Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Arautegia

Inprimatu

380/1994 DEKRETUA, urriaren 4koa, jokoaretoen eta jolasaretoen araudia onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 200
  • Hurrenkera-zk.: 3824
  • Xedapen-zk.: 380
  • Xedapen-data: 1994/10/04
  • Argitaratze-data: 1994/10/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
XEDATU DUT : Lehenengo atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 1. eta 4.1 ataletan, «Otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuaren 13. atalean» esaten duenean, «urriaren 2ko 525/1991 Dekretuaren 13. atalean» esan behar du. Bigarren atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 5.4 atalean «zirkularrak» esaten duenean «zerbitzuko aginduak» esan behar du. Hirugarren atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 5.6, 8 h), 9 e) eta 10 e) ataletan «sar daitezen gorajotze errekurtsoei ebazpena ematea» dioenean «sar daitezen ohizko errekurtsoei ebazpena ematea» esan behar du. Laugarren atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 12.1 g), h) eta 15 b) ataletan «Ogasun eta Finantza Saila» dionean «Ekonomi eta Ogasun Saila» esan behar du. Bostgarren atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 1. atalaren g) letra kentzea. Seigarren atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 3. atala honela geratuko da: «3. atala.- 1.- OsalanLaneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikiko zaio, Osasun Saila funtzionalki bere Laneko Osasunaren Unitatearen pean egongo den arren. 2.- Egailan, Prestakuntza eta Enplegua sustatzeko Akziokako Baltzu Publikoa ere Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikiko zaio». Zazpigarren atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 7.1 atalaren a) idazatia, honela geratuko da: «a) Lan harremanei buruzko ihardunak bultzatzea eta koordinatzea». Zortzigarren atala.- 1.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 8. atalaren k), l), m) eta n) idazatiak honela geratuko dira: «k) Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoaren 4. atalean, sindikatuetako kide izateko askatasuna arautzen duen Legearen 3. atalean eta maiatzaren 19ko 11/1994 Legez aldatutako Langileen Estatutuari buruzko Legean eta horiek garatzeko xedapenetan jasotzen diren bulego publikoaren eskuduntzak erabiltzea Euskal Autonomi Elkartean. l) Ekainaren 1eko 14/1994 Legean Lan Agintzaritzari ematen zaizkion eskuduntzak erabiltzea eta administrazio baimena ematea, Euskal Autonomi Elkarteko lurralde historiko zenbaitetan lanlekuak izanik, aldi baterako lana duten enpresei dagokienez. m) Euskal Autonomi Elkarteko lurralde historiko zenbaitetan lanlekuak izanik, aldi baterako lana duten enpresen erregistroaren ardura izatea. n) Lan fundazioei dagokienez, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari izendatzen zaizkion egitekoak betetzea, fundazioei buruzko legean eta bera garatzeko arauetan ezarritakoaren moduan.» 2.- Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 8. atalaren ñ) idazatia kentzea. Bederatzigarren atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 11. atala honela geratuko da: «11. atala.- Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzak, 6. atalean denentzat ezartzen diren egitekoez gain, hauek ere egin beharko ditu: a) gizarte ekonomia sustatzeko; sektoreko elkarketa mailako egiturak indartzeko; giza baliabideak prestatzeko eta Euskadiko gizarte ekonomia kudeatu eta zabaltzeko planak jartzeko programak egin, kudeatu eta burutu. b) Ikuskatze lanak, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legean ezarritakoa betetzeko. c) 189/1994 Dekretuan ezartzen den moduan, Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren arduradunari emandako egitekoak burutzea, eta dagokien erregistroan inskribatu behar diren akziokako lan baltzuen ekintzak sailkatu, inskribatu eta egiaztatzea. d) Gizarte ekonomiako enpresen erregistroaren estatistika egitea eta baloraketa egitea. e) Kooperatibei buruzko legeetan agindutakoa hausteagatik, 250.000 PTArainoko zigorrak jartzea, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legean eta hori garatzeko arauetan esaten den moduan. f) Euskadiko Koopeatiben Kontseilu Nagusiko Lehendakaritza eta bere egitekoak hartzea. g) Lan eta Gizarte Segurantza Sailari kooperatibak deskalifikatzeko proposamenak egitea eta horietan aldi batean esku hartzeko neurriak hartzea, 4/1993 Legearen 141. eta 142. ataletan, hurrenez hurren, esaten den moduan.» Hamargarren atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 12.1 atalaren k) idazatia honela geratuko da: «k) Ongintzasorospidetza fundazioei dagokienez, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari izendatutako egitekoak, Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko Legean eta bera garatzeko arauetan ezarritako moduan». Hamaikagarren atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 13. atalari k) idazatia gehitzea. Honela geratuko da: «k) Saileko langileei dagokienez, disziplinari dagozkion ahalmenak erabiltzea, indarrean dauden arauen arabera eta bateraezintasunei buruzko arauak aplikatzeko behar diren erabakiak proposatzea sailburuari». Hamabigarren atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 16. atalaren i) eta j) idazatiak honela geratuko dira: «i) Ongintzasorospidetza fundazioei dagokienez, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari izendatutako egitekoak, Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko Legean eta bera garatzeko arauetan ezarritako moduan. j) Ongintzarako establezimendu pribatu legez inskribatu ziren erakunde eta instituzio pribatuei dagozkien ekintzak sailkatu, inskribatu eta egiaztatzea, eta lurraldez kanpokoak izanik, gizarte laguntzarako erakunde laguntzaileak sailkatu eta inskribatzea.» Hamahirugarren atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 17.1 atalaren f) idazatia honela geratuko da: «f) Askatusun Sindikalari buruzko Lege Organikoaren 4. atalean, sindikatuetako kide izateko askatasuna arautzen duen Legearen 3. atalean eta maiatzaren 19ko 11/1994 Legez aldatutako Langileen Estatutuari buruzko Legean eta horiek garatzeko xedapenetan jasotzen diren bulego publikoaren eskuduntzak erabiltzea Euskal Autonomi Elkartean.» Hamalaugarren atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 17.1 atalari h) eta i) idazatiak gehitzea. Honela geratuko da: «h) Ekainaren 1eko 14/1994 Legean Lan Agintzaritzari ematen zaizkion eskuduntzak erabiltzea eta administrazio baimena ematea, bere lurraldean lanlekua izanik, aldi baterako lana duten enpresei dagokienez. i) Bere lurraldean lanlekua izanik, aldi baterako lana duten enpresen erregistroaren ardura izatea.» Hamabostgarren atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren 17.2 atala honela geratuko da: «2. Gizarte ekonomiari dagokionez, eta Gizarte Ekonomiako zuzendariaren menpe, informatzeko, sorospen teknikorako eta espedienteak izapidetzeko lanak dagozkio, arauetan esaten den moduan». AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko. Bigarrena.- Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteizen, 1994ko urriak 4. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lan eta Gizarte Segurantza sailburua, PAULINO LUESMA CORREAS.

Euskal Autonomi Elkarteko jokoiharduera Jokoa arautzeari buruzko azaroaren 8ko 4/1991 Legea onartzean arautu zen orokorrean, araueremu orokorra finkatuz eta jokoaren azpialor bakoitzeko arauen araudi bidezko garapena aurrikusiz.

Araudi hau aipatu Legean agertzen diren aginduak betez ematen da, iharduera honetan jokatzen duten osagaiak osorik arautuz: izan ere, bertan finkatzen dira baimenen titularrek bete beharreko baldintzak, baita aretoek bete beharrekoak ere, administrazioak egokitzat jo ditzan.

Eginkizun honetan gidari izan den helburuetariko bat baimenen titularrak profesionalagotzeko neurriak eta aretoetan segurtasuna bermatzeko neurriak hartzeko helburua izan da, joko- eta jolasaretoak duintzeko ahalegin handia eginez.

Ondorioz, Herrizaingo sailburuaren proposamenez, Euskal Joko Batzordeak eginiko txostena ikusita eta Jaurlaritza Kontseiluak 1994ko urriaren 4an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Atal bakarra.- Jokoaretoen eta jolasaretoen araudia onartzen da, ondoren jasota datorrena, baita dekretu honen eremupeko establezimenduek bete beharreko baldintza teknikoei buruzko eraskina ere.

INDARGABETZE XEDAPENA

Indargabe gelditzen da dekretu honetan ezarritakoaren aurka doazen maila bereko edo apalagoko xedapen oro.

  1. atala.- Xedea eta ezarpen eremua.

    Araudi honen xedea Euskal Autonomi Elkarteko jokoaretoak eta jolasaretoak jarri eta irekitzeko arauak eman eta areto horien titularrek Joko Errolda Nagusian izena emateko baldintzak ezartzea da, Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legeak ezarritakoaren arabera.

  2. atala.- Aretoen sailkapena.

  1. Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 14. eta 15. atalekin bat etorriz, eta lege araubidearen arabera, aretoak bitan banatzen dira: jokoaretoak eta jolasaretoak.

  2. Jokoaretoak dira, araudi honetan jasotako baldintza teknikoak betetzeaz gain, «C» motako makinak izan ezik, saridun jolasmakinak eta ez besterik ustiatzen dituztenak.

    Euskal Autonomi Elkarteko jokoareto guztietan ezingo da jarri «B» motako 1.000 makina baino gehiago.

  3. Jolasaretoak dira, araudi honetan jasotako baldintza teknikoak betetzeaz gain, jolasmakinak edo «A» motako makinak eta ez besterik ustiatzen dituztenak.

  4. Kirolmakinak, bilarrak edota jokomakina ez diren beste antzeko batzuk ere jar daitezke, aretoak duen harmenaren arabera.

  1. atala.- Baimendutako beste toki batzuk.

  1. Aisirako tokietan «A» motako 5 makina jar daitezke gehien jota aldi baterako, esate baterako akanpalekuetan, jolasparkeetan, barrakatokietan edo antzekoetan.

  2. Horretarako prestaturik dauden tokietan jarri beharko dira makinok eta horiek ustiatzeko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren berarizko baimena beharko da.

  1. atala.- joko- eta jolasaretoen enpresa titularrek bete beharreko baldintzak.

  1. Joko Errolda Nagusiko Areto Enpresen Erroldan pertsona fisikoek eta zuzenbidez onartutako elkarte izaerako zuzenbidezko pertsonek eman dezakete izena, ondorengo ataletan ezarritako baldintzak betez eta prozedurari jarraituz.

  2. Euskal Autonomi Elkarteko jokoaretoen eta jolasaretoen ustiaketa eta kudeaketarako ezinbestekoa izango da erroldaratze hori. Horrez gain, aretoak ustiatu ahal izateko, areto bakoitza jarri eta irekitzeko berarizko baimena beharko da, araudi honetan ezarritakoarekin bat etorriz.

  1. atala.- Elkarte izaera duten Aretoenpresak.

  1. Aretoen titular diren elkarte izaerako enpresek kasuan kasuko legerian ezartzen den gutxieneko kapital soziala beharko dute izan. Kapitala akzio eta partizipazio izendunek osatuko dute, eta horiek eskualdatu ahal izateko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren aldez aurreko baimena beharko da, oso-osorik banatuta eta ordainduta egoteaz gain.

  2. Araudi honetan aipatzen diren jokoenpresetan atzerriko zenbateko kapitalak parte har dezakeen finkatzeko berarizko arauetan ezartzen dena hartuko da kontutan.

  1. atala.- Baimenak eskuratzeko inhabilitazioak.

    Ezingo dira izan enpresa aretoustiatzaileen titular Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 19. ataleko 4 eta 5 zenbakietan aipatzen den kasuren batean dauden pertsona fisikoak, ezta horien partaidetzaz eratutako enpresak ere.

  2. atala.- Jokoaretoen eta jolasaretoen enpresa titularrek izen-emateko araubidea.

  1. Areto Enpresen Erroldan izen-emateko asmoa duten pertsona fisiko edo zuzenbidezkoek eskabidea aurkeztu beharko dute, Herri-Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 70. atalean aurrikusitakoaren arabera, honako agirisortarekin batera:

    1. Eskegilearen nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia eta, elkarteen kasuan, administratzaile, kontseilari eta bazkideena.

    2. Elkartearen eraketa agiriaren edo estatutuen kopia erkatua edo ziurtagiria.

    3. Aginpidedun organoak luzatutako elkartearen ziurtagiria, bazkideen zerrenda, partizipazio kuotak eta kapital soziala zehaztuz.

    4. Elkartea Merkatal Erroldan izen-ematearen ziurtagiria, gehienez eskaera egin baino hiru hilabete lehenago.

    5. Administrazio aginpidedunak luzatutako ziurtagiria, zenbaki honetako a) idazatian aipatzen diren pertsonen aurrekari penalei buruzkoa.

      a) idazatian aipatzen diren pertsonen aitorpena, araudi honen 6. atalean jasotako inhabilitazio kasuetan ez daudela adieraziz.

    1. Eskegileak ihardunerako dituen giza-baliabide eta baliabide tekniko eta materialei buruzko txostena.

  2. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak, behar diren egiaztapenak egin ondoren eta aurkeztutako datu eta agiriak aztertu ondoren, izen-ematearen bideragarritasuna jakinaraziko du txosten baten bidez. Txostena ezezkoa bada, administrazio errekurtsoa jarri ahal izango da.

  3. Eskaerari baiezkoa ematearen alde agertzen bada, doakionari jakinaraziko zaio eta horrek, bi hilabeteko gehienezko epean, fidantza ordaindu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko du, araudi honetako 13. atalean ezarritakoarekin bat etorriz.

  4. Aurreko idazatian aipatutako epean agirisorta hori aurkezten ez bada, doakionari jakinaraziko zaio hiru hilabeteko epean espedientea iraungita geldituko dela, Herri-Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbidearen 30/1992 Legearen 92. atalean ezarritakoaren arabera.

  5. 3. idazatian aipatutako agiriak aurkeztu eta gero, Areto Enpresen Erroldan izena emango da.

  1. atala.- Jokoaretoak eta jolasaretoak jarri eta irekitzeko baimena eskuratzeko araubidea.

  1. Jokoaretoak eta jolasaretoak kudeatu eta ustiatzeko beharrezkoa izango da aurreko ataleko izenematea.

  2. Jolasaretoa edo jokoaretoa jartzeko asmoa duten pertsona fisiko edo zuzenbidezkoek idatzia zuzendu beharko diote Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari, Herri-Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 70. atalean aurrikusitakoaren arabera, honako agirisortarekin batera:

    1. Areto Enpresen Erroldan izen-emateko baimena ematen dion ebazpenaren kopia edo baimendutako izen-ematearen zenbakiaren aipamena. Areto Enpresen Erroldan izen-emateko baimena eta jokoaretoa edo jolasaretoa jarri eta irekitzeko baimena batera eskatzen badira, araudi honetako 7. atalean ezarritakoaren arabera egin dela egiaztatu beharko da.

    2. Teknikari gaituak egindako aretoko lan eta instalazioei buruzko oinarrizko proiektua, dagokion Lanbide Elkargoaren ikusonetsiaz. Honako edukia izango du gutxienez:

      • Aretoa jarri nahi den lokalaren planoa, 1/1000 eskalan, jokoaretoak, komunak eta sarrerak, biltegiak edo bulegoak hartuko duten tokia azalduz.

      • Suteen aurkako baliabideak eta ebakuaziorakoak non kokatuta dauden azaltzeko planoa.

      • Araudi honen eraskinean aipatzen diren Baldintza Teknikoak betetzen direla adierazten duen Txostena.

  3. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak, aurkeztu zaizkion agiriak aztertu eta behar diren datuak eskatu eta egiaztapenak egin ondoren, baimena ematearen bideragarritasuna jakinaraziko du.

  4. Eskaerari baiezkoa ematearen alde agertzen bada, doakionari jakinaraziko zaio eta horrek, sei hilabeteko gehienezko epean, honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

    1. Dagokion Udalak luzatutako agiria, jokoaretoa edo jolasaretoa jarri nahi den lokala horretarako egokia dela egiaztatzeko dena.

    2. Teknikari gaituak luzatutako ziurtagiria. Bertan, atal honetako 2 puntuko b) zatian aipatzen den proiektuak azkenik burutzen denarekin duen zerikusia agertuko da, baita hartu badira, organo aginpidedunak eskatuta hartu diren neurri zuzentzaileak ere.

    3. Kasuan kasuko fidantza utzi izanaren ziurtagiria, araudi honen 13. atalean ezarritakoarekin bat etorriz.

    4. Lokala erabiltzeko moduan dagoela adierazten duen ziurtagiria.

    5. Baimenaren titularra eta aretoko langileak gizarte segurantza sisteman alta emanda daudela egiaztatzen duen ziurtagiria.

      1. atala.- Baimena ematea.

      1. Aurreko idazatian aipatutako epean agirisorta hori aurkezten ez bada, doakionari jakinaraziko zaio hiru hilabeteko epean espedientea iraungita geldituko dela, Herri-Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbidearen 30/1992 Legearen 92. atalean ezarritakoaren arabera.

      2. Aurreko ataleko 4 idazatian azaltzen diren agiriak aurkeztu ondoren, aretoa jarri eta irekitzeko baimena emango da. Bertan, baimendutako gehienezko aforoa eta jarriko den joko-makinen gehienezko kopurua jasoko dira.

      3. Baimena eman dela ulertuko da, indarrean dauden arauen arabera eska daitezkeen udallizentzien kaltetan gabe.

      1. atala.- Bideragarritasuna aztertzeko aurrekontsulta.

      1. Aurreko atalean xedatutakoaren kaltetan gabe, aretoa ustiatu nahi duen orok egin diezaioke Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari aretoa jarri eta ireki ahal izateko baimena eskuratzeko aukerarik duen jakiteko kontsulta.

      2. Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

        1. eskegilearen nortasun agiri nazionalaren edo baliokidearen kopia.

        2. araudi honen 8. ataleko 2. zenbakiko b) idazatian aipatutakoa.

      3. Aurkeztu zaizkion agiriak ikusi ondoren, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak baimena eskuratzeko aukera baduela edo ez duela erantzungo dio hiru hilabeteko gehienezko epean. Ukatuz gero, doakionari adierazi egin beharko zaio zeintzu diren baimena lortu ahal izateko aretoan egin beharreko aldaketak.

      4. Kontsultari baiezko erantzuna ematen bazaio eta doakionak baimen espedienteari ekin, ez du atal honetako 2 zenbakian aipatzen den agiririk aurkeztu beharko. Baiezko erantzuna neurri zuzentzaileak hartzeko baldintzapean ematen bada, doakionak, espedienteak dirauen artean, neurri horiek hartu izana egiaztatu beharko du. Idazati honetan xedatutakoak indarra izan dezan, doakionak bideragarritasuna aztertzeko aurrekontsultaren erantzuna jasotzen duenetik gehienez hiru hilabeteko epean aurkeztu beharko du aretoa jartzeko baimeneskabidea.

      5. Bideragarritasuna aztertzeko eginiko aurrekontsultari emandako erantzuna baiezkoa izatea ezingo da inola ere aretoa ustiatzeko administrazioaren baimentzat hartu. Beti izango da derrigorrezkoa araudi honen 8. atalean ezarritako prozeduraren bidez eskuratzeko baimena.

      1. atala.- Areto Enpresen Erroldako izenemateen eta aretoak jarri eta irekitzeko baimenen iraupena, balio galtzea, iraungipena eta eskualdatzea.

      1. Areto Enpresen Erroldako izenemateek eta aretoak jarri eta irekitzeko baimenek hiru urteko iraupena izango dute. Hala ere berriztatu daitezke, egiten diren unean indarrean dagoen arauteriaren arabera.

      2. Izenemateak deuseztatuta geldituko dira eta baimenek indarra gal dezakete baldin eta:

        1. Doakionak uko egiten badie, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari bidalitako idatziz.

        2. Enpresa borondatez edo legez desegiten bada. Enpresaren titularra edo bazkide edo partaideetakoren bat hiltzen bada, zuzenbide pribatuko oinordetza arloko arauek finkatzen dituzten izapideak burutu ondoren, oinordeak beharrezko administrazio baimenak eskatu beharko dizkio Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari.

        3. Baimenaren iraupen epea igarotzean, administrazioak aurrez eskatu arren, berriztatzeko eskaerarik egiten ez bada.

        4. Indarrean dauden arauen arabera irekitako administrazio prozeduran baimena kentzeko erabakia hartzen bada. Hori honako arrazoiren baten oinarritu beharko da:

          • idantzaren zenbatekoa murriztu denean, 13. atalean finkatutako epean berriz fidantzarik jarri ez delako.

          • Baimenak indarrean dirauen artean, baimena eman zen garaiko baldintzaren bat, titularrari edo aretoari buruzko baldintzaren bat alegia, galdu delako.

          • Baimenen titularrek edo horien bazkide edo administratzaileek araudi honetako 5 eta 7 ataletako aginduak betetzeari uzten dietelako.

        5. Horiez gain, aretoetarako baimenak baliorik gabe geldituko dira, edozein arrazoi dela eta, baimenaren titularraren alde Areto Enpresen Erroldan egindako izenemateek indarra galtzen badute.

      3. Areto Enpresen Erroldan izen-emateko baimenak eskualdaezinak dira bizien artean, atal honetako 2.b) idazatian ezarritakoaren kaltetan gabe.

      4. Aretoak jarri eta irekitzeko baimenak eskualdatu ahal izateko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren administraziobaimenabehar da aurrez. Eskualdaketa Areto Enpresen Erroldan izenemandako pertsona fisiko eta zuzenbidezkoen artean bakarrik egin ahal izango da.

      5. Lokaletan gelen luzezabaleran eragina duen aldaketaren bat egiteko, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren baimena beharko da aldez aurretik.

      1. atala.- Izenemateak eta baimenak berriztatzea.

      1. Araudi honetan aipatzen diren baimenak berriztatzeko eskaera baimenak indarra galtzen duenetik kontatzen hasi eta gutxienez bi hilabete lehenago aurkeztu beharko zaio Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari.

      2. Areto Enpresen Erroldan egindako izenemateak berriztatzeko, doakionak araudi honen 7 ataleko 1 zenbakiko a), e) eta f) idazatietan baimenaren titular diren pertsona fisikoen inguruko edo, zuzenbidezko pertsonen kasuan, administratzaile, kontseilari eta bazkideen inguruko agiri-sorta aurkeztu beharko du.

      3. Aurkeztutako agiriak eta aurreko zenbakietan ezarritako baldintzak betetzen diren aztertu ondoren eta egin beharreko egiaztapenak egin ondoren, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak erabakiko du bidezkoa den ala ez berriztatze hori. Erabaki hori hartzeko epean ezer esaten ez badu, baiezkoa dela ulertuko da.

  1. atala.- Fidantzak.

  1. Araudi honetan aipatzen diren izenemateak eta baimenak lortu ahal izateko ondoren jasota datozen fidantzak ezarri beharko dira, bertan adierazitako kontzeptuegatik:

    1. jolasaretoen titular diren enpresen izenemateagatik, 1.000.000 PTA.

    2. Jokoaretoen titular diren enpresen izenemateagatik, 5.000.000 PTA.

    3. Jolasaretorako baimen bakoitzeko, 2.000.000 PTA.

    4. Jokoaretorako baimen bakoitzeko, 5.000.000 PTA.

  2. Jokoaretoaren eta jolasaretoaren izenematea eskatzen bada batera, bi fidantzen batuketa egingo da.

  3. Fidantza eskudirutan edo banketxe, aurrezki kutxa, edo abuztuaren 2ko 33/1984 Legearen menpe dauden aseguru etxe, kreditu kooperatiba edo elkarrenganako bermedun sozietateetan jarritako abal bidez gauzatu daiteke, eta hori Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren alde egingo da. Fidantza, ihardun horren ondorioz joko arloko arauetan ezarritako administrazio mailako zigorrak derrigorrez ordaindu behar direnean erabiliko da.

  4. Inoiz, edozein arrazoi dela eta, fidantza murrizten bada, enpresa baimendunak osatu egin beharko du ezarritako mugara arte fidantza, hilabeteko gehienezko epean. Berme hori berriz ez jartzeak izen-ematea deuseztatu edo baimena kentzea ekarriko du, araudi honen 11. ataleko d) idazatian xedatutakoarekin bat etorriz.

  5. Fidantza aldez aurretik Administrazioak emandako baimenarekin baino ezingo da berreskuratu. Halere, fidantza jartzeko arrazoiak desagertzean baino ez da emango berreskuratzeko baimena, eta zigorespedienterik edo administraziotasarik ordaintzeko ez badago. Fidantza berreskuratzeko eskaera egiten den unean Zigor-espediente bat irekita egonez gero, ez da berreskuratzeko baimenik emango espediente hori erabakitzen ez den bitartean eta, hala badagokio, doakionak zigorraren zenbatekoa eskuratzen ez duen bitartean.

  1. atala.- joko-makinak areto eta baimendutako tokietan ustiatzeko araubidea.

  1. Aretoetan, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak behar bezala onetsitako agirian, baimendutako makinen zerrenda jarriko da, edonork ikusteko moduko tokian. Zerrenda hori berriztatu egin beharko da makinak aldatzen direnean edo gehitu edo gutxitzen direneanbaita, edozein kasutan ere, ematen zenetik urtebetera.

  2. Jokoaretoetan gehienez 25.000 PTAko sariak ematen dituzten «B» motako makinak jarri ahal izango dira. Makina mota horren kopurua ezingo da izan aretoa jartzeko baimenean adierazitako makinen gehienezko kopuruaren ehuneko berrogeita hamarra baino handiagoa, eta makinotan agerian jarriko da, aurreko aldean, lortu daitekeen gehienezko saria.

  1. atala.- Aretoen ihardunerako araubidea.

  1. Jokoaretoetan ezingo da sartu adinez txikikorik eta ezta edanda edo beste drogaren baten eraginpean dagoenik ere. Adinez txikikoei eragiten dien debeku hori agerian jarri beharko da, aretorako sarreran. Aretoko jabeari aitortzen zaio sartzen uzteko edo ez uzteko eskubidea, horrela debekua betearaziz.

  2. Joko- eta jolasaretoetan areto horiek jartzeko eta iharduteko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak emandako baimena jarriko da, jendeak ikusteko moduko tokian. Horrez gain, erreklamazio liburua edo orriak ere jarriko dira erabiltzaileen eskuragarri. Horien eredua Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak finkatu eta onetsiko du.

  3. Ikuskapen eta kontrola egiteko, aretoen jabeek bertan izan beharko dute, funtzionario aginpidedunaren eskuragarri, aretoari eta bertan jarritako makinei buruzko baimen eta agiri guztiak.

  4. Joko- eta jolasaretoetan ostatu zerbitzua ere jar daiteke, horretarako lizentzia lortzen bada, baina jolasaretoetan ezin izango da alkoholdun edaririk saldu. Kasu horretan, salmahaiak eta gainontzeko mahaiek ezingo dute hartu lokalaren guztira azaleraren ehuneko hogeita hamarretik gora.

  5. Aretoen kanpoko aldean iragarki, errotulu edo antzekoren bat jarriko da, jokoaretoa edo jolasaretoa den adieraziz, eta ondoren izena. Aretoko gainontzeko zerbitzuei buruzko iragarkiak txikiagoak beharko dute izan.

  1. atala.- Administrazio mailako arauhausteak.

  1. Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 24. atalean eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, araudi honetan ezarritakoaren aurkako arauhausteak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke.

  2. Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 25. atalean ezarritakoa garatuz, Arau-hauste oso larriak izango dira:

    1. Araudi honetan xedatutakoaren arabera baimenik ez duten lokaletan joko edo jolasak antolatu, egin edo ustiatzea, edo horietan aritzea.

    2. Areto Enpresen Erroldan izenemanda ez dauden pertsonek joko- edo jolasaretoak ustiatu edo kudeatzea.

    3. Araudi honetan aipatzen diren baimenak edozein eratan besteren bati lagatzea, araudian bertan xedatutako bidetik ez bada.

    4. Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legean Arau-hauste larritzat jotako beste edozein egite edo ezegite.

  3. Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 26. atalean ezarritakoa garatuz, Arau-hauste larriak izango dira:

    1. Araudi honetan aipatutako areto edo tokietan «A» motako baimendutako baino makina gehiago jartzea edo makina horrek administrazio baimenik gabe jartzea.

    2. Aurre baimenik behar ez duen jatorrizko baimenean edozein aldaketa jakinarazi gabe egitea.

    3. Adin txikikoei sarrera debekatua duten establezimenduetara sartzen uztea.

    4. Aretoan dauden makinetan erantsi beharreko agirisortaez jartzea, administrazio baimenak izan arren.

    5. Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legean Arau-hauste larritzat jotako beste edozein egite edo ezegite.

  4. Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 27. atalean ezarritakoa garatuz, Arau-hauste arinak izango dira:

    1. Aretoaren sarrerako ateetan adinez txikiei sarrera debekatzen zaiela dioten iragarki edo errotulurik ez jartzea.

    2. Iragarki, errotulu edo antzekoak araudi honen 15.5 atalean ezarritakoaren aurka jartzea.

    3. Lokalean berrikuntza lanak administrazio baimenik gabe egitea, araudi honen arabera baimen hori izatea derrigorrezkoa denean.

    4. Araudi honen 14.1 atalean aipatzen den makinen zerrenda epe barruan ez berriztatzea.

    5. Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legean Arau-hauste arintzat jotako beste edozein egite edo ezegite.

  5. Araudi honetan jasotako Arau-hausteak Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen IV. atalburuan ezarritako araubideari jarraituz eta bertan finkatutako zenbatekoez zigortuko dira.

    ALDIBATERAKO XEDAPENAK

  1. Aretoaren edo aretoen jabearen edo horren ordezkariaren izena eta helbidea.

  2. Aurreko idazatiko pertsonaren nortasun agiri nazionalaren fotokopia eta, zuzenbidezko pertsonen kasuan, elkartearen estatutuen kopia erkatua eta bazkideen zerrendaren egiaztagiria, bakoitzak elkartean duen partaidetza ere adieraziz.

  1. Kokapena.

    Joko-aretoek eta jolasaretoek Eraikuntzako NBECPI/91 Oinarrizko Arauak (279/1991 E.D.) finkatzen duen tartea eta segurtasun baldintzak bete ditzaten kale edo tokietatik izan beharko dute sarrera eta irteera.

  2. Ebakuazio-bideak, ateak eta eskailerak.

    Joko-areto eta jolasaretotarako lokaletako ebakuaziobideak,ateak, eskailerak eta aldapak kalkulatzeko NBECPI/1991 arauak dioena bete beharko da.

  3. Azalera.

    Aretoak ustiatzeko lokalen gutxienezko azalera erabilgarria honako hau izango da:

    1. Joko-aretoak: ehun metro karratu (100 m.2).

    2. Jolas-aretoak: berrogeita hamar metro karratu (50 m.2).

      Azalera erabilgarria izango da jendearen erabilerarako dena, hau da, sarreragela, baldin badago, komunak eta joko- edo jolas-tokia bera. Ez da azalera erabilgarritzat hartuko mostradoreak hartzen duena.

  4. Altuera.

    Joko- edo jolas-tokiaren gutxienezko altuera 2,60 metrokoa izango da. Salbuespenez, altuera hori 2,40 metrokoa izan daiteke lokalaren zenbait gunetan. Halere, jeitsiera horrek ezingo du hartu joko- edo jolas-tokiaren azaleraren ehuneko hogeita hamarra baino gehiago.

    Lokaleko gainontzeko tokietan altuera ezingo da 2,30 m baino gutxiagokoa izan.

  5. Komunak.

    Areto guztietan gizonentzako eta emakumeentzako komunak izan beharko dira.

  6. Aforoa.

    Lokalaren gehienezko harmena finkatzeko kontuan hartuko da lokalaren azalera erabilgarriko 1,50 metrokarratuko pertsona batentzako tokia egongo dela.

  7. Makinen kopurua eta banaketa.

    Joko- eta jolas-aretoetan jar daitekeen makinen kopuruari dagokionez, makina bat jarriko da gehien jota 3 metro karratuko, araudiko 2.4 atalean aipatzen diren kirolmakinak edo antzekoak barne.

    Makinak lokaleko pasabideetan eta ebakuazio-bideetan trabarik ez egiteko moduan jarriko dira. Edonola ere, atzera-aurrerarako gutxienez 2 metroko zabalerako pasabidea egongo da. Makina bakoitzeko, jokalarien erabilerarako gutxienez 0,60 m. bider 0,60 metroko gunea utzi beharko da.

    Makinen arteko tartea gutxienez 0,50 metrokoa izango da, iladan jarrita badaude.

  8. Instalazio elektrikoa.

    Tentsio Txikiko Araudian eta arau bateragarrietan xedatutakoa ezarriko da.

  9. Gainontzeko segurtasun neurriak.

    Lokaletako bolumena, banaketa, suteen aurkako neurriak eta, oro har, seguratsun neurriei dagokienez, NBECPI/91 arauan eta ezargarri diren arlo horretako gainontzeko arauetan xedatutakoa ezarriko da.

  10. Larrialdietarako Plana.

    Indarrean dauden arauek Larrialdietarako Planari buruz xedatutakoa ezarriko da.