Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

299/1995 DEKRETUA, ekainaren 13koa, Euskal Autonomi Elkartearen 1995. ekitaldirako Aurrekontuetan Ertzaintzarentzat jartzen diren kredituak aldatzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa; Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 133
  • Hurrenkera-zk.: 2775
  • Xedapen-zk.: 299
  • Xedapen-data: 1995/06/13
  • Argitaratze-data: 1995/07/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Ogasun; Herrizaingoa; Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomi Elkartearen 1995. ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzeko den apirilaren 12ko 1/1995 Legeko 11. ataleko 1. eta 2. idazatietan, Euskal Autonomi Elkarteak Ertzaintzari dagozkionetan dituen eskuduntzak finantzatzeko diren kredituak aldagarriak izango direla ezartzen da, bai prestakuntza garaian dauden ertzainei dagozkienetan eta bai lanean dauden ertzainei dagozkienetan ere. Kreditu horiek, bateratu edo gehitu, kendu edo gutxiagotu ahal izango direla, Kupoaren Bitariko Batzordeak ertzaintzaren finantzaketari buruz har ditzan akordioetan ezarri dadinaren arabera. Euskal Autonomi Elkartearen 1994. ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzeko zen abenduaren 22ko 9/1993 Legeko 24. ataleko 2.d) idazatiaren laugarren lerroaldian hau ezartzen da: Foru Aldundiek oro har eman beharrekoa kalkulatzeko gauzatu beharreko kenketen artean, Ertzaintzaren finantzaketarako 1994. ekitaldian eman beharrekoak sartzen direla eta Estaduari kupo likido gisa eman beharreko zenbatekoa 48.535,2 milioi pezetakoa dela. Euskal Autonomi Elkartearen 1995. ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzeko den apirilaren 12ko 1/1995 Legeko 22. ataleko 2.d) idazatiaren hirugarren lerroaldian hau ezartzen da: Foru Aldundiek oro har eman beharrekoa kalkulatzeko gauzatu beharreko kenketen artean, ertzaintzaren finantzaketarako 1994. ekitaldian eman beharrekoak sartzen direla eta Estaduari kupo likido gisa eman beharreko zenbatekoa 886,1 milioi pezetakoa dela. 1994. urteko ekitaldian kupo likido gisa Estatuari ordaindu beharreko 47.629,5 milioi pezetatik konpentsagarria den Ertzaintzaren guztirako gastuaren behinbetiko baloraketa egin denez, bidezkoa da, lanean dauden ertzainei buruzko 2223 programako gastuen egoeran eta 1995. urteko ekitaldiko aurrekontuetatik 19,5 milioi pezeta guxitzea. Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Herrizaingo sailburuaren baterako proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko ekainaren 13an egin zuen bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Kredituak aldatzea, aurrekontuen gastuen egoeran. Lanean dauden ertzainei buruzko 2223 programako kredituak gutxitzea onartzea, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren 1995. urteko ekitaldiko Aurrekontuen gastuen egoera honetan: Programa Kontzeptua Zenbatekoa 2223 610 19.548.171 2223 PROGRAMA OSORIK 19.548.171 2. atala.- Diru-sarreren egoeran, kredituak aldatzea. Foru Aldundiek eman beharreko 95010 Programan, kredituak gutxitu daitezela onartzea, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren 1995. urteko ekitaldiko Aurrekontuetako diru-sarreren egoera honetatik. Programa Kontzeptua Zenbatekoa 95010 451 2.920.497 452 6.294.511 453 10.333.163 95010 PROGRAMA GUZTIRA 19.548.171 AZKEN XEDAPENA Indarrean jartzea.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun berean jarriko da indarrean dekretu hau. Vitoria-Gasteizen, 1995eko ekainak 13. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Herri Administrazio sailburua, JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU. Herrizaingo sailburua, JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.