Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

265/1994 DEKRETUA, maiatzaren 16koa, Euskal Autonomi Elkarteko zuhaitz batzuk zuhaitz apartekotzat jotzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 108
  • Hurrenkera-zk.: 2293
  • Xedapen-zk.: 265
  • Xedapen-data: 1995/05/16
  • Argitaratze-data: 1995/06/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ingurumena

Testu legala

  1. ERASKINA HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEKO IZAERA PERTSONALEKO XEHETASUNEI BURUZKO FITXATEGI AUTOMATIZATUAK 1.- Trebatzeko eta gaitzeko ikastaroak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolatutakoak. 1. Helburua: Euskal Autonomi Elkarteko administrazioetan lan egiten duten langileak trebatu eta gaitzeko antolatzen diren ikastaroen jarraipena eta kudeaketa. 2. Erabilerak: Ikastaroetarako egindako eskabideen kudeaketa (partaideen kopurua, egite-lekua, orduen kopurua, irakasleak, emandako gaiak, ....), agertze-kontrola, ziurtagiri finala, trebatze ikastaroen historikoak. 3. Xehetasunetan azaltzen diren norbanakoak edo taldeak: Euskal Autonomi Elkarteko administrazioetan lan egiten duten langileak; erregimen irekiko ikastaro, mintegi eta beste ekintza batzuetarako eskegileak. 4. Xehetasunak biltzeko ihardunbidea: Formularioa eta euskarri magnetikoa. 5. Izaera pertsonaleko xehetasunen egitura eta zehaztapena: Langileak: xehetasun pertsonalak (NAN, izena, abizenak), laneko xehetasunak (erakundea, lanpostua, kidegoa, taldea), jasotako ikastaroen historikoa. Irakasleak: xehetasun pertsonalak (NAN, izena, abizenak, helbidea), profesioari buruzko xehetasunak (titulazioak, emandako ikastaroak). 6. Xehetasunak uztea: Euskal Autonomi Elkarteko herri administrazioetako langileen alorrean eskuduntzak dituzten erakundeei. 7. Fitxategiaren ardura duen organoa: HAEE - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea. 8. Fitxategian sartu eta bertoko xehetasunak zuzentzeko eta indargabetzeko eskubideak zein Unitate edo Zerbitzutan gauzatu: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Idazkaritza Nagusia. Adriano VI kalea 20, 1 eta 2, 01008 VITORIAGASTEIZ. 2.- Epaimahaikideak. 1. Helburua: Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiko eta Instituzionaleko eta bai EAEko Foru- eta TokiAdministrazioetako langileak aukeratzeko prozesuak ebaluatzeko sortzen diren epaimahai kalifikatzaileetako kideen jarraipena, kudeaketa eta designazioa. Ordenamendu juridikoan egongo da hori horrela xedatuta edo erakunde horiek egin beharko dute eskabidea. 2. Erabilerak: Designatuak izan daitezkeenen zerrendak gertatzea; Euskal Autonomi Elkarteko administrazioek egin ditzaten designazio-eskabideen kudeaketa; titularren eta ordezkoen izendapena, epaimahaiaren jarraipena, egindako designazioen historikoa. 3. Xehetasunetan azaltzen diren norbanakoak edo taldeak: Euskal Autonomi Elkarteko administrazioetan lan egiten duten langileak eta designatuak izan daitezkeenen zerrendan agertzea eskatzen duten profesionalak. HAEEn iraunkortasunez lan egiten duten langileak (Aukeraketa teknikariak). 4. Xehetasunak biltzeko ihardunbidea: Formularioa. 5. Izaera pertsonaleko xehetasunen egitura eta zehaztapena: Xehetasun pertsonalak (NAN, izena, abizenak), lanari buruzko xehetasunak (erakundea, lanpostua, kidegoa, taldea), curriculuma, esperientzia eta/edo prestakuntza aukeraketa prozesuetan, aukeraketa prozesuen historikoak. 6. Xehetasunak uztea: Xehetasunak ez dira utziko oraingoz. 7. Fitxategiaren ardura duen organoa: HAEE - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea. 8. Fitxategian sartu eta bertoko xehetasunak zuzentzeko eta indargabetzeko eskubideak zein Unitate edo Zerbitzutan gauzatu: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Idazkaritza Nagusia. Adriano VI kalea 20, 1 eta 2, 01008 VITORIAGASTEIZ. 3.- Lan poltsak. 1. Helburua: Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusian aldibaterako zerbitzuak betetzeko langileak aukeratzea. 2. Erabilerak: Egindako lehiaketa/oposaketak gainditu bai baina aukeratuak izan ez direnak lan-poltsetan sartzea, lortutako puntuen arabera; lan-poltsa horietako langileak aukeratzea, egin daitezen eskabideen arabera; lanpoltsen egoera egunean egunean ezagutzera ematea. 3. Xehetasunetan azaltzen diren norbanakoak edo taldeak: Era bateko edo besteko deialdietan parte hartzen dutenak. 4. Xehetasunak biltzeko ihardunbidea: Formularioa eta euskarri magnetikoa. 5. Izaera pertsonaleko xehetasunen egitura eta zehaztapena: Xehetasun pertsonalak (NAN, izena, abizenak, adina, helbidea, telefonoa, egindako ikasketak), lanpoltsetan zein kidego edo kidegoetan dagoen, aukeraketa prozesuko ariketetan izangaiak lortutako puntuak, merezimenduen puntuazioa, lan-poltsetan egon den bitartean Administrazioarekin izan dituen kontratuharremanen laburpena. 6. Xehetasunak uztea: Funtzio Publikorako Zuzendaritzari eta sailetako Zerbitzu zuzendaritzei. 7. Fitxategiaren ardura duen organoa: HAEE - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea. 8. Fitxategian sartu eta bertoko xehetasunak zuzentzeko eta indargabetzeko eskubideak zein Unitate edo Zerbitzutan gauzatu: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Idazkaritza Nagusia. Adriano VI kalea 20, 1 eta 2, 01008 VITORIAGASTEIZ. 4.- Lehiaketa oposaketa. 1. Helburua: Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiko eta Instituzionaleko aldibaterako eta lanitunepeko langileak eta funtzionariak aukeratzeko prozesuan parte hartzeko eskegileek egindako kudeaketa, 2. Erabilerak: Aukeraketa prozesuan parte hartzeko eskegileek egindako kudeaketa; onartutakoen eta bazter utzitakoen zerrendak sortzea; egin beharreko ariketetako puntuen eta/edo merezimenuen kudeaketa; puntuen eta aukeratutako oposaketagileen zerrendak gertatzea. 3. Xehetasunetan azaltzen diren norbanakoak edo taldeak: Aukeraketa prozesuan parte hartzeko eskabidea izapidetzen duen edozein. 4. Xehetasunak biltzeko ihardunbidea: Formularioa eta interesatuaren eskabidea. 5. Izaera pertsonaleko xehetasunen egitura eta zehaztapena: Xehetasun pertsonalak (NAN, izena, abizenak, adina, helbidea, telefonoa, egindako ikasketak), lanpoltsetan zein kidego edo kidegoetan dagoen, aukeraketa prozesuko ariketetan izangaiak lortutako puntuak, merezimenduen puntuazioa. 6. Xehetasunak uztea: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Funtzio Publikorako Zuzendaritzari. 7. Fitxategiaren ardura duen organoa: HAEE - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea. 8. Fitxategian sartu eta bertoko xehetasunak zuzentzeko eta indargabetzeko eskubideak zein Unitate edo Zerbitzutan gauzatu: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Idazkaritza Nagusia. Adriano VI kalea 20, 1 eta 2, 01008 VITORIAGASTEIZ. 5.- Funtzionarioak euskalduntzea. 1. Helburua: Euskal Autonomi Elkarteko herri administrazioetan lan egiten duten langileek hizkuntza alorrean gaitzeko egiten dituzten ikastaroen kudeaketa. 2. Erabilerak: Hizkuntz gaitasunari buruzko ikastaroen kudeaketa, programazioa eta ebaluaketa; langileen hizkuntz eskakizunei eta gerta daitezen salbuespenei buruzko akreditazio erregistroa sortzea eta mantenitzea; hizkuntz gaitasunerako asignatutako ordutegi-kredituaren kudeaketa. 3. Xehetasunetan azaltzen diren norbanakoak edo taldeak: Euskal Autonomi Elkarteko herri administrazioetan lan egiten duten langileak. 4. Xehetasunak biltzeko ihardunbidea: Formularioa eta euskarri magnetikoa. 5. Izaera pertsonaleko xehetasunen egitura eta zehaztapena:tapena: Xehetasun pertsonalak (NAN, izena, abizenak, adina),lanari buruzko xehetasunak (instituzioak, lanpostua,kidegoa, taldea, lanpostuaren hizkuntz eskakizuna, derrigortasun eguna, orduen kreditua), hartutako ikastaroenhistorikoa eta kontsumitutako kreditua, ikastaroenebaluazioari buruzko xehetasunak, egiaztatutako hizkuntz eskakizuna. 6. Xehetasunak uztea: Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Idazkaritzari,HABEri, Fuatzio Publikorako Zuzendaritzari eta sailetako Zerbitzu zuzendaritzei. 7. Fitxategiaren ardura duen organoa: HAEE - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea. 8. Fitxategian sartu eta bertoko xehetasunak zuzentzekoeta indargabetzeko eskubideak zein Unitate edo Zerbitzutan gauzatu: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko IdazkaritzaNagusia. Adriano VI kalea 20, 1 eta 2, 01008 VITORIAGASTEIZ.Euskal Herriko Natura babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legeak zuhaitz apartekoaren figura sortu du, tamaina, adin, historia, edertasun edo kokalekuari dagokionez ohi ez bezalako ezaugarriak dituzten zuhaitzak babesteko xedeaz. Interesatuei entzun eta ukituriko gizarte zein erakunde interesen titularrei kontsulta egin ondoren, honako dekretu honen bidez zuhaitz apartekotzat jotzen diren kanpoko zein hemengo zuhaitzat daude aipaturiko egoera horretan. Euskal Herriko Natura Babesteko Aholku Kontseiluak (Naturazaintza), halaber, dekretu honen xedearen, hau da, zuhaitz batzuk zuhaitz apartekotzat jotzearen aldeko txostena egin du. Ondorioz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko maiatzaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondore, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Xedea. Honako dekretu honen eraskineko zerrendan agertzen diren zuhaitzak jotzen dira Euskal Autonomi Elkarteko zuhaitz apartekotzat, Euskal Herriko Natura babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legearen 19. atalean aurrikusitakoarekin bat etorriz. 2. atala.- Kudeaketa. Zuhaitz aparteko horietariko bakoitza kokaturik dagoeneko lurralde historikoko foru aldundiaren organo eskudunari dagokio zuhaitzaren kudeaketa. 3. atala.- Babesaraubidea. Zuhaitz apartekoei aplikatuko zaien babesaraubidea honako hau da: a) Debekatuta dago zuhaitzen produktuen edota zuhaitzen parteen zein zuhaitz osoen aprobetxamendua, helburu zientifikoekin haziak edo propaguluak biltzea ezik, beti ere kudeaketarako organo arduradunaren baimen administratiboa lortu ondoren. b) Debekatuta dago zuhaitz hauek suntsitu, kaltetu edo markatzea, baita edozein motatako objektuentzako euskarri edo irozgarri gisa erabiltzea ere. c) Basogintzako edo landare-osasunerako tratamenduak foru aldundiko kudeaketarako organo arduradunak burutuko ditu, kokalekuaren arabera dagokion foru aldundikoak hain zuzen ere, bai organo arduradunak berak, bai zuhaitz apartekoaren jabearekin lortutako akordioen bidez. 4. atala.- Inguruko babesaldea. 1.- Adaburuaren proiekzio-aldea eta bere inguruko 3 metroko lur-zerrenda hartuko dira zuhaitzaren inguruko babesaldetzat. 2.- Alde honi aplikatuko zaion babesaraubidea honako hau da: a) Debekaturik dago inguruko babesaldean zuhaitz apartekoari, hala zuhaitzari berari nola lurzoruari, kalterik ekar diezaiokeen iharduera oro gauzatzea. b) Debekatuta dago sua egitea. 5. atala.- Zortasunak. Aipaturiko 16/1994 Legearen 24. atalean aurrikusitako prozedurarekin bat etorriz, zuhaitz apartekoak identifikatzeko seinaleak jarri, artatu eta erabiltzeko behar diren zortasunak ezarriko dira. 6. atala.- Kalteordainak. Dekretu honen aplikazioaren ondorioz, legezko ondare zein interesik kendu edo bereziki mugatzen bada, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren araberako kalteordaina emango da. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Ahalmena ematen zaio Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuari, dekretu hau bete eta garatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan. Bigarrena.- Honako dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1995eko maiatzak 16. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, JAVIER RETEGUI AYASTUY.ERASKINA 1. Z. A. ESPEZIEA: Quercus robur (haritz kanduduna). LURRALDE HISTORIKOA: Araba. UDALERRRIA: Zuya. KOKALEKUA: Altubeko mendatetik hurbil dago, herri-onurako 734. basoan, «El Fresnal» izenaz ezagutzen den alderdian. UTM: 30 TWN087.628 EZAUGARRI AIPAGARRIAK: tamaina eta edertasuna. 2. Z. A. ESPEZIEA: Fraxinus excelsior (lizar arrunta). LURRALDE HISTORIKOA: Araba. UDALERRRIA: Valle de Arana. KOKALEKUA: Entziako partzuergoko Done Bikendi Haranan, herri-onurako 640. basoan, La Dehesa izenekoan, Santa Teodosiako baselizaren ondoan dago. Baselizaren ipar-mendebaldeko muturretik hurbilen dagoen zuhaitza aukeratu da. UTM: 30 TWN526.351 EZAUGARRI AIPAGARRIAK: neurriak. 3. Z. A. ESPEZIEA: Pinus pinea (pinazipinua). LURRALDE HISTORIKOA: Araba. UDALERRRIA: Lantarón. KOKALEKUA: Ebro ibaiaren ezkerreko urbazterrean dago, 122. eskualde-errepideko 38. km-an, lurzatiak banatzeko 19 eta 20. mugarrien artean. UTM: 30 TVN994.306 EZAUGARRI AIPAGARRIAK: espezie honetako berezko baso bakarra da Euskal Herrian. 4. Z. A. ESPEZIEA: Sequoiadendron giganteum (sekuoia erraldoia). LURRALDE HISTORIKOA: Araba. UDALERRRIA: VitoriaGasteiz. KOKALEKUA: Vitoria-Gasteizko Magdalena kaleko 12. zk.ko etxearen lorategian dago, ursulinen ikastetxearen ondoan. UTM: 30 TWN264.439 EZAUGARRI AIPAGARRIAK: tamaina eta edertasuna. 5. Z. A. ESPEZIEA: Quercus ilex ilex (artea). LURRALDE HISTORIKOA: Araba. UDALERRRIA: Artziniega. KOKALEKUA: Nuestra Señora de la Encina-ko santutegiko lorategietan dago. UTM: 30 TVN890.752 EZAUGARRI AIPAGARRIAK: tamaina eta historia. 6. Z. A. ESPEZIEA: Quercus ilex ilex (artea). LURRALDE HISTORIKOA: Bizkaia. UDALERRRIA: Garay. KOKALEKUA: Etxeita baserriaren lurretan dago, Santa Kataliñeko baselizaren parean. UTM: 30 TWN306.833 EZAUGARRI AIPAGARRIAK: simetria, edertasuna, hostailaren trinkotasuna eta hazkuntzaren ondoriozko morfologia berezia. 7. Z. A. ESPEZIEA: Quercus ilex ilex (artea). LURRALDE HISTORIKOA: Bizkaia. UDALERRRIA: Muxika. KOKALEKUA: San Roman auzoa. UTM: 30 TWN236.923 EZAUGARRI AIPAGARRIAK: tamaina, edertasuna, hostailaren trinkotasuna eta hazkuntzaren ondoriozko morfologia berezia. 8. Z. A. ESPEZIEA: Quercus x andegavensis (Q. robur eta Q. pyrenaicaren hibridoa) (haritz kandudun eta ametz arruntaren arteko hibridoa). LURRALDE HISTORIKOA: Bizkaia. UDALERRRIA: Arcentales. KOKALEKUA: San Migel auzoko «La Zarzuela» finkaren lurretan dago. UTM: 30 TVN822.891 EZAUGARRI AIPAGARRIAK: tamaina eta taxua. 9. Z. A. ESPEZIEA: Taxus baccata (hagina). LURRALDE HISTORIKOA: Bizkaia. UDALERRRIA: Zeanuri. KOKALEKUA: Arimekortako larretokiak. UTM: 30 TWN192.657 EZAUGARRI AIPAGARRIAK: tamaina eta edertasuna. 10. Z. A. ESPEZIEA: Taxus baccata (hagina). LURRALDE HISTORIKOA: Bizkaia. UDALERRRIA: Zeanuri. KOKALEKUA: Arimekortako larretokiak. UTM: 30 TWN191.662 EZAUGARRI AIPAGARRIAK: tamaina eta edertasuna. 11. Z. A. ESPEZIEA: Quercus ilex ilex (artea). LURRALDE HISTORIKOA: Gipuzkoa. UDALERRRIA: Aizarnazabal. KOKALEKUA: Aspiazu baserritik hurbil dago, Begosastia izeneko lekuan. UTM: 30 TWN612.907 EZAUGARRI AIPAGARRIAK: neurri apartekoak eta tankera. 12. Z. A. ESPEZIEA: Quercus ilex ilex (artea). LURRALDE HISTORIKOA: Gipuzkoa. UDALERRRIA: Mutriku. KOKALEKUA: Olatz auzoan dago, Abeletxe baserritik hurbil. UTM: 30 TWN474.931 EZAUGARRI AIPAGARRIAK: tamaina eta kokalekua. 13. Z. A. ESPEZIEA: Quercus suber (artelatza). LURRALDE HISTORIKOA: Gipuzkoa. UDALERRRIA: Getaria. KOKALEKUA: Garateko mendatean dago, Kajuategi baserrirako hegalean. UTM: 30 TWN649.931 EZAUGARRI AIPAGARRIAK: diametroa 1,5 m-koa du, Gipuzkoako handiena alegia. 14. Z. A. ESPEZIEA: Pseudotsuga menziesii (Douglas izeia). LURRALDE HISTORIKOA: Gipuzkoa. UDALERRRIA: Albiztur. KOKALEKUA: Bidausoro mendiaren iparekialdeko hegalean dago, Tolosako udal mugartean. UTM: 30 TWN711.747 EZAUGARRI AIPAGARRIAK: 55 m-ko altuera eta 18 m. 3 erreal. 15. Z. A. ESPEZIEA: Magnolia grandiflora (magnolia lorandia). LURRALDE HISTORIKOA: Gipuzkoa. UDALERRRIA: Bergara. KOKALEKUA: Monzon jauregiaren lorategian dago. UTM: 30 TWN477.742 EZAUGARRI AIPAGARRIAK: tamaina eta edertasuna.