Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

337/1994 DEKRETUA, uztailaren 28koa, eskola kirola arautzen duen Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 160
  • Hurrenkera-zk.: 2998
  • Xedapen-zk.: 337
  • Xedapen-data: 1994/07/28
  • Argitaratze-data: 1994/08/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Atal bakarra.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 69.2.g atalak aipatzen dituen gizarteprestazioak, horien artean sar daitezkeela aseguruak eta lanordainketen aurreratze eta itzultze sistemak edo izaera bereko besteak ere, lege horren erabiltzeeremuansartzen diren euskal administrazio publiko bakoitzean eskuduntzadun den organoak arautuko ditu. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamunean hartuko du indara dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1994ko uztailak 28. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenereko sailburua, JOSEBA M. DE ZUBIA Y ATXAERANDIO.Eskola Kirolari buruzko 160/1990 Dekretuaren 14. atalean eskoletako kirol maila ezberdinetan izan beharreko iharduera esparruak ezartzen dira: benjamin aurrekoak, ikastetxean; benjaminak, eskualdean; kimu eta haurmailak, Autonomia Elkartean. Aipatutako 160/1990 Dekretua indarrean jarri zenetik izandako esperientziak erakusten digunez, egokiagoa da kimu mailan egiten diren kirol txapelketak Lurralde Historikoetara mugatzea eta, horrenbestez, beharrezkoa da aipatutako atala moldatzea. Bestalde, beste bi puntu berri gehituko zaizkio 14. atalari. Erantsitako zation helburua, beharrezko diren zenbait salbuespen ezartzea da, kirol motetakoren baten ezaugarriek hala eskatzen dutenean, esparru ezberdinetako txapelketak ere egiteko modua egon dadin. Horrenbestez, Kultura sailburuak proposatuta, Euskadiko Kirol Batzordeak egindako txostena ikusi eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko uztailaren 28an bileran eztabaidatu eta onartu ondoren,XEDATU DUT:Atal bakarra.- Eskola Kirolari buruz ekainaren 5ean onartutako 160/1990 Dekretuaren 14. atala aldatzea, honako modu honetara geratuko baita aurrerantzean: «14. atala.- 1.- Benjamin aurreko, benjamin, kimu eta haur mailetako txapelketak honako esparruotan burutuko dira: a) BENJAMIN AURREKOA: Ikastetxean. b) BENJAMINSAILA: Eskualdean. c) KIMUSAILA: Lurralde Historikoan. d) HAURSAILA: Autonomia Elkartean. 2.- Benjamin aurreko eta benjamin sailetan, kirol motetakoren baten ezaugarriek hala eskatzen dutenean, Lurralde Historikoetako Foru Erakundeek baimena eman ahal izango dute, salbuespen gisa, txapelketak goiko hurrengo mailan egin daitezen. 3.- Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, kirol motetakoren baten ezaugarriek hala eskatzen dutenean eta salbuespen gisa, baimena eman ahal izango du Kimusailak Euskadiko Txapelketa edo Jokuetan parte har dezan. Era berean, haursaileko ordezkariek Elkartez kanpoko txapelketetan parte har dezaten baimena ere eman ahal izango du.» AZKEN XEDAPENA Honako Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1994ko uztailak 28. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU. ETA ENERGI SAILA

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.