Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

419/1994 DEKRETUA, azaroaren 2koa, batetik, Haur eta Gazteen Aisialdirako Hezitzaileak Trebatzeko Eskolak eta, bestetik, Haur eta Gazteen Aisialdi Ihardueretarako Begirale eta Zuzendariak Trebatzeko Ikastaroak izendapen ofizialez onartzeko eta bertan parte hartzeko modua arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 218
  • Hurrenkera-zk.: 4204
  • Xedapen-zk.: 419
  • Xedapen-data: 1994/11/02
  • Argitaratze-data: 1994/11/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
XEDATU DUT : 1. atala.- 1.- Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 73. atalean ezarritakoaren babesean eta hori garatzeko asmoz, Dekretu honen xedea, alde batetik, Euskal Herriko Polizi Kidego ezberdinetako mailen arteko baliokidetasunak eta, bestetik, maila horietako lanpostuak betetzeko jatorrizkoa ez den kidegoetan eskatzen den heziketa maila finkatzea da, horietako funtzionarioen mugikortasuna ahalbideratzeko. 2.- Dekretu hau uztailaren 17ko 4/1992 Legearen ezarpen eremuko Euskal Herriko Polizi Kidegoetako karrerako funtzionarioei ezarriko zaie. 2. atala.- Ertzaintzako eta udaltzaingoetako lanpostuak, bateko zein besteko funtzionarioek bete ditzakete, hori lanpostuzerrendetan zehazki ohartemanda badago eta deitutako lanpostua betetzeko eskatzen diren baldintzak betetzen badira, beti ere lanpostu hutsa betetzeko eskatzen den mailaren baliokidekoa eta Dekretu honetan aurrikusitako irizpideekin bat etorriz dagokien heziketa maila izan beharko delarik. 3. atala.- 1.- Aurreko atalean ezarritakoarekin bat etorriz, beste Administrazio publiko bateko lanpostuak bete ditzaten funtzionarioak jatorrizko Administrazioko funtzionario izaten jarraituko dute, eta horri dagokionez, uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 81. atalean ohartemandako beste Administrazio publiko bateko zerbitzu egoeran geldituko dira. 2.- Funtzionarioak lanizendapeneko Administrazioarekin bere erlazio funtzionarialari eusten dion bitartean, azken honetan indarrean dagoen legedia ezarriko zaio, uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 73. ataleko bigarren idazatian aurrikusitakoarekin bat etorriz. Horrez gain, indarrean dagoen legediaren araberako gizarte aurrikuspen araubidea ere ezarriko zaie, eta lanizendapenean dauden Administrazioan indarrean daudenlanbaldintzak arautzeko itunetan aurrikusitako gizarteeskubide eta etekinez ere baliatuko dira. 4. atala.- 1.- Uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 73. atalean ohartemandako ondorioetarako, baliokidetzat joko dira Euskal Herriko Polizi Kidego ezberdinetako ondorengo maila hauek: a) Ertzaintzako eskala goreneko Intendente maila eta udaltzaingoetako eskala teknikoko Intendente maila. b) Ertzaintzako egiterapen eskalako Komisario eta Komisarioondokoa mailak eta udaltzaingoetako eskala teknikoko Komisario eta Komisarioondokoa mailak, hurrenezhurren. c) Ertzaintzako ikuskapen eskalako Ofiziale eta Ofizialeondokoamailak eta udaltzaingoetako ikuskapen eskalako Ofiziale eta Ofizialeondokoa mailak, hurrenezhurren.hurren. d) Ertzaintzako oinarrizko eskalako Agente Lehena eta Agentea mailak eta udaltzaingoetako oinarrizko eskalako Agente Lehena eta Agentea mailak, hurrenezhurren. 2.- Nolanahi ere ezinbestekoa izango da, mugikortasun ondorioetarako, parekoak izatea funtzionarioari jatorrizko administrazioko eskala eta mailetan dagozkien eginkizunak eta deialdia egiten duen edo destinokoa izango den administrazioko eginkizunak. Lanpostuzerrendetan jatorrizko administrazioko eskala edo maila jakin batekoa izatea eskatzen ez bada, lanpostuak betetzeko deialdiko Aukeraketa Batzordeari izendatuko zaio baliokidetasunik dagoen erabakitzeko beharrezko baldintzak betetzen diren egiaztatzea, eta horretarako deitutako lanpostua betetzeko lanpostu hori jasota datorren zerrendan eskatzen diren baldintzak hartuko ditu kontutan. 5. atala.- 1.- Uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 7 eta 50.1 atalen garapenean Euskal Herriko Polizi Kidegoetako eskala eta maila ezberdinetan sartzeko Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak antolatutako trebakuntza ikastaroak eta praktika aldiak arautzen dituzten plangintzetako eta aukeraketa saioetako egitarau, eduki eta egiturak bateratzetik ateratzen dena izango da Euskal Herriko Polizi Kidego ezberdinetan baliokideak diren mailetako lanpostuak betetzeko eskatzen den heziketa maila. 2.- Edonola ere, Euskal Herriko Polizi Kidegoetan aurreko idazatian ezarritako bidetik sartu ez diren funtzionarioek idazati horretan aurrikusitako heziketa maila dutela egiaztatu beharko dute, uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 73. ataleko 3. idazatian xedatutakoaren ondorioetarako, eta egiaztatze horretarako Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak aldian-aldian egingo du saioetarako deia. Saio horietako emaitzak ikusi ondoren eta horien arabera antolatuko dira eskatzen den heziketa maila lortzeko beharrezko izan daitezen trebakuntzarako ikastaro osagarriak. Saioak eta, baldin badaude, ikastaroak gainditu egin beharko dira Dekretu honen 2. atalean eskatzen den heziketa maila badela egiaztatzeko. GEHIGARRIZKO XEDAPENA Bateratze ondorioetarako, funtzionarioaren administraziobizitzakogorabeherak jasotzen dituzten espediente pertsonaleko oharpenen berri emango diote elkarri jatorrizko eta destinoko administrazioek. ALDIBATERAKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Ertzaintzako lanpostu zerrendak egiten ez diren bitartean, uztailaren 17ko 4/1992 Legearen aldibaterako xedapenetatik hirugarrenean ezarritakoaren arabera, Dekretu honetan egiten diren lanpostuzerrenda horri buruzko aipamenak aipatu Kidegoko lanpostuaren egiturari buruzkoak direla ulertuko da. Bigarrena.- Dekretu honen 5. ataleko lehenengo idazatian aipatzen diren Euskal Herriko Polizi Kidegoetako eskala eta maila ezberdinetan sartzeko trebakuntza ikastaroak eta praktika aldiak arautzen dituzten plangintzetako eta aukeraketa saioetako egitarau, eduki eta egitura bateratuak onartu eta indarrean sartzen ez diren bitartean, bertan aipatzen den mugikortasun ondorioetarako, ondorengo arauak ezarriko dira: a) Dekretu honen ondorioetarako eskatzen den heziketa maila Ertzaintzako eskala eta mailetara sartzeko trebakuntza ikastaroaren eta praktika aldiaren egitarauan ezarritakoaren parekoa izango da. b) Lanpostuak betetzeko egiten den deialdian nahitanahiez adierazi beharko dira egin beharreko saio zehatzak, horiek gainditzeko eskatzen diren gutxieneko puntuak eta izangaien heziketa maila eta xedapen honen a) hizkian azaldutakoaren arteko baliokidetasuna aztertzeko egitarauen edukia. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiari dagokio saio horien antolaketa, garapena eta azterketak egiteko lana. Aurreko idazatian aipatzen diren saioak ez gainditzeak lanpostuak betetzeko aukeraketa bidetik kanpo utziko du eskegilea, horietan parte hartzeko baldintzak ez betetzearren. c) Saio horiek ez dituzte egin beharko Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak Dekretu honen 5.2. atalean ezarritakoaren arabera antolatutako saioak eta/edo ikastaroak gainditzen dituztenek. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Herrizaingo sailburuak du Dekretu hau ezarri eta garatzeko aginpidea. Bigarrena.- Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteizen, 1994ko urriak 18. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Herrizaingo sailburua, JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.Euskal Autonomia Elkartearen Estatutuak 10,39 atalean ezartzen duenez, Euskal Autonomia Elkarteak du bere esku, besteak beste, haur eta gazteentzako politika arloan iharduteko ahalmen osoa. Eskumen hori, ondoren, Kultura Sailaren eskuetan utzi da urriaren 2ko 525/1991 Dekretuaren bitartez. Beste alde batetik, azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 7. ataleko c) lerroaldiaren 2 zenbakian, Lurralde Historiko bakoitzari bere esparruan iharduteko ahalmena ematen zaio, Erakunde Amankomunek arlo horretan duten legediari jarraituz. Haur eta Gazteen Aisialdirako Hezitzaileak berariaz eta era egokian prestaurik egotea haur eta gazteentzat erabat garrantzitsua zenez gero, urriaren 22ko 343/1985 Dekretua argitaratu zen eta, horren bitartez, haur eta gazteen aisialdirako hezitzaile eskolak onartzeko modua arautu zen. Trebaketa egokia eta berariazkoa duen hezitzaile talde batek jarraian eta etengabean iharduteak haur eta gazteen aisialdi heziketan oso garrantzi handikoa dela jakinik, aintzakotzat hartu beharrekoa da hezkuntza alorrean trebaketa eskola horiek betetzen duten zeregin soziala, era horretara, aisialdiaren bitartez gizarte eta elkarte mugimenduaren lanari lagundu eta eusten baitzaio. Esanguratsua da eskoletako gehienak bolondresak izatea, batez ere begiraleak, horien artean, zuzendaria, koordinatzaile eta suspertzaile izanik. Horrenbestez, eskolek, trebaketa zentru espezializatuak direnez gero, eta bakoitzak bere ereduari jarraituz, antolatutako mugimenduen bitartez arlo honetan trebatzeko eskabide berria eta handiari erantzuna emateko eskaintzen duten hezkuntza proiektua zehaztu behar dute. Eskoletako zereginetan behar bezalako kalitatea bermatzeko, eskola bakoitzak izan dezakeen trebaketa plana egin eta osatzerakoan, aldi berean malgutasunez eta gogortasunez jokatuz, beharrezkoa da eskolak gaur eguneko egoerara egokitzea onarpen ofizialerako baldintzak, arauak eta oinarriak eguneratuz. Ondorioz, Kultura sailburuaren proposamenez, Jaurlaritza Kontseiluak 1994ko azaroaren 2an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, huxe 13544 EHAA - 1994ko azaroak 16, asteazkena N.º XEDATU DUT: 1. atala.- Haur eta Gazteen Aisialdirako Hezitzaileak Trebatzeko Eskolak ofizialki izenda ditzaten eta Haur eta Gazteen Aisialdi Ihardueretarako Begirale eta Zuzendariak Trebatzeko Planak ofizialki onar ditzaten Euskal Autonomia Elkartearen barruan errespetatu beharreko betekizunak ezartzea da honako Dekretu honen xedea, baita onarpen eta izendapen horietara iristeko betebeharrak zehaztea ere, beti ere, ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz. 2. atala.- Haur eta Gazteen Aisialdirako Hezitzaileak Trebatzeko Eskola izenda ditzakete ofizialki, titulartasuna gizabanako juridiko, publiko zein pribatuarena izanik eta iharduera hori burutzeko lege aldetik betebeharreko eskakizun guztiak errespetaturik, ondorengo baldintza hauek betetzen dituzten eskolak: 1.- Eskolei dagokienez: a) Eskainitako trebaketa ikastaroak era egokian burutzeko behar beste giza-baliabide eta bitarteko material izan behar dute eskuragarri Euskal Autonomia Elkartean, bai zeregin administratiboak burutzeko, bai iharduera pedagokioak aurrera ateratzeko ere. b) Eskola Zuzendariak Goi-Mailako edo erdimailako titulazioa izan beharko du, edo horien baliokideren bat, eta Haur eta Gazteen Aisialdirako Heziketa Ihardueretarako Zuzendari agiria ere izango du edo, bestela, Europako Elkartean agiri horren baliokide den besteren bat. 2.- Ikastaroei dagokienez: a) Lehen atalean bereiztutako arloetako bakoitzean emango diren ikastaroetan, Dekretu honen I Eraskinean ezarritako gutxieneko betebeharrak errespetatuko dira. b) Eskolak izendapen ofiziala lortzen duenetik aldiroaldiroeskaini beharko ditu ikastaroak, gutxienez, honako epe hauek errespetatuz: 1.- Haur eta Gazteen Aisialdirako Heziketa Ihardueretarako Begiraleak Trebatzeko Ikastaro bat urtero. 2.- Haur eta Gazteen Aisialdirako Heziketa Ihardueretarako Zuzendariak Trebatzeko Ikastaro bat, hiru urterik behin. 3.- Trebaketa planei dagokienez: a) Trebaketa egiatarauaren jakintza helburu orokorrak eta antolatutako ikastaro bakoitzerako berariazko direnak. b) Berariazko helburuak: 1.- Ikastaro bakoitzerako berariazko plana edo planak. Bertan azaldu beharko dira, gutxienez, eskainitako modalitateak eta bakoitzari berariaz dagozkion gaizerrendak. 2.- Ordu-kopuruak orotara, arloka eta gaika. 3.- Trebaketaldiaren denbora banaketa. 4.- Praktikak egiteko modua edo moduak. 5.- Eskolak berak dituen gizabaliabideak eta bitarteko administratibo zein finantzieroak. 6.- Eskolaren proiektuari edo/eta egitasmoari zuzendutako ordu-kopurua nola erabiliko den azaldu. c) Trebaketaldian orohar erabiliko diren metodologia, teknikak eta pedagogia baliabideak, baita antolatutako ikastaro bakoitzean berariaz erabiliko direnak ere. d) Ikasleak aukeratzeko aurretiaz ezarritako irizpideak eta baldintzak eta antolatutako ikastaro bakoitzerako prestaturiko ebaluaketa sistemak. 3. atala.- 1.- Haur eta Gazteen Aisialdirako Hezitzaileak Trebatzeko Eskolak izendapen ofizialez onartuak izan daitezen eskabideak, trebaketa iharduera gehienbat zein Lurralde Historikotan burutuko den kontuan hartuta, bakoitzari dagokion Foru Aldundiko gazteria erakundean aurkeztuko dira, bai zuzenean, bai azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako bideetarik edozein erabiliaz eta ondoren aipatutako dokumentazioarekin batera: a) Eskabidea egin duenaren izaera juridikoa zein den erakusteko agiria. Horretarako, eraketa ekitaldiaren kopia eta eraketa hori arautzeko estatutuei buruzkoa aurkeztuko dira. Horrez gainera, hala badagokio, dagozkion erroldetan izena emanda duela eta I.F.K. ere baduela erakusteko agiriak. b) Norbanako juridikoaren legezko ordezkari izanik eskabidea izenpetu duen pertsona fisikoaren N.A.ren kopia eta ordezkaritza hori egiteko ahalmena duela erakusteko agiria. c) Eskolak araubide izango dituen estatutuen kopia, gutxienez honako hauek jakinaraziz: 1.- Helburuak eta xedeak. 2.- Eskolaren izena eta egoitza soziala. 3.- Bere iharduera batez ere zein lurralde esparrutan burutuko den. 4.- Ordezkaritza, zuzendaritza eta administrazio erakundeak. 5.- Eskolaren barneko funtzionamendurako araudia. d) Iharduera esparru nagusi izango duen lurraldean Eskola beharrezkoa dela erakusteko txostena. e) Eskolak bere zereginak burutzeko erabilgarri eta berezko dituen Giza-baliabideen kualifikazioa. Era berean, pedagogia bitartekoak, bereak dituen dirubaliabideak baita eskuragarri dituen beste finantziaketa iturri batzuk ere. f) Eskolaren hezkuntza egitasmoa edo/eta proiektua. 2.- Aurreko zenbakian ezarritakoaren aurka jo gabe, eskolak Lurralde batean baino gehiagotan burutuko balu bere iharduera, eskabideak banan-banan aurkeztu beharko ditu izendapena lortu nahi duen Foru Aldundi bakoitzean. Horrelakoetan, izendapen ofiziala beste Foru Aldundi batean ere eskatu duela jakinaraziko da. 4. atala.- 1.- Dagokion Foru Aldundiko erakunde arduradunak aurkeztutako eskabideetan hutsuneak edo akatsak daudela ikusiz gero, interesatuari emango dio horren berri, hutsunea edo akatsa zuzentzeko 10 asteguneko epea egonik dagokion jakinarazpena jasoz geroztik. Epe hori igarota zuzenketarik egingo ez balitz eskabidea besterik gabe artxibatu egingo litzateke bestelako tramiterik gabe. 2.- Era berean, Foru Aldundiko erakunde arduradunak aurkeztutako eskabidea behar bezala ebaluatzeko egoki iritzitako behar beste informazio eta dokumentazio osagarri eska dezake. Horretarako, aurreko lerroaldian ezarritako epe bera emango zaio interesatuari, aipatutako jakinarazpena jasoz geroztik hasita eta, eskatutakoa bete ezik, ondorioak ere aipatutako lerroaldian ezarritako berak izango dira. 5. atala.- 1.- Tokian tokiko Foru Aldundian arlo horretaz arduratzen den erakundeari dagokio, ezarritako baldintza guztiak betetzen direla egiaztatu ondoren, eskolari izendapen ofiziala ematea. 2.- Izendapen ofiziala lortuz gero, eskolak bere izena eman beharko du Foru Aldundian arlo horretaz arduratzen den erakundeak osatuko duen Erroldan. Bertan, gutxienez, honako argibide hauek jasoko dira: a) Eskolari buruzko argibideak, izena eta helbidea. b) Eskolaren legezko ordezkariari buruzko argibideak eta, hala badagokio, eskolako Zuzendariari buruzkoak ere bai, legezko ordezkari eta Zuzendari pertsona bera ez bada. c) Eskainitako trebaketa arloak eta egitasmoak. 3.- Erabakia emateko epea hiru hilabetekoa izango da eskatutako dokumentazioa aurkezten den egunetik hasita. Epe hori etenda geratuko litzateke behar beste denboran 4. atalean adierazitakoa gertatuz gero. 6. atala.- Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari dagokio, eta berari bakarrik, Haur eta Gazteen Aisialdirako Heziketa Ihardueretarako Begirale zein Zuzendari izateko Agiri Ofizialak ematea. Horretarako, dagokion Foru Aldundian arlo horretaz arduratzen den erakundeak, ikastaroak zein pertsonak gainditu dituzten jakinarazi beharko dio aurretiaz Kultura Sailari. 7. atala.- Izendapen ofiziala lortzen duten eskolek, honako betebehar hauek izango dituzte: 1.- Tokian tokiko Foru Aldundian arlo horretaz arduratzen den erakundeari, 2. atalean eskatutako argibideetan gerta daitekeen edozein aldaketaren berri ematea. a) Eskolei dagokienez, gehienez jota, bi hilabeteko epean aldaketa gertatu denetik hasita. b) Trebaketaplanei dagokienez, gutxienez, ikastaro bakoitzeko matrikulazio epea hasi baino bi hilabete lehenago. c) Ikastaroetan izan daitezkeen ustekabeei dagokienez,eskolak gertatutakoaren berri emango du lehenbailehen. 2.- Eskola ofizialki onartu duen Foru Aldundiko erakunde arduradunaren aurrean, urtero, burututako trebaketa iharduera ofizial guztiei buruzko txostena, Dekretu honen III Eraskinean ezarritako gutxieneko edukiak aintzat hartuta. 3.- Eskola bakoitzak, bere ikasleentzako diren agiriak jasotzea, Haur eta Gazteen Aisialdirako Heziketa Ihardueretarako Begirale zein Zuzendari izateko agiriak, alegia. Era berean, ikasleei agiriok jaso direla jakinarazi eta ikasle bakoitzak berea jaso dezan erraztasunak ematea. 4.- Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak dagokion agiri ofiziala nori eman dion jakiteko Errolda bat osatzea, bertan, agiridun bakoitzari buruzko datuak agertuko direlarik. Era berean, ikasleak agiria zein egunetan jaso duen adieraziko da eta agiria jaso izanaren sinadura ere bai. 5.- Ikasleak trebaketa ikastaroetan parte hartzeko, bakoitzak bere modalitatean, sarrerarako berariaz ezarritako betebeharrak errespetatzen dituela egiaztatu, 9. atalena ezarritakoari jarraituz. 8. atala.- 1.- Foru Aldundietan arlo horretaz arduratzen diren erakundeek, ofizialki onartutako trebaketa eskolen berri emango diote elkarri, baita Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari ere. Halaber, gauza bera egingo dute izendapena lortu ondoren ustegabeak gertatuz gero eta ustekabeok trebaketa ikastaroak edo plangintzak burutzeko ihardueretan, zuzenean zein zeharka, eragina izan edo beren baliogarritasuna zalantzan jartzen badute. 2.- Horrez gainera, trebaketa ikastaroak gainditu dituzten ikasleen zerrenda ere igorriko dute Kultura Sailera lehenbailehen, eskola bakoitzak bere ikasleei horren berri eman ondoren. Hala badagokio, aipatutako pertsona horiei buruzko txostena ere bidaliko da, egoki direla egiaztatuz eta, azkenik, 11. atalean ezarritako puntuetakoren bat gertatzen denentz aipatuko da. 3.- Era berean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ere Haur eta Gazteen Aisialdirako Heziketa Ihardueretarako Begirale zein Zuzendari izateko agiri ofizialak lortu dituzten pertsonen zerrenden berri emango die Foru Aldundietan arlo horretaz arduratzen diren erakundeei. 9. atala.- 1.- Haur eta Gazteen Aisialdirako Heziketa Ihardueretarako Begirale izateko trebaketa ikastaroetan parte hartu ahal izateko, interesatuek 18 urtetik gora izan beharko dute edo 18 urte bete beharko dituzte matrikulazio urtearen barruan eta, beti ere, praktikak edo, hala badagokio, eskolak eskatutako bestelako zeregin osagarriak egiten hasi baino lehenago izan beharko dute aipatutako adin hori. 2.- Haur eta Gazteen Aisialdirako Heziketa Ihardueretarako Zuzendari izateko trebaketa ikastaroetan parte hartu ahal izateko, kasuan kasu eskolak berak eska ditzakeen baldintza osagarriez gainera, honako betebehar hauek errespetatu beharko dituzte interesatuek: a) 21 urtetik gora izatea, edo matrikulazio urte barruan adin hori izatea. b) Ikastaro hasieran, Haur eta Gazteen Aisialdirako Heziketa Ihardueretarako Begirale izateko agiri ofizialaren jabe izatea. c) Bigarren Heziketaldia edo horren baliokide den beste mailaren bat gaindituta izatea edo, kanpotik etorriz gero, jatorrizko estatuko hezkuntza sisteman horren pareko dena. 10. atala.- 1.- Izendapen ofiziala lortzen duten eskoletan, Haur eta Gazteen Aisialdirako Heziketa Ihardueretarako Begirale zein Zuzendariak trebatzeko ikastaroak egin ahal izango dira, berariaz izendapen ofiziala eman aurretik, ezarritako betebeharrak errespetatuz gero. 2.- Era berean, halakorik balego, eskolen finantziaketarako eta beren trebaketa ihardueretarako Euskadiko Herri-Erakundeek eman ditzaketen dirulaguntza eta laguntza guztiak eskura ditzakete, horretarako ezarritako gainerako baldintzak betez gero eta dirulaguntzak emango dituen administrazioaren aurrekontu erabilgarritasuna aintzat hartuta. Ildo horretatik, Lurralde Historikoetako foru erakundeek, Eusko Jaurlaritzako gazteria erakundearekin batera, eskolok eta horien trebaketa iharduerok suspertzeko lanak arautzeko irizpide orokorrak ezarriko dituzte Lurralde Historikoen artean bazterketarik edo desorekarik izan ez dadin. 3.- Beste alde batetik, Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundietako gazteria erakundeek, ofizialki onartutako eskolekin batera, beren arteko harremanetarako bide eta sistema egonkorrak ezarri ditzakete, bai lurralde mailan, bai Elkarte mailan, hobekuntza eta lankidetza harreman normalizatu eta irekiak lortzeko ikuspuntu bateratzaile batetik. 11. atala.- 1.- Tokian tokiko Foru Aldundian arlo horretaz arduratzen den erakundeak, Dekretu honetan ezarritakoa betetzen dela egiaztatzeko, egoki iritzitako nahi beste ikuskatzelan egiteko ahalmena izango du bakoitzari dagokion iharduera esparruko trebaketa eskoletan eta ofizialki onartutako eskolek beren lurraldean antolatzen dituzten ikastaroetan, Eskolari izendapen ofiziala eman dion Lurraldea hiruretarik edozein dela ere. Ildo horri jarraituz, Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak ikusketak eta jarraipenak arautzeko irizpide orokorrak ezarriko dituzte denak ados jarrita. Horrez gainera, komenioak eta hitzarmenak izenpetuko dira erakundeen arteko lankidetza bideratzeko, onartuta dauden Lurralde Historikoetatik kanpora eskolek burutzen dituzten ikastaroak eta iharduerak ikuskatuak izanez gero, dagokion foru erakundeak har ditzan bere gain eskolaren iharduera indarrean dagoen legedira ekartzeko ardura. 2.- Egindako ikuskatze saioetan Dekretu honetan ezarritako betebeharrak errespetatzen ez direla ikusiz gero, edo ikuskatze lan horiek eragotziz gero, honako prozedura honi ekingo zaio: a) Dagokion eskolari idatziz jakinarazpena helerazi eta, gutxienez, hamar asteguneko epea emango zaio, antzemandako akatsa konpondu dezan edo ikuskatze lanei ezarritako eragozpenak ken ditzan, bitarte horretan, eskolak izan zitzakeen laguntza guztiak etenda geratuko direlarik. b) Ofizialki emandako izendapena baliorik gabe uzteko espedienteari hasiera emango zaio, aurreko lerroaldian azaldutakoa horretarako emandako epean konponduta geratzen ez bada. Horrelako kasuetan, espedientatutako eskolari bere arrazoiak azaltzeko aukera emango zaio ongi iritzitako nahi beste alegazio egin dezan eta, horretarako, hamabost egunetik gorako epea emango zaio. c) Izendapena/k indarrik gabe utziz gero, jasotako laguntzak ere, halakorik balego, baliorik gabe geratuko lirateke, arlo hori arautzeko ezarritako araudiari jarraituz. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehena.- Dekretu honen bitartez Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren esku utzitako zereginak, horretarako berariaz beste erakunde bat izendatu ezean, Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritzak beteko ditu. Bigarrena.- Trebaketa ikastaroen aldirokotasunari dagozkion betebeharrak, 2. ataleko B) lerroaldiaren 2. puntuan adierazitakoak, alegia, dena delako Eskolak izendapena lortu eta hurrengo urtetik hasita errespetatu beharko dira. ALDIBATERAKO XEDAPENAK Urriaren 22ko 343/1985 Dekretuan ezarritakoari jarraituz ofizialki onartuak izan ziren Eskolek, hala badagokio, trebaketa ihardueran jarraituko dutela jakinarazi behar diote sei hilabeteko epean, iharduera burutzen den Lurralde Historikoari dagokion Foru Aldundiari. Horretarako, Dekretu honetan ezarritakoari egokitzen zaizkiola adierazi beharko dute berariaz eta dokumentuen bitartez egiaztatu egin beharko dute hori. Horrela eginez gero, besterik gabe, Haur eta Gazteen Aisialdirako Hezitzaileak Trebatzeko Eskola izendapena emango litzaioke ofizialki dena delako Eskolari. 13550 EHAA - 1994ko azaroak 16, asteazkena INDARGABETZE XEDAPENAK Indarrik gabe geratuko da urriaren 22ko 343/1985 Dekretua baita, maila bera zein maila txikiagoa izanik, honako Dekretu honen aurka dauden gainerako erabaki guztiak ere. AZKEN XEDAPENAK Lehena.- Kultura sailburuaren esku utziko da honako Dekretu honetan ezarritakoa garatu ahal izateko hartu beharreko erabaki guztiak hartzeko ahalmena, baita Dekretuarekin batera doazen Eraskinetan ezarritakoa eguneratzeko ahalmena ere. Bigarrena.- Honako Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1994ko azaroak 2. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.I. ERASKINAI. ATALBURUA HAUR ETA GAZTEEN AISIALDIRAKO HEZKUNTZA IHARDUERETARAKO BEGIRALEAK TREBATZEKO IKASTAROAK Trebaketarako helburuak: Hezitzaileak, hezitzekotan dagoen ikaslearen garapen pertsonala eta garapen komunitarioa lortzeko helburua izango du eta, horrek, honako hau adierazi nahi du: a) Begiralearen eredua osatzea honako jarrera hauek kontuan izanik: heziketarekin berarekin koherentzia izatea, zerbitzua, prest egotea, ingurua ondo ezagutzea eta inguruarekin harreman zuzena izatea, tolerantzia eta taldelana. b) Aisialdian heziketa bideratzeko planeamendua, metodologia eta pedagogia ezagutu eta bereganatzea. c) Haur edo/eta gazte mugimendu, talde zein elkarte baten iharduerak suspertzeko beharrezko diren jakintza arloak eta baliabide tekniko zein didaktikoak ematea. Haur Eta Gazteen Aisialdirako Hezkuntza Ihardueretarako Begiraleak Trebatzeko Ikastaroek honako atal hauek izan beharko dituzte: 1.- Trebaketaaldi teorikopraktikoa: A) Arlo amankomunak. B) Arlo teknikoak. 2.- Trebaketaaldi praktikoa. 1. Trebaketaaldi teorikopraktikoa: Trebaketaaldi teorikopraktikoak, gutxienez, 200 orduko iraupena izan beharko du. Denbora tarte horretan, modu dinamikoan eta heziketa prozeduran ikasleek eurek parte hartze aktiboa erakutsiz, honako gai hauek irakatsiko dira: A) Arlo amankomunak. Derrigorrezkoak diren arlo amankomunetan 120 ordu erabiliko dira gutxienez, dagokion trebaketa plangintzan, arlo eta gaietako bakoitzari dagokion ordukopuruaren arabera banaturik. Horrez gainera, Eskola bakoitzak beste 20 ordu osagarri ere emango ditu, hezkuntza proiektuari dagokionez eskolak berak dituen irizpideei jarraituz. Arlo amankomunak hauexek izango dira: 1.- Aisialdiari buruzko Soziologia: 1.1.- Aisialdi eta Astiari buruzko kontzeptua. 1.2.- Aisialdi eta Astiari buruzko azterketa. 1.3.- Euskal Herriko errealitate historiko, kultural, linguistiko eta soziopolitikoa. 1.4.- Hezkuntza errealitateak Aisialdian. 2.- Aisialdiari buruzko pedagogia. 2.1.- Aisialdian hezitzea zer den. 2.2.- Aisialdian hezitzeko proiektuaren eta nondiknorakoen planteamendua. Heziketa plangintza. 2.3.- Hezitzaile taldea eta begirale eredua. 2.4.- Aisialdian hezitzeko metodologia. 2.5.- Heziketa berezia eta integraziorako heziketa. 2.6.- Joko eta jolasen pedagogia. 3.- Aisialdi eta Astiari buruzko psikologia. 3.1.- Garapenaren prozesua eta aldiak: garapenaren psikologia. 3.2.- Taldeen dinamika: komunikazioaren teoria. 4.- Parte hartzea eta heziketa iharduera Aisialdian. 4.1.- Pakerako hezi. 4.2.- Berdintasunerako hezi: besteekiko heziketa eta sexualitatea. 4.3.- Ingurugiroari buruzko heziketa. 4.4.- Osasunerako eta prebentzio komunitariorako heziketa: a) Osasunari eta garbitasunari buruzko kontzeptua Aisialdian. b) Prebentzio komunitarioari buruzko kontzeptua eta alorrak. c) Aisialdian hezitzea, gizarteratzeko bidetzat hartuta. 4.5.- Haur eta Gazteen Aisialdirako dauden ereduak eta iharduera errealitateak: a) Kanpamenduak, oporlekuak, ibilaldiak... b) Beste heziketa esperientzia batzuk. B) Arlo teknikoa. Gai teknikoek 60 orduko iraupena izango dute gutxienez. Ondoren aipatuko diren bost gai hauetatik, gutxienez, bi eskaini beharko dituzte eskolek eta, ikasleek, beste horrenbeste aukeratu: 1.- Adierazbideak. 2.- Susperketa. 3.- Natura arloko pedagogia: irtenaldiak egitea eta akanpatzea. 4.- Ingurugiro heziketa. 5.- Taldedinamika. 2. Trebaketaaldi praktikoa. Trebaketaaldi praktiko hau, modu trinkoan zein ikastaro osoan banatuta egin ahal izango da.II ATALBURUA HAUR ETA GAZTEEN AISIALDIRAKO HEZKUNTZA IHARDUERETARAKO ZUZENDARIAK TREBATZEKO IKASTAROAK Trebaketarako helburuak: Aisialdirako heziketa elkarte bat zuzentzeko gai izatea. Horrenbestez: a) Aisialdirako heziketa planteamenduan sakontzea. b) Aisialdi Zentruaren inguruko elementuak aztertzea. c) Haur eta gazteeen arazoak ezagutzea. d) Begirale talde bat suspertzeko gai izatea. e) Aisialdi Zentru bat eta bere iharduerak kudeatu eta antolatzeko behar diren elementuak ezagutzea. Haur Eta Gazteen Aisialdirako Hezkuntza Ihardueretarako Zuzendariak Trebatzeko Ikastaroak era honetara banatuko dira: Trebaketaaldi teorikopraktikoa: Arlo amankomunak. Trebaketaaldi teorikopraktikoa: Trebaketaaldi teorikopraktikoak, gutxienez, 100 orduko iraupena izan beharko du. Denbora tarte horretan, modu dinamikoan eta heziketa prozeduran ikasleek eurek parte hartze aktiboa erakutsiz, honako gai hauek irakatsiko dira: Arlo amankomunak. Derrigorrezkoak diren arlo amankomunetan 90 ordu erabiliko dira gutxienez, dagokion trebaketa plangintzan, arlo eta gaietako bakoitzari dagokion ordukopuruaren arabera banaturik. Horrez gainera, Eskola bakoitzak beste 10 ordu osagarri ere emango ditu, hezkuntzaproiektuari dagokionez eskolak berak dituen irizpideei jarraituz. Arlo amankomunak hauexek izango dira: 1.- Heziketa taldea: a) Betebeharrak eta erantzukizunak. b) Ereduak eta balore pertsonalak. c) Koordinaketa. d) Susperketa. 2.- Haur eta Gazteei lotutako politikaren azterketa. a) herri-erakundeen politika. b) Alderdi politikoena. c) Elkarteena. 3.- Gaur egun haurreriak eta gazteriak duten egoeraren azterketa. a) Gure gizartearen nondik-norako nagusiak. b) Argibide soziologikoak. c) Haurreria, gazteria eta aisialdia. 4.- Aisialdiaren inguru soziokulturalari buruzko azterketa. a) Inguru soziala eta honek Aisialdi Zentruan duen eragina. b) Inguruan dauden baliabide eta aukera soziokulturalak ezagutu eta erabiltzeko modua (ekipamenduak, instalakuntzak, elkarteak...). c) Bolondresen edo/eta profesionalen lanari buruzko hausnarketak. 5.- Heziketa proiektua eta plangintza Aisialdian. Heziketan parte hartzeko programaketa, irizpideak, helburuak, beharrizanen azterketa, metodologia, plangintzak, ebaluaketak... 6.- Legedia Aisialdiari dagokionez. a) Indarrean dagoen legediari buruzko azterketa. b) Zuzendari eta Begiraleek legez dituzten erantzukizunak. c) Laguntzak eta dirulaguntzak. 7.- Ekonomia eta administrazio kudeaketa eta antolaketa Aisialdian. a) Arduradun taldeari dagokionez. b) Iharduerei dagokienez. c) Ekipamendu edo zentru bati dagokionez.II. ERASKINA BI IKASTARO MOTEI DAGOZKIEN ERABAKI AMANKOMUNAK 1.- Trebaketaaldi TeorikoPraktikoa: Begiraleak trebatzeko Plana, gehienez jota, jarraian egindako hiru urtetan osatuko da, praktikak ere barnean daudela, eta ikasleak ikastaroa hasi eta bukatu eskola berean egingo du. Zuzendariak Trebatzeko Plana, berriz, jarraian egindako ikasturte batean zehar osatuko da. Beti ere, dena delako ikasturtea zein ikastaroa hasita egonez gero, matrikulatuen zerrendak itxi egingo dira eta, beraz, ezin izango da ikasle berririk matrikulatu bertan. Ikasleak, programatutako Ordu-kopuru osoa bete beharko du eta, hala badagokio, era egokian justifikatu beharko du eskolan bertan ikastorduak galdu izana. Eskolak, galdutako ordu horiek errekuperatzeko ikasleak egin beharrekoa agintzeko gaitasuna izango du. Trebaketan gutxienez bete beharreko ordu-kopurua, bi ordukoa izango da saio bakoitzeko eta, gehienez jota, zortzi ordu eman ahal izango dira egun bakoitzean. Trebaketaren Ordu-kopuruari dagokionez, gehienez jota jarraian bete daitezkeen ikastegunen kopurua, lau egunekoa izango da. Ikasle/ikasgela ratioa, gutxienez, hamar ikasle eta, gehienez, hogeita hamar ikasle izango da gela bakoitzeko. Trebaketaren osagai gisa, ikasleak berak egindako lan teorikoa eskatuko da, bai orohar ikasitako guztian sakonduz, bai trebaketaaldi teorikopraktikoan aztertutako gai edo arloetako bati buruzkoa. Eskolak berak ezarriko ditu lana burutzeko arauak eta epeak eta, era berean, eskola arduratuko da lanari buruzko pedagokia ebaluaketaz eta jarraipenaz. 2.- Trebaketaaldi praktikoa. Derrigorrezko praktika orduak bi eratara bete daitezke: bai era trinkoan, denak jarraian, bai ikastaroan zehar sakabanatuta, baina, beti ere, trebaketaaldi teorikopraktikoabukatu eta hurrengo urteko iraila baino lehenago praktika orduek burututa egon beharko dute. A) Era trinkoan: praktikaaldi hau, programatutako iharduera praktiko batean parte hartuz baino ezin izango da burutu, oporleku batean, kanpamenduan, ibilaldian edo antzeko ekintza batean. Holakoetan, gutxienez 12 egun jarraian bete beharko dira eta, edozein kasutan ere, praktikaaldiaren iraupena 120 ordutik gorakoa izango da beti. B) Ikastaroan zehar sakabanaturik: kasu honetan, Trebaketa Plangintzan horretarako emanez gero, praktikaaldiatrebaketa teorikoarekin batera egin ahal izango da. Fase honen iraupena, gutxienez, hiru hilabetekoa izango da eta, guztira, 120 ordu bete beharko dira. Trebaketaaldi praktikoaren arduradun Aisialdi Zuzendari titulu ofiziala duen pertsona bat izango da. Ardura hori bere borondatez hartuko du bere gain, beti ere, eskolaren irizpideen arabera. Era berean, Eskolak zeregin hori ikuskatuko du, posible balitz, jatorrizko taldearduradunarekin batera koordinaturik. Trebaketaaldi praktikoa bukatutakoan, praktiken arduradun izan den Aisialdi Zuzendari titulu ofizialdunak edo, hala badagokio, eskolako praktiken ikuskatzaileak, ikaslea ebaluatuko du idatziz, Gai edo Ez Gai kalifikazioa proposatuz. Era horretara, eskolak, gainerako betebehar guztiekin batera, ikasturteari dagokion azken ebaluaketa osatuko du eta ebaluaketa agirian eta txostenean horrela adierazita geratuko da. Horrez gainera, trebaketaren osagarri gisa, ikasle bakoitzak lan teorikoa osatu beharko du burututako praktikaaldiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala eta/edo proiektu oso bat aurkeztuz. Eskolak berak ezarriko ditu lan hori burutzeko betebeharrak eta epeak eta, era berean, berak egingo du ikuskaketa eta ebaluaketa pedagogikoa. Horrez gainera, eskolak orain arte adierazitakoa osatu edo horri edozer gauza erasteko ahalmena izango du eskolak berak agindutako betebeharren arabera. 3.- Ikasturteen ebaluaketa. Haur eta Gazteen Aisialdirako Heziketa Ihardueretarako Begirale eta Zuzendariak Trebatzeko Ikastaroak ebaluatzerakoan, gutxienez, honako irizpide hauek hartu beharko dira aintzakotzat: 1.- Ikaslearen parte hartzea. Parte hartze hori ebaluatzerakoan, ikastorduak betetzea, denbora aprobetxatzea eta parte hartzearen kalitatea hartuko dira kontuan. 2.- Ikasle bakoitzak zein neurritan bereganatu dituen bertan ikusitako gaiak. Horretarako, egindako lanak, ariketak, etengabeko ebaluaketa eta abarrak erabiliko dira. Horietakoren batek, idatzizkoa izan beharko du. 3.- Ikaslea zeregin horretarako egokia den ala ez ikusiko da. Aisialdi hezitzaile izateko ikasle bakoitzak dituen gaitasunak eta jarrera pertsonalak hartuko dira kontuan. Aurretiaz ezarritako irizpideen arabera ikaslea trebaketaalditeorikopraktikoa bukatutakoan Ez Gaitzat joko balute, ezetsi egingo dute eta ezin izango da hurrengo fasera pasatu. Eta, aurretiaz ezarritako irizpideen arabera, ikaslea trebaketaaldi praktikoa bukatutakoan Ez Gaitzat joko balute, ezetsi egingo dute behinbetiko. Arestian aipatutako ebaluaketa irizpideak erabiltzeko modu konkretua, Zehatz-mehatz azalduta agertuko da eskoletako bakoitzak dagokion Foru Aldundiko erakunde arduradunari aurkeztu behar dion Ikastaro Bukaerako Txostenean. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta, hala badagokio, dagokion Foru Aldundian gai horretaz arduratzen den erakundeak, ebaluaketa irizpideak erabiltzeko modu konkretua alda dezan proposamenak egin eta aholkuak eman diezaizkiokete eskolari baita aldatzera behartu ere, aipatutako erakundeen iritziz, aurretiaz ezarritako helburuak bete gabe geratzen direnean. 4.- Ikastaroetarako dokumentuen tramitazioa eta epeak. Ofizialki onartutako eskola bakoitzak, ikastaroen hasieran eta bukaeran, III Eraskinean ezarritakoaren arabera eskatutako dokumentazio guztia igorriko dute dagokion Foru Aldundian gai horretaz arduratzen den erakundera, horrez gainera, erakunde horrek eska dezakeen gainerako dokumentazio osagarria ere bidaliz. Era berean, aurretiaz programaturik ez dagoen beste ikastaro berri bat eman nahi izanez gero, eskabide berezi bat egin beharko dute eskolek berariaz. Emandako ikastaroei eta horien Aktei dagokien Ikasturte Bukaerako Txostena tramitatu ahal izateko ohiko epe modura, urte bakoitzeko abendua hartuko da soil-soilik. Epe berezi bakar bat ere emango da, trebaketaalditeorikopraktikoa bukatu eta hurrengo urteko abenduaren 31ra artekoa.III. ERASKINA 1. Haur eta Gazteen Aisialdirako Hezitzaileak trebatzeko ikastaroaren hasiera ofizialerako eskatutako dokumentazioa: A) Eskolak eman nahi dituen ikastaroetako bakoitzaren berri emateko jakinarazpena idatziz, ikastaroak bananbanaka zein multzoka aipatuz. Era berean, kasu bakoitzean aukeratutako Trebaketa Plana adieraziko da eta eskabidea egin duen eskola legez ordezkatzeko gaitasuna duen pertsonak izenpetuko du. B) Trebaketari buruzko egitarau osoa: 1.- Ikastaro bakoitzeko pedagogia eta arduradun taldeak osatzen dituztenen zerrenda. 2.- Ikasturte edo ikastaro bakoitzean matrikulatutako ikasle guztien zerrenda osoa. 3.- Egutegia eta denbora banaketa, arloak, lekuak, egunak, ordutegiak irakasleak eta gainerakoak kontuan izanda. 2. Haur eta Gazteen Aisialdirako Hezitzaileak trebatzeko ikastaroaren bukaera ofizialerako eskatutako dokumentazioa: A) Ikastaro Bukaerako Txostena: Egindako ikastaro guztietako bakoitzari buruzko ebaluaketa orokorra: 1.- Lekuak, egunak, irakasleak, gaiak, orduak, etab. 2. Praktikaaldiak egiteko lekuak edo/eta plangintzak eta ikasle bakoitzari buruzko ebaluaketa agiriak. 3.- Azken ebaluaketarako erabilitako irizpideen txosten zehatza, ikasle bakoitzak, irakatsitako edukiak zein mailatan bereganatu dituen eta zenbaterainoko parte hartzea izan duen ebaluatuz. B) Ikastaroaren Ebaluaketa Agiria, bertan honako hauek zehaztuz: 1.- Gaitzat jotako ikasleak. 2.- Gai ez izateagatik baztertutako ikasleak. 3.- Ebaluatzeko dauden ikasleak.