Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

327/1994 DEKRETUA, uztailaren 2koa, beren zerbitzuan dagoen langilegoarentzat Euskal Administrazio Publikoek eskaintzen dituen gizarteprestatzioak arautzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapena
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 160
  • Hurrenkera-zk.: 2997
  • Xedapen-zk.: 327
  • Xedapen-data: 1994/07/28
  • Argitaratze-data: 1994/08/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 69.1 atalak agintzen du, funtzionariei dagozkien eta lege horretan jasotzen diren eskubideak bermatu egingo dituztela Euskal Administrazio Publikoek. Aitortzen diren gizarteprestazioak eskubide horien artean jasotzen dira(69.2.g) atala). Beren izaera dela bide, lan baldintzen akordioetan adierazten diren zenbait neurri ezberdin izan ezik, alderdi hori oraindik garatu ez denez, hori garatzea beharrezkoa da legean agintzen denaren norainokoa argituz, bere edukina zehaztea geroko bere araubidegarapenari lotzen baitio lege horrek. Garaiko eta tokiko gorabeheren arabera, gizarteprestazio horien norainokoa aldakorra izan daitekeenez, behar adinako zabaltasuna izango duen arauketa bat ezartzea komeni dela dirudi, horrela, prestatu ahal diren gizarteprestazioen artean, beren esparru zehatzari ondoen egokituko zaiona arautzea ahal izango dutela administrazio bakoitzeko kudeatzaileek. Ondorioz, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko uztailaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe,XEDATU DUT:Atal bakarra.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 69.2.g atalak aipatzen dituen gizarteprestazioak, horien artean sar daitezkeela aseguruak eta lanordainketen aurreratze eta itzultze sistemak edo izaera bereko besteak ere, lege horren erabiltzeeremuansartzen diren euskal administrazio publiko bakoitzean eskuduntzadun den organoak arautuko ditu. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamunean hartuko du indara dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1994ko uztailak 28. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenereko sailburua, JOSEBA M. DE ZUBIA Y ATXAERANDIO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.