Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

288/1995 DEKRETUA, ekainaren 6koa, Euskal Autonomi Elkartearen Lurraldea Antolatzeko Batzordearen egitekoak, osakera eta iharduketa-erregimena ezartzeari buruzko 263/1990 Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 125
  • Hurrenkera-zk.: 2655
  • Xedapen-zk.: 288
  • Xedapen-data: 1995/05/16
  • Argitaratze-data: 1995/07/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Elektragailuei, ikuztegiei eta automobil tailerrei buruzko arautegia onartzea gizartearentzat zein onuragarri gertatu den ikusita, bidezkoa eta egokia dirudi kontsumitzaileen eta zehazki zerbitzuak jasotzen dituztenen babeserako aurrerapauso bat ematea. Izan ere, etxerik etxeko zerbitzuen arloak berebiziko eragin ekonomikoa du hiritar arruntarengan baina arautu gabe dagoenez, gero eta arruntago ari dira bilakatzen kontsumitzaileen interesen eta profesionalen arteko leialtasunaren aurkako iharduerak. Dekretu honen bitartez kontsumitzaileen eta etxeen mantenimendua egitea lanbide dutenen arteko harremanen oreka bermatu nahi da, kontsumitzaileentzat garrantzi handikoa baita beren etxea eta etxearen osagarriak behar bezala edukitzea. Helburu horrekin aitortu zaio kontsumitzaileari zerbitzua jaso aurretik idatzizko aurrekontua eskatzeko eskubidea eta horregatik ezarri zaio zerbitzu emaileari lana amaitu ondoren faktura egin beharra. Gainera, faktura horretan derrigorrez jarri behar dira bermearen baldintzak, kontsumitzaileak horiek ezagutzeko inolako oztoporik izan ez dezan. Azkenik, etxerik etxeko zerbitzuak ematen dituzten pertsona fisiko zein juridikoek kontsumitzaileen ezjakintasunaz, menpekotasunaz edo defentsarik ezaz baliaturik egin ditzaten gehiegikeriak arau-haustetzat tipifikatu dira. Ekidin egin da, hala ere, zerbitzu emailea alferrikako betebeharrez kargatzea. Guzti hori Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Babeserako uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorrean eta Kontsumitzailearen Estatutuari buruzko azaroaren 18ko 10/1981 Legean ezarritako printzipioei jarraituz. Ondorioz, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko uztailaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe ERABAKI DUT: 1. atala.- Aplikazio eremua 1.- Laborala ez den harreman baten bitartez kontsumitzaileei etxerik etxeko zerbitzuak ematen dizkieten pertsona fisiko zein juridiko guztiei aplikatuko zaie xedapen hau, baita obrak egiten dituztenei ere, azaroaren 18ko 10/1981 Legearen 2. atalaren arabera. 2.- Dekretu honen ondorioetarako, hauek joko dira etxerik etxeko zerbitzutzat: etxebizitzak, bertako instalazioak eta etxebizitzari atxikitako eraikinak mantentzeko egiten direnak, berdin da instalazioak eta atxikitako eraikinak pribatuak ala komunitatearenak diren. 3.- Xedapen honetatik kanpo geratzen dira bai etxerik etxeko banaketa zerbitzuak bai ondasunen salmentaren lagungarri direnak. 4.- Xedapen hau ez da aplikatuko, halaber, kontsumitzaileen babeserako arau bereziak dituzten etxerik etxeko zerbitzuen kasuan. 2. atala.- Aurrekontuak 1.- Zerbitzu hartzaile guztiek edo euren izenean diharduen edonork dauka eskubidea aldez aurretik idatzizko aurrekontua eskatzeko. Zerbitzu emaileak agirien bitartez egiaztatu beharko du zerbitzua burutu aurretik aukera horren berri eman diola bezeroari. 2.- Aurrekontuan datu hauek agertuko dira: a) Zerbitzu emailearen izen-abizenak edo baltzuaren izena, egoitza, telefonoa, IFZ edo IFK, baimen edota erregistro zenbakia (iharduerari hala badagokio) eta, beharrezko denean, erantzukizun zibileko aseguruaren estaldura. b) Bezeroaren izen-abizenak, NAN eta helbidea eta eskatutako zerbitzuaren deskripzioa, non ezaugarriak, kalitateak, azken emaitza eta zein helbidetan egingo den adieraziko baita. c) Erabiliko diren materialen kopurua, ezaugarriak eta banakako prezioak; eskulanaren prezioa orduko, eguneko edo egingo den zerbitzuan ohikoak diren bestelako tarifen arabera eta joan-etorrietarako gastuak. Alde biek horrela hitzartu dutelako lanaren prezioa egindako metro, azalera edo bolumenen arabera finkatzen bada, zehaztu egingo da unitate horien kopurua, ezaugarriak eta banakako prezioak. d) Zerbitzua hasteko eta bukatzeko aurrikusten den eguna, bezeroak aurrekontua onartzen duenetik edo lanak egingo diren tokia prest dagoenetik. e) Zerbitzuaren guztirako prezioa, zergak barne, eta ordaintzeko era. f) Zerbitzuaren bermearen iraupena eta baldintzak. g) Aurrekontuan egindako eskaintzaren iraupena. h) Aipagarritzat jotzen den edozer. i) Data eta zerbitzu emailearen sinadura edo zigilua. Horien ondoan lauki bat jarriko da, bezeroak onespen sinadura jar dezan; bertan, letra larriez, agirian erabilitako gainontzekoen tamainakoez, honako hau jarriko da: «lanak burutu aurretik jasotako aurrekontua». 3.- Jatorrizko aurrekontuaren kopia bat egingo da. Jatorrizkoa bezeroari emango zaio eta bezeroaren onespen sinadura daraman kopia zerbitzu emaileak gordeko du, gutxienez urte betez bermearen mugaegunetik kontatzen hasita. 4.- Aurrekontua egin ondoren sortutako gorabeherak, Matxurak edo izkutuko akatsak idatziz jakinaraziko zaizkio bezeroari eta idazkian zerbitzuaren prezioa zenbat igoko den, igoeraren zergatia eta konpontzeko zenbat denbora behar den azalduko zaio. Adostasuna egonez gero, alde biek sinatuko dute agiria eta bezeroarentzako kopia. Matxura edo akatsa larria bada eta kalterik gerta ez dadin berehala konpondu behar bada, ahoz eman ahal zaio bezeroari horren berri, baina honek baimena eman behar du beti ere. 5.- Bezeroak horrela eskatuta lanetan aldaketarik badago, aldaketok aurrekontuan eta hitzartutako bukatzeko epean izango duten eragina idatziz jakinaraziko zaio bezeroari eta honek sinatu egin beharko du. 6.- Aurrekontua dohainik izan ezik, zerbitzu emaileak agiri bidez jakinaraziko dio bezeroari, aldez aurretik, egitea zenbat kostatuko zaion. 7.- Bezeroak aurrekonturik nahi ez badu espreski adieraziko da fakturan edo beste agiri batean. Kasu Horretan, bezeroak berak «ez dut aurrekonturik nahi» idatzi eta izenpetu egingo du. 3. atala.- Fakturak 1.- Zerbitzua amaitu ondoren emaileak horren faktura emango dio bezeroari. Bertan datu hauek jasoko dira: a) Fakturaren zenbakia. b) Zerbitzu emailearen izen-abizenak edo baltzuaren izena, egoitza, telefonoa, IFZ edo IFK eta telefonoa. c) Bezeroaren izen-abizenak eta helbidea. d) Egindako zerbitzuaren deskripzioa. e) Guztirako prezioa, 2.2 c) atalean adierazten diren banakapenekin eta zergak. f) Erabilitako materialen eta zerbitzuaren bermearen iraupena, edukina eta baldintzak. g) Data eta zerbitzu emailearen sinadura. h) Bermeari buruz indarrean dauden arauen aipamena. i) Bezeroak idatzizko aurrekonturik nahi ez badu, 2.7. atalean ezarritakoa beteko du. 2.- Fakturaren zenbatekoak eta bertan zehazten diren kontzeptuek bat etorri behar dute bai aurrekontuko zenbateko eta elementuekin bai benetan erabili direnekin. 3.- Zerbitzu emaileak ezin izango ditu erabilitako materialak salmenta prezioa baino garestiago kobratu. Hori gerta ez dadin, bezeroaren eskura jarriko ditu erosketa fakturak edota prezioen tarifak. 4. atala.- Debekuak Zerbitzua burutzean ezin izango dira pieza edo material usatuak erabili, aurretik bezeroak horretarako baimena idatziz eman ezik. Kasu horretan, pieza usatuok beteginak izango dira izango duten erabilerarako eta, merkatuan horrelako pieza berriak baleude, horiek baino merkeagoak izango dira. 5. atala.- Eskumenak Kontsumitzaileen babesaren alorrean aginpidea duten erakundeei dagokie Dekretu honetan eta berorren garapenerako sor daitezen arauetan xedatutakoaren ikuskapena eta jagotza. 6. atala.- arau-hausteak eta isunak 1.- Dekretu honetan ezartzen diren betebehar eta eskakizunak bete ezik, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Babeserako uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorraren 34. atalean, kontsumitzaileen babeserako alorreko eta nekazaritzako elikagaien ekoizpenaren esparruko arau-hausteak eta zigorrak arautzen dituen ekainaren 22ko 1945/1983 Erregeren Dekretuan eta momentu bakoitzean zigorrei buruz aplikagarri diren arauetan xedatzen diren zigorrak ezarriko dira. 2.- Edozein modutan ere, honako hauek kontsumitzailearen babeserako alorreko arau-hauspentzat joko dira: a) Bai etxerik etxeko zerbitzuetako bat eskatu eta hitzartutako lana burutzeko beharrezko ez diren prestazioak kontratatzera bultzatzen duten iruzurkeriak bai merkatuko ohiko prezioez gaindikako diru kopuru gehiegizkoak. b) Zerbitzu eskasak edo arduragabeak, emaileak egindako akatsak berehala zuzentzen ez baditu. c) Aurrekontuan zehazten diren hasteko eta bukatzeko datak justifikaziorik gabe atzeratzea. 3.- Atal honetan zehazten diren arau-hausteak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke, uztailaren 19ko 26/1984 legearen 35. atalean eta ekainaren 22ko 1945/1983 Errege Dekretuaren 6, 7 eta 8. ataletan ezarritako irizpideen arabera. 4.- Dekretu honetan zehazten diren arauhausteak isunekin zigortuko dira, uztailaren 19ko 26/1984 legearen 36. atalean eta gainontzeko arau aplikagarrietan ezarritako mailaketaren arabera. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuak izango du Dekretu honetan xedatutakoa garatzeko behar diren osagarrizko xedapenak emateko eskumena. Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta handik sei hilabetera jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1995eko uztailak 27. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburua, ROSA DÍEZ GONZÁLEZ.Euskal Autonomi Elkartearen Lurraldea Antolatzeko Batzordearen egitekoak, osakera eta iharduketaerregimena ezartzeari buruzko urriaren 2ko 263/1990 Dekretuko 6. atala aldatu zuen urriaren 13ko 277/1992 Dekretuak. Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko Sailak sortu, ezabatu, aldatu eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituen 525/1991 Dekretuari eta Hirigintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa ezartzen duen 681/1991 Dekretuari egokitu zaie egitura. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzeari buruzko urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuaren eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa ezartzeari buruzko otsailaren 28ko 176/1995 Dekretuaren bidez ezabatu ziren dekretu horiek. Beharrezkoa da, beraz, Lurraldea Antolatzeko Batzordearen Plenoaren eta sekzioen osakera dekretu horietatik sortutako administrazio mailako egitura berriei egokitzea. Ondorioz, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko ekainaren 6an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:Atal bakarra.- Euskal Autonomi Elkartearen Lurraldea Antolatzeko Batzordearen egitekoak, osakera eta iharduketa-erregimena ezartzeari buruzko urriaren 2ko 263/1990 Dekretuaren 6. ataleko 1. idazatia aldatzea, aurrerantzeko erredakzioa honako hau izango dela: Euskal Autonomi Elkartearen Lurraldea Antolatzeko Batzordearen Plenoaren osakera: Lehendakari: Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua. Lehendakariorde: Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza sailburuordea. Bokalak: a) Ingurugiro sailburuordea edo, bere ordez, Sailordetzakozuzendari bat. b) Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko, Osasun Saileko, Kultura Saileko, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko, Garraio eta Herrilan Saileko eta Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saileko ordezkari bana, sailburuorde edo zuzendari maila izango dutela. c) Lurraldearen Antolamendurako zuzendaria, Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria eta Finantza Plangintza eta Kudeaketarako zuzendaria. d) Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko lurralde ordezkariak. e) Foru aldundi bakoitzeko bi ordezkari. f) Estatuko Administrazioaren ordezkari bat. g) Euskal Autonomi Elkartean indarrik gehien duen Udalen Elkarteko hiru ordezkari, bana lurralde historiko bakoitzetik. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango du indarra dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1995eko ekainak 6. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailurua, FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.