Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

330/1994 DEKRETUA, uztailaren 28koa, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan erabili beharreko boto atabaka, gelatxo, txartel, estalki eta gainontzeko agiripaperentzat eredu ofizialak eta horiek bete beharko dituzten ezaugarriak, baita material horiek entregatzeko prozedura ere finkatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 158
  • Hurrenkera-zk.: 2961
  • Xedapen-zk.: 330
  • Xedapen-data: 1994/07/28
  • Argitaratze-data: 1994/08/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 88.1 atalean ezarritakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzak Dekretu bidez finkatuko ditu atabaka eta gelatxo ofizialak, baita boto txartel, estalki eta Autonomi Elkarte mailako hauteskundeetarako gainontzeko agiripaperen ezaugarriak eta horiek argitaratu eta gertatzeko baldintzak. Horrez gain, indarrean dagoen Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen 90.1 atalean xedatutakoa ere garatzen du Dekretu honek hauteskundeetarako aipatu materiala entregatzeko prozedura finkatuz, Herrizaingo Sailak bermatuko duelarik materialaren eskuragarritasuna. Azkenik, arau honen eraskinetan jasotzen dira Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan aplika daitezkeen hauteskunde mailako arauak garatzen dituen 250/1993 Dekretuaren 2. c) atalean eta hauteskundeetako akta horien ereduak argitaratzeko Herrizaingo sailaren 1994ko maiatzaren 9ko Aginduan ezarritakoaren arabera, Autonomi Elkarteko Hauteskunde Batzordeari onartzea dagozkion hauteskundeetako akten ereduak. Ondorioz, Herrizaingo sailburuaren proposamenez, Jaurlaritza Kontseiluak 1994ko uztailaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- 1.- Hauteskunde Mahai bakoitzak atabaka bat izango du, edozein kolore edo koloreñabardurakoa. Gelatxo bat edo, hori ezean, izkutuko toki bat ere izango da, hautesleak, nahi izanez gero, boto txartela aukeratu eta estalkian sartzea bertan egin ahal izan dezan. Hauteskundeko gelatxo horren ondoan mahai bat jarriko da, estalki eta hautagai zerrenda guztietako boto txartelekin. 2.- Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan erabili beharko diren atabaka eta gelatxoen gainontzeko ezaugarriak apirilaren 5eko 421/1991 Errege Dekretuaren 1. eta 2. eraskinetan (1991ko apirilaren 6ko EBO, 83 zk.) zehazten diren modukoak izango dira. 3.- Atabakak, muntatu eta zigilupean jarri ondoren, Udaleko Hauteskunde Administrazioari dagozkion lanak egiten dituen herrilanariak jarriko ditu Mahaiburuen eskuragarri. Zigilu horren bidez itxita geldituko da atabaka eta ezingo da ireki mahaikideek, artekariek eta ahaldunek jakin gabe. Hauteskunde egunean zigilua apurtu edo narriatuz gero, Mahaiburuak atabaka itxita dagoela ziurtatuko du, eskuragarri duen edozer erabiliz horretarako. 4.- Gelatxoak, muntatu ondoren, Udaleko Hauteskunde Administrazioari dagozkion lanak egiten dituen herrilanariak jarriko ditu Mahaiburuen eskuragarri. 2. atala.- 1.- Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen 91. atalean jasotako oharpenak bototxarteletan agertu beharko dira, eta eredu ofizialari egokituko dira Dekretu honen I. eraskinean ematen diren irarpenerako ezaugarri eta baldintzekin bat etorriz. 2.- Botoa emateko txartel ofizialak behar bezala prestatzeko, hautagai zerrendek Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailean entregatuko dute ezaugarri ofizialtzat duten logotipo edo ikurra; paperean edo fotolitoan entregatu dezakete, zuri-beltzean, eta hori izango da boto txarteletan azalduko dena. Horrez gain, Kondaira Lurraldeetako Hauteskunde Batzordeek hautagai zerrenda aurkezteko idatziaren fotokopia igorriko dute Herrizaingo Sailera. 3.- Kondaira Lurraldeetako Hauteskunde Batzordeek izendatutako hautagaien izenak baino ez dira jasoko txarteletan; ordezkoenak ez dira agertuko. 4.- Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko indarrean dagoen Legearen 88.2 eta 89.1 ataletan xedatutakoarekin bat etorriz, Kondaira Lurraldeetako Hauteskunde Batzordeek onartu egingo dute hauteskunde txartelen eredu ofiziala, eta egiaztatu ere egiaztatu egingo dute hauteskundeetan parte har dezaten alderdi politikoek eurek egindakoak Dekretu honetan xedatutakoarekin bat etorriz eredu ofizialari egokitzen zaizkion. 3. atala.- 1.- Egin daitezen lehenengo txartelak Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Saileko Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritzak Euskal Autonomi Elkarteko Hautesle Erroldaren Bulegoko Ordezkaritzei entregatuko dizkie. 2.- Gainontzeko boto txartelak Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Saileko Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritzak Eskualde mailako Hauteskunde Batzordeei entregatuko dizkie, behar beste, eta horiek Hauteskunde Mahaietara helaraziko dituzte. 4. atala.- 1.- Botoa emateko estalkiek ere eredu ofizialari jarraitu beharko diote, eta Dekretu honen II. eraskinean aipatutako irarpenerako ezaugarriekin eta baldintzekin bat etorriko dira. 2.- Boto txartelen moduan, estalkiak ere Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritzak entregatuko dizkie Hautesle Erroldaren Bulegoko Ordezkaritzei eta Eskualde mailako Hauteskunde Batzordeei, horiek Hauteskunde Mahaietara helaraz ditzaten. 5. atala.- 1.- Dekretu honetako 3., 4., 5., 6. eta 7. eraskinetako irarki ereduak, EHDM/8.4tik 8.11ra artekoaketa EHEG/9.5 irarki ereduak onartzen dira, eta hauteskunde aldiko izapide eta ekintza guztietan horiek erabili eta horietaz baliatzeko beharra aldarrikatzen da. 2.- Hauteskundeetako eginkizunak era automatikoan egin ahal izan daitezen, Dekretu honen 4. eraskinean jasotako irarki ereduak itxura ofizialari jarraitu gabe ere egin ahal izango ditu organo agintedunak, beti ere Dekretu honen edukia jasotzen badute. 3.- Salbuespen gisa, Hauteskunde Batzorde aginpidedunek beste itxura edo eredu bateko irarkiak erabiltzeko baimena eman ahal izango dute, baita eskuz egindako agiriak ere, argi idatzita badaude. Inprimakiak onar daitezen lege eta arauetan horien edukiari buruz xedatutakoa bete beharko dute. 4.- Dekretu honen 3., 4., 5., 8. eta 9. eraskinetan jasotzen diren irarkiak Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak entregatuko dizkie Kondaira Lurraldeetako eta Eskualde mailako Hauteskunde Batzordeei, horiek gero Hauteskunde Mahaietan bana ditzaten. Halaber, 6. eta 7. eraskinetan agertzen diren irarki ereduak ere Euskal Autonomi Elkarteko Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzei eta horiek erabiltzeko eskudunak diren gainontzeko organoei entregatuko zaizkie. GEHIGARRIZKO XEDAPENA Dekretu honen 8. eta 9. eraskinetan ezartzen dira Euskal Autonomi Elkarteko Hauteskunde Batzordeak onartutako Hauteskunde Mahaien Eraketa Agiriaren (EHDM/8.1 Irarkia), Boto Zenbaketa Agiriaren (EHDM/8.2 Irarkia) eta Bilkura Agiriaren (EHDM/8.3 Irarkia) eredu ofizialak, Kondaira Lurraldeetako Hauteskunde Batzordeen Eraketa Agiriaren (EHEG/9.1 Irarkia), Boto Zenbaketa Orokorraren (EHEG/9.2 Irarkia) eta Bilkura Agiriaren (EHEG/9.3 Irarkia), eta Hautatutakoen aldarrikatze agiriaren (EHEG/9.4 Irarkia) ereduak, abuztuaren 13ko 250/1993 Dekretuaren 2. ataleko c) idazatian ezarritakoa betez, eta derrigorrezkoa da horiek erabiltzea. INDARGABETZE XEDAPENA Indargabe gelditzen da Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan erabili beharreko boto atabaka, gelatxo, txartel, estalki eta gainontzeko agiripaperentzat eredu ofizialak eta hauek bete beharko dituzten ezaugarriak, baita material horiek emateko prozedura finkatzen dituen Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 24ko 201/1990 Dekretua. AZKEN XEDAPENA Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteizen, 1994ko uztailak 28. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Herrizaingo sailburua, JUAN M. ATUTXA MENDIOLA. EUSKO LEGEBILTZARRERAKO 1994KO HAUTESKUNDEETARAKO IRARKIEN EZAUGARRIAK 1. ERASKINA Bototxartela Ezaugarriak: %100eko paper ekologiko eta berziklatua. Kolorea: Zuria. kolore-ñabardura: 69º, ISO arauen arabera, % ± 3ko onarpenaz. Gutxi gorabeherako neurriak: 105 x 223 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: 70 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bakar batetik. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. 2. ERASKINA Bototxartelaren estalkia Ezaugarriak: %100eko paper ekologiko eta berziklatua. Kolorea: Zuria. kolore-ñabardura: 69º, ISO arauen arabera, % ± 3ko onarpenaz. Neurriak eta itxiera: a) Estalkiaren neurriak: 114 x 162 mm., % ± 1 mm.ko onarpenaz, hegaltxoak alboetan eta ez zeharka. b) Itxierahegala triangeluarra, 65/75 mm.ko altuerakoa, 7/8 mm.ko erradioko ertz borobilduaz eta ertzaren puntan likadura duela. c) 50/55 mm.ko altuerako muxarradura, 7/8 mm.ko erradioko ertz borobilduaz. Hondoa: Barrukaldea gris pantone 440 zk., negatiboan markarik gabea. Gramoak: 70 g/m. 2 , % ± 3ko onarpenaz. Irarpena eta tinta: aurrealdean kanpoko irarpena tinta beltzez. Idazkera elebietan: Neurri bietan erdian. Helvetica motako 12 neurrikoa. Bold edo beltza euskarazko testurako eta año.Roman edo normala gaztelaniazkorako. 3. ERASKINA HAUTAGAI ZERRENDEN AURKEZPENA ETA HAUTESKUNDE BATASUNEN ERAKETA - EHPC/3.1 Hautagaien aurkezpena. Ezaugarriak: %100eko paper ekologiko eta berziklatua. Kolorea: Zuria. kolore-ñabardura: 69º, ISO arauen arabera, % ± 3ko onarpenaz. Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: 70 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bietatik. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. - EHPC/3.2 Hautatzaile Elkarteek aurkeztutako hautagaiak. Ezaugarriak: %100eko paper ekologiko eta berziklatua. Kolorea: Zuria. kolore-ñabardura: 69º, ISO arauen arabera, % ± 3ko onarpenaz. Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: 70 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bietatik. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. - EHPC/3.2a Hautatzaile Elkarteek aurkeztutako hautagaiak (hautatzaileen izenpeen zerrenda). Ezaugarriak: %100eko paper ekologiko eta berziklatua. Kolorea: Zuria. kolore-ñabardura: 69º, ISO arauen arabera, % ± 3ko onarpenaz. Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: 70 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bietatik. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. - EHPC/3.3 Hautagai zerrenda aurkeztu izana erasota uzteko eginbidearen eskuratze egiaztagiria. Ezaugarriak: %100eko paper ekologiko eta berziklatua. Kolorea: Zuria. kolore-ñabardura: 69º, ISO arauen arabera, % ± 3ko onarpenaz. Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: 70 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bakar batetik. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. - EHPC/3.4 Hauteskunde Batasuna eratu izanaren adierazpena. Ezaugarriak: %100eko paper ekologiko eta berziklatua. Kolorea: Zuria. kolore-ñabardura: 69º, ISO arauen arabera, % ± 3ko onarpenaz. Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: 70 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bietatik. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. 4. ERASKINA HAUTESKUNDE MAHAIETAKO KIDEEN IZENDAPENA - EHMM/4.1 Mahaiburu eta Mahaiburuorde izateko gaitasuna duten hautatzaileen zerrenda. Ezaugarriak: %100eko paper ekologiko eta berziklatua. Kolorea: Zuria. kolore-ñabardura: 69º, ISO arauen arabera, % ± 3ko onarpenaz. Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: 70 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bietatik. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. - EHMM/4.2 Hauteskunde Mahaietako Bokal eta Ordezko izateko gai diren hautatzaileen zerrenda. Ezaugarriak: %100eko paper ekologiko eta berziklatua. Kolorea: Zuria. kolore-ñabardura: 69º, ISO arauen arabera, % ± 3ko onarpenaz. Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: 70 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bietatik. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. - EHMM/4.3 Udalek Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari egindako Hauteskunde Mahaiak eratu izanaren adierazpena. Ezaugarriak: %100eko paper ekologiko eta berziklatua. Kolorea: Zuria. kolore-ñabardura: 69º, ISO arauen arabera, % ± 3ko onarpenaz. Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: 70 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bakar batetik. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. - EHMM/4.4 Mahaiburua, Bokalak eta Ordezkoak izendatzeko ale anitzeko irarkia. 4.4a. Izendapena. 4.4b. Eskuratze agiria. 4.4c. Nortasunzehaztasunen adierazpena epaileari. 4.4d. Eskualdeko Hauteskunde Batzorderako aldakia. Ezaugarriak: Papera: Autokopiagarri kimikoa. Kolorea eta kolore-ñabardura: Zuria, edozein ñabardura duela. Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-5, 148 x 210 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: Lehehengo orriak 56 g/m. 2 , barruko orriek 53 g/m. 2 eta azken orriak 57 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bakar batetik, lau orriko koadernotxoan, ezpainak edo likadura duela. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. - EHMM/4.5 Eragozpenen zuriztapena. Ezaugarriak: %100eko paper ekologiko eta berziklatua. Kolorea: Zuria. kolore-ñabardura: 69º, ISO arauen arabera, % ± 3ko onarpenaz. Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: 70 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bietatik. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. - EHMM/4.6 Mahaien eraketaren adierazpena epaileei. Ezaugarriak: %100eko paper ekologiko eta berziklatua. Kolorea: Zuria. kolore-ñabardura: 69º, ISO arauen arabera, % ± 3ko onarpenaz. Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: 70 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bakar batetik. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. - EHMM/4.7 behin-betiko deia. Ezaugarriak: %100eko paper ekologiko eta berziklatua. Kolorea: Zuria. kolore-ñabardura: 69º, ISO arauen arabera, % ± 3ko onarpenaz. Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-5, 148 x 210 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: 70 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bakar batetik. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. - EHMM/4.8 behin-betiko deia sartzeko leihatiladun estalkia. Ezaugarriak: %100eko paper ekologiko eta berziklatua. Kolorea: Zuria. kolore-ñabardura: 69º, ISO arauen arabera, % ± 3ko onarpenaz. Gutxi gorabeherako neurriak: 162 x 229 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: 90 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bakar batetik. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. 5. ERASKINA ARTEKARIEN ETA AHALDUNEN IZENDAPENA - EHIA/5.1 Artekarien izendapenaren ale anitzeko irarkia. 5.1a. Hautagai zerrendaren ordezkarientzako jatorrizkoa. 5.1b. Artekariarentzako izendapenagiria. 5.1c. Eskualdeko Hauteskunde Batzorderako aldakia. 5.1d. Artekariak diharduen mahaiko Mahaiburuarentzako adierazpena. 5.1e. Artekaria errolderatuta dagoen mahaiko Mahaiburuarentzako adierazpena. Ezaugarriak: Papera: Autokopiagarri kimikoa, paper jarraian. Kolorea eta kolore-ñabardura: Zuria, edozein ñabardura duela, EHIA/5.1e irarkia izan ezik, hori horia izango baita, kanabera edo lasto kolorekoa, edozein ñabardura duela. Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-5, 148 x 210 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: Lehehengo orriak 56 g/m. 2 , barruko orriek 53 g/m. 2 eta azken orriak 57 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, bost orrietako bakoitzean alde bakar batetik. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. - EHIA/5.2 Mahaiburuarentzako estalkia, mahai horretan diharduen artekariaren izendapenagiria jasoz. Ezaugarriak: %100eko paper ekologiko eta berziklatua. Kolorea: Zuria. kolore-ñabardura: 69º, ISO arauen arabera, % ± 3ko onarpenaz. Gutxi gorabeherako neurriak: 162 x 229 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: 90 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bakar batetik. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. - EHIA/5.3 Mahaiburuarentzako estalkia, mahai horretan errolderatuta dagoen artekariaren izendapenagiria jasoz. Ezaugarriak: Papera: Zelulosa kalitatea. Kolorea eta kolore-ñabardura: Horia, kanabera edo lastoa, edozein ñabardura duela. Gutxi gorabeherako neurriak: 162 x 229 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: 90 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: edozein letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bakar batetik. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. - EHIA/5.4 Ahaldunen izendapenaren ale anitzeko irarkia. 5.4a. Jatorrizkoa. 5.4b. Ahaldunarentzako izendapenagiria. 5.4c. Hauteskunde Batzorderako aldakia. Ezaugarriak: Papera: Autokopiagarri kimikoa, paper jarraian. Kolorea eta kolore-ñabardura: Zuria, edozein ñabardura duela. Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-5, 148 x 210 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: Lehehengo orriak 56 g/m. 2 , barruko orriek 53 g/m. 2 eta azken orriak 57 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, hiru orrietako bakoitzean alde bakar batetik. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. 6. ERASKINA POSTABIDEZKO BOTOA EMATEKO AGIRIPAPERAK - EHVC/6.1 Botoa postaz emateko eskabidea egiteko ale anitzeko irarkia.6.1a Hautesle Erroldaren Bulegorako alea. 6.1b Dagokionarentzako alea. Ezaugarriak: Papera: Autokopiagarri kimikoa. Kolorea eta kolore-ñabardura: Zuria, edozein ñabardura duela. Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: Lehehengo orriak 56 g/m. 2 eta azken orriak 57 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bakar batetik. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. - EHVC/6.2 Botoa postaz emateko eskabidea sartzeko estalkia. Ezaugarriak: %100eko paper ekologiko eta berziklatua. Kolorea: Zuria. kolore-ñabardura: 69º, ISO arauen arabera, % ± 3ko onarpenaz. Gutxi gorabeherako neurriak: 162 x 229 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: 90 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bakar batetik. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. - EHVC/6.3 Postabidezko Botoari dagozkion agiripaperak bidaltzeko estalkia. Ezaugarriak: Papera: Kraft Verjurado deritzona. Gutxi gorabeherako gramoak: 90 g/m. 2 . Gutxi gorabeherako neurriak: Laukizuzenitxurako zorroa (184 x 261 mm.). Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bakar batetik. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. - EHVC/6.4 Hauteskunde Mahaiburuari zuzendutako estalkia. Ezaugarriak: %100eko paper ekologiko eta berziklatua. Kolorea: Zuria. kolore-ñabardura: 69º, ISO arauen arabera, % ± 3ko onarpenaz. Gutxi gorabeherako gramoak: 90 g/m. 2 . Gutxi gorabeherako neurriak: 120 x 176 mm. Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bietatik. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. 7. ERASKINA ATZERRIAN EGON BAINA BERE EGOITZA HEMEN DUTENEK POSTABIDEZKO BOTOA EMATEKO AGIRIPAPERAK - EHRA/7.1 Atzerrian dauden bertakoentzako agiripaperak bidaltzeko estalkia. Ezaugarriak: Papera: Kraft Verjurado deritzona. Gutxi gorabeherako gramoak: 90 g/m. 2 . Gutxi gorabeherako neurriak: Laukizuzenitxurako zorroa (184 x 261 mm.). Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bietatik. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. - EHRA/7.2 Kondaira Lurraldeko Hauteskunde Batzordeko Lehendakariari zuzendutako estalkia. Ezaugarriak: %100eko paper ekologiko eta berziklatua. Kolorea: Zuria. kolore-ñabardura: 69º, ISO arauen arabera, % ± 3ko onarpenaz. Gutxi gorabeherako gramoak: 90 g/m. 2 . Gutxi gorabeherako neurriak: 120 x 176 mm. Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bietatik. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. 8. ERASKINA HAUTESKUNDE MAHAIETARAKO AGIRIPAPERAK - EHDM/8.1 Hauteskunde Mahaiaren eraketa agiria. Ezaugarriak: %100eko paper ekologiko eta berziklatua azal eta kontrazalerako. Paper autokopiagarri kimikoa barruko orrietarako. Kolorea eta kolore-ñabardura: Zuria, edozein ñabardura duela. Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-3, 297 x 420 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: Azalak eta kontrazalak, 90 g/m. 2 . Barruko lehenengo orriak, 56 g/m. 2 , erdiko orriek 53 g/m. 2 eta barruko azken orriak 57 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bakar batetik, sei orriko koadernotxoan, idatzitako azal eta kontrazal eta guzti. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. - EHDM/8.2 Hauteskunde Mahaiko Boto Zenbaketaren Behin-behineko jakinarazpena. Ezaugarriak: %100eko paper ekologiko eta berziklatua azal eta kontrazalerako. Paper autokopiagarri kimikoa barruko orrietarako. Kolorea eta kolore-ñabardura: Zuria, edozein ñabardura duela. Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: Azalak eta kontrazalak, 90 g/m. 2 . Barruko lehenengo orriak, 56 g/m. 2 , erdiko orriek 53 g/m. 2 eta barruko azken orriak 57 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bakar batetik, sei orriko koadernotxoan, idatzitako azal eta kontrazal eta guzti. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. - EHDM/8.3 Hauteskunde Mahaiaren Bilkura Agiria. Ezaugarriak: %100eko paper ekologiko eta berziklatua azal eta kontrazalerako. Paper autokopiagarri kimikoa barruko orrietarako. Kolorea eta kolore-ñabardura: Zuria, edozein ñabardura duela. Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-3, 297 x 420 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: Azalak eta kontrazalak, 90 g/m. 2 . Barruko lehenengo orriak, 56 g/m. 2 , erdiko orriek 53 g/m. 2 eta barruko azken orriak 57 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bakar batetik, sei orriko koadernotxoan, idatzitako azal eta kontrazal eta guzti. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. - EHDM/8.4 Boto Emaileen Zenbatutako Zerrenda (azala eta 20 orriz osatutako bloka). Lehenengo orriaren ezaugarriak: %100eko paper ekologiko eta berziklatua. Kolorea: Zuria. kolore-ñabardura: 69º, ISO arauen arabera, % ± 3ko onarpenaz. Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: 70 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bakar batetik. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. Bigarren eta hurrengo orrien ezaugarriak: Lehenengo orriaren ezaugarri berberak, baina alde bakar batetik izan beharrean, alde bietatik. - EHDM/8.5, 1. estalkia, EHDM/8.6, 2. estalkia, EHDM/8.7, 3. estalkia, eta EHDM/8.8, 4. estalkia. Ezaugariak: Papera: Kraft Verjurado deritzona. Gutxi gorabeherako gramoak: 90 g/m. 2 . Gutxi gorabeherako neurriak: 250 x 353 mm. Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bakar batetik. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. - EHDM/8.9 Epaileak Mahaiburuari emandako 1., 2., 3. eta 4. estalkiak eskuratu izanaren egiaztagiria. Ezaugarriak: %100eko paper ekologiko eta berziklatua. Kolorea: Zuria. kolore-ñabardura: 69º, ISO arauen arabera, % ± 3ko onarpenaz. Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: 70 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bakar batetik. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. - EHDM/8.10 Funtzionariak Epaileari emandako 1., 2., 3. eta 4. estalkiak eskuratu izanaren egiaztagiria. Ezaugarriak: %100eko paper ekologiko eta berziklatua. Kolorea: Zuria. kolore-ñabardura: 69º, ISO arauen arabera, % ± 3ko onarpenaz. Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: 70 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bakar batetik. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. - EHDM/8.11 Botoa eman izanaren edo botoa ezin eman izanaren egiaztagiria (100 orrialdeko bloka). Ezaugarriak: %100eko paper ekologiko eta berziklatua. Kolorea: Zuria. kolore-ñabardura: 69º, ISO arauen arabera, % ± 3ko onarpenaz. Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-6, 105 x 148 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: 70 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bakar batetik. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. 9. ERASKINA BOTO ZENBAKETA OROKORRA - EHEG/9.1 Boto Zenbaketa Orokorrerako Hauteskunde Batzordearen Eraketa Agiria. Ezaugarriak: %100eko paper ekologiko eta berziklatua azal eta kontrazalerako. Paper autokopiagarri kimikoa barruko orrietarako. Kolorea eta kolore-ñabardura: Zuria, edozein ñabardura duela. Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: Azalak eta kontrazalak, 90 g/m. 2 . Barruko lehenengo orriak, 56 g/m. 2 , erdiko orriek 53 g/m. 2 eta barruko azken orriak 57 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bakar batetik, sei orriko koadernotxoan, idatzitako azal eta kontrazal eta guzti. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. - EHEG/9.2 Boto Zenbaketa Orokorrerako Agiria. Ezaugarriak: %100eko paper ekologiko eta berziklatua azal eta kontrazalerako. Paper autokopiagarri kimikoa barruko orrietarako. Kolorea eta kolore-ñabardura: Zuria, edozein ñabardura duela. Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: Azalak eta kontrazalak, 90 g/m. 2 . Barruko lehenengo orriak, 56 g/m. 2 , erdiko orriek 53 g/m. 2 eta barruko azken orriak 57 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bakar batetik, sei orriko koadernotxoan, idatzitako azal eta kontrazal eta guzti. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. - EHEG/9.3 Boto Zenbaketa Orokorrerako Bilkuraren Agiria. Ezaugarriak: %100eko paper ekologiko eta berziklatua azal eta kontrazalerako. Paper autokopiagarri kimikoa barruko orrietarako. Kolorea eta kolore-ñabardura: Zuria, edozein ñabardura duela. Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: Azalak eta kontrazalak, 90 g/m. 2 . Barruko lehenengo orriak, 56 g/m. 2 , erdiko orriek 53 g/m. 2 eta barruko azken orriak 57 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bakar batetik, sei orriko koadernotxoan, idatzitako azal eta kontrazal eta guzti. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. - EHEG/9.4 Boto Zenbaketa Orokorraren AldarrikatzeAgiria.Agiria. Ezaugarriak: %100eko paper ekologiko eta berziklatua azal eta kontrazalerako. Paper autokopiagarri kimikoa barruko orrietarako. Kolorea eta kolore-ñabardura: Zuria, edozein ñabardura duela. Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-3, 297 x 420 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: Azalak eta kontrazalak, 90 g/m. 2 . Barruko lehenengo orriak, 56 g/m. 2 , erdiko orriek 53 g/m. 2 eta barruko azken orriak 57 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bakar batetik, sei orriko koadernotxoan, idatzitako azal eta kontrazal eta guzti. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan. - EHEG/9.5 Hautatutako Legebiltzarkideen Izendapen Agiria. Ezaugarriak: Papera: Pergaminoa. Kolorea eta kolore-ñabardura: Kipurkolorea, edozein ñabardura duela. Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm. Gutxi gorabeherako gramoak: 160 g/m. 2 . Irarpena eta tinta: Helvetica letra moldezko irarpena, tinta beltzez, alde bakar batetik. Idazkera elebietan: Bold edo beltza euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazkorako. Biak letra neurri berdinetan.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.