Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

406/1994 DEKRETUA, urriaren 18koa, haur eta gazte taldeen lojamendu eta egonaldietarako aterpetxe eta instalakuntza antolaketari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 204
  • Hurrenkera-zk.: 3915
  • Xedapen-zk.: 406
  • Xedapen-data: 1994/10/18
  • Argitaratze-data: 1994/10/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Hainbat taldek eta elkartek haur eta gazteentzako antolatzen dituzten ihardueretako asko ohizko bizitokietatik at burutzen dira eta, beraz, ostaturako eta lojamendurako lekuak behar izaten dira etxetik kanpo egindako egonaldiak era egokian egin daitezen. Instalakuntza horien erabiltzaile izango den biztanletaldeberezi horrek merezi dituen berariazko babesa eta laguntza aintzat hartuta, arlo honetan zeresanik duten Administrazioek lan egin dute instalakuntzek gutxieneko baldintza eta betebehar tekniko batzuk errespeta ditzaten eta, era horretara, haur eta gazteen egonaldiak segurtasun eta habilitate egoera egokietan igaro daitezen. Hori dela eta, beharrezkoa da instalakuntza horiek antolatzea eta, batez ere, Haur eta Gazte Taldeen Egonaldietarako Instalakuntza eta Aterpe izendapena lortu nahi dutenak Zehatz-mehatz ordenatzea, edozein hiritarrek haur eta gazte taldeek etxetik kanpo egiten dituzten egonaldietan gutxieneko baldintza eta eskaintza batzuk izan daitezen bermatuta izendapen hori lortu duten instalakuntzetan. Autonomia Estatutuaren 10. atalak 39. lerroaldian, besteak beste, haur eta gazteentzako politika alorrean Euskal Autonomi Elkarteari ahalmen guztia ematen diola kontuan hartuta eta, era berean, Euskal Autonomia Elkarteak eta Lurralde Historikoen Foru Organuek Amankomunean dituzten Erakundeen arteko Harremanak ezarriz azaroaren 25ean onartutako 27/1983 Legearen 7. atalean, c) letran, 2. zenbakian adierazten denez, Erakunde Amankomunei buruzko legediari jarraituz Lurraldeek haur eta gazteentzako politika alorrean exekuzio ahalmenak dituztela aintzakotzat hartuta. Ondorioz, Kultura sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko urriaren 18ko bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe.XEDATU DUT: 1. atala.- Honen bitartez ezartzen diren baldintzak eta horiek garatzeko diren arau guztiak beterik dituztela, «Albergue e Instalación de estancia para Grupos Infantiles y JuvenilesHaur eta Gazte Taldeen Egonaldietarako Instalakuntza eta Aterpetxea» delako izendapen ofiziala eskuratzen duten instalakuntzak antolatzea da Dekretu honen xedea, era horretara, gutxienez errespetatu beharreko segurtasun eta garbitasun betebehar batzuk instalakuntza horiek erabiltzen dituzten guztientzat bermatuta gera daitezen. 2. atala.- Dekretu honek eta berau garatzeko diren arau guztiek izan ditzaketen ondorioetarako, «Albergue e Instalación de estancia para Grupos Infantiles y JuvenilesHaureta Gazte Taldeen Egonaldietarako Instalakuntza eta Aterpetxe»tzat hartuko dira, aldiro zein etenik gabe, gutxienez, gau baterako eta, gehienez jota, hilabeterako jarraian, eskola irakaskuntzaren osagarri edo lagungarri gisa aisialdian burututako kultura zein hezkuntza iharduerei loturik haur eta gazte talde antolatuei ostatua ematen dieten egoitza finkoak. Dena dela, arestian adierazitako horrek ez du esan nahi, egoki iritziz gero, egoitza horietan noizean behin beste talde batzuek antolatutako iharduera kultural zein sozialak ezin burutu daitezkeenik edo norbanakoei ostaturik ezin eman dakiekeenik, aterpetxeak erabiltzeko baimendun edo haur zein gazte elkarteren bateko partaide direla erakutsiz gero. 3. atala.- Egoitza horiek, beren ustiaketa modua edo iharduera ekonomikoaren ondorioz, orohar arlo konkretu horri dagokionez bete behar dituzten arau guztiez gainera, «Albergue e Instalación de estancia para Grupos Infantiles y JuvenilesHaur eta Gazte Taldeen Egonaldietarako Instalakuntza eta Aterpetxea» berariazko izendapena eskuratu nahi duten interesatuek Dekretu honetan ezarritako guztiak eta Dekretua garatzeko diren arauak bete beharko dituzte. 4. atala.- 1.- Euskal Autonomia Elkarteko Administrazioak ondorengo hauek hartuko ditu bere gain Kultura Sailaren bitartez: a) Egoitzak «Albergue e Instalalación de estancia para grupos infantiles y juvenilesHaur eta Gazte Taldeen Egonaldietarako Instalakuntza eta Aterpetxe» gisa onartzeko betebeharrak eta beren funtzionamendua arautzea. b) Euskadiko esparru osoari dagokionez Errolda bateratua osatzea, bertan, ofizialki onartutako instalakuntzen izena, kokapena eta ekipamendu nagusiak jasoaz. Onartutako egoitzak, aipatutako Erroldan sartuz gero, «Red de Albergues e Instalaciones para Grupos Infantiles y Juveniles de EuskadiHaur eta Gazte Taldeentzako Euskadiko Instalakuntza eta Aterpetxe Sarea»ren barruan egongo dira eta, beraz, Euskal Autonomia Elkarte osorako legez ezarriko den ezaugarri bakarra erakutsi ahal izango dute. Ildo beretik, Foru Aldundietan arlo horretaz arduratzen diren erakundeek, Errolda eguneratua izateko behar beste argibide eta datu igorriko dute Kultura Sailera, bai izendapena ofizialki onartzerakoan, baita ondoren gerta daitezkeen aldalketei dagokienez ere. 2.- Foru Aldundietan gazteria alorraz arduratzen diren erakunde ahalmendunek, honako betekizun hauek izango dituzte: a) Lurraldez lurralde, interesatu bakoitzak «Alberguee Instalación de estancia para grupos infantiles y juvenilesHaur eta Gazte Taldeen Egonaldietarako Instalakuntza eta Aterpetxea» izendapena lortzeko egindako eskabideei buruz erabakia hartzea. b) Honako arauon bitartez edo berauek garatzeko beste batzuen bidez ezarritako betekizunak betetzen direla ikuskatzea. c) Aipatutako betekizun horiek errespetatu ez direlako, ofizioz, zein interesatuak eskatuta, hasitako espedienteak bideratzea eta horietaz erabakia hartzea. 5. atala.- 1.- «Albergue e Instalación de Estancia para Grupos Infantiles y JuvenilesHaur eta Gazte Taldeen Egonaldietarako Instalakuntza eta Aterpetxea» izendapen ofiziala lortu nahi duten egoitzetan, establezimendu publiko izateagatik alor horri berariaz dagokionez errespetatu beharreko beste araudi batzuez gainera, ondorengo gai hauek direla eta, ezarritako araudia errespetatu beharko dute zehatzmehatz: a) Elikagaietarako eta osasungarbitasun arlorako baita ur eta hondakinetarako ere trataera eta instalakuntza egokiak izatea. b) Era guztietako energia banaketarako instalakuntzak. c) Suteei aurrea hartzeko eta aurre egiteko neurriak, bai egoitza barruan, bai kanpoko aldean suteetatik babesteko esparruak edukiz. 2.- Era berean, beharrezkoa izango da egoitzak honako hauek ere edukitzea: a) Zuzeneko urhornidura. b) Instalakuntzaraino bertaraino heltzeko moduko bide egokia. c) Ongi ikusteko moduko seinaleztapena, estetikaz inguruari ere ondo dagokiona. d) Zenbait gela elkarrengandik ondo bereiztuta: logelak, jantokia, sukaldea eta komunak. e) Larrialdietarako premiazko sendagaibotikina. f) Instalakuntzarenak berarenak diren atsedentokiak, ahal dela, barruko aldean eta kanpoan. g) Etxea berotzeko sistema egokia. 3.- Instalakuntzaren kudeatzaileek, hala nahi izanez gero, egoki iritzitako nahi hainbat hobekuntza egin ditzakete, hobekuntza horiek denak 4. atalean aipatutako Erroldan adieraziko direlarik. 6. atala.- Era berean, elbarrituentzako oztopo arkitektonikoak ken daitezen egoitzak errespetatu behar dituen gainerako araudiez gainera, instalakuntza guztietan honako baldintza hauek bete beharko dira: a) Kanpoko aldetik beheko solairura sartzeko modua izatea, aldapen bidez eta ateei nahikoa zabalera emanez. b) Bai beheko solairuan baita logela inguruan ere, elbarrituen beharrizanetara egokiturik prestatutako dutxa eta komun kopuru nahikoa. c) Atal honetako a) eta b) lerroaldietan ezarritakoa betetzerakoan konponbide ezegokiak sortzen badira edo konponbide horietarako diru-kopuru handiegiak behar badira, Instalakuntzak ikuskatzeaz arduratuko den Erakundeak berariazko konponbideak proposatuko ditu. Holakoetan, aukeratutako konponbidea egokiena izan dela eta arestian aipatutako arauak betetzea ezinezkoa edo ezegokia zela erakutsi beharko da. 7. atala.- Era honetako instalakuntza baten titulartasuna duen edozein interesatuk egin dezake eskabidea egoitza dagoeneko Lurraldeari dagokion Foru Aldundian, arlo horretaz ahalmena duen erakundean, «Albergue e Instalación de Estancia para Grupos Infantiles y JuvenilesHaur eta Gazte Taldeen Egonaldietarako Instalakuntza eta Aterpetxea» izendapena eskuratzeko, eskabidearekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuz: a) Eskabidea egin duenari buruzko argibide pertsonalak eta, legeari dagokionez, instalakuntza erabiltzeko baimena edo titulartasuna zein araudiren arabera eskuratu duen erakusteko egiaztagiria edo jakinazpena. b) Instalakuntzari buruzko azalpen txostena. Bertan adieraziko da instalakuntza Zehatz-mehatz non dagoen eta bere kokapena, eskainitako zerbitzuak zeintzuk diren, edateko uraz hornitzeko sistema zein den, egunero zenbat ur izan dezakeen eta, horrelakorik balego, urbiltegien kapazitatea. Horrez gainera, honako hauek ere zehaztuko dira: energiaz hornitzeko sistema, hondakinak, zaborrak eta ur zikinak kanporatzeko sistema, osasun zerbitzuen antolaketa, segurtasun neurriak, suteei aurre hartzeko eta aurre egiteko moduak eta larrialdietan bertatik ateratzeko plana. c) Instalakuntza non dagoen erakusteko planoa, bertan komunikaziobideak azpimarratuz eta hurbilen dauden biztanleguneetara zein distantzia dagoen zehaztuz. d) Instalakuntzako gelei eta banaketari buruzko planoak eta, halakorik balego, aparteko egoitzei buruzkoak. e) Instalakuntzaren egokitasunari buruzko udal txostena. f) Instalakuntzak, osasunari dagokionez, errespetatu beharrekoak betetzen dituela erakusteko txostena eta urak edateko modukoak direla frogatzeko egiaztagiria, biak Osasun Sailak emanak. g) Instalakuntzaren barne-arautegia. h) Instalakuntzaren Erantzukizun Zibilari buruzko polizaren fotokopia. Dena dela, aurreko lerroaldian eskatutakoez gainera, Foru Aldundian arlo honetaz arduratzen den erakundeak egoki iritzitako beste edozein argibide osagarri ere eska diezaioke izendapena lortzeko eskabidea egin duenari. 8. atala.- Aurkeztutako dokumentazio guztia ikusirik, tokian tokiko Foru Aldundiko erakunde arduradunak, Dekretu honen 10. atalean ezarritakoari jarraituz Instalazioan bertan Ikuskatze azterketa egin ondoren, instalakuntzari «Albergue e Instalación de estancia para Grupos Infantiles y JuvenilesHaur eta Gazte Taldeen Egonaldietarako Instalakuntza eta Aterpetxea» izendapenaematen zaion ala ez erabakiko du. Izendapen horretarako prozedura azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako arau orokorrei egokituko zaie. Instalakuntzaren izendapena onartzen duen erabakia, beti ere, banan-banan eta berariaz emana izango da eta baiezkoa emateko arrazoiak ere azalduko dira bertan. Orohar ezarrita dauden epeen barruan erantzunik izan ez duten izendapen eskabide guztiak ezetsitzat joko dira. 9. atala.- Izendapena onartu duen erakundeak berak aurkakoa jakinarazi arte egongo da indarrean instalakuntzaren izendapena. Dena den, izendapena indarrik gabe geratuko litzateke, Foru Aldundiek ezarritako Zerbitzu Teknikoek ikuskatze saio bat burututakoan, instalakuntza «Albergue e Instalación de Estancia para Grupos Infantiles y JuvenilesHaur eta Gazte Taldeen Egonaldietarako Instalakuntza eta Aterpetxea» modura hartzeko ezarritako betekizunen bat errespetatzen ez dela ohartarazi eta, interesatuei horren berri eman ondoren, akatsa konpontzeko eskaerari uko egin eta emandako epe barruan konponduko ez balitz. Izendapena baliorik gabe uzteko espedientea tramitatzerakoan, beti ere, interesatuari bere arrazoien berri emateko aukera emango zaio, betegabeko baldintza benetan errespetatzen ez dela egiaztatuko da instalakuntzan bertan eta ikusitako akatsak konpontzeko behar den moduko epea emango da. Akatsak konpondu arteko epe horretan, instalakuntzak ezin izango du haur edo gazte talderik hartu, izendapen ofiziala duen instalakuntza modura, behintzat. Jakinarazitako akatsak horretarako emandako epean konpondu ezean, arrazoi hori hartuko du oinarritzat horretaz arduratzen den erakundeak izendapen ofiziala indarrik gabe uzteko erabakia hartzerakoan. Instalakuntza erabiltzen dutenen osasuna, arrisku fisikoa edo premiaren bat dela eta, berariaz onartutako arrazoiak egonda, izendapena eman duen erakundeak izendapena berehala indarrik gabe utzi eta aurreko lerroaldian azaldutako prozedura premiaz tramitatzeko erabakia har dezake. Aipatutako espedientea burutzen den bitartean, instalakuntzak ezin izango du hartu haur edo gazte talderik «Albergue e Instalación de Estancia para Grupos Infantiles o JuvenilesHaur eta Gazte Taldeen Egonaldietarako Instalakuntza eta Aterpetxea» modura. 10. atala.- Izendapena duten edo izango duten instalakuntza guztiak, gutxienez urtean behin ikuskatuko ditu tokian tokiko Foru Aldundiko dagokion erakundeak, Dekretu honetan ezartzen diren betekizunak eta Dekretua garatzeko gainerako arauetan ezarritakoak betetzen diren ikusteko. Urteko ikuskatze azterketatzat hartuko da izendapena eman aurretik egin beharrekoa baita, urte osoan zabalik egon gabe sasoi batzuetan bakarrik zabaltzen diren instalakuntzen kasuan, urtero berriz martxan jarri aurretiko bi hilabetetan gainditu beharrekoa ere. Instalakuntzaren arduradunek ondoren aipatuko diren agiriak izango dituzte denbora guztian eskuragarri, ikuskatze saioa egiterakoan eskatu egingo baitzaizkie agiriok: a) Instalakuntza eta horri dagozkion egoitzak osasunari eta garbitasunari dagokienez behar den moduan daudelaerakusteko egiaztagiria, dagokion erakundeak emana. Agiri berean, instalakuntza modu egokian desinfektaturik dagoela eta instalakuntza erabiltzen dutenek gaisotasun kutsagarririk hartzeko arriskurik ez dutela erakutsiko da, baita ura edateko modukoa dela ere. b) Instalakuntzaren erantzukizun zibilerako azken aseguruaren eta indarrean dagoen polizaren fotokopiak. c) Eskainitako zerbitzuen araberako prezioen zerrenda eguneratua. Ikuskatze saioak, besterik gabe, ofizioz edo aldeetako batek arrazoiren batengatik eskatuta egingo dira eta, ikuskatze lanak bukatu ondoren, horretaz arduratzen diren Zerbitzu Teknikoek agiri bat osatuko dute, bertan, instalakuntza Egokia ala Ezegokia den jakinaraziz. Azken kasu honetan, lehenago azaldutako espedienteari ekingo zaio. Ofizioz egindako ohizko ikuskatze saioak, ikuspuntu objetibo batetik egingo dira eta, horrenbestez, instalakuntza guztiek, bost urteroko epeetan, ofizioz egindako ikuskatze kopuru bera gainditu beharko dute. 11. atala.- Instalakuntza bakoitzak bere sarrera liburua izan beharko du eta, bertan, taldea instalakuntzara iritsitakoan, taldeari buruzko argibiderik esanguratsuenak eta taldearen arduradunari buruzkoak idatziko dira, baita taldea osatzen duten kide guztien zerrenda ere. Norbanakoak izanez gero, datu pertsonalak jarriko dira. 12. atala.- Instalakuntza barruko tabako eta alkoholdun edarien salmenta eta horiei buruzko publizitatea dela eta, Drogomenpekotasun alorreko Prebentzioaz, Laguntzaz eta Gizarteratzeaz azaroaren 11ko 15/1988 Legean ezarritakoak eta arlo horri dagokionez erabilgarri den gainerako araudia hartuko dira kontuan. 13. atala.- Herri Erakundeak, beren eginkizunen artean araudi honen xede diren taldeak ikuskatu eta aholkatzeko betebeharra izanik, ahalegindu egingo dira, esparru geografikoak eta instalakuntzaren kapazitateak horretarako aukera emanez gero, haur eta gazte talde horiek batez ere eta lehentasunez izendapena duten instalakuntzetara joan daitezen. Era berean, Dekretu honen 2. atalean aipatutako taldeentzako iharduerak Euskal Autonomia Elkarteko Euskal Administrazio ezberdinek antolatuak badira eta ihardunaldi horiek burutzeko ostatu behar izanez gero, Dekretu honen bitartez onartutako instalakuntzek izango dute taldeei ostatua emateko lehentasuna. AZKEN XEDAPENAK Lehena.- Kultura sailburuari ematen zaio ahalmena honako Dekretu hau garatzeko hartu beharreko erabaki guztiak har ditzan. Bigarrena.- Dekretu hau, E.H.A.A.n argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1994ko urriak 18. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.