegokiak ezarri eta horiei eutsi Euskal Autonomi Elkartearen abagune ekonomiko eta industrialaren prospekzio analisiak burutzeko. e) Iharduketa planen eta alorkako ekimenen jarraipen eta gidaritzan lehendakaria urgazteko behar besteko aholkuak eman. f) Indarrean dagoen antolamendu juridikoak egotz diezazkion guztiak. 12. atala.- Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Idazkaritza Nagusia. Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Idazkaritza Nagusia lehendakariaren menpe egongo da zuzenzuzenean, eta egiteko hauek izango ditu: a) Lehendakariak gizarteko eragileekin, herritarrekin eta erakundeekin harremanak eukitzeko plana gertatu, gauzatu eta ebaluatu. b) Lehendakariak parte har dezan ekintza ofizialen antolaketa eta horien garapen egokia bermatu, eta Jaularitzako beste kide batzuk horietan parte har dezateneko ekintzak koordinatu. c) Lehendakaritzaren harreman publikoetan beharrezkotzat jotzen diren ekintzak burutu. d) Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarekin koordinatuz, lehendakariak kanpora egin behar dituen bidaiei bidezkoa den urgazpen logistikoa eman. e) Lehendakaritzari eta Jaurlaritzako goikargudunei Protokoloaren araubidea aplikatu. f) Indarrean dagoen antolamendu juridikoak egotz diezazkion guztiak. 13. atala.- Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia. 1.- Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia lehendakariaren menpe egongo da zuzenzuzenean, Lehendakaritzako idazkariari beren-beregi egozten zaizkion ahalmenen kaltetan gabe. Sorotsiegiten dio lehendakariari Euskal Autonomi Elkarteko kanpoekintzaren estrategia, bai politikoa zein instituzionala, zehaztu eta zuzentzen. Eusko Jaurlaritzak kanpoan duen presentzia planifikatu, koordinatu eta horri laguntza eskeintzea eta Kanpo Harreemanetarako Idazkaritza Nagusiari dagokio. Halaber, Europako Batasunarekin, Estatuaren maila baino apalagoa duten beste entitate batzuekin edo herrialdearteko zein nazioarteko erakundeekin Eusko Jaurlaritzak izan ditzan harremanez arduratuko da. Garapen lankidetzerako eta kanpoko euskal gizataldeekiko Jaurlaritzaren politika burutu eta kudeatzen duen organoa ere bada Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia. 2.- Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak, Euskal Autonomi Elakarteari dagozkion eskuduntzen esparruan, honako egiteko hauek ditu bereganatuta: a) Eusko Jaurlaritzaren kanpo harremana programatu, suspertu eta koordinatu. b) Euskal Autonomi Elkarteak Europako Herrialdeen Asanbladarekin eta Euskal Autonomi Elkarteak horietan parte hartzen dueneko herrialdearteko organo eta entitateekin izango dituen harremanak koordinatu eta bideratu. c) Nazioarteko gainerako erakundeekin Jaurlaritzak izan ditzan harremanak bultzatu eta koordinatu. Beste horrenbeste egingo du erakunde eta entitate publiko edo pribatuekin, baldin eta euren kanpoekintzak garrantzizkoak badira. Hori, Jaurlaritzako sailei berenberegiegotzitako eskuduntzen kaltetan gabe. d) Euskal Autonomi Elkarteak mugez eta herrialdeez gaindi garatu duen lankidetza-politikaren esparruan bi alderen edo hainbat alderen arteko iharduketak suspertu eta koordinatu. Europako Batasunaren lanorgano, -komite eta -taldeetan eta herrialdearteko eta nazioarteko erakundeetan Euskal Autonomi Elkarteak dituen ordezkarien partaidetza koordinatu. e) Jaurlaritzari laguntza eta aholkuak eman kanpo harremanetako gaietan. f) Aurreko lerroaldietan aipatutako harremanen berri eman Euskal Autonomi Elkarteko beste organo eta izaikiei. g) Euskal Autonomi Elkarteak kanpoan dituen iharduketen alorrean lehendakariak ematen dituen jarraibideak burutu. 3.- Egiteko hauek era egokian gauzatzeko honako eskubide hauek izango ditu Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak: a) Estatuko Administrazioari dagokionez: 1) Euskal Autonomi Elkartearen kanpo harremanarekin zerikusirik duten gaietan Estatuak betetzen duen iharduketaren jarraipena egin. 2) Ahalik eta kanpo harremanik hoberena bermatzeko, Estatuko Administrazioarekin elkarlanerako eta argibide trukaketarako bideak jarri. 3) Sor daitezen konferentzia, batzorde eta organoetan Euskal Autonomi Elkartearen presentzia koordinatuko du eta EAEk hartuko duen jarrerari laguntza eskeiniko dio, gai honetan Estatuak duen borondatea egokitzeko. b) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokor eta Instituzionaleko sail eta izaikiei dagokienez eta bai horien baltzu publikoei dagokienez ere, Jaurlaritzaren kanpo harreman integratua bermatuko duten argibide, koordinazio- eta lankidetza-bideak ezarri eta kanpo harremanen alorrean eman daitezen arau- eta xedapen-proiektuak halabeharrez informatu. c) Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari eta berorren organoei egotzitako egitekoek lurralde historikoen eta toki izaikiei badaragie, lankidetzarako behar diren bideak ezarri araugintza teknikaren ikuspegitik. 14. atala.- Europako Gaietarako Zuzendaritza. 1.- Alor honetan Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak bereganaturik dituen egitekoak dagozkio Europako Gaietarako Zuzendaritzari; eta bereziki, honako hauek: a) Euskal Autonomi Elkartearen eta Europako Batasuneko eta Europako Kontseiluko erakunde eta organoen arteko harremanetarako organo lez ihardun. b) Euskal Erakunde Publikoen eta EBko Administrazioaren arteko harremanak, hots, proiektuak aurkeztearen, programetan parte hartzearen, laguntza publikoetarakobaimena eskatzearen eta abarren ondorio direnak, bideratu eta koordinatu. c) EBko zuzenbidea eta politikak Euskal Autonomi Elkartean aplikatzea gainbegiratu etakoordinatu. d) Euskal Autonomi Elkarteko ordezkariek EBko erakundeetako organoetan eta lan-talde edo komiteetan parte har dezaten ahalegindu. e) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokor eta Instituzionaleko sail eta izaikien eta horien baltzu publikoen iharduketak bultzatu, koordinatu, gainbegiratu eta ebaluatu Europako Batasunaren erakundeei dagokienez; eta horretaz gain, erakunde horiei buruzko aholkuak eman. f) Euskal Autonomi Elkarteko organo eta izaikiei euren interesekoak izan daitezen EBko politika- eta iharduketa-arauei buruzko berri eman eta aholkuak eman. g) Europako Batasunarekin zerikusirik duten gaietan prestakuntza eta dibulgazioari buruzko azterlanak eta ekintzak burutu. h) Europako Batasunarekin eta Europako Kontseiluarekin zerikusirik duten gaien berri eman, horien jarraipena egin eta zabaldu, agiri bidezko sorospena eskeintzeko; eta Jaurlaritzako sailei, Euskal Autonomi Elkarteko izaiki instituzionalei, baltzu publikoei eta Euskal Autonomi Elkarteko Foru- eta Udal-Administrazioei aholkuak eta argibideak eman. 15. atala.- Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritza. Alor honetan Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak bereganaturik dituen egitekoak dagozkio Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzari; eta bereziki, honako hauek: a) Euskal Autonomi Elkarteak kanpoko euskal gizataldeekin, euskal etxeekin eta bai horiek han daudeneko herriekin dituen edo izan ditzakeen harremanak bultzatu, koordinatu, ezarri eta areagotu. b) Euskal Autonomi Elkarteaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanei buruzko maiatzaren 27ko 8/1994 Legeak egozten dizkion egitekoez baliatu, eta berorretan jasotako aurrikuspen, eskubide eta prestazioak bete. c) Euskal Autonomi Elkartea kanpoko euskal gizataldeei ahalik gehien hurbiltzeko beharrezkoak diren azterlan eta argitalpenak burutu eta zabaldu. d) Kanpoko euskal gizataldeetan euskal kultura eta euskara zabaltzeko eta horiei eusteko egitasmoak garatu. Euskal Autonomi Elkartean eta euskal gizataldeak dauden herrietan euskal egoera eta historiaren gaiari buruzko ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak, erakusketak eta kongresuak prestatu. 16. atala.- Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza. Alor honetan Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak bereganaturik dituen egitekoak dagozkio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari; eta bereziki, honako hauek: a) Garapen lankidetzarako programak eta egitasmoak sustatu, koordinatu eta burutu ekonomia, kultura, zientzia eta teknikaren alorretan. Garapen bidean dauden herriekiko elkartasuneko helburuekin enpresarioek bat egin dezaten ahalegindu. b) Helburu berberekin Euskal Autonomi Elkarteko edo kanpoko beste erakunde publiko edo pribatu batzuek tajutu ditzaketen programa eta ekimenak bultzatu eta horiek gauzatzerakoan laguntza eskeini. c) Lankidetza eta garapen alorretan euskal teknikarien prestakuntza sustatu. d) Lankidetza eta garapen alorretan euskal herri administrazioen arteko koordinazioa sustatu. e) Garapen lankidetzari buruzko politika eraginkorragoa izan dadin, beharrezkoak izan daitezen tresnak eta neurriak tajutu. f) Garapen bidean dauden herrien progresorako garrantzizkoak izan daitezkeen azterlanak burutu eta zabaldu. g) Lankidetza eta garapenerako laguntzak arautuko dituen araudirako proposamena egin eta horren ejekuzioa kudeatu. h) Garatu gabeko herrialdeetan giza eskubideak zabaltzen eta gatazkak era baketsuan konpontzen saiatu. 17. atala.- «Euskadiren Ordezkaritza, Bruselan». 1.- «Euskadiren Ordezkaritza, Bruselan» Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren menpe egongo da zuzen-zuzenean eta Europako Gaietarako zuzendariarekin elkarleanean ihardungo du. Euskal Autonomi Elkartearen ordezkari izango da Europako Batasuneko erakundeetan eta EAEk hainbat alorretan dituen interesak defendatu eta bultzatuko ditu. Helburu horiei begira, honako egiteko hauek ditu: a) Euskal Autonomi Elkartearen ineresak ordezkatu Europako Batasunaren erakundeen eta organoen aurrean. b) Euskal Autonomi Elkartearen interesak kudeatu, gizarte mailakoak, ekonomiarenak, alorkakoak eta profesionalak hain zuzen ere, EBko ekimenek daragien neurrian. c) Europako Gaietarako Zuzendaritzari laguntza eskeini bereak dituen egitekoak garatzen. d) Ebazpenak hartzeko prozesuaren jarraipena egin eta Euskal Autonomi Elkartearen interesei edo eskuduntzei daragien Europako Batasunaren legegintzazko ekimenekin zerikusirik duten argibideak lortu. e) EAEn gizarte eta ekonomia alorretan diharduten agenteen eta agintarien eta EBko erakundeen arteko topaguneak ezartzeko azpiegitura eskeini. f) EBren mailan parte hartzeko borondatea adierazten duten entitate publiko eta pribatuei aholkularitza teknikoa eman, laguntzarako zentru logistikoa izanez. g) Euskal Autonomi Elkartearen eta Espainiako Ordezkaritza Iraunkorraren arteko harreman-organo lez ihardun. h) Gainerako Autonomi Elkarte, Länder edo herrialdeek Bruselan dituzten bulegoekin batera lan egin. i) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorraren entitate eta organoen eta Bruselan kokatutako beste entitate publiko eta pribatuen arteko lankidetzarako bideak egin eta Euskal Autonomi Elkartearen hainbat alorretako interesak sustatu. 2.- Euskadiren Bruselako Ordezkaritzako titularrak kontratazio organo lez ihardungo du Ordezkaritzak bereganaturik dituen egitekoen esparruan eta antolamendu juridikoak egozten dizkion ahalmenak kontutan izanik. Bost milioi (5.000.000) pezetararteko kontratuak egin ditzake. 3.- «Euskadiren ordezkariak Bruselan», ekainaren 30eko 7/1981 Legean jasotakoaren ondorioetarako, zuzendariaren maila izango du. GEHIGARRIZKO XEDAPENA Jaurlritzaren lehendakariordeak, Jaurlaritzaren Lehendakaritzari dagozkion eskuduntzen eremuan, ondoren aipatzen diren egitekoak hartzen ditu bere gain: 1) Nazioarteko foroetan lehendakaria ordezkatu. 2) Lehendakaritzari egotzitako ihartutealorretan Jaurlaritzaren Kontseiluak edo Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak onartu behar dituen gaiak aurkeztu eta defendatu. 3) Lehendakaritzari dagozkion ihardutealorrekin zerikusirik duten legebiltzar-errekerimenduei erantzun, indarrean dagoen araudiaren arabera. ALDIBATERAKO XEDAPENA «INTERBASK, S.A.» baltzu publikoa, guztiz ezabatu arte, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko Europako Gaietarako Zuzendaritzari atxikiko zaio. Zuzendaritza horrek, baltzuarekiko, administrazio mailako babespena izango du, antolamendu juridikoa eta Ogasun Orokorrari buruz Euskal Autonomi Elkarteari aplika dakizkiokeen gainerako legeak oinarritzat hartuz, eta hori, xedapen organiko eta funtzionalen arabera Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagozkionen kaltetan gabe. INDARGABETZE XEDAPENA Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Idazkaritzaren egitura eta egitekoak finkatzen dituen apirilaren 23ko 258/1991 Dekretua, berori aldatzen duen uztailaren 12ko 284/1994 Dekretua eta dekretu honetan xedatutakoaren aurka egin dezaten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak indargabetu egiten dira. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1995eko ekainak 20. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.