Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

384/1994 DEKRETUA, urriaren 4koa, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den Dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lana eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 199
  • Hurrenkera-zk.: 3806
  • Xedapen-zk.: 384
  • Xedapen-data: 1994/10/04
  • Argitaratze-data: 1994/10/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuak Lan eta Gizarte Segurantza Sailak egun dituen egitura organikoa eta funtzionala arautzen ditu. Egun horretatik gaurdaino, nola Estatuan hala Euskal Autonomi Elkartean, aldaketa handiak egin dira lanaren alorreko legeei dagokienez. Eusko Legebiltzarrak, esaterako, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren ihardutze eremuan eragin handia duten bi lege onartu ditu: ekainaren 24ko 4/1993 Legea, Euskadiko Kooperatibena, eta ekainaren 17ko 12/1994 Legea, Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzkoa. Bestalde, abenduaren 21eko 7/1993 Legea, OsalanLaneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzeko dena, eta maiatzaren 11ko 142/1993 Dekretua, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari prestakuntza eta enplegua sustatzeko akziokako baltzu publikoa sortzeko baimena emateko dena, onartu dira eta biak Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxiki zaizkio. Ondorioz, Sailaren egiturari buruzko Dekretuan sartu behar dira; bestalde, garapen berezirako, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko eremu eta eskualdeen akziokako baltzu kudeatzaileei eta laneko segurtasun eta higienerako lurraldeko kabineteei buruzko aipamenak kendu egin beharko dira. Gainera, maiatzaren 19ko 10/1994 Legea, maiatzaren 19ko 11/1994 Legea eta ekainaren 1eko 14/1994 Legearen bidez batez ere, Estatuak egin duen lan erreformaren ondorioz, autonomi elkarteek, gurea barne dela, lanaren alorreko legeak gauzatzeko eskuduntzak dauzkate. Azkenik, administrazioaren ihardunbideari buruz egindako aurrikuspen zenbait, errekurtsoei buruzkoak bereziki, aldatu beharra dago, Lan eta Gizarte Segurantza Saila Herri-Administrazioen LegeJaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari behar den moduan molda dakion. Aldaketa multzo horien ondorioz, komenigarria da maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretua gaur egungo funtzionamenduari egokitzea; hori da, hain zuzen, eskuarteko aldaketa honen arrazoia. Ondorioz, lehendakariak onartu ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko urriaren 4ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: Lehenengo atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 1. eta 4.1 ataletan, «Otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuaren 13. atalean» esaten duenean, «urriaren 2ko 525/1991 Dekretuaren 13. atalean» esan behar du. Bigarren atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 5.4 atalean «zirkularrak» esaten duenean «zerbitzuko aginduak» esan behar du. Hirugarren atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 5.6, 8 h), 9 e) eta 10 e) ataletan «sar daitezen gorajotze errekurtsoei ebazpena ematea» dioenean «sar daitezen ohizko errekurtsoei ebazpena ematea» esan behar du. Laugarren atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 12.1 g), h) eta 15 b) ataletan «Ogasun eta Finantza Saila» dionean «Ekonomi eta Ogasun Saila» esan behar du. Bostgarren atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 1. atalaren g) letra kentzea. Seigarren atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 3. atala honela geratuko da: «3. atala.- 1.- OsalanLaneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikiko zaio, Osasun Saila funtzionalki bere Laneko Osasunaren Unitatearen pean egongo den arren. 2.- Egailan, Prestakuntza eta Enplegua sustatzeko Akziokako Baltzu Publikoa ere Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikiko zaio». Zazpigarren atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 7.1 atalaren a) idazatia, honela geratuko da: «a) Lan harremanei buruzko ihardunak bultzatzea eta koordinatzea». Zortzigarren atala.- 1.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 8. atalaren k), l), m) eta n) idazatiak honela geratuko dira: «k) Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoaren 4. atalean, sindikatuetako kide izateko askatasuna arautzen duen Legearen 3. atalean eta maiatzaren 19ko 11/1994 Legez aldatutako Langileen Estatutuari buruzko Legean eta horiek garatzeko xedapenetan jasotzen diren bulego publikoaren eskuduntzak erabiltzea Euskal Autonomi Elkartean. l) Ekainaren 1eko 14/1994 Legean Lan Agintzaritzari ematen zaizkion eskuduntzak erabiltzea eta administrazio baimena ematea, Euskal Autonomi Elkarteko lurralde historiko zenbaitetan lanlekuak izanik, aldi baterako lana duten enpresei dagokienez. m) Euskal Autonomi Elkarteko lurralde historiko zenbaitetan lanlekuak izanik, aldi baterako lana duten enpresen erregistroaren ardura izatea. n) Lan fundazioei dagokienez, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari izendatzen zaizkion egitekoak betetzea, fundazioei buruzko legean eta bera garatzeko arauetan ezarritakoaren moduan.» 2.- Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 8. atalaren ñ) idazatia kentzea. Bederatzigarren atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 11. atala honela geratuko da: «11. atala.- Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzak, 6. atalean denentzat ezartzen diren egitekoez gain, hauek ere egin beharko ditu: a) gizarte ekonomia sustatzeko; sektoreko elkarketa mailako egiturak indartzeko; giza baliabideak prestatzeko eta Euskadiko gizarte ekonomia kudeatu eta zabaltzeko planak jartzeko programak egin, kudeatu eta burutu. b) Ikuskatze lanak, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legean ezarritakoa betetzeko. c) 189/1994 Dekretuan ezartzen den moduan, Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren arduradunari emandako egitekoak burutzea, eta dagokien erregistroan inskribatu behar diren akziokako lan baltzuen ekintzak sailkatu, inskribatu eta egiaztatzea. d) Gizarte ekonomiako enpresen erregistroaren estatistika egitea eta baloraketa egitea. e) Kooperatibei buruzko legeetan agindutakoa hausteagatik, 250.000 PTArainoko zigorrak jartzea, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legean eta hori garatzeko arauetan esaten den moduan. f) Euskadiko Koopeatiben Kontseilu Nagusiko Lehendakaritza eta bere egitekoak hartzea. g) Lan eta Gizarte Segurantza Sailari kooperatibak deskalifikatzeko proposamenak egitea eta horietan aldi batean esku hartzeko neurriak hartzea, 4/1993 Legearen 141. eta 142. ataletan, hurrenez hurren, esaten den moduan.» Hamargarren atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 12.1 atalaren k) idazatia honela geratuko da: «k) Ongintzasorospidetza fundazioei dagokienez, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari izendatutako egitekoak, Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko Legean eta bera garatzeko arauetan ezarritako moduan». Hamaikagarren atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 13. atalari k) idazatia gehitzea. Honela geratuko da: «k) Saileko langileei dagokienez, disziplinari dagozkion ahalmenak erabiltzea, indarrean dauden arauen arabera eta bateraezintasunei buruzko arauak aplikatzeko behar diren erabakiak proposatzea sailburuari». Hamabigarren atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 16. atalaren i) eta j) idazatiak honela geratuko dira: «i) Ongintzasorospidetza fundazioei dagokienez, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari izendatutako egitekoak, Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko Legean eta bera garatzeko arauetan ezarritako moduan. j) Ongintzarako establezimendu pribatu legez inskribatu ziren erakunde eta instituzio pribatuei dagozkien ekintzak sailkatu, inskribatu eta egiaztatzea, eta lurraldez kanpokoak izanik, gizarte laguntzarako erakunde laguntzaileak sailkatu eta inskribatzea.» Hamahirugarren atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 17.1 atalaren f) idazatia honela geratuko da: «f) Askatusun Sindikalari buruzko Lege Organikoaren 4. atalean, sindikatuetako kide izateko askatasuna arautzen duen Legearen 3. atalean eta maiatzaren 19ko 11/1994 Legez aldatutako Langileen Estatutuari buruzko Legean eta horiek garatzeko xedapenetan jasotzen diren bulego publikoaren eskuduntzak erabiltzea Euskal Autonomi Elkartean.» Hamalaugarren atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 17.1 atalari h) eta i) idazatiak gehitzea. Honela geratuko da: «h) Ekainaren 1eko 14/1994 Legean Lan Agintzaritzari ematen zaizkion eskuduntzak erabiltzea eta administrazio baimena ematea, bere lurraldean lanlekua izanik, aldi baterako lana duten enpresei dagokienez. i) Bere lurraldean lanlekua izanik, aldi baterako lana duten enpresen erregistroaren ardura izatea.» Hamabostgarren atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 17.2 atala honela geratuko da: «2. Gizarte ekonomiari dagokionez, eta Gizarte Ekonomiako zuzendariaren menpe, informatzeko, sorospen teknikorako eta espedienteak izapidetzeko lanak dagozkio, arauetan esaten den moduan». AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko. Bigarrena.- Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteizen, 1994ko urriak 4. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lan eta Gizarte Segurantza sailburua, PAULINO LUESMA CORREAS.