Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

141/1995 DEKRETUA, otsailaren 7koa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 35
  • Hurrenkera-zk.: 841
  • Xedapen-zk.: 141
  • Xedapen-data: 1995/02/07
  • Argitaratze-data: 1995/02/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortze, ezabatze eta aldatzeari eta horien egitekoak eta ihardute-arloak finkatzeari buruzko urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuan, administrazio horretako sailen egitura birreratu egin da eta sail bakoitzari dagozkion eskuduntzak banandu. Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sail berriari dagozkion egitekoak eta ihardute-arloak fintatzen dira dekretu horretako 8. atalean. Eta ondorioz, beharrezkoa da, Sailari dagozkion arloetan behar den bezalako ihardute publikoa bermatuko duen antolaketa eta funtzionamendu mailako sistema berri bat eratzea eta, hori, arrazionalizazio, emankortasun eta deskontzetrazio printzipioak kontutan hartuta. Helburu horietarako, funtsean hiru Sailordetza izango ditu Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak: Justizi, Ekonomi eta Plangintza, eta Lan eta Gizarte Segurantza arloei dagozkienak alegia. Eta sailordetza horiek, aldi berean, zuzendaritzak izango dituzte, bakoitzari dagozkion arlo bereziak kontutan hartuta. Justizi Sailordetzak honako egiteko hauek izango ditu batipat: Botere Judizialarekiko harremanei dagokienetan eta Justizi Administrazioarekin lotura duten beste Instituzio batzurekiko, Sailak dituen eskuduntzak betetzea; administrazio horrek ongi iharduteko behar dituen baliabideak jartzea, Giza Eskubideak eta Presondegiekiko Zerbitzu eta Instituzioen aldeko ekintzak sustatzea. Ekonomi eta Plangintza Sailordetzak bere gain izango dituen egitekorik nagusienak honako hauek dira: Jaurlaritzak epe ertainerako duen plangintza ekonomikoa gidatzea eta koordinatzea; ikerketa ekonomiko, egoera eta aurrikuspen ekonomikoei dagokiena; Euskal Autonomi Elkarteak, eskualde mailako politika eta Europako Batasunaren fondoei buruzko ekintzei dagokiena era bai, era honetan, Euskal Autonomi Elkartearen eta Europan duen egoeraren errealitate ekonomikoari buruzko behar hainbateko ezagutza eman ahal izateko. Azkenik, administrazio honek ondoren aipatzen diren arloei dagokienetan dituen eskuduntzak eta egitekoak hartzen dituen organoa da Lan eta Gizarte Segurantza Sailordetza: lan harremanak, enplegu eta prestakuntza politikak, gizarte ekonomi arloko ihardunak, Gizarte Segurantzaren eraketa eta administrazioa, erakundehorren erregimen ekonomikoa, Gizarte Emendiotarako Borondatezko Erakunde ekintza, gizarte zerbitzu alorreko ihardunak planifikatzea, koordinatzea eta bai droga gaiei buruzko ihardunak ere. Honako hauek osatuko dute Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa: sailburuari laguntze-egitekoak dituen Kabinetearen Zuzendaritzak eta Zerbitzu Zuzendaritzak eta Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzak alegia. Organo orizontalak izango dira hauek. Ondorioz, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, lehendakariak onarpena eman ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko otsailaren 7an egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: LEHENENGO ATALBURUA: SAILAREN EGITURA 1. SEKZIOA: ERAKETA OROKORRA 1. atala.- Egitekoak eta eskuduntzak. Autonomi Estatutuan Euskal Autonomi Elkarteari ematen zaizkion eskuduntza material eta lurralde mailakoak kontutan hartuta, honako hauek dagozkio Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari: Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeari eta berorren egitekoak eta iharduteeremuak finkatzeari buruzko urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuko 8. atalean finkatzen diren egitekoak eta eskuduntzak alegia. 2. atala.- Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura orokorra. Aurreko atalean aipatu diren eskuduntzak erabiltzeko, honako organo hauek izango ditu Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak: A) Organo Nagusiak: 1.- Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua: a) Kabinetearen Zuzendaritza b) Zerbitzu Zuzendaritza c) Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza 2.- Justizi Sailordetza: a) Justizi Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritza b) Baliabide Materialen eta Plangintzaren Zuzendaritza c) Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritza 3.- Ekonomi eta Plangintza Sailordetza: a) Ekonomi eta Plangintza Zuzendaritza 4.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailordetza: a) Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza b) Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza c) Gizarte Ekonomiako Zuzendaritza d) Gizarte Ongizate Zuzendaritza e) Droga Gaietarako Idazkaritza B) Lurralde Organoak: Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko lurralde ordezkaritzak, Lurralde Historiko bakoitzean. C) Organo Kolegiatuak: 1.- Euskal Autonomi Elkartean Zuzentza Administrazioa Informatizatzeko Planaren Jarraipenerako Bitariko Batzordea, urriaren 4ko 383/1994 Dekretuz arautu zena. 2.- Ekainaren 17ko 12/1994 Legeko 36.3. atalean esaten denaren arabera sortu eta urriaren 18ko 404/1994 Dekretuko 9. eta 13. ataletan xedatzen denaren arabera arautu zen Fundazioen Babesletzaren Aholku Batzordea. 3.- Uztailaren 24ko 200/1990 Dekretuz eta urriaren 23ko 282/1990 Dekretuz hurrenez hurren arautu ziren Abokatuen eta Prokuratoreen Ofiziozko Txandari Jarraitzeko Batzorde Mistoak. 4.- Azaroaren 10eko 35/1987 Dekretuz araututako Ekonomi Plangintzarako Talde Funtzionalak. 5.- Euskadiko Autonomia Elkartearen Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 34. atalean xedatzen denaren arabera sortutako Euskal Estatistika Erakundea. 6.- Euskadiko Autonomia Elkartearen Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 37. atalean xedatzen denaren arabera sortutako Euskal Estatistika Kontseilua. 7.- Irailaren 13ko 355/1994 Dekretuz sortu eta administrazio publikoetan lanean ari diren langileak ordezkatzeko organoen hauteskundeetarako Erregistro, Gordailu eta Zabalkunderako Bulego Publikoaren Batzorde Aholkuemailea. 8.- Jaurlaritzaren Kontseiluaren urriaren 18ko Akordioz sortu eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako sailburuaren 1994ko urriaren 27ko Aginduz argitaratu zen Batzordea, Euskal Autonomi Elkartean greba ematen denean egin beharreko funtsezko ihardun edo zerbitzuetan gutxienez bete beharrekoak arautzeari buruzko Akordioa jarraitzekoa. 9.- Abenduaren 15eko 393/1987 Dekretuz araututako Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseilua. 10.- Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzietako Zerbitzuei buruzko uztailaren 30eko 218/1990 Dekretuz sortu zen Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzietako Zerbitzuak Kreditatzeko Batzordea. 11.- Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrerei buruzko maiatzaren 3ko 2/1990 Legeko 18. atalean xedatzen denaren arabera sortu eta Pobreziaren aurkako Plana Kudeatzeko Batzordea. 12.- Abuztuaren 31ko 200/1989 Dekretuan xedatzendenaren arabera sortu eta Pobreziaren aurkako Guztirako Planak dakartzan neurri sektorialak ikertzeko eta proposatzeko Sailen arteko Batzordea. 13.- Ekainaren 25eko 399/1991 Dekretuz arautu eta irailaren 10eko 482/1991 Dekretuz aldatutako Drogamenpekotasunen Aholku Batzordea. 14.- Otsailaren 11ko 35/1986 Dekretuari dagokionetan azaroaren 11ko 15/1988 Legean xedatzen denaren arabera araututako Drogamenpekotasunen Sailen arteko Batzordea. 3. atala.- Administrazio Instituzionala. 1.- Honako erakunde autonomo hauek, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikitzen zaizkio: OSALAN, Lan Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea, honek Osasun Saileko LanOsasunerako Unitatearekiko duen menpekotasun funtzionalaren kaltetan gabe, eta bai Euskal Estatistika-Erakundea ere. 2.- Era berean, EGAILAN izena duen eta Trebaketa eta Enplegua Sustatzeko Baltzu Anonimo Publikoa ere, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikitzen zaio. 2. SEKZIOA: SAILBURUA ETA SAILEKO GOI KARGUAK 4. atala.- Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua. 1.- Honako egiteko hauek dagozkio Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari: Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26. eta 28. ataletan aipatzen diren eskuduntzak erabiltzea eta indarrean dauden xedapenek bere egiteko eta ihardutearloetan eman diezazkioten gainontzeko eskuduntza guztiak. EAEko Administrazioko sailak sortze, ezabatze eta aldatzeari eta ihardute-eremuak finkatzeari buruzko urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuan xedatzen denaren ondorioz ditu egiteko horiek sail honek. 2.- Zuzendaritza Kontseilua ere izango da. Sailburua izango da horren buru eta Sailaren politika antolatzen lagunduko dio sailburuari. Honako hauek osatuko dute Kontseilua: Kabinetearen zuzendariak, sailburuordeek eta, aztertu beharreko gaia kontutan hartuz, sailburuak izenda ditzan pertsonek. 5. atala.- Kabinetearen Zuzendaritza. Kabinetearen Zuzendaritza baten artezko laguntza izango du sailburuak. Honako egiteko hauek dagozkio Zuzendaritza horri: a) Sailburuaren lan-programaren jarraipena. b) Sailburuaren kanpo-harreman arloan (Eusko Legebiltzarra, Arartekoa, etab.) beharrezkoak diren ekintzak burutzea eta bai sailburuak parte har dezaneko ekintzen behar den bezalako antolaketa eta garapena bermatzea ere. c) Sailaren ihardute-arloei buruzko informazioa herritarrei emate-lanak koordinatzea eta kexa eta iradokizunak jasotzea. d) Imajina lanak eta gizartekomunikabideekiko harremanak koordinatzea. e) Sailak sustatu ditzan kongresu, ihardunaldi, mintegi eta beste ekintza publiko eta ofizialak antolatzeko beharrezkoak diren ekintzak koordinatzea. f) Sailaren argitalpen plana lantzea, kudeatzea eta argitalpenak banatzea. Informazio-Buletinei eta dirulaguntzak emanez eta beste modu batzuez baliatuz Sailak parte har dezaneko argitalpenei aparteko ardura eskaini beharko die. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzuarekin koordinatu beharko ditu lan horiek. 6. atala.- Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko sailburuordeak. Sailburuaren artezko eta hierarkiazko menpekotasunez, honako egiteko hauek dagozkie oro har, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko sailburuordeei: a) Sailaren ordezkotza egitea, sailburuaren delegazioz. b) Sailordetzaren ekintzak programatzea, gidatzea, koordinatzea, bultzatzea eta gainbegiratzea. c) Sailordetzari buruzko arauak eta ekintzaplanak sailburuari proposatzea. d) Sailordetzari atxikita dauden zerbitzuen iharduna zuzena izateko beharrezkoak diren jarraibideak eta zerbitzuaginduakematea. e) Sailordetzaren pean dauden zerbitzuetako proiektuei buruzko proposamenak egitea baliabide material eta giza mailakoen beharrak definituz, horrela, aurrekontuen aurreproiektua landu ahal izateko. f) Sailordetzako zuzendariek hartutako akordioen eta erabakien aurka sar daitezen ohiko errekurtsoei ebazpena ematea. g) Sailordetzari atxikita dauden zuzendaritzazentruen eta erakundeen funtzionamendua ikuskatzea eta kontrolatzea. h) Enpresa, entitate eta korporazioekin akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, bakoitzak dituen eskuduntzen eremuen barruan. i) Oro har, indarrean dauden legeek egotzi eta sailburuak espreski delegatutako egiteko guztiak. 7. atala.- Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko zuzendariak. Zerbitzu zuzendaria eta Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria, sailburuaren pean egongo dira artez eta hierarkikoki. Gainontzeko zuzendariak, dagozkion sailburuordearen pean egongo dira. Honako egiteko hauek dagozkie guztiei oro har: a) Sailaren ordezkotza egitea, sailburuaren delegazioz. b) Zuzendaritzako barne zerbitzuak eta lan sistemak antolatzea, Zerbitzu Zuzendaritzari dagozkion egiteko orokorren kaltetan gabe. c) Zuzendaritzaren ihardunak bultzatzea, gidatzea, koordinatzea eta kontrolatzea, goi mailako organoek emandako argibideei jarraituz. d) Beren egitepekoak direnetan proposamenak egitea goi mailako organoei. e) Zuzendaritza bakoitzari dagozkion arloei buruzko datu estatistikoen informazioa, Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzari bidaltzea. f) Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzari, zuzendaritza honi oro har dagozkion azterlanak taiutzen eta lantzen laguntzea. g) Indarrean dauden legeek espreski izendatutakoak edo guztienak direnak Jaurlaritzako zuzendariei oro har emanda daudelako. 8. atala.- Zerbitzu Zuzendaritza. Dekretu honetako 7. atalean oro har Zerbitzu Zuzendaritzari ematen zaizkion egitekoez aparte, honako hauek dagozkio zuzendaritza honi: a) Saileko aurrekontuen aurreproiektua lantzelanak gidatzea. b) Saileko dependentzia guztietarako beharrezkoak diren prozedura-arauak ematea eta horien berri zabaltzea. c) Saileko aurrekontuaren kudeaketa antolatzea, gidatzea, koordinatzea eta horren jarraipena egitea, horren egoeraren eta bilakaeraren berri emango diela gainontzeko organoei. d) Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 10.1. atalean Sail bakoitzari langileriaren arloan ematen zaizkion eskuduntzak betetzea. e) Saileko inbertsio, erosketa, hornidura eta zerbitzuak kudeatzea eta bai ondare-kontratazioak ere, Jaurlaritzako beste sail batzuri emandako eskuduntzen kaltetan gabe. f) Kontratazioetarako Erregimen Organikoari buruzko uztailaren 30eko 92/1981 Dekretuko 3. atalean finkatzen diren egitekoak betetzea. g) Saileko gastuetarako baimena ematea, indarrean dauden legeetan xedatzen denaren arabera. h) Gizarte ekintza, langileen trebakuntza eta hobekuntza programak lantzea eta kudeatzea, HAEEaren eskuduntzen klatetan gabe. i) Saileko zerbitzuak informatizatzea eta bertako informatika-plana garatzea. j) Banaketa fisiko eta ekipamenduekin lotura duten Saileko unitate ezberdinen ekintzak gidatzea. k) Saileko Erregistro Orokorra antolatzea eta gidatzea. 9. atala.- Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza. Dekretu honetako 7. atalean oro har ematen zaizkion egitekoez aparte, honako egiteko hauek dagozkio Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzari: a) Sailaren xedapen orokorren proiektuak ikertzea, lantzea eta informatzea. b) Jaurlaritzaren Kontseiluaren eta Ekonomi Batzordearen iritzipean jarri behar diren gaiak gertatzea eta koordinatzea. c) Sailarentzako interesgarriak izan daitezkeen legeen, jurisprudentziaren eta dotrinaren jarraipena egitea. d) Sailari dagozkion gaiei buruz txosten teknikoak lantzea gainontzeko zuzendaritzekin batera. e) Saileko organoei aholku juridikoak ematea. f) Beste entitate publiko edo pribatu batzurekiko hitzarmenak koordinatzea, gainbegiratzea eta, hala behar izan dadinean, lantzea. g) Justizi Sailordetzari teknika eta administrazio mailako laguntza eskaintzea, atxilotuaren edo presondegiratuaren aldeko ofiziozko txandari eta letratusorospenari dagozkienetan. h) Epailaritza, notario eta erregistro mailako barrutiei buruzko ikerketak eta txostenak egitea. i) Otsailaren 12ko 3/1988 Legez sortutako Elkarteen Erregistroa eramatea. j) Fundazioen Babesletzari dagozkion egitekoak betetzea, ekainaren 17ko 12/1994 Legean eta Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroen antolaketa eta iharduerari buruzko Arautegia onartzen deneko urriaren 18ko 404/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera. k) Kolegio Profesionalen erregimen orokorrari dagozkion egitekoak betetzea hori arautzen duten arauen arabera eta kolegio horiek beren sektoreeremuaren barruan sailekin izan ditzaketen harremanen kaltetan gabe. l) Sailaren bibliografia, dokumentazioa eta artxiboa antolatzea eta kontrolatzea, Zerbitzu Nagusien Zuzendaritzarekin batera lan eginez. m) Sailaren azterlan, ikerketa eta ebaluazio mailakoak diren eta estatistika izakera duten programak planifikatzea eta, hala behar izan dadinean, gauzatzea eta bai horien ondorio izan daitezen txosten orokorrak eta teknikoak lantzea. n) Sailaren Estatistika-Plana lantzea eta Euskal EstatistikaPlanaeta urteko Estatistika-Programak lantzen Euskal Estatistika-Erakundearekin batera lan egitea. ñ) Saileko edozein organori laguntza teknikoa eskaintzea, sailen estatiskekin lotura duten arloei dagozkienetan. BIGARREN ATALBURUA: SAILORDETZAK 1. SEKZIOA: JUSTIZI SAILORDETZA 10. atala.- Justizi Sailordetza. 1.- Dekretu honetako 6. atalean oro har ematen zaizkion egitekoez aparte, honako hauek dagozkio Justizi Sailordetzari: a) Botere Judizialarekin, Justizi Administrazioarekin, Abokatuen Euskal Kontseiluarekin, Abokatuen Kolegioekin, Prokurakoreekin, Notarioekin eta Erregistratzaileekin lan egiten duten gainontzeko Instituzioekiko harremanak zaintzea. b) Justizi Administrazioaren funtzionamendurako baliabideak jartzea eta, bereziki, informatika sistemei, plangintzari, obrei, ekipamenduei eta Justizi Administrazioan lan egiten duten langileei ardura eskainiko die eta bai epaitegietan antolaketa-sistemak jartzeari ere. c) Giza eskubideak, Zerbitzuak eta Presondegi Instituzioak sustatzea, urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuko 8. atalean xedatzen denaren arabera, ekintza-arlo horiei buruzkoak izan daitezenean. d) Euskararen erabilpena arauzkotzezko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legean herritarrei onartzen zaizkien eskubideak Justizi Administrazioan erabili ahal izatea bermatzea. 2.- Honako zuzendaritza hauek egongo dira Justizi Sailordetzaren pean: a) Justizi Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritza. b) Baliabide Materialen eta Plangintzaren Zuzendaritza. c) Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritza. 11. atala.- Justizi Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritza. 1.- Dekretu honetako 7. atalean oro har ematen zaizkion egitekoez aparte, honako hauek dagozkio Justizi Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari: a) Langileei dagozkienetan: 1.- Langile funtzionarioen eskualdaketa benetan hartzeko beharrezkoak diren gertaketa-lanak garatzea, eskualdaketa-negoziazioetan parte hartuz. 2.- Justizi Administrazioan lan egiten duten eta administrazio eta lan mailako legeei atxikita dauden langileei dagozkien eta, hala gertatuz gero, Euskal Autonomi Elkarteari dagozkion eskuduntzak betetzea, gai honi buruz ordenamendu orokorrean finkatu dadinaren arabera. 3.- Organo judizialak eta bulegoak langileez hornitzea sustatzea, beren egitekoak bete ditzaten errazteko xedez. 4.- Dagokien instituzioekin izenpetutako hitzarmenak eta/edo akordioak garatuz eta betez, Euskal Autonomi Elkartean beren destinoak dituzten Epaileentzako, Magistraduentzako eta Fiskalentzako trebakuntzaprogramak kudeatzea. 5.- Justizi Administrazioan lan egiten duten langileak trebatzeko programak antolatzea eta koordinatzea, informatika sistemak jartzea, Bulego Judizial berriak eta Bake Etaitegiek dakartzaten beharrei ardura berezia eskainiko zaiela. Justizi Administrazioan lan egiten duten langileak euskalduntzeko eta alfabetatzeko programakantolatzea eta koordinatzea, arlo hau hartuko duen ikasketa-plan sektoriala aplikatuz eta garatuz, Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritzarekin batera lan eginez. b) Antolakuntza sistemak jartzeari eta Eraentzarako Antolapide Teknikoen (EAT) koordinazioari dagozkienetan honako hauek dagozkio zuzendaritza honi: 1.- Justizi Administrazioaren antolaketa moderniza dadin laguntzea eta bultzatzea, gizarte errealitateari egokituz. 2.- Epailaritza bulegoetako lana arrazionalizatu eta sinplifikatu ahal izateko beharrezkoak diren antolaketaerreformak sustatzea eta hori lortzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea. 3.- Justizi Administrazioak dituen lekuak eta baliabideak egokiak izan daitezen eta garatzen dituzten ihardunentzako eta antolaketa-sistementzako behar bezalakoak diren edo ez zaintzea. 4.- EATen lana bultzatzea, gidatzea eta gainbegiratzea, unitate horiek beren ardurapean dituzten gaiei dagokienetan. Plangintza orokorra emankortasunez burutu eta EATek beren gain dituzten egitekoak zaindu ahal izateko, beroietako arduradunak, Justizi administrazio-arekiko Harremanetarako zuzendariarekin bilduko dira aldian-aldian Koordinaziorako Kontseiluan. Zuzendari hau izango da kontseiluaren buru. Eta honako hauek izango dira egitekoak: burututako ekintzak aztertzea, egoeraren diagnostiko egokia egitea eta jarraitu beharreko irizpideak eta egin beharreko urratsak finkatzea. Aurreko lerroaldian aipatu ez diren pertsonek ere parte hartu ahal izango dute kontseilu horretan, Justizi Administrazioarekiko Harremanetarako zuzendariak deia egin dakienean. 5.- Lurralde mailako antolaketaren gerorako eredua planifikatzea eta egituratzea. Epailaritza Eraikinak zabaldu daitezenaren heinean jarriko da ihardunean eredu hori. 6.- Egoitza Judizialen Kudeatzailetzak sor daitezela eta ihardunean jar daitezela proposatzea, kudeatzailetzek hala eska dezatenean. c) Informatika arloari dagozkionetan: 1.- Justizi Administrazioari dagokion InformatikaPlana lantzea, Eusko Jaurlaritzak urteko onarpena eman diezaion. Informatika-ondasun eta zerbitzuei buruzko programak eta ekintzetarako prebisioak jasoko dira plan horretan. 2.- Plan horren ondorio izan daitezen informatikazerbitzuak eskaintzea, horiek sustatzea, zaintzea eta arta eramatea, Jaurlaritzako organo eskudunek bete behar duten informatika-ikuskaritza orokorrari dagozkien egitekoen kaltetan gabe. 3.- Bereziki izendatu gabe dagoen beste edozein egiteko ere bere gain izango du, informatikabaliabideak erabiliz Justiziaren zerbitzu publiko moderno eta emankorra eskaintzeko laguntzabide baldin badira. 2.- Lurralde Historiko bakoitzeko hiriburuan beren egoitzak dituzten Justizi Jauregietan kokatuta dauden EAT izeneko administrazio-unitateak, Justizi administrazio-arekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren pean egongo dira organikoki eta, funtzionalki, horien egitekoekin lotura duten Saileko organoekin. Honako egiteko hauek bete beharko dituzte: a) Justizi Sailordetzako unitate guztiak etengabe elkartzeko organoa izatea, Sailordetzaren eta honen ihardute-eremuaren barruan sartzen diren epailaritzaorganuen arteko harremanak bizkortu ahal izateko. b) Bere lurraldeko Organo eta Zerbitzu Judizialen kudeaketaren gain eragina izan dezaketen beharrak zaintzeko artezko laguntza eskaintzea, eskabidea, beharrezkoa izan dadinean, administrazio-unitate eskudunari aurkeztuz. c) Bere ihardute-eremuaren barruan Epailaritza Organoetan eta Zerbitzuetan sor daitezen aurrekontuagiriak kudeatzea, gaiari dagozkion arauak behar den bezala aplika daitezen ahaleginak gauzatuz. 12. atala.- Baliabide Materialen eta Plangintzaren Zuzendaritza. Dekretu honetako 7. atalean oro har ematen zaizkion egitekoez aparte, honako hauek dagozkio Baliabide Materialen eta Plangintzaren Zuzendaritzari: a) Plangintza eta obrei dagozkienetan: 1.- Obretarako Plana eta hau garatzeko programak haiei atxiki beharko zaizkieneko arau teknikoak ezartzea. 2.- Justizi Jauregiak, Organo eta Zerbitzu Judizialak eta Justizi-zerbitzu hobea eskaintzeko beharrezkoak diren eraikinak eta instalazioak kokatzeari buruzko plan eta ikerketa teknikoak lantzea. 3.- Obrak kontratatzeko espedienteen izapideak bultzatzea eta horien jarraipena egitea. 4.- Proiektuei hasierako onarpena emate eta zuinketak egite eta sendeste ekintzak burutzea, proiektuen gainbegiraketa, ikuskaketa tekniko eta obren ziurtagirien arta egiteko zerbitzu berezia denez. 5.- Justizi Administrazioak Euskal Autonomi Elkartea behar den bezala iharduteko beharrezkoak diren azpiegitura-baliabideez hornitzea xedetzat duten ekintzak planifikatzea. Horretarako, Egoitza Judizialetarako gune fisikoak aurrikusi beharko dira eta egoitza horiek behar den bazala plantatan banatzeko beharrezkoak diren ikerketa eta txostenak burutu beharko dira. 6.- Euskal Autonomi Elkartean beren egoitzak izango dituzten Organo eta Zerbitzu Judizial berriak sortzeko beharrak planifikatzea, beroiek ihardunean jartzeko lehentasunei buruzko proposamenak eginez. b) Instalazio eta ekipamenduei dagozkienetan: 1.- Eraikin Judizialek dituzten hornidurabeharrak eta, bereziki, ogasun higikorrekiko beharrak finkatzea. Horretarako, kontratazio espedienteak izapidetu beharko ditu eta horien jarraipena egin. 2.- Eraikinen eta instalazioen mantenimendurako eta horiek altzariz hornitzeko ekintzak gainbegiratzea. 13. atala.- Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritza. Dekretu honetako 7. atalean oro har ematen zaizkion egitekoez aparte, honako hauek dagozkio Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritzari: a) Giza Eskubideei dagozkienetan: 1.- Giza Eskubide indibidualak eta kolektiboak sustatzeko, laguntzeko eta babesteko ekintzapolitika propio bat finkatzea, horretarako beharrezkoak diren baldintzak bultzatuz eta eragozpenak kenduz, era honetan, Euskal Autonomi Elkarteko biztanleen funtsezko esbubideak bermatu eta gauzatu ahal izateko. 2.- Estatuak izenpetu eta sendetsitako Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean, Nazioarte mailako Hitzarmen eta Ituneetan onartuta dauden printzipioak errespeta daitezen zaintzea, Jaurlaritzako beste sailekin batera. 3.- Biztanleriarentzako eta, batipat, sentsibilitate berezia duten sektoreentzako diren aldian aldiko dibulgaziokanpainakgertatzea. 4.- Giza Eskubideak garatzea eeta babestea xedetzat duten ihardunei eta gaia ikertzeko eta arloari buruzko trebetasunak lortzeko beketarako deialdiei dirulaguntzak emateko diren lehiaketa publikoak antolatzea. 5.- Osagarrizko Justizi sistemei ardura berezia eskaintzea, gaiari buruzko ekimenak sustatuz eta, hala behar izan dadinean, gai honi buruz sor daitezen ekimenak ikertuz eta horiei lagunduz. 6.- Giza Eskubideen alde lan egiten duten elkarte zibil eta erligiosoekiko lankidetza-harremanak indartzea. Horretarako, Euskal Autonomi Elkarteko biztanle gehienen interesen aldeko ekintzei laguntza emango zaie. 7.- Nazioarte mailako erakundeekin harreman iraunkorrak izateko bideak irekitzea, adibidez, Giza Eskubideen Auzitegiko kideekin eta Europako Kontseiluko Giza Eskubideen Batzordeko kideekin. Xede hori lortu ahal izateko, entitate horiekin baterako lanak burutuko dira, kongresuak, konferentziak eta ihardunaldiakantolatuz. 8.- Adin txikikoek dituzten arazoak ardura bereziz ikertzea beroien jokaerak bideratu eta zuzendu ahal izateko, Euskal Autonomi Elkartean gai honi dagozkionetan agintea duten organoekin batera lan eginez. 9.- Biktimologia arloa lantzeko ekintzapolitika berriak bultzatzea eta garatzea. Hau lortzeko, delituen biktimei laguntzeko bulegoak sortuko dira, bulegoen eta Epailaritza Organuen arteko harremanak erraztu ahal izateko eta, hori, Herrizaingo Sailak garatzen dituen egitekoen eta eskuduntzen kaltetan gabe. b) Justiziarekiko koooperazioari dagozkionetan: 1.- Hizkuntz normalizazioa bermatzea, hizkuntza juridikoaren bateraketa garatuz, agirietan euskara erabiliz, lurralde eta egitekoen mailako lehentasun plana gertatuz eta, oro har, arlo honetan Justizi Administrazioarekin izenpetutako konpromezuak betez. 2.- Atxilotuak eta/edo presondegiratuak Ofiziozko Txanda eta Letratu-Sorospen arloan epailearen benetako babesa doan izateko dituen eskubideak gauzatu daitezeneko bideak jartzea. Justizi Administrazioarekin batera lan egiten duten zuzenbideko profesionalak trebatzeko moduak sustatzea ere bai. 3.- Notario eta erregistratzaileekiko harremanak indartzea, Euskal Autonomi Elkartean duten kolegioantolaketako alde propioei eta horien izendapenei buruzko espedienteen izapideak egitea. 4.- Magistratu, epaile, fiskal eta Justizi Administrazioan lan egiten duten langileak Euskal Autonomi Elkartean estabilitatea izan eta bertan gelditu daitezeneko baldintzak finkatzen ahaleginak egitea. 5.- Pake Epaitegiek izan ditzaketen arazoetan apartako ardura jartzea, arlo honen aldeko dirulaguntzak bideratuz eta kudeatuz eta arloan agintea duten instituzioekiko harremanak koordinatuz. c) Presondegi zerbitzuei laguntzeari dagozkionetan: 1.- Presondegiei laguntzeko programak garatzea, behar den bezala burutu eta bete daitezen zainduz. 2.- Arlo honetan Sailarekin batera lan egiten duten entitateekiko harremanak indartzea, hori lortzeko, Kooperazio Hitzarmen-Marko mailako erregimena garatuko dela, era honetan, presondegietako zerbitzuak, sorospen-programak hobetu, atxilotuari gizarteorientazioa eman, birgaitu eta gizarteratu ahal izateko. 3.- Presondegiei, instituzioen, establezimenduen eta presondegi-zerbitzuen antolaketa eta funtzionamenduari buruzko legeak betetzeak sor ditzan egitekoak betetzea zerbitzu horiek Euskal Autonomi Elkarteari ematea gerta dadinean, arlo honi buruz finkatuko den ordenamendu orokorraren barruan. 14. atala.- Kontratazio Mahaia. 1.- Zerbitzu Zuzendaritzari atxikita egongo den Kontratazio Mahai bat eratuko da Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren barruan. Euskal Autonomi Elkarteko Justizi Administrazioarentzako diren ondasunak eta zerbitzuak erostea izango da bere egitekoa, honako kontratu-modu hauek erabiliko dituela: a) Horniketa Kontratuak. b) Apirilaren 11ko 77/1983 Dekretuko 2. atalean aipatzen diren kontratuak, informatika ondasun eta zerbitzuei buruzkoak. Dekretu horretako 3. atalean aipatzen direnak joko dira gisa horretako kontratutzat. c) Aurrean aipatu direnen antzekoak diren beste kontratu batzuk. 2.- Lehen aipatu direnetan ez dira sartzen «informatika sistema orizontalak», adibidez, honako hauetakoren bat helburutzat dutenak: nominak, langileen erregistroak, kontabilitatea eta aurrekontuak edo, hala gertatuz gero, Eusko Jaurlaritzak izakera hori eman dien gaiak. 3.- Honako hauek osatuko dute Kontratazio Mahaia: lehendakariak, bokalek eta idazkariak. a) Saileko ordezkari bat izango da lehendakaria, zerbitzu zuzendariak izandatutakoa. b) Honako hauek izango dira bokalak: - Saileko bi ordezkari, kontratuaren helburuan zehazten den ekintza-arloaren arabera. Zerbitzu zuzendariak izendatuko ditu. - Ekonomi Artarako Bulegoko ordezkari bat. Bertako zuzendariak izendatuko du. - 1.b) zenbakian aipatzen diren eskuduntzetan, Antolaketa eta Sistemen zuzendaritzako ordezkari bat. Bertako titularrak izendatuko du. c) Zerbitzu Zuzendaritzari atxikitako teknikari batek egingo du idazkaritza lana. Legeetan Lizentziatura titulua duena, hitz egiteko eskubidea izango du, baina botoa emateko ez. 2. SEKZIOA: EKONOMI ETA PLANGINTZA SAILORDETZA 15. atala.- Ekonomi eta Plangintza Sailordetza. 1.- Dekretu honetako 6. atalean zehazten diren eginkizunez gain, honako hauek ere Ekonomi eta Plangintza Sailordetzak bete behar ditu: a) Ekonomi-azterlanei eta metodoei, ekonomi koiunturari eta aurrikuspenari dagozkien ihardutearloak zuzendu eta koordinatzea. b) Ekonomi plangintza zuzendu eta koordinatzea. c) Euskal Autonomi Elkarteak eskualdepolitikan jorratzen dituen iharduerak zuzendu eta koordinatzea. d) Bere iharduera eta Euskal Estatistika Erakundea /Instituto Vasco de Estadística erakundearena koordinatzea. 2.- Ekonomi eta Plangintza Sailordetzaren menpe dago Ekonomi eta Plangintza Zuzendaritza. 16. atala.- Ekonomi eta Plangintza Zuzendaritza. Dekretu honetako 7. atalean adierazten diren eginkizunez gain, honako hauek ere Ekonomi eta Plangintza Zuzendaritzak bete behar ditu: a) Ekonomi Plangintzari dagozkionetan: 1.- Epe erdirako ekonomi plana formulatu, garatu eta prestatzea. 2.- Ekonomi plangintza egiteko bitartekoak zuzendu, taxutu eta prestatzea, eta bere aurrikuspenen jarraipen eta betetze ekintzak koordinatzea. 3.- Lurralde-antolaketarako bitartekoen, maiatzaren 31ko 4/1990 Legean aurrikusitakoen, eratzeprozesuan parte hartzea, ekonomiaren aldetik garrantzizkoak diren eta eskualde-plangintzari eragiten dioten erabakietan. 4.- Euskal Autonomi Elkarteko gainerako instituzio publikoen ihardueren plangintzan esku hartzea, Jaurlaritzak erabakitzen duenari jarraiki. 5.- Ekonomian protagonista diren eragile sozial eta ekonomikoen partaidetza dinamizatu eta partaidetza hori gauzatzeko bideak bultzatzea, benetan itundutako plangintzara heldu ahal izateko. b) Ekonomi azterlanei eta metodoei dagozkienean: 1.- Ekonomiari buruzko azterlan, txosten eta argitalpenak, nahiz orokorrak nahiz sektorekakoak, egitea, ekonomi politika eraginkorra eta koherentea ahalbidetzeko. 2.- Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak egin eta ekonomi iharduerari eragiten dioten azterlan guztiak koordinatzea, ekonomi batzordeak kasuan kasu ezartzen duenaren arabera. 3.- Jaurlaritzak ezarritakoaren ildotik ekonomi arloan diharduen zernahi organori laguntza teknikoa ematea. 4.- Ekonomi ikerketarako metodoak garatzea eta, bereziki, euskal ekonomiaren zein beronen sektoreen eta/edo segmentuen ereduak. c) Ekonomi koiuntura eta aurrikuspenari dagozkienetan: 1.- Euskal Autonomi Elkartearen urteko eta seihileko egoera ekonomikoari buruzko txostenak prestatzea, Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legeko 63. atalean eta Ekonomia eta Gizarte-Arazoetarako Euskal Batzordeari buruzko Legea aldatzen duen ekainaren 30eko 15/1994 Legeko 3.3 atalean hurrenez hurren ezarritakoaren arabera. 2.- Euskal Herriko bertako nahiz Euskal Herrian eragina duen ekonomiaren eta politika ekonomikoaren egoera eta bilakaeraren jarraipena egitea, bai eta estatuko zein nazioarteko koiuntura ekonomikoarena ere. 3.- Koiuntura ekonomikoari buruzko azterlanak, txostenak eta argitalpenak prestatzea, euskal ekonomiaren bilakaera globala eta sektorekakoa nolakoa izan litekeen jakiteko aurrikuspen-teknikak landu eta erabiliz. d) Eskualde-politikari dagokionetan: 1.- Eskualde-Garapenerako Europar Fondoaren baliabideak Euskal Autonomi Elkartean kudeatu eta koordinatzea. 2.- Euskal Herriaren eremuan, Eskualde eta Gizarte Eraldaketarako Planaren proposamena aplika daitekeen araudi komunitarioaren arabera zuzendu, taxutu eta prestatzea. 3.- Euskal Autonomi Elkartearentzako Laguntza Komunitarioaren 2. Helburua lortzeko Esparruaren formulazioan esku hartzea, aplika daitekeen araudi komunitarioaren arabera. 4.- Euskal Autonomi Elkarteko Eskuhartze Komunitarioko Programa eta Ekimenak prestatu, horien jarraipena egin eta programa zein ekimen beroriek zernola osatu eta gauzatzen diren begiratzea. 5.- Lurralde-eremu jakinetako eskualde-politikarako planak eta eskuhartze-planak formulatu, garatu eta gainbegiratzea. 6.- Jaurlaritzari europar politika ekonomikoaren eta, bereziki, eskualde-politikaren bilakaera eta garapenaren berri ematea. 7.- Eskualde-politikari dagozkionetan, Estatuko Administrazioarekin koordinatu, lankidetzaharremanak izan eta elkarlanean ihardutea. 3. SEKZIOA: LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILORDETZA 17. atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailordetza. 1.- Dekretu honetako 6. atalean orokorrean ematen zaizkion eginkizunez gain, honako hauek ere Lan eta Gizarte Segurantza Sailordetzak bete behar ditu: a) Lan-harremanetan iharduerak eragin eta koordinatzea. b) Enplegu eta prestakuntza arloko politikak eta programak prestatu eta proposatzea. c) Euskal Autonomi Elkarteko enpleguaren eta prestakuntzaren egoera eta bilakaera aztertzea. d) Gizarte ekonomian iharduerak bultzatu eta koordinatzea, batez ere honako alderdi hauei dagozkienetan: sustapena, aholkularitza, prestakuntza, kalifikazioa, inskripzioa eta kontrola. e) Gizarte Segurantzaren zuzendaritza, antolaketa eta administrazioa, eta bere erregimen ekonomikoaren kudeaketa gainbegiratzea, Ogasun eta HerriAdministrazio Sailak dituen eskuduntzak kaltetu gabe. f) Gizarte Segurantza eta GizarteEmendiotarako Borondatezko Erakundeen arloan iharduerak programatzea. g) Gizarte Zerbitzuen arloan diharduten erakunde publiko zein pribatuen iharduerak planifikatu, sustatu eta koordinatzea. h) Drogamenpekotasunen arloan iharduteko ildoak proposatu eta prestatzea. 2.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailordetzaren menpe daude honako zuzendaritza hauek: a) Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza. b) Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza. c) Gizarte Ekonomiako Zuzendaritza. d) Gizarte Ongizate Zuzendaritza. e) Droga gaietarako idazkaritza. 18. atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza. Dekretu honetako 7. atalean orokorrean ematen zaizkion eginkizunez gain, honako hauek ere Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzak bete behar ditu: a) Lan-harremanei buruzko espedienteak lehen instantzian ezagutu, izapidetu eta erabakitzea, ordenamendu juridikoak gai horretan ematen dizkion ahalmen guztiez baliatuz. b) Enplegu-erregulazio espedienteak ekainaren 11ko 190/1985 Dekretuan agintzen denaren arabera ezagutu, izapidetu eta erabakitzea, baldin eta espedientean dagoen enpresak lurralde historiko batean baino gehiagotan lantegiak baditu. c) Bitartekaritza, arbitraia eta adiskidetze eginkizunak betetzea, indarrean dagoen ordenamendu juridikoak ematen dizkion ahalmen guztiez baliatuz, eta oro har, laneko gatazka kolektiboak ezagutu eta izapidetzea, gatazka horiek lurralde historiko baten baino gehiagotan gertatzen badira. d) Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroa martxoaren 2ko 39/1981 Dekretuan eta indarrean dagoen araudian agintzen denaren arabera eraentzea eta begiratzea, eta hitzarmen kolektiboen eremua hedatzeko espedienteak izapidetzea. e) Euskal Autonomi Elkartean greba egiteko eskubidea gauzatzen denean funtsezko zerbitzuak mantenduko direla ziurtatzeko aginduen proposamena izapidetzea. f) Lurralde ordezkaritzak zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea, ordezkaritza horiek beste arlo batzuetako zuzendaritzekiko dituzten menpetasun funtzionalen kaltetan gabe. g) Lurralde ordezkaritzek bere eskuduntzako arloren batean hartutako akordioen eta erabakien aurka jarritako errekurtso arruntak erabakitzea. h) Lan-legeria hausteagatik eta eragozteagatik 2.000.000 pezetarainoko zigorrak ezartzea. i) Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoko 4. atalean, Sindikatuetako Kide Izateko Askatasuna Arautzen duen Legeko 3. atalean eta Langileen Araudiari buruzko Legean, maiatzaren 19ko 11/1994 Legez aldatutakoan, zein lege hori garatzen duten erabakietan ezarritakoaren arabera, bulego publiko gisa dituen eskuduntzak Euskal Autonomi Elkartean betetzea. j) Euskal Autonomi Elkarteko lurralde historiko batean baino gehiagotan lantegiak dituzten aldi baterako lan-arloko enpresei baimen administratiboa ematea eta enpresa horien gainean ekainaren 1eko 14/1994 Legeak lan-agintariari ematen dizkion eskuduntzak betetzea. k) Euskal Autonomi Elkarteko lurralde historiko batean baino gehiagotan lantegiak dituzten aldi baterako lan-arloko enpresen erregistroa eraentzea. l) Fundazio laboralei dagokienez ekainaren 17ko 12/1994 Legeko 36.4 atalak ezartzen dituen eginkizunak betetzea. m) Euskal Autonomi Elkartean Gizarte Segurantzaren zerbitzuak zuzendu, antolatu eta administratzea. n) Gizarte Segurantzaren eta GizarteEmendiotarako Borondatezko Erakundeen erregimen ekonomikoa kudeatzea, Ogasun eta Herri-Administrazio Sailak dituen eskuduntzak kaltetu gabe. ñ) Euskal Autonomi Elkartean Gizarte Segurantzaren aurrekontuen aurreproiektuak prestatzen eskuhartzea. o) Gizarte Segurantza eta GizarteEmendiotarako Borondatezko Erakundeei buruzko araudia prestatzeko azterlana eta proposamena egitea. p) Gizarte Segurantzaren eta GizarteEmendiotarako Borondatezko Erakundeen arlo ekonomiko eta aktuarialen aholkuak ematea eta, hala balegokio, txostenak prestatzea. q) Gizarte Segurantzak Autonomi Elkartean duen finantzaketa eta gastuari eragiten dieten neurriak ezagutu eta jakinaraztea. r) Gizarte-Emendiotarako Borondatezko Erakundeak kontrolatu, babestu, ikuskatu eta sustatzea. s) Euskal Gizarte Segurantzaren zentru eta zerbitzuen iharduerak zuzendu, babestu eta ikuskatzea. t) Gizarte-Emendiotarako Borondatezko Erakundeen Erregistroa eraendu eta kontrolatzea. 19. atala.- Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza. Dekretu honetako 7. atalak orokorrean ematen dizkion eginkizunez gain, honako hauek ere Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzak bete behar ditu: a) Enplegua sustatzeko neurriak ebaluatu eta planifikatzea. b) Enplegu eta prestakuntza programei dagozkien espedienteak izapidetu eta erabakitzea. c) Lan-merkatuaren nondik-norakoak aztertu eta ebaluatzea. d) Erakunde publiko eta pribatuekin egin beharreko hitzarmen proposamenak prestatzea. e) Lurralde ordezkaritzek bere eskuduntzako arloren batean hartutako akordio eta erabakien aurka jarritako errekurtso arruntak erabakitzea. f) Enplegua mantendu eta sustatzeari dagokienean, bere iharduera beste sail batzuenarekin koordinatzea. g) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin elkarlanean lanerako prestakuntzarako estrategia taxutu eta planifikatzea. h) Lanerako prestakuntza politiken emaitzen jarraipena egin, eta emaitza horiek begiratu eta ebaluatzea. i) Enpresa-kudeaketa berritzeko estrategiak eta prozesuak planifikatzea, bere iharduera Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailarenarekin koordinatuz. j) Europako Fondo Sozialetik datozen laguntzak kudeatu eta izapidetzea. 20. atala.- Gizarte Ekonomiako Zuzendaritza. Dekretu honetako 7. atalak orokorrean ematen dizkion eginkizunez gain, honako hauek ere Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzak bete behar ditu: a) Gizarte Ekonomiako eredu ekonomikoa sustatzeko programak prestatu, kudeatu eta gauzatzea. b) Ikuskatze-lanak egitea, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legean agintzen denaren ildotik. c) 189/1994 Dekretuan ezarritako eran Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren arduradunari ematen zaizkion eginkizunak betetzea, baita baltzu anonimo laboralen ekintzak, erregistroan sartu behar direnak, kalifikatu, inskribatu eta egiaztatzea ere. d) Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Nagusiko Lehendakaritza eta horren egitekoak bere gain hartzea. e) Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari kooperatibak deskalifikatzeko proposamenak aurkeztea eta kooperatiba horietan aldi baterako eskuhartzeko neurriak hartzea, 4/1993 Legeko 141. eta 142. ataletan hurrenez hurren ezarritakoaren arabera. 21. atala.- Gizarte Ongizate Zuzendaritza. Dekretu honetako 7. atalak orokorrean ematen dizkion eginkizunez gain, honako hauek ere Gizarte Ongizate Zuzendaritzak bete behar ditu: a) Gizarte Zerbitzuak eta Gizarte Zerbitzuei buruzko maiatzaren 20ko 6/1982 Legeko 3. atalean zehazten diren iharduera-arloetako diru-ekarri osagarriak planifikatu, antolatu eta garatzea. b) Gizarte Zerbitzuetako iharduerak koordinatzea eta administrazio publikoek zein erakunde pribatuek gizarte zerbitzuei buruzko oinarrizko araudia nola betetzen duten gainbegiratu eta kontrolatzea. c) Prebentzio-iharduera espezifikoak zein orokorrak prebentzio komunitarioaren eremuan planifikatu eta kudeatzea. d) Gizarte Zerbitzuetarako langile trebatuak prestatzea, HAEEak arlo horretan dituen eskuduntzak kaltetu gabe. e) Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzarekin elkarlanean, premia eta baliabide sozialei buruzko azterlanak programatu, eta hala balegokio, prestatzea. f) Lurralde historiko bati baino gehiagori eragiten dien programak kudeatzea. g) Gizarte Zerbitzuetako araudiaren garapena bultzatzea. h) Pobreziaren Aurkako Plana koordinatu, gainbegiratu eta kontrolatzea. Plan horretan dauden pertsonak eta familia-unitateak gizarteratzeko programak formulatu eta bultzatzea. i) Ekainaren 17ko 12/1994 Legeko 36.4 atalak Ongintza eta Sorospen Fundazioen gainean ezartzen dizkion eginkizunak betetzea. j) Bere garaian ongintza partikularreko establezimendu bezala kalifikatu ziren elkarte eta erakunde pribatuei buruzko egintzak kalifikatu, inskribatu eta egiaztatzea, eta gizarte zerbitzuetan diharduten eta lurraldez gaindikoak diren erakunde lankideak kalifikatu eta inskribatzea. 22. atala.- Droga Gaietarako Idazkaritza. 1.- Droga Gaietarako Idazkaritzaren eginkizunak honako hauek dira: a) Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren bitartez, drogamenpekotasunei dagozkienetan Jaurlaritzari aholkuak ematea. b) Jaurlaritzaren laguntza eta sorospenerako organo legez ihardutea, hark, sailek drogamenpekotasunen arloan dituzten programak koordina eta gainbegira ditzan, eta helburuak eta programa horiek nola betetzen diren kontrola dezan. c) Drogamenpekotasunen arloko iharduerari buruzko arauak ezarri, aldatu eta aplikatzeari buruzko proposamen orokor eta espezifikoak egitea. d) Drogamenpekotasunen arloko ikerketa, azterlan eta dokumentazioari buruzko orientabideak prestatu eta proposatzea. e) Drogamenpekotasunen arloan egiten diren proiektu eta aurreproiektu guztien derrigorrezko txostena ematea. 2.- Droga Gaietarako Idazkaritzak, bere eginkizunak behar bezala betetzeko, beharrezkotzat jotzen dituen argibide guztiak eskatuko dizkie Jaurlaritzako sailei, bai drogamenpekotasunei buruz, eta bai, bereziki, sail horiek arlo horretan burututako iharduerei buruz, eta komunikatzeko egokiak iruditzen zaizkion mekanismoak ezarriko ditu. Komunikazioak argibideetarako baino ez dira egingo eta, beraz, agintari nahiz organismo bakoitzak zerbitzuaren kudeaketan izan dezakeen erantzukizunari ez die eragingo. HIRUGARREN ATALBURUA: LURRALDE ORGANOAK 23. atala.- Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren lurralde ordezkaritzak. 1.- Lurralde historiko bakoitzean lurralde ordezkaritza bat egongo da. Lurralde Ordezkaritzako buru lurralde ordezkaria izango da, zeina, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariaren menpe, bere lurralde-eremuko lan-agintari izango baita. Honako hauek dira lurralde ordezkariaren eginkizunak: a) Bere lurralde-eremuan lan-harremanei buruzko espedienteak lehenengo instantzian ezagutu eta erabakitzea, indarrean dagoen ordenamendu juridikoak ematen dizkion ahalmen guztiez baliatuz. b) Enplegu-erregulazio espedienteak ekainaren 11ko 190/1985 Dekretuko Eraskineko b) idazatiko 1. puntuan ezarritakoaren arabera erabakitzea. c) Bitartekaritza, arbitraia eta adiskidetze eginkizunak betetzea, indarrean dagoen ordenamendu juridikoak ematen dizkion ahalmen guztiez baliatuz eta, oro har, lan-arloko gatazka kolektiboak ezagutu eta izapidetzea, gatazka horiek lurralde historiko batekoak baino gehiagokoak ez badira behintzat. d) Euskadiko hitzarmen kolektiboak erregistroan gorde eta erregistroa bera kontrolatzea, martxoaren 2ko 39/1981 Dekretuan eta indarrean dagoen araudian aurrikusitakoaren arabera. e) Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoko 4. atalean, Sindikatuetako Kide Izateko Askatasuna arautzen duen Legeko 3. atalean eta Langileen Araudiari buruzko Legean, maiatzaren 19ko 11/1994 Legez aldatutakoan, zein lege hori garatzen duten erabakietan ezarritakoaren arabera, bulego publiko gisa dituen eskuduntzak bere lurralde-eremuan betetzea. f) Lan-legeria hausteagatik eta eragozteagatik 500.000 pezetarainoko zigorrak ezartzea. g) Lantokia bere lurralde-eremuan duten aldi baterako lan-arloko enpresei baimen administratiboa ematea eta enpresa horien gainean ekainaren 1eko 14/1994 Legeak lan-agintariari ematen dizkion eskuduntzak betetzea. h) Lantokia bere lurralde-eremuan duten aldi baterako lan-arloko enpresen erregistroa eraentzea. 2.- Gizarte Ekonomia arloan, arauetan ezartzen den eran informazioa eta laguntza teknikoa ematea eta espedienteak izapidetzea dagokio, Gizarte Ekonomiako zuzendariaren agindupean iharduten duelarik. 3.- Enplegu eta Prestakuntza arloan, arauetan ezartzen den eran espedienteak izapidetu eta erabakitzea dagokio, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariaren agindupean iharduten duelarik. 24. atala.- Idazkaritza orokorra. Idazkaritza nagusiak, lurralde ordezkariaren agindupean iharduten duelarik, administrazio-atalak koordinatuko ditu, eta lurralde ordezkaria behinbehineko ordezkatuko, baldin eta lurralde ordezkariaren postua hutsik badago, edo lurralde ordezkaria bera falta bada nahiz gaiso badago. Fede publikoa ematea ere bere eginkizunetariki bat izango da eta bai indarrean dauden arauek eta agintea duten organuek eman diezazkiotenak XEDAPEN GEHIGARRIAK Lehenengoa.- Ordezkapenak egiteko araubidea. Sailordetza eta zuzendaritzetako titularren postua hutsik badago edo titularra bera falta bada, nahiz gaiso badago, ordezkapenak arau hauei jarraiki egingo dira: a) Sailordetzei emandako eskuduntzak eta eginkizunak sailordetza horietako zuzendariak/ek beteko ditu(zte) egoera horrek dirauen bitartean, egiturako hurrenkeraren arabera. b) Zuzendaritzei emandako eskuduntzak eta eginkizunak hierarkikoki gainetik dagoen agintariak beteko ditu egoera horrek dirauen bitartean, hurrengo idazatian adierazten den kasuan izan ezik. c) Zerbitzu Zuzendaritzari emandako eskuduntzak eta eginkizunak Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariak beteko ditu, eta vice versa. Aurreko puntuan erabakitakoaren arabera eskuduntzaren bat betetzeko, odezkapena eragiten duen egoera adieraztea besterik ez da beharko. Bigarrena.- Informatika eta kontratazio arloko eskuduntzak. Informatika eta kontratazio arloko eskuduntzak, dekretu honetako 11.1 c) eta 14. ataletan aipatzen direnak, Euskal Autonomi Elkarteko Justizi Administrazioaren eremukoak direla ulertzen da. Eremu horretatik kanpo, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saila Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioan indarrean dagoen araudiari lotuko zaio bi arlo horiekin zerikusia duten gaietan. 11.1.c) 1. atalean aipatzen den plan informatikoari buruzko aginduzko txostena egingo du, 15 eguneko epean, Ogasun eta Herri-Administrazio Saileko organo eskudunak. Txosten horretan honako alderdiok azalduko dira: sistema orizontalen inkardinazioa eta tratamendua, Eusko Jaurlaritzaren datuak transmititzeko sarearen erabilera, eta kontutan hartzen den tresneriaren bateragarritasun teknikoa, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren informazio-sistemen euskarridiren ekipoekin informazioa transmititzeko. Dekretu honetako 14. ataleko 1.b) idazatian adierazten diren kontratuei dagokienez, honako arauok kontuan izan beharko dira: a) Dagokion organoak oinarri-arauen pleguak onartu baino lehen, plegu horiei buruzko aginduzko txostena egin beharko du Antolaketa eta Sistemen Zuzendaritzak, pleguak jasotzen dituenetik hasi eta hamabost eguneko epean. Epe horretan txostena bidaltzen ez bada, txostena aldekoa dela ulertuko da, eta espedientea izapidetzen jarraituko da. Txostena kontrakoa bada, Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakiko du gaia. b) Ondasun eta zerbitzu informatikoen arloan ahalik eta koordinaziorik onena lortu ahal izateko, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak kontratuen zerrenda bat aurkeztuko dio urtero Antolaketa eta Sistemen Zuzendaritzari, bai eta kontratu horiek gauzatzeari eta Justizi Administrazioaren Plan Informatikoa burutzeari buruzko memoria ere. Hirugarrena.- Kontratazio administratiboaren prozedurak. Kontratazio administratiboaren prozeduretan, Dekretu honetako 14. atalean aipatzen direnetan, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko administrazio-atalekidatziko dituzte oinarri teknikoen pleguak, kontratazio-espedientearen jatorriaren arabera. Baldintza administratibo teknikoen pleguak eta txosten juridikoa Zerbitzu Zuzendaritzak prestatuko ditu. Bulego eta organo judizialetan segurtasunsistemak ezartzeko helburuz egiten den zernahi kontratazio administratiboaren prozeduretan, Herrizaingo Sailak parte hartuko du, alde batetik, oinarri teknikoen erredakzioan, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 82. eta 83. ataletan ezarritako eran aginduzko txosten bat egingo duelarik; eta bestetik, esleitze-prozesuan, kontrataziomahaian ordezkari bat izango duelarik. Laugarrena.- Moldaketa teknikoak. Dekretu honetako 15. eta 16. ataletan aurrikusitakoaren ondorioz, Ekonomia-Egitamugintzarako Lantaldea sorrarazten dituen azaroaren 10eko 352/1987 Dekretuko 6. ataleko 1. b) eta c) idazatietan Plangintza sailburuordeari eta Plangintza zuzendariari buruz egiten diren aipamenak hurrenez hurren Ekonomi eta Plangintza sailburuordeari eta Ekonomi eta Plangintza zuzendariari buruz egiten direla ulertu behar da. Bosgarrena.- Gizarte Segurantza. Dekretu honen bitartez Gizarte Segurantza arloan eginkizunak ematen zaizkie Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko organoei. Eginkizun horiek, ordea, ez dira Osasun Sailak osasun-sorospeneko zerbitzuen gainean dituen eskuduntzen kaltetan izango. ALDIBATERAKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Izapideetan dauden espedienteak. Izapidetzen ari diren eta martxoaren 31ko 75/1992 Dekretuan, martxoaren 30eko 79/1993 Dekretuan eta maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuan, urriaren 4ko 384/1994 Dekretuz aldatutakoan, aurrikusten diren organoetakoren batek erabaki beharreko espedienteak dekretu honetan aipatzen diren organoek izapidetu eta erabakiko dituzte, gaiaren arabera. Bigarrena.- Eskuduntzak transferitzea. Dekretu honetan aipatzen diren eskuduntzak eta eginkizunak benetan bete ahal izateko, Estatuko giza baliabideak, ondasunak eta zerbitzuak Autonomi Elkarteari transferitu behar bazaizkio, ez dira bete ahal izango transferentziak, honeratzen ez diren bitartean. INDARGABETZE XEDAPENA Indargabeturik geratzen dira, martxoaren 31ko 75/1992 Dekretua, Justizi Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; martxoaren 30eko 79/1993 Dekretua, Ekonomi eta Ogasun Sailaren egitura eta eginkizunak ezartzen dituena, dekretu honetan Ekonomi eta Plangintza Sailordetzari ematen zaizkion eginkizunei dagokienean; maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretua, maiatzaren 14ko 384/1994 Dekretuz aldatutakoa, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena, eta Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Idazkaritza egitura eta funtzionamendua zehazten duen apirilaren 23ko 258/1991 Dekretuko 1.1. e) eta 15. atalak, bai eta dekretu honetan ezarritakoaren beste aurkako edozein erabaki ere, nahiz maila berekoa nahiz beheragokoa izan. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Arauen garapena. Dekretu hau garatzeko behar diren erabakiak emateko ahalmena ematen zaio Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuari. Bigarrena.- Indarrean jartzea. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau. Vitoria-Gasteizen, 1995eko otsailak 7. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua, RAMÓN JÁUREGUI ATONDO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (11)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.