Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

252/1995 DEKRETUA, apirilaren 25ekoa, Urkiola aldea parke naturaltzat jotzen duen Dekretua bigarrenez aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 95
  • Hurrenkera-zk.: 2053
  • Xedapen-zk.: 252
  • Xedapen-data: 1995/04/25
  • Argitaratze-data: 1995/05/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ingurumena

Testu legala

Urkiola aldea parke naturaltzat jotzen duen abenduaren 29ko 275/1989 Dekretuan (1990eko urtarrilaren 4ko 3. zk.ko EHAA), 9. atalean, Urkiolako Parke Naturaleko Patronatua eratu zen, organo laguntzaile eta aholku-emailea izateko, eta 10. atalean, Patronatuaren batzorde iraunkorra. Otsailaren 15eko 93/1994 Dekretuak (1994ko martxoaren 16ko 52. zk.ko EHAA) lehen aipaturiko dekretua aldatu zuen Urkiolako Parke Naturaleko Patronatuaren osaketari zegokionean, 9.4. atala beste era batera idatziz. Esperientziak eta Urkiola aldea parke naturaltzat jo zenetik igaro den denborak, Patronatuaren eta batzorde iraunkorraren osaketak bateragarriak izan daitezen, aipaturiko batzordea arautzen duen atala aldatzea eta zonaldeko interesak ordezkatzen dituzten beste talde batzuk ere organo horretan sartzea gomendatzen dute, iratxiki zaizkion eginkizunak hobeto betetzeko. Ondorioz, Urkiolako Parke Naturaleko Patronatuak 275/1989 Dekretuaren 9.5.a) atalean aipatzen den txostena eman ondoren, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko apirilaren 25ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:Atal bakarra.- 275/1989 Dekretuaren 10. atala ondoko era honetara geratuko da idatzirik: «10. atala.- Batzorde iraunkorra. 1.- Patronatuaren baitan, eta haren menpean, batzorde iraunkorra eratuko da, zein izango baita Patronatuaren eskuordea. Batzordeburua Patronatuko lehendakaria izango da, eta gainerako batzordekideak honako hauek izango dira: a) Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko ordezkaria. b) Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko ordezkaria. c) Arabako Foru Aldundiko ordezkaria. d) Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkaria. e) Udalerri guztietako ordezkari bakarra. f) Finken jabeen elkarte edo taldeetako ordezkarietariko bat. g) Patronatuan dauden gainerako erakunde edo taldeetako ordezkari bat. h) Parkeko zuzendariartatzailea. 2.- Patronatuko idazkariak ihardungo du batzorde iraunkorreko idazkari.» AZKEN XEDAPENA Honako dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1995eko apirilak 25. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, JAVIER RETEGUI AYASTUY.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.