Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

82/1995 DEKRETUA, urtarrilaren 31koa, 2.000 metro karratutik gorako saltokia duten merkataldegiak jartzeko, aldatzeko eta azalera hori iristen edo gainditzen duten handiketak egiteko baimenak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 39
  • Hurrenkera-zk.: 963
  • Xedapen-zk.: 82
  • Xedapen-data: 1995/01/31
  • Argitaratze-data: 1995/02/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Merkataritza eta turismoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Merkataritza Iharduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legearen bigarren aldibaterako xedapenak dioenez, merkataritza gaietan eskudun den Sailak eman behar ditu merkataldegiak jartzeko, aldatzeko edo handitzeko baimenak, Eusko Jaurlaritzak udal arauek gai horretan jarraitu beharreko irizpideak zehazten dituen arte. Derrigorrezkoa da, beraz, baimen horiek emateko bete behar diren eskakizunak zehaztea. Ondorioz, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuak egindako proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko urtarrilaren 31n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- 1.- Merkataritza Iharduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legearen bigarren aldibaterako xedapenak dioenez, merkataritza gaietan eskudun den sailak eman behar ditu, aldez aurretik, Legean bertan aipatzen diren merkataldegiak jartzeko, aldatzeko edo handitzeko baimenak, Lege horren 13. atalean zehazten diren antolaketarako baliabideak indarrean jartzen diren bitartean. 2.- Baimen horiek ematea ala ez Merkataritzako Administrazio eta Politikarako Zuzendaritzak erabakiko du, Euskal Autonomi Elkarteko Lurralde Antolaketarako Batzordearen irizpena jaso ondoren. 2. atala.- Baimen espedienteak erabakitzeko orduan, merkataldegiaren kostu soziala eta ingurugiroan izan dezakeen eragina ezezik, honako hauek ere hartuko dira kontutan: dagoen eskariari erantzuten dion eta zer eskaintza egiten duen; hau da, inguruko jendearen erosteko ohiturekin bat datorren. Gainera, udal planeamenduan lurrentzat aurrikusten diren erabilerak ere aintzakotzat hartuko dira. Horretarako honako alderdi hauei begiratuko zaie: - Proiektuan jasotako merkatal ekipamendua kokatuko den lekurako egokia den, tokiaren eragin esparrua kontutan izanik. - Prezioetan izango duen eragina eta inguruko kontsumitzaileei eskainiko dizkien zerbitzuak. - Inguruko lanpostuen kopurua mantentzen edo gehitzen duen. - Proiektuan jasotako merkataldegiak inguruko merkatal egituren lehiakortasunean duen eragina. - Ingurugiroan garrantzizko eragin txarrik izan dezakeen. - Lurralde Plan Partzialean edota Merkataritza Suspertzeko Plan Berezietan horrelako proiektu bat sartzea beharrezko ikusten den. - Proiektuak bat datozen bai aipatutako planetan jasotzen diren irizpide eta aurrikuspenekin bai Hiriak Berritzeko Plan Berezietan eta Hirigune Historikoak Bereoneratzeko Planetan arkitektura eta hirigintzari buruz finkatzen diren xedapenekin. - Merkataldegi berriak bide-sisteman izango duen eragina, aparkalekuen kopurua eta garraio publikoz bertara erraz hurbil daitekeen. 3. atala.- 1.1 atalean zehaztutako egintzetatik edozein egiteko, Merkataritzako Administrazio eta Politikarako Zuzendaritzan aurkeztu behar dira baimen eskaria eta gainontzeko agiriak, bai zuzenean bai Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotako edozein eratan ere. 4. atala.- 1.- Eskegileek ondoren zehazten diren agirien bi kopia aurkeztuko ditu; dagokionean, horretarako jarriko diren formularioak erabiliz: a) Baimen eskaria, Merkataritzako Administrazio eta Politikarako zuzendariari bideratua. b) Eskegilea identifikatzeko datuak: - Eskegilea pertsona fisikoa baldin bada: izenabizen osoak, identifikazio fiskalerako zenbakia eta jakinarazpenetarako helbidea. - Eskegilea pertsona juridikoa baldin bada: ordezkariaren izena eta bere ordezkaritzaren izaera; entitatearen izena, egoitza soziala eta identifikazio fiskalerako zenbakia. c) Ordezkariari aginpidea ematen dion notario eskrituraren fotokopia konpultsatua. d) Honako agirien fotokopia konpultsatua: Baltzua sortzeko egin zen notario eskriturarena eta, hala badagokio, azkenengo kapital zabalkuntzaren notario eskriturarena. Agiri horietan dagokion erregistroan jasota dagoen akziodunen egungo kopurua zehaztuko da. e) Jarri edo handitu nahi den merkataldegiaren deskribaketa, zein motatakoa den azalduz. Honako hauek ere jasoko dira bertan: kokapena, eraikitako azalera osoa eta salmentarako erabiliko den azalera netoa. f) Merkataldegi berrian salduko diren ekoizkien deskribapena. Lehengo merkataldegi bat handitu edo bere iharduna aldatu nahi bada ere egin beharko da deskribapen hori. g) Lurra irabazpide gisa erabil daitekeelako hirigintza egiaztagiria, non lur horiek merkataritzarako erabil daitezkeela adieraziko den. h) Proiektuaren bideragarritasuna eta beharra aztertzeko oinarritzat hartu den merkatu azterketa eta horren ezaugarriak. i) Merkataldegi berriak bide-sarean izango duen eragina jasotzen duen trafikoazterketa. j) Oinplanoen, altxaeren, ebakiduren, kokapenaren, bertara iristeko bideen eta aurrikusten den aparkalekuaren plano orokorrak, eskalan eta akotatuak. Eskala proiektuaren arabera zehaztuko da. k) Proiektuak eskatzen duen inbertsioari buruzko azterketa eta proposatutako inbertsioa finantziatzeko plana, bai enpresaren beraren baliakizunei dagokienez bai besterenei dagokienez. Merkataldegia berria bada, horiekin batera enpresaren hedapen plana eta ihardunaren lehenengo bost urtetarako aurrikusten diren ustiaketakontuakere aurkeztu beharko dira. Merkataldegia handitzeko baimena eskatzen bada, aurrekoez gain azken hiru urteetako ustiaketa-kontuak ere aurkeztu beharko dira. l) Lanpostuen kopurua eta sailkapena. m) Ingurugiroan eta paisaian izan dezakeen eraginari buruzko azterketa. n) Proiektua burutzeko aurrikusten den egutegia. Doakionak egoki ikusten dituen argibideak aurkeztu ahalko ditu proiektuari buruz. 2.- Dena dela, Merkataritza Sailak baimena emateko beharrezkotzat jotzen dituen agiri edota informazioa eskatu ahalko dizkio eskegileari. 5. atala.- 1.- Espediente osoa jaso eta gehien jota handik bost egunetara Euskal Autonomi Elkarteko Lurralde Antolaketarako Batzordera bidaliko da; honek, espedientea jaso eta hiru hilabeteko epearen barruan bere irizpena emango du; hortik aurrera, bost eguneko epea izango du erabakia emateko aginpidea duen organoari igortzeko. 2.- 4.1.i) atalean aipatzen den trafiko azterketa aurkeztu ondoren Herrizaingo Sailera bidaliko da, honek bere irizpena eman dezan. 3.- Eskabide espediente osoa aurkeztu eta, gehien jota, lau hilabeko epea izango du Merkataritzako Administrazio eta Politikarako Zuzendaritzak erabakia emateko. 4.- Epe hori amaituta erantzunik jaso ez izanak Isileko Baiezkoa adierazten du; hau da, baimena eman egin dela, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. eta 44. ataletan ezarritakoaren arabera. 6. atala.- Merkataritzako Administrazio eta Politikarako Zuzendaritzak Dekretu honen arabera emandako erabakiek ez dute administrazio bidea amaitzen; beraz, horien aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Merkataritza eta Kontsumo sailburuordeari. 7. atala.- Merkataritza iharduera baimenean bertan zehazten den egunean hasten ez bada, emandako baimena iraungitzat joko da. 8. atala.- Dekretu honetan aipatzen diren merkataldegiak ireki, aldatu edo handitzeko, udalaren hirigintzabaimenabehar da; baimen hori jaso ahal izateko, berriz, derrigorrez aurkeztu beharko da udaletxeetan baimenaren egiaztapena edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. atalean zehazten den ustezko egintzaren egiaztagiria, zein Merkataritzako Administrazio eta Politikarako zuzendariak luzatu behar duen. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuari ematen zaio Dekretu hau garatzeko behar diren xedapenak emateko aginpidea. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau. Vitoria-Gasteizen, 1995eko urtarrilak 31. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburua, ROSA DÍEZ GONZÁLEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.